Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Gazteen hizkuntza erabileran eragiten duten faktoreen azterketa

Soziolinguistika Klusterra, Urtxintxa Eskola eta Topagunea / Hizkuntza / 2010-01-29 / 10:48


Gazteen hizkuntz erabileran eragiten duten faktoreen azterketa proiektuaren emaitzen txostena da jarraian datorrena. Soziolinguistika Klusterrak Urtxintxa eskolarekin eta Topagunea euskara elkarteen federazioarekin garatu du hain konplexua den gazteen hizkuntz erabileraren fenomenoaren azterketa. Gazteekin lanean esperientziadun jendea, gaia maila teorikoan landu duena eta ezaugarri ezberdinetako gazteen arteko hausnarketa partekatua du oinarri azterketa honek.



1. Kokapena

1. Kokapena

2006an eta 2007an zehar Soziolinguistika Klusterrak bere bazkideekin lankidetzan haur eta gazteen hizkuntza erabileraren inguruan egindako esperientzia praktiko eta ikerketen bilduma egin zuen Gazteen erabilera. Perspektiba eta Prospektiba proiektuan. Bertan, arlo honetan esku hartzeko, erabilera hori zerk baldintzatzen duen jakitea beharrezkotzat ikusten zen.

Ordutik, Proiektu talde bat eratu zen gai horren inguruko hausnarketa bideratzeko Gazteen erabileran eragiten duten faktoreen azterketa proiektuaren bidez. Horretarako, hainbat adituren hausnarketa bateratua bideratu zen eta hausnarketa hori profil ezberdineko gazteenaz aberastuko da. Biak alboz albo jarri eta ondorioak bilduta, gazteen erabileraren fenomenoaren aurrean jarri, ulertu eta eragin nahi duenarentzat azterketa eredu erabilgarria eskuratzea da egitasmo honen helburua.

2. Proiektuaren enfokea, metodologia eta egindako lanak


2.1. Diseinua

Proiektu honen abiapuntua, Gazteen erabilera. Perspektiba eta prospektiba proiektuaren bukaera puntuan kokatzen da. Bertan sumatutako beharrei erantzuteari begira proiektu berri bat lantzeko erabakia hartu zuen Soziolinguistika Klusterrak. Eta bere bazkideen artean proposamena luzatuta, aurrekoan aritutako Proiektu Taldearen (PT) esku uztea erabaki zen: Soziolinguistika Klusterra (koordinatzaile), Topagunea euskara elkarteen federazioa eta Gipuzkoako Urtxintxa eskola.

PTren lehen egitekoa, proiektuaren aztergaia ongi definitzea izan zen. Aztertuko zena 12 eta 30 urte bitarteko gazteek eremu ez formaletan duten hizkuntz erabilera izango zela adostu zen.

Helburu bezala, Euskal Herrian topa litezkeen testuinguru ezberdin guztietarako baliagarria izango zen eredu bat sortzea zen. Horrez gain, ereduari eskatzen zitzaion beste ezaugarria zen erabili ahal izateko gaiari buruzko ezagutza akademiko berezirik ez eskatzea; hau da, haur eta gazteekin lanean diharduen jende gehienarentzat erabilgarria izan zedin ziurtatzea.

Behin helburuak argi izanda, emaitza horietara heltzeko metodologia definitzeari ekin zitzaion. Erabileraren inguruko hausnarketa gaia gertutik ezagutzen dutenek burutu behar zutela ikusi zen. Honela, hausnarketa horretarako esparru teorikoan eta esparru aplikatuan esperientzia duten adituak bateratzen saiatzea erabaki zen. Aldi berean, gazteen hizkuntza erabileraz hausnartzeko gazteetan adituak eta hizkuntza erabileran adituak elkartzea egoki ikusi zen. Horrez gain, gazteek eurek zer esana dutela eta euren hausnarketak eredua osatzen lagunduko zuela garbi ikusi zen.

Guzti hau kontuan harturik, egitasmoan jarraituko ziren pausoak definitu ziren: lehendabizi adituen taldearekin gazteen erabileraren azterketarako eskema (matrize) bat emango zuen hausnarketa prozesu bat burutu, ondoren gazte talde ezberdinekin hausnarketa saioak egin eta azkenik ondorioak atera eta bi prozesuetan jasotako edukietatik gazteen erabileran eragiten duten faktoreak ulertu eta antolatzeko balio duen eredu bat osatu.


2.2. Analisia

Horretarako ondorengo galdera baliatu zen:

ZEIN MAILATAN ERAGITEN DU BATEZ ERE ZERRENDAKO FAKTORE BAKOITZAK: MAILA INDIBIDUALEAN, MAILA MIKROAN EDO MAILA MAKROAN?

Faktorez faktore galdera hori eginez, maila sistemikoen ardatzean kokatu ziren zerrendakoak.

