Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Arabako Iruņan ondarea suntsitzen ari dira: Lorena Lopez de Lacalle, Julio Nuņez, Xabier Agirre eta Iņaki Goirizelaia dimititu!
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Arabako Iruņaz asko idatzi da, eta jendeak informazio gehiago edo gutxiago izan dezake baina, gai honek, euskal kulturaren miseria guztiak agerian utzi ditu. Azkena, gure begien aurrean ikusi dugun ondare arkeologiko handienetakoaren suntsipena, egun batean, eskabadora batek 1.700 urteko historia ezabatu duelarik. > **Historia gogoratuz** > > > 2008ko azaroaren 19an Arabako Foru Aldundiak izendatutako Batzordeko kide gehienek "faltsutzat hartu":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1227168776 zituzten ordura arte aurkitutako hainbat ostraka, euskarazkoak baita latinezkoak ere. Batzordekideek, euren lana egiteko, ez zuten indusketa eremua bisitatu, ez zituzten hor lanean egon ziren arkeologoak elkarrizketatu, eta larriena, ez zituzten Eliseo Gilek egindako funtsezko bi eskaeretatik bat ere onartu: 100 bat ostraka (polemikoenak) datatzea, eta, ostraka horiek aurkitutako sektoretan kata kontrolatu batzuk egitea. > > Batzordeko Perring doktoreak kata kontrolatuak ere egitea proposatu zuen baina ez ziren egin. Bestetik Batzordeko Madariaga kimikariak datazioak ezin zirela egin esan zuen. Gero 19ko prentsaurrean, hedabide guztien aurrean, ostrakak eginberriak zirela esan zuen, osagai moderno bat zutelako. Hurrengo egunean, Eliseo Gilek gai hau argitu zuen: osagai hori zeramika zatiak pegatzeko erabiltzen den kola zen. Madariagaren aipamen hau nahiko izan behar izan zen Batzordetik kanporatzeko eta kobratutako dirua itzultzea exijitzeko. Baina ez zuten egin eta ez zuten beste aditu bat bilatu datazioak egin ahal ziren jakiteko. Izan ere, Aldundiko Batzordean, hondakin arkeologikoak datatzeaz arduratzen den arkeometria arloko aditu bat ere ez zegoen eta geroztik ere ez da egon. > > > **Datazioen eskaera** > > > Gai honetaz kezkatuta, 2008ko azaroaren 20an, hau da, hurrengo egunean, gure batzordeko lau kide Lorena Lopez de Lacallerekin batzarra izan genuen. Datazioen gaia 3 aldiz komentatu genion baina ezin zirela datatu esan zigun. > > 2008ko abenduan, adierazpen bat plazaratu genuen hori azpimarratuz: analitikak egin ezean ez zegoela ostrakak egiazkoak ala gezurrezkoak zirela esaterik. > > Guzti honengatik, Aldundiko Batzordeko txosten guztiak lokatzaren gainean egin direla esan liteke, funtsezkoena faltatzen zelako: ostrakak noiz egindakoak ziren jakitea. Hauxe zen Henrike Knörren jarrera. Berak zioen lehenengo arkeologoek datazioak egin behar zituztela eta gero helduko zela hizkuntzalarien eta historialarien ordua. > > > **Epaileak datazioak egitea agindu du** > > > Zoritxarrez, Eliseok botatako eskaera eta denok eskatzen genuena ez da inoiz egin... orain arte. Bitxia bada ere, gai honetaz arduratzen den epaileak Aldundiko Batzordeko kideek baino gehiago omen daki. Izan ere, ostrakak datatu daitezkeela konturatu da eta, horretarako, Guardia Zibilari agindu dio azterketa batzuk egitea. Harrigarria da azterketa horiek burutzeko, hondakin arkeologikoak datatzeko espezializatuta dauden nazioarteko laborategi prestigiotsuei laguntza eskatu ez izana. > > Ulertezina litzateke Guardia Zibilak bakarrik analitikak egitea eta ez armeometrian adituak diren laborategiek. Berriro akats larria izango litzateke, hasieratik egin behar izan zena orain ere ez egitea: mundu mailan gehien dakiten laborategiei laguntza ez eskatzea. > > Gure batzordeko kideak Lorena Lopez de Lacallerekin elkarrizketatu ziren bigarren bileran -gurekin egoteko prest egotea zinez eskertzen diogularik-, eta datazioak egin zitezkeela jakinda (Koenraad Van den Driessche geologoari esker), hori eskatzean hauxe erantzun zigun: "Aldundiak ez du diru gehiagorik gastatuko". Zur eta lur atera ginen handik. Hasieran ezin zirela egin esan, eta gero ez dutela dirurik gastatuko horietan. Nola liteke hain arduragabe izatea! > > > **Probak ezabatzeko, ondarea suntsitu** > > > Baina epaileak datazioak egitea agintzen duenean, denbora ez galtzearren, Aldundiak probak suntsitzen hasi da, modu ikaragarri batez. Eskabadora bat erabili dute horretarako, metro eta erdiko sakoneraino sartuz eta dena isurtegira eramanez. Plan