Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Iritzi-muinetik
» Bikoizketarako irizpideak finkatzen (XVI)
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Euskarak garapen sendoa izan du baserri-munduan, eta aberatsa da hitzetan eta esamoldeetan animalien berri emateko: banakoak adinaren eta sexuaren arabera, ugalketa, gobernatzea... Telebistarako animalien gaineko dokumentalak euskarara bikoiztea egokitu denean, ordea, eten moduko bat gertatu da, ez baitugu guztiz asmatu aberastasun hori premia berrietara ekartzen. Orri honetan horren gaineko gogoeta bat egin dugu. Beste hiru gai ere erabili ditugu: «Los Angeles Lakers» eta era horretako izen pluralak zelan hartu euskarazko bikoizketa-testuetan, gernu-jarioak zelan aipatu publizitatean, eta zerk eragiten duen errazak diruditen testuak ulertzen nekezak izatea. > **Erdaretatik euskarara** > > >
> Animaliak kamera aurrean > > Animalien gaineko dokumentaletan hizkera oso samurra erabiltzen dute ingelesez. Gauzak erraz-erraz esaten dituzte, eguneroko mintzamoldetik asko urrundu barik. > > Lehenengo eta behin, alde batera uzten dute biologoen eta naturalisten hizkera animalien jokabideak deskribatzeko orduan. > > > - The horseshoe crabs clamber onto shore and start to mate. The females dig holes and lay 200 to 300 small eggs in each. > > - Limuluak hondartzara igo eta ar-emetzen hasten dira. Emeak zuloa egiten du, eta berrehundik hirurehun arrautzara erruten ditu.

(Adi itsaspean 14) > > > Pasarte hori programa didaktiko batekoa izanik, euskaraz ez da hain latz egiten «ar-emetu» aditza, baina dokumental gehienen estilorako «ar-emetu»-k teknikoegi dirudi, baita «kopulatu» aditzak ere. «Izorratu», «gainkatu» eta beste batzuk ezergatik ere ez genituzke erabiliko, kutsu gordinegia dute eta. Aukeran, beraz, hauek ditugu: «parekatu», «ernaldu» eta «estali». > > > - If you’re a male dungfly, you need to hang onto your partner for dear life; the last one to mate gets to be the father. [ ... ] On a fresh cow pat the bachelors stand watching and waiting for a bride. > > - Simaur-euli arra baldin bazara, hobe duzu emearen alboan egon. Azken estaltzen duena, huraxe izango da aita. [ ... ] Bekorotz fresko honetan ar ezkongabeak emazte bila dabiltza.

(Natura gordea 03) > > > Testu hori entzunda, protagonistak, animaliak barik, pertsonak direla ematen du. Ingelesez askotan baliatzen dira pertsonifikazioaz, eta hortik datoz «bachelor», «bride» eta halako hitzak. > > Euskaraz, beharbada, ez zaizkigu oso natural egingo «ezkongabe» eta «emazte» animaliei aplikatuta, baina nahitaezkoak dira ingelesez darabilten estilo informal eta arina erreproduzitzeko. > > > - He's right there, still as a rock, underneath those reeds. Now, if I take one more step closer to the water, I would be in a really dangerous situation. Just imagine I take one extra step. Hello, Agro. How are you, mate? He's a good boy. Come on then, buddy. Come over here. Come on, lad. > > - Hortxe dago, harkaitz bat balitz bezala geldi-geldi, kanabera horien azpian. Uretara gehixeago hurbiltzen banaiz, arrisku bizian egongo naiz. Pauso bakar bat emango dut. Kaixo, Agro! Zer moduz? Oso mutil txintxoa da. Aupa, motel! Etorri hona! Etorri, txikito.

(Krokodilo ehiztariaren egunerokoak I 07) > > > - Cookie is one of Agro's girls. The matriarch, that's Mary, and they're all on guard. > > - Cookie Agroren nesketako bat da. Matriarka, Mary da. Erne daude denak.