Honen ostean, faktoreak elkarren arteko antzekotasunaren arabera antolatu beharra zegoen. Sailkapen horretan zein faktoreak bereizteko zein kategoria erabiliko ziren eztabaidatu zen lehendabizi. Aukera bat baino gehiago baloratu ostean, Txepetxen teorian (3) bereizten diren hizkuntzaren hiru zutabeak erabiltzearen aldeko hautua egin zen.

ZEIN MAILATAN ERAGITEN DU BATEZ ERE ZERRENDAKO FAKTORE BAKOITZAK: MOTIBAZIOAN, EZAGUTZAN EDO ERABILERAN?

Faktorez faktore galdera hori eginez, faktore matrizean kokatu ziren zerrendakoak. Honela, definitutako faktoreekin egindako bi sailkapenak gurutzatu ziren, sailkapen bakoitza analisi matrizearen ardatz bat zelarik. Ondoren, matrizean zegokion koordenadatan kokatu zen faktore bakoitza matrizea osatuz (Ikus 4.3 eranskina). Eta honenbestez eman zitzaion bukaera adituek egindako azterketari.

Esan bezala, sei hausnarketa tailer edo saio burutu ziren, profil ezberdineko gazteekin egoera bakoitzaren kasura egokitutako metodologia erabiliz (Ikus 4.5 eranskina). Saio guzti hauetan, gazteen erabileran eragiten duten faktoreen eskema edo matrize bat osatzen zuten (ikus 4.6 eranskina); horixe da saioko emaitzetako bat. Horrez gain, adituek osatutakoarekin alderatu eta ikusten ziren antzekotasun eta ezberdintasun nagusiak ere jasotzen ziren. Material osagarri gisa, saioetan egindako iruzkinak audio grabazio batean jasotzen ziren, ondorioak ateratzeko garaian erabili ahal izateko (Ikus 4.7 eranskina).

3. Emaitzak


3.1. Gazteen erabileran eragiten duten faktoreen azterketa eredua

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

Testuinguru politikoaMarko legala
(Hizkuntzaren
estatus legala)
Instituzioen hizkuntzarekiko jokaeraBeste erakundeen
hizkuntzarekiko jokaera
(alderdiak,
gizarte mugimenduak,
elkarteak,...)

Input mediatikoakPublizitatea/marketing-aHedabideak eta
kultur kontsumoa
Informazio eta
Komunikazio
Teknologiak
(IKT)
Moda eta joerak

Kontsumo eskaintza
(produktuak eta zerbitzuak)
Euskarazko produktu eskaintzaEuskarazko zerbitzu eskaintzaEuskararen erabilera
sustatzera bideratutako
produktu, zerbitzu
eta jarduerak

Pertsona eta talde erreferenteakGizartean
erreferentzia diren
pertsonen jokaera
(famatuak, prestigiodunak,
agintariak, kirol edo
ikuskizunaren munduko idoloak,...)
Ingurune hurbileko
erreferentziazko pertsonen
jokaera (familiakoak,
irakasleak, aisialdiko begiraleak,
herriko gazteak, lagunak,
lagun-taldeko liderrak,...)

Egoera soziolinguistikoarekiko
gizarte pertzepzioa
Euskararen
bilakaera historikoari
buruzko pertzepzioa
Euskararen
egungo egoera
soziolinguistikoari
buruzko pertzepzioa
Euskararen
etorkizunari buruzko
pertzepzioa
Euskararen
erabileraren aurrean
dauden jokaera eta
jarreren pertzepzioa.
Hizkuntza gatazkarekiko
hurbiltasuna.

Hizkuntzarekiko gizarte pertzepzioaEuskaldunaren irudia
(hiztunei lotutako baloreak,
aurreiritziak...)
Euskararen irudia

- Hizkuntzaren
berezko balio
sinbolikoa

- Hizkuntzaren
berezko balio
instrumentala

Harreman sareetako
hizkuntza arauak
eta ohiturak
Erabilera esparruetako
arau eta ohiturak

- Lagunak/Kuadrila/
Bikotea

- Etxea/Familia

- Lantokia/ikasketa tokia

- Antolatutako aisialdia/kirola
Norbanakoa eta
taldearen arteko
elkarreragina

Hizkuntza gaitasunaNorberaren gaitasuna

- Oinarrizko hizkuntza
gaitasunaren jabetza

- Gaitasun erlatiboa
(elebitasun orekatua/
desorekatua)

- Euskarazko
komunikaziorako
erosotasuna
(hizkuntza naturala,
adierazkorra,...
sortzeko gaitasuna)

- Euskalkian
aritzeko gaitasuna
Ingurukoen
hizkuntza gaitasuna
(Hiztunen arteko
gaitasun oreka/
desoreka)