Zuzendarian 50 cm baino gehiago ez zutela eskabadorarekin sakonduko esan zuten, baina gezurra! Leku batzuetan etxeen zoruraino sartu dute pala mekanikoa. Horren ondorioz, harlauza asko agerian utzi eta beste batzuk apurtu dituzte. Zoruaren gainean egon zitezkeen tresna, zeramika zatiak, ostrakak agian... dena suntsitu dute. Orain zer egin behar dute, harlauzen azpian gauzak bilatu? > > Lan hau ez dute edonon egin. Eskabadora sartu duten eremu honetan, euskarazko bi ostraka eta abezedario bat aurkitu ziren. Gainera, airetik egindako argazki batean (Eliseoren txosten batean ageri dena) argi ikusten zen etxeen egituren arrastoa. Izan ere, airetiko argazki horri esker egitura horiek lurretik oso hurbil zeudela ikus zitekeen. Beraz, kontu handiz arakatu beharreko eremua zen, hobe 30 cm-tik behera eskuz eta ez 50 cm-tik. Are gehiago, Eliseoren taldekoek finka hori espropiatzea eskatu zuten, hortxe, nekazaritza lanak egitean sarritan agertzen zirelako hondakin arkeologikoak, lurra lantzean!!! Lehen egin ziren bi katen inguruan hastea zen logikoena, antzeko ostrakarik agertzen zen ala ez ikusteko. Ganora duen arkeologo batek horixe egingo luke. > > > <center><table class="taula"><tr><td align="center"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2010/veleia_eskabadorak_1.png"></td></tr></table></center> > > > **Indusketa sistema berria** > > > Baina Eliseoren metodoa hobetuz, hauxe izan da Lorena Lopez de Lacallek Plan Zuzendariaren aurkezpenean iradoki zuen garai eta estilo berria. Ez dago zalantzarik. Mundu mailan ez dute beste inon horrela lan egiten. Sistema honekin argi dago ez dela euskarazko edo latinezko ostraka gehiagorik agertuko, ez zalantza sor lezakeen beste edozer gauza, dena isurtegira zuzenean. Horrela Aldundiko batzordeak esandakoa berretsita geratuko da: horrelako ostrakak ezinezkoak dira Iruņa Veleian agertzea. > > Zertarako ibiltzea estratuak markatzen, neurtzen, lurra eskuz ateratzen... Labur esanda, harriak baino ez dituzte behar Arabako Iruņan, museo bat egiteko nahikoa da hori, harlauzak, hormak eta... noski, harresia. Hor bizi zirenek pentsatzen, amesten edo buruan zutena zertarako? Euskararen kontuak zertarako? > > Ez da kasualitatea ere hau uda garaian egin izana, hondamendi honen kontra egiteko jende gutxiago dagoenean. Ondo kalkulatuta. Hauxe, baten batek esan duen moduan, "lehengo proba da, ea jendeak zer esaten duen. Kontra jartzen ez bagara, gauza bera egingo dute eremu guztian. Haientzat Iruņa Veleia harri multzo bat baino ez da izan behar". > > > **Erantzukizunak** > > > Epailearen zain egon gabe, ezin onartuzkoa da 1.700 urtetako historia aste betean suntsitu izana. Eta bi arduradun daude zuzen-zuzenean: Julio Nuņez eta Lorena Lopez de Lacalle. Egindako hondamenaren erantzuleak dira eta ez lirateke egun bakar bat gehiago egon beharko euren karguetan. Eta, agian, espetxe zigorra ere mereziko lukete, gure ondarea horrela suntsitzearren. > > Eta noski, haien gainean Xabier Agirre eta Iņaki Gorizelaia ditugu. Biak beste aldera begira daude, ezer gertatu izan ez balitz bezala, nahiz eta jadanik bi urte luze bete diren Aldundiko Batzordea lanean txarto baino txarrago hasi zenetik. 10.000 euro balio duten eta polemika hau argituko luketen datazioak ez dituzte egin nahi, nahiz eta jokoan duguna ezin preziatuzkoagoa izan: euskararen historia. > > Iņaki Goirizelaia hor dabil EHU munduko lehenengo 500 unibertsitateen multzoan sartu nahian ahaleginduz. Bai, munduan badira 500 unibertsitate hemengoak baino hobeto dihardutenak. Arabako Iruņan EHUk egin duena ikusita, argi dago sailkapen horretan ondo kokatuta dagoela eta gorantz baino, beherantz joan beharko litzatekeela. Indusketa sistema berriari esker, Iruņa Okan egindako suntsipenaren berri munduko beste artekologia fakultatetara heltzen denean, zer irudi emango dugu? > > Bitartean, mundu mailako lehenengo 500 unibertsitate horietako bati laguntza eskatu beharko diogu, hemen arkeometria zer den jakin ez dakite eta. > > Eta Euskaltzaindiak hor jarraitzen du isilik, mutu, kontu hau berarena ez balitz bezala. Jagon sailak zer dio? > > > **(KOLDO URRUTIA, Iruņa Oka Argitzeko Batzordearen izenean)** > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1283324635/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com