(Krokodilo ehiztariaren egunerokoak I 03) > > > Cookie, Mary eta gainerako "neskak" krokodiloak dira. Euskaraz ez genuke arazorik izan behar jatorrizko testuari jarraitzeko, eta «neska» jartzeko. > > Edozelan ere, mugak badaude. Ingelesez «pregnant» hitzak testuinguru guztietarako balio du. Euskaraz «haurdun» eta «seindun» hitzak pertsonen kasuan baino ez ditugu erabiltzen, eta animaliei buruz ari garelarik «ernari» edo «umedun» esaten dugu. > > > - It’s a very shy female that Alex and company saw pregnant in March, probably had cubs in April and the cubs are now 8 months old. > > - Oso eme lotsatia da, Alexek ernari ikusi zuen martxoan. Apirilean erdituko zen eta orain zortzi hilabete izango dituzte kumeek.

(Tsavoko lehoien kondaira) > > > Beste hitz batzuetan ere gertatzen da testuinguruak mugatzea erabilera. Ingelesez, «bull» eta «cow» erabiltzen dituzte ugaztun askoren arrei eta emeei esateko hurrenez hurren. > > > - Every year, thousands of bull sperm whales, some from as far as Antarctica, come to the tropics to breed. > > - Urtero, milaka kaxalote ar tropikoetaraino etortzen dira ugaltzera; batzuk baita Antartika urrunetik ere.

(Hego Pazifikoa 03) > > > «Bull» eta «cow» horien antzera, euskaraz «orots» eta «urrixa» hitzak ditugu. «Ar» eta «eme» esan nahi dute hurrenez hurren, eta orain arte etxabereen kasuan baino ez dira erabili: «txakur orotsa», «txahal orotsa», «asto urrixa», «aratxe urrixa»... Oro har, «orots» eta «urrixa» koadrupedoei dagozkie, eta euskarazko testu batzuetan hala erabilita aurki ditzakegu. Dokumentaletan ere euren tokia izan dezakete, betiere adierazitako esparruaren barruan, alegia, behi, ahuntz, ardi, asto eta halako etxabereen ahaide basatiei esateko. > > Merezi du hitzoi -eta beste batzuei- aukera bat ematea. Izan ere, hiztegi aberatsak asko laguntzen du estiloa samurtzen. Ingelesa, euskara ez bezala, oparoa da basabizitzari buruz hitz egiteko. > > > - One of the spotter elephants has given birth. The calf's father must be one of the elephants that carry the spycams. > > - Elefanteetako batek kumea egin du. Elefante kumearen aita kamera espioia daramatenetako bat da.

(Tigreak oihanaren begietan 03) > > > - She selects her target. And gets it. It’s a fawn. From now on, fawns will be her mainstay, as she perfects her hunting techniques. The other cubs are not far away, but a fawn is too small to share. > > - Ehiza-gaia hautatu, eta lortu egin du! Oreinkume bat da. Hemendik aurrera, oreinkumeekin saiatuko da, ehiza-tekniketan trebatu arte. Beste kumeak ere ez daude urrun, baina oreinkumea besteekin partekatzeko baino txikiagoa da.

(Tigreak oihanaren begietan 03) > > > «Kume» laburtxo geratzen da «calf», «fawn» eta «cub» darabiltzan dokumental batean, eta «oreinkume» ipintzeak ez du estiloaren alde gehiegirik egiten. > > Horregatik, euskararen ondarea ugaria denean, ondo ustiatu behar da, estilo erraz eta arin bat lantze aldera. > > > - During the rut bulls barely eat or sleep, they're so charged up with testosterone. > > - Estaltze sasoian, testosteronak ez die uzten arrei lo egiten ez ezer jaten.

(Migrazioa 01) > > > - Back in the mid-1990s, Glen had his hands full with elk. They may look harmless to some. But a male elk in rut can do some serious damage. > > - 1990eko hamarkadaren erdian, Glen oso lanpetuta ibili zen altzeekin. Batzuei ez zaizkie kaltegarriak irudituko. Baina altze ar batek egundoko kalteak egin ditzake, eme gose dabilenean.

(Topaketa hilgarriak) > > > - After a few years with the herd, most mature bulls strike out on their own. They”ll wander the high plains until the call of the rut drives them back to the herd for the ultimate challenge. > > - Urte batzuk taldean igaro ondoren ar heldu gehienek beren bidea hartzen dute. Goiko ordokietan ibiltzen dira, eta araldian itzultzen dira taldera, erronka handirako.

