Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Iritzi-muinetik
» Aurelio Etxarri Aranazkoa (Santiago Ezkerra Beltza 'Lizarrusti') euskaltzain urgazlea
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Euskaltzaindiak ageriko bilkura egin zuen Donostian 2010eko urtarrilaren 29an, Gipuzkoako Foru Aldundian, 2009. urtean hil ziren euskaltzainak omentzeko. Bilkura hartan Andres Iñigok aurkeztu zuen Santiago Ezkerraren hilberri txostena irakur dezakezue hemen. > Gogoan daukat, orain dela hamarren bat urte, Euskaltzaindiaren Iruñeko ordezkaritzako zenbait datu osatu nahian, Nafarroako euskaltzain batzuei buruzko informazioa Bilboko egoitzara eskatu nuenean, igorri zidaten erantzunarekin batera honelatsuko iruzkina egin zidala Jose Luis Lizundia orduko kudeatzaile-idazkariordeak: «Nafarroako euskaltzain urgazle bat "galdu zaigu", ezertxo ere ez baitakigu Aita Aurelio Etxarri Aranazkoa izenarekin 1957an izendatua izan zenaz. Ea zerbait lortzerik baduzun». > > Halabeharrak eraman ninduen Aita Aurelio hura Santiago Ezkerra Beltza(1) zela jakitera. Halabeharrak diot, nire semeak ikastola garaitik duen lagun handienetako baten ama, Koro Lopez de Sabando Ezkerra, Santiagoren iloba zela jakin bainuen. Orduan Euskaltzaindiko fitxa moldatzeko aukera izan genuen eta orduz geroztik Kororengandik jasotako informazioak bidea eman dit Euskaltzainak bildumaren 11. liburukia prestatzeko eta azalduko dudan hilberri txosten hau osatzeko. Hortaz, aitzina segitu baino lehen, nire eskerrik beroenak Korori eta ekitaldi honetara etorri zareten Santiago Ezkerraren arrebei eta ilobei. > > > **I. Bizi ibilbidea** > > >
> Haurtzaroa Etxarri Aranatzen (1925-1938) > > Santiago Ezkerra Beltza 1925eko maiatzaren 6an jaio zen Etxarri Aranatzen. Silberio Ezkerra eta Leontzia Beltza ziren gurasoak eta sei seme-alaba izan zituzten: Joxe, Maritxu, Juli, Anjelita, Santiago eta Dorita. Hauetaz gain, umezurtz gelditu ziren bertze bi lehengusu ere, Zefe eta Domingo Gartziandia bere etxean bizi ziren. Baina Ezkerra Beltza anai-arrebak ere haurtzaroan umezurtz gelditu ziren. Santiagok urte bat bertzerik ez zuenean ama hil zitzaion, hain zuzen ere, Dorita alaba gazteena erditze ondoriozko infekzioagatik. Handik hiru bat urtera, aita ere galdu zuen zorigaiztoko istripu batean. Izan ere, egun batean, Iruñetik herrira itzultzean, trena Etxarriko geltokian gelditu gabe aitzina zihoala konturatu zenean, salto egin, trenbideko orratza buruarekin jo eta larri-larri Iruñeko ospitalera zeramatenean bidean hil zen. Harrezkeroztik, sei seme-alabak eta bi lehengusuak bertze lehengusu batzuen etxeetan banatu zituzten. Santiago Maria bere izebarenera eraman zuten. Etxe honetan hazi eta bizi izan zen hamahiru urte arte. > > Haurtzaroko oroitzapen gazi-gozoak gogoan izan zituen bere bizitza osoan, hala nola, familiako gorabeherak, garai hartako bizimodu eta lanak, herriko ohitura eta giroa, gerra garaiko oroimen gogorrak, etab. > > >
