Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Juanjo Zearreta Euskaltzaindian eta euskalgintzan
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Euskaltzaindiak ageriko bilkura egin zuen Donostian 2010eko urtarrilaren 29an, Gipuzkoako Foru Aldundian, 2009. urtean hil ziren euskaltzainak omentzeko. Bilkura hartan Jose Luis Lizundiak aurkeztu zuen Juanjo Zearretaen hilberri txostena irakur dezakezue hemen. > Omenezko hilberri txosten hau, beste bosten artean, luzea ezin duenez izan, gaurkoz, dozena-erdi flashetan labur bildu beharra dut. Ez ditut errepikatuko, bestalde, zenbait komunikabideetan argitaraturiko "Zearreta eskuineko eskuari ohore":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1257838813 artikuluko zenbait ideia. > > > <b>1. </b>flasha<b> Haurtzaroa</b> > > > Juan Jose Zearreta Urgoitialdekozea 1947.eko ekainaren 10ean jaio zen Zornotzako Jauregitarren txaletean, aita, Bizente, handiki horien jardinerua baitzen eta, ama, Irene, Ereņoko alaba. Biok hiru seme-alaba izan zituzten: Asun, arreba, bi urte zaharragoa eta, Jorge, anaia, hamar urte gazteagoa. Arrebak diostanez Juanjo mutiko bizkorra zen, izaera bigunekoa eta sentimentala. Larrabideko herriko eskoletara joaten zen eta nota onak ateratzen omen zituen. Eskola lagun ugari, bi aipatuko nituzke Alberto Gurtubai, Zornotzako alkate ohia eta Juanjo Ziarrusta, duela urte bete zendu arte, Durangoko alkate izan dena. > > Geroago, Jauregirenetik Kaiganeta (Kaittana) Etxanoko eskola-etxera joango ziren bizitzera aita udal alondegiko langilea zelako. Juanjo oso Larra zalea zen, hots, Karmengo santutegi zalea zen eta hango katekesiara joaten zen eta ez Andra Maria parrokiarakoa. Horregatik, besteak beste, bere hileta elizkizunak ere han egin ziren. Gainera aititaren Ategorri baserri etxera, Larratik hurbil, askotan joaten zen. Hala ere, Aita Martzel Andrinua pasiotarra eskolarik eskola ibiltzen zen mutiko bila eta hamaika urte zituela Gabiriako komentura eraman zuen, han Juanjoren Ereņoko lehengusu bi zeuden aitzakiaz. Bestela, normalagoa izango zen karmeldar sartzea. > > > <b>2. Seminarista</b> > > > Esan bezala, Goierriko Gabiriako pasiotarren etxean, bainu etxe famatua izandakoa aurretiaz, sartu zen Juanjo fraidetzarako bidean, hamaika urte zituela. 1959-60an hasi omen zen batxilergoaren "preparatorio" ikasturtean. Gaztelaniaz soilik eta euskaldunez aparte gaztelau eta galiziarrak ere ikaskide. Diziplina gogorra, munduko errealitatetik kanpo, baina, hala ere, jolas ugari, bere kide batek diostanez. > > Zornotzako Euban batxilergoko sei urteetan diziplina berdinarekin, ikasi asko, baita kirola ere. Juanjo futbolari bikaina omen, defentsan. Euskarazko klaseak ere hartzen zituzten eta irakasle eta ikasleen artean <i>Bidez</i> aldizkaria argitaratzen zuten. Handik, Araba Hego-mendebaldeko Gaubea haranean dagoen Angostoko santutegira, zeinetan nobiziatu urtea egin zuen, <i>"ikasi gutxi, baina espiritualitatea eta diziplina topera"</i> idatzi didatenez. Ondoren, Tafallan urte bete eta beste bat Urretxuko komentuan filosofia ikasten, bertatik, Urola barna, Loiolara ere joaten