Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Iritsi da gure 'Real Sociedad'-i ere euskal izena emateko garaia

Bittor Hidalgo / Bestelakoak / 2010-06-28 / 08:50


100-101 urte izen espainola bizkarrean. Foru Aldundiak 1.200.000 euro (erraz esaten da), besteak beste, Gipuzkoa euskararekin bat leloa urtebetez erakusteko elastikoetan.



Eman diezaiogun bide batez euskal izena gure taldeari. Txuri-urdinak? Donostia? Gipuzkoa? Erreala? Elkarte Erreala? Erret-Elkartea?

Antolatu dezagun lehiaketa irekia gure taldeari euskal izena emateko aurrerantzean. Gipuzkoatik euskararekin bat.

Oraintxe dugu garaia.


(BITTOR HIDALGO EIZAGIRRE euskara irakasle da Donostiako Hizkuntza Eskola Ofizialean)


Inprimatu


Erantzunak


Ideia bikaina

Dionisio Amundarain / 2010-06-28 / 22:58

Ideia bikaina Hidalgorena. Hari jarraiki, hona nirea: "Eusko Futbola(ren lagunak)" edo "Eusko Futbola(ren ezaugarria)". "Eusko Futbola" erabilera arrunterako; gainerakoa erabilera formalerako.


(DIONISIO AMUNDARAIN)


Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1277708092