> Kaputxinoetan ikasle (1938-1950) eta fraide -Aita Aurelio Etxarri Aranazkoa- (1950-1961) > > Hamahiru urte zituelarik, 1938an, Altsasuko kaputxinoen ikastetxera fraide ikasketak egitera joan zen. Hango komentuan egin zituen bost lehenbiziko urteak. Humanitate ikasketa haiek amaituta, 1943an Hondarribiko komentura joan zen Filosofiako bi lehenbiziko ikasturteak egitera. Ondoren, Zangozan izan zen nobizio urtea egiten. Handik Lizarrara joan zen Filosofia amaitzeko falta zitzaion hirugarren ikasturtea eta Teologiako bi lehenbizikoak ikastera. Teologiako hurrengo biak Iruñean burutu zituen. Azkenik, 1950eko abenduaren 17an apeztu zen aita Aurelio Etxarri Aranazkoa izenarekin eta Eguberri egunean eman zuen Meza Berria. > > Apeztu ondotik, lehenbiziko ikasturtean Lizarran egon zen, kaputxinoek ohi zuten bezala, pastoralerako eta predikuetarako prestaketa berezia egiten. Hasieratik argi agertu zion Probintzialari sermoiak euskaraz egiteko lortu nahi zuen prestakuntza(2). Hain zuzen ere, zeregin hauetan aritu zen bereziki kaputxino gisa egin zuen ibilbidean. 1951 eta 1954 bitartean, Zangozan, Iruñean eta Altsasun. 1954tik 1957ra Iruñean. Hemen, aipatutako lan horiez gain, buru-belarri ikusten dugu Zeruko Argia aldizkariaren antolaketa lanetan eta garai honetakoak dira ezagutzen ditugun bere lehenbiziko idatziak. Hurrengo hiru urteak, 1957-1960, Lekarozen egin zituen eta, azkenik, 1960an Zangozara igorri zuten eta han zegoela, 1961eko ekainaren 13an kaputxinoen ordenatik atera zen(3). > > Erran bezala, Iruñean egon zenean parte-hartze zuzena izan zuen kaputxinoek 1954an berrabiarazi eta kaleratu zuten Zeruko Argia aldizkarian eta artikulu franko idazteaz gain, antolaketa lanetan aritu zen 1957ko uztaila arte. Zenbait zenbakitan, aldizkariaren beraren iragarki orrian hau irakurtzen ahal da: Director redactor: P. Bonifacio de Beizama; Director artístico: P. Aurelio de Echarri-Aranaz. > > Kaputxinoen Aldizkari Ofizialaren 1955eko alearen 8. orrian ere aipamen hau dator: > > >
«La ardua tarea de dirección y administración ha corrido a cargo de Victor de Urbiola y Aurelio de Echarri Aranaz».
> > Eta 1957ko abuztu-iraileko 42. zenbakidun Zeruko Argian hau ageri da: > > >
«Orain arte, emen Zeruko Argian zintzo, zintzo, beti lan da lan ari izan dan Etxarri-Aranazko Aurelio Aba Lekarozko konbenturako autatua izan da ta ara joana da».
> > Jakina den bezala, Zeruko Argia Aita Kaputxinoek 1919ko urtarrilean sortutako aldizkaria zen eta fraide hauek Iruñean zuten inprimategian egiten zen, hots, Iruñean Kaputxinoek zeukaten "Neketako Ama-Birjiñaren Irakorlan". Espainiako gerra zibila iristearekin batera argitalpena geldiarazi zuten. Hortaz, hemezortzi urtez argitara eman ondotik bertze hemezortzi urte pasatu ziren, 1954. urtean berriz kaleratu zuten arte. > > Epe berri honen lehenbiziko zenbakitik hasita, aldizkariaren "Kristau-ikasbidea" atala Santiago Ezkerraren ardurapekoa izan zen. Sail horretako artikuluak dira, gure ustez, euskaraz idatzi zituen lehenbiziko lanak, bere idazkietan gehien erabili zuen Lizarrusti izengoitiarekin sinatuak. Aldizkari bereko bertze atal batzuetan ere idazten zuen, ipuinen atalean batik bat, Aitona izengoitia erabiliz. Ageria da umeak euskaraz irakurtzera motibatzeko izan zuen interesa. Horren lekuko dira Norbert Tauer jaunari Pragara idazten zizkion gutunetan bai Zeruko Argian bai