ziren, hemen pasiotarrak eta jesuitak elkarrekin, latinez eta gaztelaniaz gehienbat, euskaraz klaseren bat edo beste. Urretxun <i>Laiaketan</i> aldizkaria euskara hutsean, irakasle eta ikasleen artean: poesia, bertsoak, idazlanak, teologia, baserri kontuak... Aldizkari hau oso interesgarria iruditzen zitzaidan, garai hartako euskararen basamortuan. Juanjok esanda dakit nola entzule gisa joan ziren, Euskaltzaindiak, Larramendiren mendeurrenkari, 1966an, Loiolan antolatu zuen Biltzarrean eta, nola, Jose Maria Lojendiok euskaltzainburu bezala amaiera eman zion biltzar akademikoari. > > Fraidetzako azken urteak Deustuko San Felizisimo komentuan egin zituen, baina teologia ikasketak Artxandako jesuiten ikastetxean. Bertan ordena askotakoak zeuden, Juanjo bezala, pasiotarrak tartean. Aipatzekoa da 1968/69 ikasturtean sortzen direla, eskatuta eta kostata, Deustuko San Felizisimo eta San Pedro parrokietan euskarazko eskolak irakasle talde baten ardurapean, oker ez banago Xabier Mendiguren, Jose Ramon Tapia eta Juanjo Zearreta ziren taldekide. Horren berri zehatzago eman dezakeenik bada gure artean, Mendiguren Bereziartu eta Rikardo Badiola, adibidez. Handik laster, ordenatu baino lehen talde handi batek utzi zuen fraidetza, tartean, Juanjok. > > > **3. Ekonomia eragilea** > > > Euskaltzaindiaren Erribera kaleko egoitza zaharrean idazkari bakar batekin ez nintzen denera iristen eta, horregatik, Juanjo Zearretarengana jo nuen eta bi lanetarako hartu. Bata, kontularitzarako eta, bestea, alfabetatze-euskalduntze lanak koordinatzeko. Bigarrengo hau, hurrengo flashean zehaztuko dut. > > Erakundearen diruzain Eusebio Erkiaga 1967tik 1982ra bitartean izan zen, oso zehatza, bankuko langile on bezala, eta, lanean hasi bezain pronto Juanjo berarekin harremanetan jarri nuen. Kontuak eramatea ez zen zaila, bai ordea, dirua bilatzea eta, horretan benetan betetzen zuela bere eginkizuna, "ekonomia eragilea", alegia. Erakundeetatik ia dirurik ez, salbu Bizkaiko Diputaziotik. Horregatik pentsatu genuen "Bai Euskarari" kanpaina famatua, Akademiarentzako dirua biltzeko. Bilboko Aurman publizitate etxearen partaidetzaz euskal herrialde guztietan antolatu genuen kanpaina, hiriburu bakoitzean dohaineko laguntzaileak aurkituz. Azkenik, San Mames futbol zelaian gerra osteko euskal selekzioaren lehen partidua jokatu zelarik, Euskadi-Irlanda, hain zuzen erakundearen onurarako. "Bai Euskarari" kanpaina ezin izango zen aurrera eraman hainbeste euskaltzaleren lankidetasuna izan ez bagenuen, baina, etxe barruan ere, ezinezkoa gertatuko zitzaigun Juanjoren partaidetza oparorik gabe. > > 1983ko hasieran Henrike Knörr sartu zen Zuzendaritzan diruzain karguarekin. Jabeturik berau ez zela ekonomia gaietan aditua Ekonomia Batzorde Aholkularia osatu zuen, zeinetan bera buru zelarik zuzendaritzakide bezala, talde bat osatu zuen Xabier Gereņo -jadanik ihardun erdiz, Euskaltzaindiaren kontalaria-, Alberto Garate, geroago Eusko Ikaskuntzako diruzaina eta oraintsu zendu berria; Miguel Angel Redondo, Federico Gonzalez legelaria, ni neu eta, idazkari legez, Juanjo Zearreta. Zenbat bilera erakundearen diru