Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Iritzi-muinetik
» Euskara euskaratik
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Roberto Alkarterriren (eta H. Agirreren) "Erdarakadak edo gaztelaniakadak ote?":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1266392377 hausnarketari erantzun minez. > 2010. urtean ez baitagokio haserre baino erantzutea halako foro zabal-nahiko batean agertutako modu honetako txoropitokeriei (barkatu, Roberto, ze azken batean, nik ere ez dakit benetan edo txantxetan argitaratu duzun argitaratua, gu denok harrapatzeko asmoz edo), nahiz denok ere guztiz ohituak gauden halakoak egunero entzuten, eta are esaten. > > Baina izan ere 2010. urtean ezin da halakorik serioski plazaratu, eta publikoki defendatu nahi izan, aurretik, denok, jada esku artean ditugun euskal tradizioaren lanabesei begiratu txikiena ere egin gabe. > > Badirudi, oraindik ere, XX. mende osoko hegoaldeko intelligentsiaren artean bezala, euskara zer den eta zer ez den erabakitzeko, nahikoa dela espainolari begiratzea, eta gero honen arabera definitzea zer den euskara. Espainolez parekorik ez badu, euskara bide da. Espainolez antzekorik baldin badu, baztergarria. Hala, euskara, ez bide da euskaldunok erabili, hitz egin eta idatzi duguna mendeetan, baizik eta horren parte bat soilik nonbait, espainolaren antz ñimiñorik ez dukeena. Eta horrela entretenitzen gara. Euskal forma bat "jatorra" den edo "kutsatua" ote den jakiteko, ez diogu euskal tradizioari begiratzen, baizik eta ondoko espainol orojale ahalguztidunari. > > XX. mendean ulergarri(ago)a zen jarrera. Euskal tradizioa ezagutzeko aukerak oso urriak ziren. Baina azken 20 urteotan behintzat, nornahiren eskueran hasi da egoten tradiziozko erabilera hori, edo horren azterketa gero eta sendoagoa bederen. 1990 argitaratzen du Euskaltzaindiak EGLU-III jada tradiziozko erabileran nahikoa errotua, eta hortik aurrera IV, V eta VI.a (hau 2005ean). 1987an argitaratzen da OEHren I. tomoa eta 2005ean azken XVI.a. Gainera 2009an Euskaltzaindiak sarean jartzen du OEH osoa nahi bezala kontsultatzeko adina bitartekoz. Egin du lan onik Euskaltzaindiak. Gainera Susa inguruko Armiarma taldeak 2005etik aurrera du eskuragarri sarean Klasikoen Gordailua (aurreko Euskal Testuen Gordailua-ren segida edo), euskal tradizioko testu gehienak biltzen dituena: OEHa burutzeko erabilitako gehienak osorik, eta beste hainbat ere bai. Euskaltzaindiak ere badu sarean XX. Mendeko Euskararen Testu Corpusa kontsultagarri. Euskal Prosa Gaur corpusa ere aspaldi dago sarean. > > Noski, gaur egun euskal gramatikaz zer edo zer serio samar esan nahi duenak, jendaurrean esan aurretik horietan guztietan egiaztatu beharko lituzke bere usteak (ez bakarrik ispilu espainolean, ez?; ala bai?), eta hor oinarritu zeinahi euskal formaren jatortasuna, edota bestela honen "kalkotasuna", honen "etorriberritasuna" gurera. Eta hori egiten ez duena, ez da ari, ez euskaldunon eta ez euskararen mesedean (barkatu berriro, Roberto), nahiz munduko borondate hoberenarekin aritu (kasu honetan ere zalantza gabe aitortu behar diodana Robertori, Hasierri eta beste guztioi ere). > > Filosofiak alde batera. Zer gertatzen da, Robertok plazaratutako hiru gaitzespen