Umeen-Deyan, Xabiertxo eta Junipero TBOetan argitaratzeko behin eta berriz eskatzen zizkion ipuinak. > > Zeruko Argian urte hauetan egin zuen lanak eta -aurrerago aipatuko dugun- 1956an argitara eman zuen Migel Goiaingeruari bederatzi-urrena liburuxkak izan zuten nonbait bere oiartzuna eta errekonozimendua euskararen munduan. Izan ere, 1957ko uztailaren 26an euskaltzain urgazle izendatu zuten eta urte horretako irailaren 26ko datarekin Akademiaren izenean Ignazio Maria Etxaide euskaltzainburuak eta Nazario Oleaga zadorlariak (idazkariak) sinatutako urgazle diplomak horrela dio: «Euskaltzaindiak aita Aurelio Etxarri Aranaz-koa euskararen alde orain arte egin dituen lanen esker-erakutsiz eta gerokoen bizgarri, euskaltzain urgazle izendatu du». > > Lekarozera ez zuten irakasle izateko igorri, ikastetxeko antolaketa lanez arduratzeko baizik; eta, aldi berean, inguru hartako parrokietan pastoral lanetan laguntza emateko. Hala ere, ikastetxe hartan eskola ordutik kanpo euskara ematen aritu zen: > > >
«Nik ikastetxe ontako batzuei euskerazko ikaskaiak ematen dizkiet. Badira ere euskeraz ikasi nai duten asko, baina nik bakarrik ezin guztientzat. Nik uste badatorrela guretzat argia. Euskera piztu eta bizkortuko da»(4).
> > Lekarozen egon zen hiru urteetan izandako adiskideen artean Elizondoko Mariano Izeta erlojugile eta euskaltzalea aipatzen du. > > 1960an Zangozara igorri zuten eta urte bat geroago, 1961ean, kaputxino izateari uko egin eta ekainaren 13an ordenatik atera zen. Pentsatzekoa da erabaki hori ez zela bat-batekoa izan, eta sekularizazioa Lekarozen zegoela eskatu izanen zuelako igorri zutela Zangozara, komentu hartan apez lanarekin zerikusirik ez zuen ardura eman baitzioten -bertan zituzten 200 bat untxiren zaintze lana, hain zuzen ere-, Erromatik baimena iritsi zen arte. Urte batez itxaroten egon ondotik iritsi zitzaion baimena ere ez zen suziriak botatzeko modukoa izan(5). > > Ordena uztera zerk bulkatu zuen ez badakigu ere, urte batzuk geroago Príncipe de Viana aldizkarian idatzi zuen "Apaizgaiak" artikuluan argi adierazi zuen bere desadostasuna mutikotan apezgaitegian sartu eta ohikoa zen apez egiteko prozesuarekin, sistema horren aldaketaren beharraz mintzo baita. > > >
> Madrilen (1961-2009) > > Komentutik aterata, hasiera batean Bilbon egon zen hilabeteren bat edo, baina berehala Madrileko bidea hartu zuen. Berak ongi gogoratzen zuen bezala, hiri honetara uztailaren 25ean -Santiago egunean, hain zuzen- iritsi eta, bere santuaren eguna ospatzeko egin zuen bazkaria, Cibeles plazako ostatu batean juxtu-juxtu erosi ahal izan zuen txistor otarteko bat. Hasiera hartan, zail egin zitzaion lan finko bat aurkitzea, baina nahiko laster lortu zuen inprimategiko proba-zuzentzaile lanetan aritzea eta hori izan zen bere lanbidea jubilatu zen arte. > > Erran bezala, Madrilera 1961ean joan zen. Pentsatzekoa da ondoko urteetan Erromako baimenaren "exceptu coelibatu" baldintza hartatik libratzea lortu izanen zuela, Madrilen ezagutu zuen Almadén (Ciudad Real) hiriko Txaro Fernández andrearekin ezkondu baitzen eta lau seme-alaba izan zituen: Begoña, Santiago, Ana Mari eta Arantza. > > Lanbidea, etxea