iturriak bilatzeko: Herri Aginte berriengandik, <i>Orotariko Euskal Hiztegia</i>rekiko babes hitzarmeneko Jarraipen Batzordearen idazkari bezala; id. Euskaltzaindiaren bigarren egitasmo nagusiaren, hots, Euskal Herriko Hizkuntza Atlasarekiko; erakundeko langileen maila homologatzeko eta abar. Henrikeren diruzaintzako lau urteok oso esanguratsuak izan ziren, batzorde idazkariaren lana nabarmenduko nukeelarik. > > Juan San Martin 1987-88 urtebikoan izan zen diruzain. Aurreko urteetako ibilbidea jarraitzeko konfidantza osoa eman zigun eibartar euskaltzainak, batez ere Juanjori, Gereņori eta niri. 1980. hamarkadan ekonomia arloan egindako lana, bereziki ekonomia eragilearenak mereziko luke ikerketa eta garapen propio bat. > > 1989an Jean Haritschelhar sartu zen euskaltzainburu eta Jose Antonio Arana Martija diruzain. Zuzendaritzaren agindupean, beti ere, baina diru kontuetan diruzainarenean, ekonomia eragileak, Juanjok alegia, eraman zuen diru gestioen zama. Astero hiruok biltzen baginen ere, nire lana, idazkariorde gisa, gehiago zegoelako erakunde kudeaketa eta antolakizun orokorrera murgildua. > > > **4. Alfabetatze&Euskalduntze Koordinakundea (A.E.K.)** > > > Arestian esan bezala, Zearreta Euskaltzaindian lanean hartu nuen bigarren zeregina, noski, Luis Villasante euskaltzainburuaren eta Juan San Martin idazkariaren onarpenarekin, alfabetatze kanpainen eta hasi berri ziren euskalduntze ikastaroen ardura hartzeko izan zen. > > Aurrerago, Bilbon eta inguruan zenbait alfabetatze eta euskalduntze klase eratuz gain, 1970.eko udan Irakasle Talde Batek, zeinetan zegoen Juanjo Zearreta, hiru barnetegi antolatzen ditu: Markinan, Oņatin eta Baztango Lamiarrietan. Lehen bietakoaz ondo gogoratzen naiz, tramitazioak egin behar izan nituelako eta hitzaldi bana eman ere. Irakasleen artean Juanjo Zearreta agertzen da eta beti oroitzen zen Markinan nola neuk eman nien egun horretan hautatu zela euskaltzainburu berria A. Luis Villasante. > > <i>1971</i> urtean ere barnetegi gisa bi ikastaroen irakasle eta antolatzaile gisa agertzen da Juanjo Zearreta, uztailean, Zizur Txikin eta, abuztuan, Leitzan. 1972 urtean ere Zizur Txikian hasi zuten lehen ikastaroa, baina, bigarrena eten egin zuen poliziak, Nafarroako Gobernu Zibilean egin genuen eskariari honelako ukatze xelebreaz erantzun baitzuen agintariak: "<i>dicho inmueble</i> (Colegio del Verbo Divino, alegia)<i> no está autorizado para el ejercicio de la industria de hospedaje</i> (barnetegi gisa omen)<i>, por cuyo motivo no me es posible acceder a lo solicitado</i>". Bilboko lasalletarren Santiago Apostolen jarraitu zuen ikastaroak. Hemen ere irakasle eta antolatzaile Zearreta. > > Bizkaiko alfabetatze kanpainei dagozkienez legezko tramitapenak eta hitzaldi solteak salbu, Juanjoren eskuetan lagata nuen koordinazio eta antolaketa ardura. Gauza bera euskara irakasteko ikastaroena "euskalduntze mugimendua" deitzen hasi berria. 