(Piztia burrunbaria) > > > - At summer’s end, male bison help to move the sun-baked soil, as the rutting season starts. They roll in dust and paw the ground to try to dominate their rivals. > > - Uda amaieran, bisonte arrek azpikoz gora iraultzen dute eguzkiak kiskalitako lurra, emeak susara jartzearekin batera. Lurrean iraulkatu, eta putinka egiten dute kontrakoak menderatzeko.

(Mundu berri harrigarria 05) > > > - The male’s licking behaviour is in response to females coming into oestrus. > > - Arrak miazkatzen ikusirik, emeak arreske daudela konturatu da.

(Basoko zaindariak 02) > > > **Hizkuntza gaiak** > > >
> Izen pluralak > > Gure inguruko hizkuntzetan -s morfema da pluralaren marka, eta izen berezietan aurkitzen dugunean ez zaigu oharkabean galtzen beraren esangura: The Doors, Les Têtes Raides, Los Secretos, eta abar. > > Halako izenak euskaraz erabili behar ditugunean zalantza lantza sortzen zaigu, berez, izen berezi direnez gero, singularrean jokatzera jotzen baitugu, gure ezagutzak markatzen digun pluralaren aurka. > > Bikoizketarako irizpide bat zehaztu baino lehen, hainbat sail bereizi behar genituzke, ez baitira denak era berekoak. > > - Produktu komertzialak: Chocapics, Golazos, Chetos... > > - Kirol-taldeak: New York Mets, Boston Celtics, Los Angeles Lakers, Chicago Bulls... > > - Musika-taldeak: The Beatles, The Rolling Stones, Los Pegamoides... > > Orain arte, iragarkien itzulpenetan «chocapicak», «golazoak» eta abar esan izan dugu, eta irizpide egokia iruditzen zaigu. > > > - Ahora con Phoskitos tu eres el mago más auténtico, porque tienes en tu poder nueve phoskitrucos que sorprenderán a todos tus amigos. Ya puedes conseguirlos con todos los Phoskitos. > > - Orain Phoskitoekin zeu zara benetako magoa. Bederatzi phoskitruku dituzu lagunak aho-zabalik uzteko. Phoskito guztietan aurkituko dituzu. > > > Beste kasu bietan erabilera bi daude. Batetik, izena bere horretan har daiteke, eta singularrean jokatu, "Athletic" esango bagenu bezala. > > > - Boston Celtics jaun eta jabe izan da partida osoan Amway Arenan. > > > Erabilera "kanonikoago" horren aldean, bestetik, erabilera "informalago" bat badago. Izenaren atzean taldea barik taldekideak ikustean datza; Athletic esan beharrean Athleticekoak esango bagenu bezala. > > Bigarren erabilera horretan pluralaren morfema arrotza kendu, eta euskarazko marka jartzen zaio izenari. > > > - Lakerrak / Los Angeles Lakerrak itzelean dabiltza aurten. > > > Musika-taldeen kasuan, erabilera informalagorako alde batera uzten dugu jatorrizko hizkuntzako artikulua. > > > - Rollingak / Rolling Stoneak berriro dira Bilbora etortzekoak. > > > Ahoskera, jatorrizkoa errespetatzen da: [ leikerrak ], [ roliñak ], [ rolinstonak ]... > > > **Hizkerak** > > >
> Joanak eta jarioak > > Merkatuan gero eta produktu gehiago daude maskuri-ahuleziak eragiten dituen ondorioen aurka. Jakina da zein diren ondorio horiek: «pérdidas de orina», «urine escapes», «fuites urinaries». > > Euskarazko iragarkietan hainbat modutara esan izan da hori: «galerak», «txizari ezin eustea», «gernu-jarioak»... > > «Jario» hitza baztertu barik, bada beste hitz bat, aukerakoa: «joan». Ura galtzen duten iturriei buruz, «iturri honek joana dauka» esaten da, esate baterako, edo emakumeen haurdunaldiko odol-galtzeei ere «joan» esaten zaie. > > > - Tena Lady, una nueva línea para mayor confort y seguridad contra las pérdidas de orina. > > - Tena Lady, erosotasun eta segurtasun handiagoko linea berria gernu-joanen aurka. > > > - Por fin llega la revolución al mundo de las pérdidas leves de orina: Ausonia Evolution. > > - Azkenean iritsi da iraultza gernu-jario arinen mundura: Ausonia Evolution. > > > **Paperetik ahora** > > >
> Hautemate-arazoak > > Esaldi askok itxura txukuna agertzen dute paperean, baina ahots goraz esanda, belarritik jasota, ez dira ondo ulertzen. > > Hainbat adibide bildu ditugu, eta azalpenen bat eman diogu bakoitzari, fenomeno hau apur bat hobeto ulertzeko ahaleginez. > > > 1. Batzuetan hotsek eragiten dute arazoa. > > > - Lehen Adipose familiak kontratatu ninduen belaunaldi berria sortzeko, euren ugalketa-planeta galdu baitzuten.