eta hazitako familia Madrilen zituenez gero, hiri honetan bizi izan zen 2009ko martxoaren 22an zendu zen arte. Hala ere, oroitzapenez eta sentimenduz ez zen inoiz Euskal Herritik eta Etxarri bere sorterritik aldendu izengoititzat Lizarrusti hartu zuen Santiago Ezkerra idazlea. Inguru hori eta Aralar eta Beriain mendilerroa, batik bat, izan zituen beti begi aurrean eta bihotzean bere biziaren azkenera arte. Sentimendu hori behin eta berriz ageri da bere idazkietan eta horren seinale ezin argiagoa da bere familiari emandako agindua: hiltzen naizenean Etxarriko hilerrian hilobira nazazue. > > > II. Lizarrusti euskaltzalea eta idazlea > > >
> Euskaltzalea > > Uste dut, inolako hutsik egiteko beldurrik gabe erraten ahal dela Santiago Ezkerra euskaltzale porrokatua zela. > > Hala erakutsi zuen apeztu eta berehala Probintzialari idatzitako gutun hartan euskaraz trebatu nahi zuela adierazi zionean eta hala egiaztatzen du Zeruko Argia aldizkarian izan zuen ardura sutsuak. Eta ezin argiago adierazten du aldizkari horretan berean, jadanik Lekarozera joana zenean, Lazkoz izenordearekin (eta ez ohi zuen Lizarrusti-rekin) idatzi zituen "Euskararen alde" izenburuko bi artikuluetan. Honela dio: > > >
«Jaungoikoa animetan sartzeko bidea izkuntza da. Jaungoikoak bakoitzari bere izkuntzan itz egin nai dio, esan nai diona obeki ulertu dezan (...) Zer ulertu dezakete berena ez dan izkeran?»(6) Elizkizunetan apeza jatorrizko izkera erabiltzera bearturik dago. Bakoitzari bere izkuntzan itz egin bear zaio eta euskaldunei euskeraz (...) Bere kristauei erderazko izkuntzan itz egin eta erakusten dien apezak ez dira bizi beren kristauentzako (...) Au egiten ez duen apeza alperrik dago dagon errian»(7).
> > Bere jarrera eta konpromiso pertsonal horren lekuko dira Lekarozko ikastetxean egon zen garaian ezagutu zuten ikasle euskaldunak, horien artean Baztango Aniz herriko Jose Joakin Azkarate -Jose Azkarate Etxandi euskaltzain urgazle izan zenaren sortetxeko biloba, hain zuzen-. Jose Joakin Lekarozen aritu zen Batxilergoa ikasten 1956-1961 bitartean, eta Aita Aurelio ezagutu zuen galdetu nionean, honela erantzun zidan: «Aita Aureliok, bertze fraide euskaldun batzuk ez bezala, euskara genekien ikasleei, aitzinean nor zegoen batere inporta gabe, beti euskaraz hitz egiten zigun». > > Ordena utzi ondoren argiago eta sutsuago mintzo da gai honetaz utzi dizkigun idazki ugaritan. Hona hemen zenbait pasarte: > > >
«Abertzalea naiz, eta nere bizitzan, nere egintzetan, orrela agertzen naiz. Euskaldun jaio nintzan, euskalduntzat bizi naiz eta euskaldun iltzeko asmoa dut (...) Naiz Euskalerritik urrun bizi, biotzarekin Euskalerrian bizi naiz; nere umiekin euskeraz bakarrik mintzatzen naiz; nere etxean euskal usaia usaitzen da (ikurriñ, edergaillu, eta abar)»(8).

«Ni lotsatu egingo nintzake, esango banu, euskalduna naizela, euskera jakin gabe. Zer? Euskalerrian jaioa naizelakoz? Euskal abizenak dauzkadalakoz? Euskal abizenak izan dezazket, euskal odola ere izan dezaket nere gorputz-zañetan; bañan euskeraz ez badakit, nere ustez beintzat, ez nintzake euskal osoa izango, euskal sustrai bearrenezko bat falta zaidalakoz»(9).