1970-71 ikasturtean izan zela uste dut, uste, zeren eta, Juanjok behin baino gehiagotan deitoratzen zuen legez Deustuan Euskadiko Kutxak lagatako egoitza erabili zuten azkenengoek, seguru asko, nonbaitera eraman eta gorde zuten AEKren artxiboa. Horregatik onartezina deritzot bera hil eta aste betera prentsan agertutako elkarrizketa, zeinetan, elkarrizketatuak AEKren buruzagitza bereganatzen zuen mugimendu horrek "testamentu berria" bakarrik izan balu bezala. Jakin ezazue, Alfabetatze-Euskalduntze Koordinakundearen agerraldi publikoa ez zela 80 hamarkadakoa, aurrekoa baizik eta, oker ez banago, 1975 urtean eta, konkretuki -ongi gogoratzen dut, Euskaltzaindiaren izenean tramitazioa egin nuelako- Colegio Oficial de Arquitectos VascoNavarro/Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoaren egoitza nagusian, hain zuzen, Bilboko Mazarredo zumardian. Nor zen bada koordinakunde taldearen arduradun, irakaslez gainera, Juanjo Zearreta. > > Testugintzan talde bateko egileetariko bat izan zen, baina eragile lehena izan zela baieztatuko nuke. Liburuki baten edo denetan taldekide izandakoen izenak hauek dira: Jon Aurre, Ricardo Badiola, Sabin Egileor, Jose Ramon Etxebarria, Juan Luis Goikoetxea, Juan Ignacio Intxaurraga, Jon Juaristi, Xabier Kintana, Juan Legarreta, Jose Antonio Munduate, Joseba Tobar, Juan Jose Zearreta eta Koldo Zuazo. Talde honen emaitzak hauek izan ziren: <i>Euskalduntzen 1</i> (1972), <i>Euskalduntzen - 2</i> (1973), Euskalduntzen - 3 (1973), <i>Alfabetatzen - 1</i> (1975), <i>Euskara: Hizkuntza Ariketak</i> (1976), <i>Euskal Hiztegi Modernoa</i> (1977), <i>Sortzen - 1</i> (1978). > > > **5. Jagon Saileko zereginetan** > > > Erakunde honen Jagon Sailak askok uste duten baino historia oparoagoa du, hasi 1919an Campion eta Broussainengandik eta gaur arte. 1980. hamarkadara mugatuko naiz, zeinetan Juan San Martin Jagon sailburuaren urteetan Juanjo Zearretak eman baitzituen bere emaitzak euskalgintzaren mesedetan. > > Alde batera utzirik alfabetatze-euskalduntze arloa, hau ere Jagon sailekoa baita eta deskribatutakoa, beste hiru eginkizun azalduko ditut: 1. Euskaltzaindiaren irakasle A, B, D, tituluak eta, gero, EGA bihurtuko zena, Irakaslego batzordean kokatua, geroago, Azterketena deitua; Bertsolaritza batzordea eta Oinarrizko Euskara batzordea. Hiruotan lan egin zuen Juanjok. > > Inongo Administrazioek irakasle agiririk ematen ez zituenean, Euskaltzaindia hasi zen horretan. Hasteko Alfabetatze Kanpainetako hasieran beharrezko zelako orduko agintarien aurretan, <b>A</b> karneta baina, gero, <b>D</b> agiri edo tituluak jarri ziren martxan. 1979an, I. Barne Jardunaldietan lehen aldiz onartutako organigrama orokorrean Irakaslego Batzordeko kide bezala agertzen da X. Mendiguren idazkari delako. Handik urte bete pasa, idazkari legez agertzen da. Dena dela, 1979ko Jardunaldiok baino lehen, aurreko urtean, Durangon apirilaren 22an egindako etsaminen aktan agertzen da Zearreta, zeinetan 128 lagun aurkeztu ziren. Geroztik zientoka ordu sartu zituen zeregin honetan, azkenengoz, bere batzorde idazkaritza ardurapean Euskal Autonomia Erkidegoan, 1981.eko urriaren 17an. > > Hain zuzen, Eusko Jaurlaritzak Estatutik hezkuntza konpetentziak bereganatu zituenean, erakunde akademikoak Hezkuntza Sailera lagatzeko asmoa hartu zuen. Ondorioz, 1982ko