|
100-101 urte izen espainola bizkarrean. Foru Aldundiak 1.200.000 euro (erraz esaten da), besteak beste, Gipuzkoa euskararekin bat leloa urtebetez erakusteko elastikoetan.
Eman diezaiogun bide batez euskal izena gure taldeari. Txuri-urdinak? Donostia? Gipuzkoa? Erreala? Elkarte Erreala? Erret-Elkartea?
Antolatu dezagun lehiaketa irekia gure taldeari euskal izena emateko aurrerantzean. Gipuzkoatik euskararekin bat.
Oraintxe dugu garaia.
(BITTOR HIDALGO EIZAGIRRE euskara irakasle da Donostiako Hizkuntza Eskola Ofizialean)
|