> Idazlea > > Abertzaletasunak euskaraz idaztera bulkatu zuen eta bere buruarekin hartutako konpromiso hau, berak aitortzen duen bezala, azken muturreraino eraman zuen. Izan ere, beti euskaraz idazteaz gain, idazteak bizia ematen diola baitio. Hona zer dioen: > > >
«Oso atsegiña zait idaztea. Gogamen geldi eziña naiz. Sakelan beti idazkia eta papera (ingia) daramazkit, karriketan, nere eguneroko ibilladietan, oatzean nagonean, eta nun-nai, gogamen bat edo ikusten edo entzuten duten zerbait, ez aztutzeko, paperan jartzen det. Urrutikuskiñan edo egunkarietan jakingarrien bat irakurtzen badet, gertu dauzkat idazkia eta papera berria artzeko. Idazteak bizkortzen nau, bizitza ematen dit. Erraza da idaztea. Gogaltzen dana idatzi bear da. Gero, zerbait urratu eta zuzendu bear bada, bada denbora zuzentzeko. Nik beti euskeraz gogamentzen det. Gu ez gera "esponja" bezela izan bear. "Esponjak", biltzen duen guzia beretako bakarrik gordetzen du. Berekoia da. Guk ez giñake gerekoiak izan bear. Dakiguna besteendako izan bear litzake. Guk, gure aurrenekoei eskerrak, dakigu dakiguna. Aiengandik izan ez balitz, gu ere ezjakiñak izango giñake. Ez gera gerekoiak izan bear. Edozein leku eta ordu egokiak dira idazteko»(10).
> > Artikulu bilduman ere ugari dira idaztearen aldeko pasarteak. Hona, adibide gisa, horietako pare bat: > > >
«Eta abertzalea naizelakoz alegintzen naiz, al dan eran, idazkiaren bitartez, euskera eta euskal gaiak gorde, sendotu eta zabaltzen... Badakit ez naizala idazlari iaioa, badirala ni baño obeki euskeraz itz egin eta idatzi dezaketenak, bañan bakoitzak al dezakena egin ezgeroz, bere gogo ona agertu ezgeroz, uts guztiak barkatzen zaizkio. Eta guzti au gutxi dalako ustean, geiago egin nai nuke, al izan ezgeroz»(11).

> Idazlanak > > Bi epe bereiz daitezke Santiago Ezkerrak idatzitako lanetan. Lehenbizikoa, fraide izan zenekoa. Bigarrena, ordenatik atera ondotik egindakoa. > > Lehenbiziko garaikoak dira idatzi zituen hiru liburuxka eta Zeruko Argian kaleratu zituen artikuluak. Horiekin batera, argitaratu ez ziren bertze material batzuk. Ikus ditzagun banan-banan: > > - Liburuxkak: > > - 1. Migel Goiaingeruari bedratzi-urrena. Aita Kaputxinoen inprimategia, Iruñea 1956, 20 orrialde. Aralarko Done Mikelen aldeko debozioa areagotzeko egina. Bederatziurrenen egitura du: otoitzak, eskaerak eta egun bakoitzeko gogoetarako esaldi bat. Zeruko Argia aldizkarian ardura izan zuen garaian, liburuxka honen propaganda sartu zuen egileak behin baino gehiagotan. > > - 2. Meza saindua. Aranburu inprimategia, Iruñea 1958, 32 orrrialde. Meza entzuteko lagungarria. Baztango euskararen ezaugarriak kontuan hartuz idatzitako testua gehi sei kantu. > > - 3. Bederatzi-urren beharrezkoenak eta eliz otoitz batzuk. Itxaropena argitaletxea, Zarautz 1958, 122 orrialde. Euskarazko bederatziurrenak zekartzan libururik inon aurkitzen ez zenez gero, argitalpen honen xedea hutsune hori betetzea izan zen. Egileak sarreran dioenez, Jaungoikoaren nahia bakoitzari bere hizkeran hitz egitea da, eta, hortaz, negargarria zen euskarazko libururik ez izateagatik, zenbait apez bederatziurrenak gaztelaniaz egitera beharturik egotea. > > Norbert Tauer-i idatzitako gutunetan ikusten ahal den bezala, behin baino gehiagotan eman zion argitalpen honen berri, bai eta liburu honek jaso zituen iruzkin txalogarriak, betzeak bertze, Basarrirena La Voz de España egunkariko "Atalaya montañera"n, Miguel Angel Astizena La Gaceta egunkarian eta Joxe Artetxerena La hoja del lunes egunkarian. > > Hiru liburu horietaz gain, Urte guziko homiliak izeneko bilduma ere prestatu zuen, liburu batean argitaratzeko asmoz. Oraindik gordeta dago Kaputxinoen Iruñeko artxiboan Lizarrustik prestatutako bilduma oso hori. Denera, makinaz idatzitako 415 orrialde dira; honela banatuak: > > - Sarrera G. I. Larrañagak, Pingliang-eko gotzainak egin eta sinatua, Hondarribian 1959ko abuztuaren 24an. Larrañagak dio oso baliagarri eta interesgarriak direla material horiek predikuak euskaraz egin nahi dituzten apez gazteentzat, euskal mintzaira kamustua duten apezentzat eta apostolutza lanak euskaraz egin behar dituztenentzat. Eta amaieran honela dio: > >
«Jaungoikoak beza bedeinka Lizarrustiren lan hau euskeraren eta euskaldunen kristautasunaren eta fedearen eusle eta sendogarri izan dedin».