Identitate kolektiboakFamilia, kuadrila
eta inguruko taldeekiko
kidetasun sentimendua
Herria, eskualdea,
lurraldea, nazioa eta
kulturarekiko
kidetasun sentimendua
Euskal hiztunen
taldearekiko kidetasun
sentimendua

Jarrera eta portaerakHizkuntzarekiko jarrerak:
lotsa, harrotasuna,
koherentzia nahia,
axolagabetasuna,...
Hizkuntzarekiko
portaera

Haurtzaroko hizkuntza inguruneaFamilian bizitako
hizkuntz errealitatea
(ama hizkuntza,
ezagutza, erabilera,
pertzepzioa,...)
Eskolan bizitako
hizkuntz errealitatea
(ezagutza, erabilera,
pertzepzioa,...)
Auzoan bizitako
hizkuntz errealitatea
(ezagutza, erabilera,
pertzepzioa,...)


3.2. Ondorio Nagusiak

Aztertutako guztiak, faktoreak antolatzeko eskemaz gain, zenbait ondorio orokorretara ekarri gaitu:

Azken oharra

Proiektuaren kokapenaren atalean azaldu bezala, bi ezaugarri eskatzen zitzaizkion hasieratik azterketatik lotu nahi zen ereduari:

  1. Euskal Herrian topa litezkeen testuinguru ezberdin guztietarako baliagarria izatea
  2. Haur eta gazteekin lanean diharduen jende gehienarentzat erabilgarria izan zedin ziurtatzea.

Bigarren horri begira, hartzailearentzat erabilgarri izatearen irizpidea emaitzak prestatzerakoan gogoan izan bada ere, erabilgarritasun hori ziurtatzeko azterketa ereduaren garapen bat egiteke dagoela deritzo Proiektu Taldeak. Horregatik, aurrera begira, azterketatik ateratako ereduko faktore bakoitza hobeto ulertu eta gazteekin aplikazio zuzenari begira azalpen didaktikoak eta proposamenak lantzea izango da Proiektu honetan aritutako lantaldearen hurrengo egitasmoa.

4. Eranskinak


4.1. ADITUAK: Erabileran eragiten duten faktore nagusien adibide/azpi-faktoreak

ZENBAKIAIZENAAZPI-FAKTOREAK
1HIZKUNTZAREKIKO GIZARTE-PERTZEPZIOAa. Euskaldunaren irudia (estereotipoa/aurreiritziak)

b. Euskararen balioa (praktikoa eta sinbolikoa)

c. ...
2EGOERA SOZIOLINGUISTIKOAREKIKO GIZARTE-PERTZEPZIOAa. Euskararen egoera soziolinguistikoari buruzko pertzepzioa

b. Euskararen bilakaera historikoari buruzko pertzepzioa

c. Euskararen etorkizunari buruzko pertzepzioa

d. Euskararen erabileraren aurrean dauden jokaera eta jarreren pertzepzioa. Hizkuntza gatazkarekiko hurbiltasuna.

e. ...
3HIZKUNTZ GAITASUNAa. Oinarrizko hizkuntza gaitasunaren jabetza

b. Gaitasun erlatiboa (elebitasun orekatua/desorekatua)

c. Euskarazko komunikaziorako erosotasuna (hizkuntza naturala, adierazkorra,... sortzeko gaitasuna)

d. Euskalkian aritzeko gaitasuna

e. Ingurukoen hizkuntza gaitasuna

f. Hiztunen arteko gaitasun desoreka

g. ...
4INPUT MEDIATIKOAKa. Publizitatea/marketing-a

b. Telebista, Irratia, egunkariak, aldizkariak...

c. Internet

d. ...
5PERTSONA ETA TALDE ERREFERENTEAKa. Gizartean erreferentzia diren pertsonen jokaera (prestigiodun pertsonak, agintariak, kirol edo ikuskizunaren munduko idoloak...)

b. Ingurune hurbileko erreferentziazko pertsona/taldeak (familiakoak, irakasleak, begiraleak, herriko gazteak...)

c. Etorkizuneko helburutzat duten "pertsona heldu helburua"

d. ...
6KONTSUMO ESKAINTZA
(Produktuak eta zerbitzuak)
a. Euskarazko produktu eskaintza

b. Euskarazko zerbitzu eskaintza

c. Euskararen erabilera sustatzera bideratutako produktu eta zerbitzuak

d. ...
7IDENTITATE KOLEKTIBOAKa. Familia, kuadrila eta inguruko taldeekiko kidetasun sentimendua

b. Herria, eskualdea, lurraldea, nazioa eta kulturarekiko kidetasun sentimendua

c. Euskal hiztunen taldearekiko kidetasun sentimendua

d. ...
8NORBANAKOA ETA TALDEAREN ARTEKO ELKARRERAGINAa. Taldeak norbanakoan duen eragina (Talde araua/inertzia)