edo zalantzekin? > > > **1. HASTERA GOAZ** > > > Euskarazkoa da, ala euskarara etorri berria? Non begiratu? Goazen sarean OEHn (edo 1997an, orain jada 13 urte argitaratutako liburukian) joan sarrerara. Zer dio? Hain zuzen azpisarrera oso bat (4.a) eskaintzen dio kontuari, esateko hain zuzen euskararen alde eta aldi guztietan erabili dela: «(Con -t(z)era). Ir a, estar a punto de. (...) Tr[ adizioa ]. De uso general. Hay algunos ejs. vizcaínos con -t(z)en». Ondoren adibide sail ugari bat. Beraz, ezin euskarago. Eta erraza zen jakiten. Hemen eranskina(1) OEHko sarrera nahi duenarentzako (nahiko laburra delako, eta merezi duelako). > > > **2. EZ BAKARRIK + BAIZIK ETA** > > > Etorri berria da? EGLU-IVk (1994koa bera, 16 urte), 102-110 orrialdeak eskaintzen dizkio Ez ... bakarrik ... ere gisako egiturei, Robertok kalkotzat edo lituzkeenak, eta hauen barne 106-7 orrialdeak Ez ... bakarrik ... baizik, Ez ... bakarrik ... baizik, Ez ... bakarrik baizik (...) ere, eta Ez ... bakarrik ... baizik eta egiturei (bertan adibide sail bat bederen). Nahiz egia den OEHn ez zaiela egiten (edo nik ez dudala aurkitu) delako egiturei erreferentzia berezirik (nahiz baizik, nola bakarrik sarreretan halako adibideak ere badauden). Eskura ditugun corpusetan lehen begiratu batean (soilik baizik idazkera, ez bezik, baizikan¸ ... gisakoak), 60ren bat adibide aurkitu ditugu behintzat: zaharrena Kardaberazena (≈1760), eta ondotik J.B. Agirre Asteasukoa (ugari), Gerriko (ugari), A.M. Labaien, Intza (ugari), A. Irigarairen Nafarroako bilduman, Goñi, Munita, Irazusta, Lizardi, Orixe, Zaitegi, Etxaide, Aresti, Etxaniz, Mitxelena (ugari), Txillardegi, M. Atxaga, eta iparraldekoen artean, Hiriart Urruti (≈1900, garbizalea), J. Etxepare, Xalbador, Mirande behintzat. Euskara da. > > > **3. NOLA BERANDU ETORRI NAIZEN...** > > > Erdarakada? Non begiratu? OEHn nola sarrera (liburukia 1999koa da, 11 urte)? Zelan sarrera ere, badaezpada? Eta agian EGLU-Ven (1999) nola/zelan ... -(e)N sarreran adierazpen esaldien artean (77 or.), edota konparazio esaldien artean 3.4. atal ia osoa (421-30); eta EGLU-VIn (2005) kausazko esaldien artean nola/zelan ... -(e)N/BAIT- sarreran (194-7). OEHk artikulu erdia baino gehiago eskaintzen dio nola-ren erabilerari partikula menderatzaile gisa (conjunción dio OEHk). Hala dio: «II (Conj.). Tr. Su frecuencia disminuye notablemente en el s. XX, sobre todo al Sur, donde falta en los autores puristas o de estilo más culto. Los esritores alto-navarros y septentrionales (excepto Harizmendi, Elissamburu y Xalbador) lo usan con bait-, los guipuzcoanos y vizcaínos con -(e)n». (Ez da hain berri beraz benetako erabileren gaitzespena espainolaren konparazion -ezen ez euskararen-). Eta OEHk azpisarrerak egiten dizkio Robertok gaitzetsi nahi duen erabileretako bakoitzari -antzera ere zelan sarreran- (artikuluak ikusi nahi dituenak: "http://www.euskaltzaindia.net/oeh":http://www.euskaltzaindia.net/oeh). > > - Kausala, dio OEHk: «1. Ya que, como, porque. Tr[ adizioa ]. Documentado en todas las épocas y casi todos los dialectos (en vizcaíno sólo algún ej. aislado).» Noski bizkaieraz zelan ageri da. > > - Moduzkoa/konparazioak: «2. (Con hala). Así (...) como. / 3. (Con hain, hainbat, hainbeste, etc.). / 