> > - Ondotik 339. orrialde arte Lizarrustik prestatutako homiliak dira. > > - 339-394 orrialdeetan Iraizozko Polikarpok egindako 16 hitzaldi berezi tartekatu zituen. > > - 395-415 orrialdeetan, aurkibide zehatza dator. > > Nihil obstat Fr. Felipe de Fuenterrabia "censor de la Orden" eta Fr. Florencio de Artabia "ministro provincial" kargudunek 1960ko martxoaren 15ean sinatu zuten. Imprimatur, berriz, Juan Ollo Iruñeko elizbarrutiko Bikario Nagusiak urte bereko martxoaren 16an. > > Lizarrustik bere sarreran argitzen du erabili zituen Ebanjelioko euskarazko testuak Polikarpo Aita kaputxinoak euskaratuak zirela. Liburuaren eskaintza ere idatzia dago. Honela dio: > >
«Nils M. Holmer eta Vania Abrahamson Sueziako euskal berri eta euskalzale jator eta guztiz ospetsuei, biotz biotzez adiskidetasun agiritzat eskeintzen diet».
> > Norbert Tauer-i idatzi zizkion zenbait gutunetan ikusten da Lizarrusti ilusioz beterik zegoela liburu honen argitalpenarekin. Honela dio horietako batean: > >
«Bada urte t´erdi liburua prest daukatela (...) bañan zensurako gora-berak > dirala, diru kontua dala... atzeratu zait (...) Eztakit illabete onetan edo otsaillan argitaratuko ote didaten»(12).
> > Arrazoi hauek edo bertze batzuk zirela medio, kontua da Lizarrustik ez zuela argitalpen hori ikusterik izan. Oraindik gehiago, 1961eko ekainaren 30ean -Lizarrusti ordenatik atera eta 17 egun geroago- iritsi zen komentura Iruñeko Gomez argitaletxeko nagusia zen Felipe Gómez Alonso jaunaren gutuna. Bertan dio ezinezkoa ikusten duela liburu hori argitaratzea. Bi arrazoi nagusi ematen dizkio, bata, edizioaren kostua altua izanen zela eta salmenta, berriz, murritza; bertzea, liburuaren edukiarekiko zalantza(13). > > - Artikuluak: > > Gorago aipatu dugun bezala, Zeruko Argia aldizkari berrituan bere ardurapekoa izan zen "Kristau-ikasbidea" atala. 1954ko urtarrilean 1. zenbakitik hasi eta 1956ko apirilean atera zen 27. zenbakira arte 24 artikulu idatzi zituen Lizarrusti izengoitiarekin sinatuak. Bistakoa denez, Jesukristoren biziarekin eta kristautasunarekin zerikusi duten gaiak azaltzen ditu. > > Atal horretaz aparte, bertze zenbait artikulu ere idatzi zituen. "Umeen txokoa" atalean Aitona ezizena erabiliz 14 ipuin argitaratu zituen, 1954ko irailaren eta 1957ko azaroaren bitartean(14). Bertze batzuk ere idatzi zituen, horietako lau euskararen balorazio eta aldarrikapenaren alde, eta batik bat, Elizak euskaldunei euskaraz egiteko beharra azpimarratuz, bi Lazkoz, bere hirugarren deiturarekin izenpetuak, bat Lizarrusti izenarekin eta berzte bat "Baita Inglaterran ere" izenburukoa sinatu gabe, baina N. Tauer-i berea dela aitortzen diona. Azkenik, Joxe Azkarate euskaltzale aniztarraren goratzarrekoa Idoya izengoitiarekin sinatua. > > Bigarren epekoak dira, hots, kaputxinoen ordenatik