|
Albistegietan emozioetarako lekurik ez dagoela pentsatu arren, emozioak sarritan dira albisteen osagarri: mina, amorrua, dolua... Sentitzen duguna gorabehera, esaldian nola txertatzen ditugun izaten da arazobide behin baino gehiagotan.
Aditz gabeko esaldiak, esaterako, gogorrak egiten zaizkigu euskaraz, gaztelaniaz ez bezala:
Emozioa aipatzeko, normalean aditzak erabiltzen ditugu (haserretu nau, goibeldurik dago...) eta batez ere aditzondoak (haserre naiz, goibel dago...). Izenetara jotzea ahozko hizkuntzan "arraroa" izanagatik (*haserrea eragin dit), albistegintzan bide horretatik jotzen dugu sarriegi. Izenaren protagonismoak arazoak dakarzkigu:
Dena dela, halako esaldiak erraz egokituko ditugu pertsonak barik lekuak edo elkarteak aipatuta, NON sartuta.
- ? Alkatearen erabakiak haserrea zabaldu du herritar guztien artean.
- Alkatearen erabakiak haserrea zabaldu du herrian / bazterretan.
HOBETO
- Herritarrak haserre daude alkatearen erabakiarekin.
- Alkatearen erabakiak herritarrak haserretu ditu.
- ? Imazen artikuluak ezinegona piztu du alderdikideen baitan.
- Imazen artikuluak ezinegona piztu du bere alderdian.
- Imazen artikuluak ezinegona eragin die alderdikideei.
- EAJn ez dute ondo hartu Imazen artikulua.
Eta sarritan jotzen da egitura aldrebesetara eta klixeetara, gauzak normal esan beharrean.
- Ziurgabetasuna(?) da nagusi Tuteran, ibaiak gora egin duenetik.
- Tuteran kezkaturik daude, ibaiak gora egin duela ikusita.
- Partida amaieran, urduritasuna zen nagusi zaleen artean.
- Partida amaieran, zaleak urduri zeuden.
- Irujo eta Titinen arteko lehiak ikusmina piztu du pilotazaleen artean.
- Lehiak ikusmina piztu die pilotazaleei.
- Pilotazaleak ikusminez daude, lehiak zer ekarriko.
(ASIER LARRINAGA LARRAZABAL Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da)
- Orain arte argitaratutako artikulu guztiak ikusteko sakatu HEMEN
|