apirilaren 22an P. M. Etxenike sailburuaren Agindu ofizial baten bidez sortzen da Euskararen Gaitasun Agiria, ordurarteko gure <b>D</b> maila deitzen zen baliokidea izango zena. Aginduan birritan aitortzen da Euskaltzaindia eta urte bereko irailaren 21eko beste Agindu baten bidez sortzen da E.G.A.rako Azterketa Batzorde Ofiziala, zeinetan 69 kideren artean, Zuzendaritza hau agertzen den: Buru, Alfonso Irigoien; Arabarako arduradun, Patxi Goenaga; Bizkairako arduradun, Juan Jose Zearreta; Gipuzkoarako arduradun, Miren Azkarate eta Zuzendaritza-taldearen idazkari Juan Jose Zearreta. Buru nominala Irigoien izan bazen ere, zama, urteetan, zornotzar idazkariak eraman zuen. > > 1985erarte jarraitu zuen Nafarroan Euskaltzaindiaren Irakaslego Batzordeak azterketak egiten. Hala dio batzorde buru eta idazkariaren aktak : "<i>...Euskaltzaindiak lan honetarako izendaturiko batzordekide garen Alfonso Irigoien eta Juan Jose Zearreta bildu gara eta Iruņean Ekainaren 14ean eginikako etsaminen ondorioak aztertuz gero, ondoko kalifikapenak ematen ditugu: ...</i>". <i>Euskera</i> agerkarian irakurri daiteke honako hau: <i>Euskaltzaindiak Lekarotzen bildurik </i>-hain zuzen IV Barne Jardunaldietan, apirilaren 29-30ean-<i> orain arte Euskararen Gaitasun Agiria -D- maila- eskuratzeko Nafarroan egiten izan diren azterketak bertako Hizkuntza Eskola Ofizialaren esku uztea erabaki zuen</i>. Kronikan bertan aipatzen denez, ikasturtea bukatu arte ezin zela esku aldaketa gauzatu. Horretan ere ihardun zuen Juanjok. > > Jagon Sailak bazuen Bertsolaritza Batzorde bat -Euskaltzaindiak antolatzen baitzituen bertsolari txapelketak, Euskal Herriko nagusia barne- eta, eginkizun akademikoen buru A. Zavala bazen ere eta idazkari Jose Mari Iriondo, antolakizun lanetan egoitzako langileok aritzen ginen -ni ez asko, egia esan, tramitazio lanetara mugatzen bai nintzen, gehienbat- baina batez ere Jose Antonio Arana eta Juanjo Zearreta. Eskualde mailako azpiegitura, eraketa eta harremanez makinatxo bat kilometro, ordu eta ardura. 1983an, Angoston egindako III. Barne Jardunaldien organigraman oraindik, batzordea agertzen da. > > Sail honetako batzorde suntsikorretariko bat izan zen Oinarrizko Euskara. 1979an, Foruan egindako I. Barne Jardunaldietan agertzen da batzorde hau, buru: Imanol Berriatua eta idazkari: Juan Jose Zearreta. Kideak: Txillardegi, X. Kintana eta J. L. Goikoetxea. Urte batzuk lehenagotik zetorren Imanolen metodo didaktiko-pedagokiko miresgarria izan zen. Israelen oinarritutakoa, hain zuzen, <b>euskaltegi</b> hitzak, gaur egun guztiz hedatuak, <b>ulpan</b> hebraierazkoan du oinarri. Handik bi urtera, Loiolan egindakoak, izenok errepikatzen dira. 1983ko Angostokoan batzorde idazkaritza Imanol Unzurrunzagak hartu arren, antolakizun-harreman lanetan jarraitu zuen Zearretak. > > > **6. Kudeatzailea** > > > 2003an idazkariorde-kudeatzaile ardura bikoitza, bizitza laboraletik jubilatzen nintzelako, uzten nuela adierazi nuen. Ondorioz, hara zer dioen urte horretako ekainaren 27ko batzar-agiriaren pasarte batek: "<i>Kudeaketa eta idazkariordetzaren arteko banaketa-proposamena. Era