atera ondokoak, hiru aldizkari hauetan idatzi zituen artikuluak: Príncipe de Vianan 26 artikulu 1974 eta 1981 bitartean, Goiz Argin 80 artikulu 1976 eta 1986 bitartean, eta Sakanako Guaixen sail ederra 2001etik zendu zen arte. Ia beti Lizarrusti izenpetuak eta noizbehinka Santiago Ezkerra. Gai asko ukitu zituen artikulu horietan, bertzeak bertze, kultura, gizartea, giza-balioak, ohiturak, heziketa, euskara, euskaldunen izaera, Euskal Herria, Nafarroaren euskal izaera, demokrazia, giza-eskubideak, elkartasuna, justizia, askatasuna, indarkeria, ustelkeria, natura, osasuna, elikadura, gosea, etorkinak... Horietako gehienen inguruan bere kezka bizia azaltzen du, bai eta pentsaera eta ideologia pertsonala ere. > > Bigarren epe honetan "Erdara-euskara hiztegia" prestatu(15) eta argitaratu nahian ibili zen, baina lehenago "Urte guziko homiliak" izeneko bildumarekin gertatu zitzaion bezala, asmotan gelditu zen. Ikusten denez, saiatu zen argitaratzeko ahaleginetan, baina, ematen duenez, ez zioten aukerarik eskaini. Hala dio Jose Mari Satrustegiri: > > >
«Antolatuta daukat Erdal-Euskal Iztegi bat. Gutxi gora-bera, seireunen bat orrialde aundi izango ditu. Berreun ta ogei ta amabost orrialde garbian jarrita dauzkat. Lantegian, tarteka-tarteka egiña det. Saiatu naiz gaur erabiltzen diran erdal itzak ere jartzen, euskera gaurkotzen. Argitaratu nai nuke; ori da nere asmoa. Bañan ez dakit zer irarkoletara jo eta nola argitaratu ere. Nik ez daukat dirurik argitaratzeko. Etxe auek begiratu ditut, bañan iñun ere baietzik ez: Auñamendi, Itxaropena, Ediciones Guipuzcoanas, Leopoldo Zugaza (Durango), Cinsa. Zuk mesede au egin dezakezu, begiratuz argitaratu lezaken etxeen bat? Ala baldin bada, 1esaidazu»(16).
> > Horietaz gain, Norbert Tauer eta Nils Holmer jaunekin postazko harremanak izan zituen. Lehenbizikoari idatzitako 24 gutun Euskaltzaindiaren Azkue liburutegian aurkitzen dira. Holmerri idatzitakoak, berriz, ematen duenez, ez dira inon gorde. > > Erran bezala, Santiago Ezkerra 1957an euskaltzain urgazle izendatu zuten, baina aipatzekoa da Euskaltzaindiarekin ez zuela harreman nabaririk izan. Gainera, Akademiari dagokion hizkuntza gidaritza aitortzen bazion ere, ez zuen bat egin Euskaltzaindiak 60ko hamarkadaz geroztik hartutako erabaki garrantzitsuenekin, grafia kontuetan batik bat. Hona zer zioen Euskara Batuaz idatzitako artikulu batean: > >
«Ona emen Euskaltzaindiaren lana: Euskaltzaindia izkera garbitu, zuzendu, erraztu, orraztu, indartu, edertu eta gordetzeko antolatua da, eta ez zikindu, zaildu, nastu eta ondatzeko. Euskera batua, bai; bañan nolako batasuna? Zer neurri eta bide artu bear dira batasun ori lortzeko? Nork eman bear ditu neurri oiek? Euskaltzaindian arkitzen diran izkeran oituenak edo. Oiengan izan bear da euskerarenganako ardura».