4. (Lar, Zam Voc). Como; como, del mismo modo que. / Así... como..., tanto... como... / 5. (Dv). (Con un numeral repetido). / 6. (Tan)... que. v. 1 non (7). / 7. (Dv, H). (Con valor temporal)». > > - Adierazpen esaldian (sarreraren I atalean jasotzen du, zehar galderen artean), eta dio espres: «Tr[ adizioa ]. Además de en las oraciones puramente interrogativas indirectas, aparece tbn., ya desde Dechepare y parece que en todas las épocas y dialectos, en las del tipo ikusi zuen nola zebilen kalean (= kalean zebilela), que a menudo son difíciles de distinguir de las primeras». > > >
> **(BITTOR HIDALGO EIZAGIRRE euskara irakasle da Donostiako Hizkuntza Eskola Ofizialean)** > > Eranskina. OEH -t(z)era joan edo sarrera(1) > > > 4. (i- H), goan (Dv). (Con -t(z)era). Ir a, estar a punto de. "Zure solasak niri damu egitera dohazi, vos paroles tendent à me faire de la peine" Dv. Tr. De uso general. Hay algunos ejs. vizcaínos con -t(z)en, p. ej. en EgiaK, Añibarro, Arrese Beitia (AmaE 60), Enbeita (86) y Kirikiño (Ab I 15). Ezen hiltzera zioan. Lç Io 4, 47. Hondatzera goazi. Mat 361. Meza erratera zioaiela sazerdotea. Ber Trat 111r. Ezen pasatzera doha / Iaun handia karrikan. EZ Noel 122. Panplonako Gastelu atxinakoa / zeure eskuetan etxuten doa. EgiaK 89. Bekhatu baten egitera zoazinean. Ax 521 (V 335). Fiñatzera doa / munduan ene adiña. Gç 207. Gure hazkürreko hartzera goazan gaizer. Bp I 134. Libratu ziren erortzera zihoazin gathibutasunetik. ES 111. Illunez estaltzera zijoala. Lar SAgust 9. Damuz bularra urratzera dijoala. Mb IArg I 96. Banhoako burua ebakitzerat. Lg I 312. Aldióro doáien bekála egiterá múnduan dén gauzarik inportanzioskoéna. LE Prog 106. Dei egitera nuako Praiskari. Mg PAb 69. Irakurten zoazan Gogartea. Añ EL1 15 (EL2 18 -tera). Gurutzea zeinaren gainean emaitera baitzohazin bere bizia. Jaur 390. Ze garaitza miragarrija irabaztera joian. Ur MarIl 51. Mundua aitzera dijoa. Arr GB 62. Zerren guztiok geure ontzia / salbetan goazalako. AB AmaE 60. Konplitzera doa misterio handia. Ip Hil 233. Gerla berri bati lotzera baitoa. JE Bur 143. Gobiernua kontribuzioa botatzera dijoakigu. Urruz Zer 130. Treina berriz joaitera zoan. Barb Sup 47. Esatera nijoakizuna. Munita 128. Berriz biziari lotzerat doa. JEtchep 63. > > >
> Bittor Hidalgok erabili.com-en argitaratuak (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "Ari gara irabazten":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1163495731 > > - "Goiko arrastak":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1144064523 > > - "Euskararen Input-ak eta Output-ak":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1178102029 > > - "BERANDUago, GEROago erantzunez":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1192431290 > > - "Deskripzio, preskripzio, inkisizio":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1193742635 > > - "Euskara jakin":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1207905576 > > - "Atariko probak. Bai ala ez?":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1221206802 > > - "Atariko proboi, bai EDO ez? Ba, EZ":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1222942036 > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com