berean, bere kargu uztea dela eta, J.L. Lizundiak proposamen bat aurkeztu du orain arte berak zeramatzan kudeaketa eta idazkariordetza banatzea gomendatuz. Zuzendaritzak bezperan onarturiko testu hori euskaltzainen artean banatu da. Euskaltzainburuak formula hau 2004. urtearen amaiera arte, oraingo zuzendaritzak bere agintaldia bukatu arte, alegia, baliagarria dela uste du</i>". Hala erabaki zen eta, ondorioz, hurrengo hileroko batzarrean, uztailaren 18an, izendatu ziren Juanjo Zearreta, ordura arte, ekonomia eragilea zena, kudeatzaile legez eta, Pello Telleria, eragile teknikaria, idazkariorde bezala. > > Bederatzi urte beteak eraman ditu Juanjok erakundearen kudeaketa zereginetan eta, beste hiru gutxienez, gelditzen zaizkion ohiko adinean jubilatu arte, istripu zorigaiztoko batek Autzagana mendate barrenean, gure artetik eraman ez bazuen pasa den azaroaren 7an. > > Jean Haritschelharren buruzagitzapean urte eta erdi, lehendabizi eta 2005etik Andres Urrutiarenean, dedikazio osoz, gorputz eta arimaz, esan ohi dugunez bete zituen igaro den udagoien arte kudeatzaile lanak. Ez genuen zuzendaritza kideok, orain jarraitzen dugunok, ez eta izandako Jean, Jose Antonio, Henrike eta Beņatek ere, lanari lotzea exigitzerik zeren eta zegozkien lanez eta inorenez kargatzen baitzen. Euskaltzaindiarentzat bazen ez zuen ordutegirik, ez astegunik, ez jaiegunik, ez oporrik, denak ziren lanegunak berarentzat. > > Zuzenean kudeaketari zegozkion zereginez landa, hots, ekonomiko-laboralez batez ere, baita erakundearekiko antolakizunez murgiltzen zen: Zuzendaritzaren gidaritzapeko kudeaketa, batez ere Arautegiaren arabera. Euskaltzainburuaren eta diruzainaren esanetan, bi Biltzar Nagusi, hainbeste jardunaldi, sarrera hitzaldi, protokolo, bulego arazoak aintzinatzea, barneko lanen koordinaketa, erakunde arteko harreman eta Barne Erregeletan onartutako eginkizunetan. Hori guztia nahikoa ez eta, ez zuen beldurrik gainerako lanez gainezka aritzeko, bere osasunaren eta familiako orekaren kaltetan. > > > **Garapena eta azken erregua** > > > Hasieran esan bezala, denbora mugatuegia izan dut. 2009 urteko euskaltzainen heriotzatik hondarrekoa izan delako astirik gutxien izan dut omenezko txosten hau prestatzeko. Horregatik bada, onuragarria litzateke, ez bakarrik Juanjorekiko esker onez, baita ere, flash bezala idatzitako kapitulu bakoitzak garapen propio bat izatea, alegia, berarekin euskalgintza alor ugaritan, egile desberdinek, ez bakarrik nik, idazketan parte hartuz. Ez litzateke zuzena izango, bestalde, bere azken kargu honekiko curriculumaz, kudeatzailearenaz bakarrik, ezagutzea Juanjo euskal kultura eremuan, alegia, aurrerago kapituluak ere, bereziki belaunaldi gazteak, jakitun dezaten. > > Hau da, gaurkoz, Juanjo lankide eta adiskideez burututakoa. Eskerrak eta goresmenak, zuoi, Eufemi emazte, Ekaitz eta Txaber seme, Asun arreba, koinata-koinatu eta enparatu senideoi. > > > <br> > **(JOSE LUIS LIZUNDIA ASKONDO Euskaltzaindiaren zuzendaritzako kide da)** > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1268120969/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com