(Dr Who IV 01) > > > Beltzez dagoen pasartea ez da iluna esanguraren aldetik, baina aliterazioa (kontsonanteak errepikatzea) gertatzen da, kontsonante-multzo zaila agertzen da, eta, gainera, -eta amaierak barne-errima eragiten du. Jazoera horiek guztiek oztopoak jartzen dizkiote ulermenari. > > > 2. Hots-katearen barruan, batzuetan, aurretik pentsatu gabeko elkarketak gertatzen dira. > > > - That's a lovely pair of red knickers you're wearing tonight, Rose! > > - Kulero gorrimin biziak jantzi dituzu gaur, Rose!

(Houdini Handia heriotzarekin dantzan) > > > Jatorrizko testuaren tonuari jarraitze aldera, «gorrimin» eta «bizi» adjektiboak aukeratu ziren, sen onez aukeratu ere, baina hots katean «minbizi» hitza eratu zen ustekabean. Horrek entzulearen arreta desbideratu zuen. > > > 3. Esateko modu bihurriek ulermena nahasten dute. > > > - Eta beste suge batzuk ez bezala, ez da egoten harrapakina agertu zain.

(Basabizitzaren iraupena 06) > > > Ezezko-pilaketa hori entzunda, azkenean ez da garbiro ulertzen testuko sugea harrapakinen zain egoten den ala ez. > > >
> **(ASIER LARRINAGA LARRAZABAL Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da)** > > > - **Txosten hau ETB eta MIXER-eko euskara arduradunek elkarlanean eginikoa da eta** *erabili.com***-en argitaratu dute edonoren ekarpenak jasotzeko. Beraz, hementxe duzu aukera, irakurle, euskaldun guztion etxeetara iristen den Euskal Telebistaren hizkuntza irizpideetan zure aletxoa jartzeko. Zure ekarpena gaur-biharko euskaldun guztion mesederako izango da, zuretzat eta zure ingurukoentzat ere bai.** > > > > > **Orain arte argitaratuak** > > > 1. "Bikoizketarako irizpideak finkatzen (bat)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1055803983 > > 2. "Bikoizketarako irizpideak finkatzen (II)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1062602150 > > 3. "Bikoizketarako irizpideak finkatzen (III)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1074012486 > > 4. "Bikoizketarako irizpideak finkatzen (IV)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1083278134 > > 5. "Bikoizketarako irizpideak finkatzen (V)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1094473313 > > 6. "Bikoizketarako irizpideak finkatzen (VI)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1103855281 > > 7. "Bikoizketarako irizpideak finkatzen (VII)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1119962767 > > 8. "Bikoizketarako irizpideak finkatzen (VIII)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1137660567 > > 9. "Bikoizketarako irizpideak finkatzen (IX)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1146730640 > > 10. "Bikoizketarako irizpideak finkatzen (X)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1168426154 > > 11. "Bikoizketarako irizpideak finkatzen (XI)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1180511802 > > 12. "Bikoizketarako irizpideak finkatzen (XII)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1199870832 > > 13. "Bikoizketarako irizpideak finkatzen (XIII)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1214992712 > > 14. "Bikoizketarako irizpideak finkatzen (XIV)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1232967556 > > 15. "Bikoizketarako irizpideak finkatzen (XV)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1256815230 > > > > > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com