Erabili.com - Iritzi-muinetik
        <language>en</language>  
Hizkuntzak eta oroimen historikoa
           <description>Hizkuntzalaritza liburuek desagertzeko arriskuan dauden mintzairen azken hiztunen aipamenak erruz bildu dituzte. Carme Junyent hizkuntzalariaren hitzetan, hizkuntzalaritzaren historia azken hiztunen nekrologiez josirik dago.
Kale izendegiak: izenak hautatzeko irizpideak eta erabiltzeko arauak
           <description>Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeak antolatuta, "Toponimia gizarteratzea: aukerak eta egindako lana" izeneko ikastaroan (Durango, 2009-6-4) Mikel Gorrotxategik emandako hitzaldia irakur dezakezue jarraian.
Aitzakia tekniko berriak; arrazoiak, betikoak
           <description>Ez da lehenengo aldia Nafarroako Gobernuak Euskalerria Irratiaren kontrako jarrera agertzen duena, baina hala ere, harriduraz hartu ditugu aste honetan bertan ezagutu ditugun berriak. Harriduraz eta haserre. Iruņerriko hedabideen artean euskaldunon erreferentzia den irratiarekin Nafarroako Gobernuak izan duen injustizia historikoari jarraipena ematen ari zaio neurri honen bitartez. Oraingo honetan, aitzakia usain nabarmena duten erabaki tekniko eztabaidagarriak baliatzen ari dira Euskalerria Irratia bera eta, bide batez, Euskadi Irratia, Gaztea eta ETB mapatik ezabatzeko, Iruņerriko euskaldunak aukerarik gabe utziz. Ez da ulergarria eta, batez ere, ez da inolaz ere onargarria.
Kataluniako hizkuntz politikarako konstituzio esparrua
           <description>Jakina denez, autonomia estatutu bat Espainiako Konstituzio Auzitegira eraman dute frankismoaren ondorengo politikaren historian lehen aldiz. Auzitegira eramandako testu hori 2005eko irailaren 30ean Kataluniako Parlamentuko diputatuen % 89k adostutakoa da. Egun hartan bati baino gehiagori jario zitzaizkion malkoak, erabat hunkituta.
Hizkuntza lege proiektuaren kronika
           <description>Frantziak Lurralde Hizkuntzen legea egin nahi duela-eta, Euskal Konfederazioak euskalgintzaren ekarpenak kontuan hartzeko eskatu dio Frantziako Gobernuari, bai eta zortzi puntuko proposamena helarazi ere. Hauek dira Hizkuntza gutxituen auziaren prozesu luzearen azken urratsak. Hona ekartzen dugun artikulu honetan, Erramun Baxok euskaltzain urgazleak prozesu horren kronika egiten du.
Soziolinguistika eta hizkuntzaniztasuna ekologia konplexutik abiatutako hurbilketa
           <description>Soziolinguistikak, hizkuntza, gizarte eta kulturekin loturiko fenomeno ezberdinen hurbilketa berezi gisa, errealitatea kontzeptu-iruditeria zehatz baten bidez ulertu eta irudikatzeko aukera besterik ez du. Oraindik gazte den diziplina arteko eremua, bere irudikatze-eskemak ahal izan duen eta jakin izan dituen tokietatik atera behar izan ditu. Orokorrean ekologia gisa ezagutzen diren biologia-fenomenoen kontzeptualizazio sistemikoa fenomenoen eredu eta irudien azterketa horretan lagun izan dugu, azken urteotan batez ere.
Zein hizkuntza hitz egiten du komunikazio gizarteak?
           <description>Komunikazio molde berriek leku berezia hartu dute gaur egungo gizartean. Mugarik gabeko harremanetarako eta komunikazio masiborako aukeren aurrean, gizabanakoek eta komunitateek egokitzeko ahalegina egin behar dute. Hizkuntza gutxituen komunitateentzat ere, egungo baldintzetara egokitzea erronka nagusietako bat da.
Izen ttipiak euskaraz
           <description>Euskaltzaindiak Izen ttipiak euskaraz aurkeztu zuen 2009-6-4an Durangon, Onomastiacon 
Vasconiae bildumaren 26. liburua, "Toponimia gizarteratzea: aukerak eta egindako lanak" izeneko jardunaldiaren barruan. Patxi Salaberri euskaltzaina da liburuaren egilea. Hemen, Salaberrik berak aurkezpenean egindako hitzaldia eta liburuaren aitzinsolasean azaltzen dituenak jaso ditugu.
Europako hizkuntzak
           <description>Hor ditugu, kaleetan, gure arreta irabazi nahirik. Zeregin horretan denak balio du, barreak, keinu atseginak, botoa aurpegi atsegin batek erabaki izango balu bezala. Aurreko mendean bi mundu gerra ezagutu dituen Europa honetan, gure Europan, oraindik ere, badela zeregina esatea begi bistakoa den zerbait da.
Hizkuntzen Europako Gutuna Bilbon
           <description>Azken asteotan luze eta sakon mintzatu dira Bilbon eremu urriko hizkuntzen babesaz eta sustapenaz, bertan egin baita apirilaren 20an eta 21ean Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunari buruzko jardunaldia (Lorpenak eta desafioak). Horrekin lotuta, Europako Gutunaren Adituen Komiteko bilkura ere egin dute; udaberriko bilkura, hain zuzen ere. Hedabideek arreta handia eskaini diote horien inguruan gertatutakoari.