> > Baina aitzinago dio: > >
«Zenbait aldizkari irakurri ditut euskeraz, eta aspergarri izan zaizkit idazkerarengatik. Eta baztar batean gorde ditut geiago irakurri gabe. Ez naute siñestarazten aietan idatzita agertzen diran ainbeste h eta a-ek. Idazkera oiek euskera ikasi nai dutenei erraztasunak emateko garaietan... Euskerak badu naiko zailtasun guk geiago zailtzeko»(17).
> > Hortaz, eta nolabait laburbiltzeko, erran dezakegu 60ko hamarkadan aingurak bota eta gehiago altxatu gabe, behin betiko garai hartan gelditu zen idazle oparoa dugula Lizarrusti; euskaltzale fina, euskararekin konprometitua eta konpromiso hori, zailtasunak zailtasun, bere biziaren amaiera arte etengabe betetzen saiatu zena. > > >
> **(ANDRES IÑIGO ARIZTEGI Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaria da)** > > > **Oin-oharrak** > > > - (1) Lizarrustiren biziaren eta lanaren azalpen zabalagorako, ikus Santiago Ezkerra Beltza Lizarrusti. Bizitza eta lanak, Euskaltzainak bilduma 11, Euskaltzaindia 2009. Paratzailea: Andres Iñigo. > > - (2) Horrela zioen 1951-06-26an Probintzialari idatzi zion gutun batean: «Le expongo un deseo mío cuya utilidad más o menos práctica la apreciará su Reverencia. Desearía arreglarme la voz con el P. Francisco de Lazcano, al mismo tiempo que me perfeccionaba en el vascuence». > > - (3) Beraz, fraide izan zen urteetan egin zuen ibilbidea ez dator bat Joxemiel Bidadorrek dioen honekin: «Tras ordenarse en 1950 residió en el convento de Lekaroz hasta 1961, fecha en la que abandonó la orden». (J. Bidador, Materiales para una Historia de la Literatura Vasca en Navarra, 2004, 285 or.). > > - (4) N. Tauer-i, 1957-12-20ko gutunean. > > - (5) Kaputxinoen Aldizkari Ofizialeko ("Boletín Oficial de los PP. Capuchinos") 1961. urteko 147. orrialdean horrela dator: «Baja en el personal. Canonicis monitionibus sine emendatione peractis, superiores provinciales coacti sunt dimissionem ab ordine petere R. P. Aurelii Ab Echarri-Aranaz, qui, decreto Sanctae Sedis diei 7 Junii anni 1961 (Prot. N. 58/55), ad statum laicalem reductus est, sublatis omnibus oneribus ex professione religiosa et ex sacris ordinibus exortis, exceptu coelibatu». Aldizkariaren aurkibidean modu gogorrean adierazten da sekularizazioaren baimena, honela hain zuzen: «Aurelio de Echarri-Aranaz, degradación, p. 147». Mingarria benetan! > > - (6) Zeruko Argia, "Euskararen alde I" (1958). > > - (7) Zeruko Argia, "Euskararen alde II" (1958). > > - (8) Goiz Argi, "Abertzale naiz" (1980). > > - (9) Goiz Argi, "Egiazko euskalduna" (1986). > > - (10) "Nere bizitza" eskuizkribuak. > > - (11) Goiz Argi, "Abertzale naiz" (1980). > > - (12) 1961eko gutuna. > > - (13) Honela dio gaztelaniazko testuak: «Según información que me han dado (ez du esaten nork eman dion) no parece que el libro corresponda a la corriente, en contenido y desarrollo, a la técnica dominante en obras de esta naturaleza, en las que más que la forma expositiva se busca abundancia de ideas y esquemas en las que pueda escogerse para luego acomodarlas y desarrollarlas libremente». > > - (14) Ikusten denez, interes handia zuen ipuinekin. Norbert Tauer-i idatzi zizkion gutun frankotan behin eta berriz eskatu zizkion hango ipuinak Zeruko Argian argitaratu ahal izateko. > > - (15) Hiztegi horren berri ematen du Goiz Argin argitaratutako "Batasunean indarra" (1976) eta "Abertzalea naiz" (1980) artikuluetan, bai eta 1977an N. Tauer-i idatzitako gutunean. > > - (16) 1978ko gutuna. > > - (17) Goiz Argi, "Euskera batua" (1979). > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com