b. Norbanakoak taldean duen eragina (Araua hausteko ahalmena/erresistentzia)

c. ...
9JARRERA ETA PORTAERAREN ARTEKO KOHERENTZIAa. ...
10HARREMAN SAREETAKO HIZKUNTZ ARAUAKa. Lagun taldeko hizkuntza arauak

b. Familiako hizkuntza arauak

c. Laneko/ikasketetako hizkuntza arauak

d. Herriko/auzoko hizkuntza arauak

e. ...
11MARKO LEGALAa. Hizkuntzak hiztunaren lurraldean duen estatus legala

b. Instituzioek hizkuntzari ematen dioten balio erreala

c. ...
12HAURTZAROKO HIZKUNTZ INGURUNEA
(Biografia linguistikoa)
a. Familiako hizkuntz errealitatea (ezagutza, erabilera, pertzepzioa...)

b. Auzoko hizkuntza errealitatea (ezagutza, erabilera, pertzepzioa...)

c. Eskola bidez transmititutako hizkuntza errealitatea (ezagutza, erabilera, pertzepzioa...)

d. ...


4.2. ADITUAK: Erabileran eragiten duten faktore nagusien definizioak

ZENBAKIAIZENADEFINIZIOA
1HIZKUNTZAREKIKO GIZARTE PERTZEPZIOAEuskarari buruzko (zaharkitua/modernoa, sinbolikoa/praktikoa, prestigiotsua...) ustea edo irudia.
2EGOERA SOZIOLINGUISTIKOAREKIKO GIZARTE PERTZEPZIOAEuskararen estatusari buruzko ustea edo irudia.
3HIZKUNTZA GAITASUNAEuskara erabili ahal izateko konpetentzien multzoa: norberarenak eta bere harreman sarean topatzen dituenak.
4INPUT MEDIATIKOAKMota guztietako komunikabideen bitartez hizkuntza bat eta bestearekin lotuta jasotzen diren edukien eragina.
5PERTSONA ETA TALDE ERREFERENTEAKHiztunarentzat erreferentzia edo eredu diren pertsonen hizkuntz jokaera.
6KONTSUMO ESKAINTZA
(PRODUKTUAK ETA ZERBITZUAK)
Kontsumo eskaintzaren hizkuntza eta erakargarritasun-maila.
7IDENTITATE KOLEKTIBOAKHiztunarengan kidetasun sentimendua sortzen duten talde identitateak.
8NORBANAKOA ETA TALDEAREN ARTEKO ELKARRERAGINATalde jokaerak norbanakoarenean eta norbanakoaren jokaerak taldearenean eragiteko duten ahalmena.
9JARRERA ETA PORTAERAREN ARTEKO KOHERENTZIANorbanakoak bere hizkuntza kontzientzia eta jokaeren artean duen koherentzia maila.
10HARREMAN SAREETAKO HIZKUNTZA ARAUAKInguruko pertsona eta taldeen hizkuntz erabilera arauak (ohiturak, inertziak)
11MARKO LEGALAEuskararen gizarte erabilera arautzen duen legeria
12HAURTZAROKO HIZKUNTZ INGURUNEA
(Biografia linguistikoa)
Lehen gizarteratze prozesuan, norberaren mundu sinbolikoa eratzerakoan, hizkuntzarekiko bizipenen multzoa eta hauen pertzepzioa


4.3. ADITUAK: Erabileran eragiten duten faktoreen matrizea


4.4. GAZTEAK: Hausnarketa tailerren diseinua eta erabilitako materialak


4.5. GAZTEAK: Tailerren fitxa teknikoak


4.6. GAZTEAK: hausnarketa tailer bakoitzean osatutako matrizea

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.


4.7. GAZTEAK: Gai eta faktore nagusiei buruzko iruzkinen bilduma

Hausnarketa tailerretan parte hartu duten gazteek osatutako analisi matrizeak aztertu eta adituek osatu zutenaren alboan jarrita, funtsean oso antzekoak direla esan liteke. Faktoreak ardatzen arabera ordenatzerakoan topatzen ditugu alderik nabarmenenak; baina neurri handi batean, gazte hauentzat ardatzetan erabilitako kontzeptuak zenbait kasutan arrotzak eta konplikatuak izateari egotzi diezaiokegu. Izan ere, maila makro-soziala, mikro-soziala eta indibidualaren arteko banaketa eta Txepetxen teoriaren araberakoarekin lehen kontaktua izan dute gehienek tailer hauetan.

Esan bezala, beraz, adituek eta gazteek aipatutako faktore zerrendak antzekoak izan dira orokorrean. Baina horrez gain, esan beharra dago gazteek osatutako matrizeak elkarren artean are antzekoagoak izan direla. Badaude guztietan aurki litezkeen elementuak, nahiz eta elementu horien eragina bizitzeko moduan aldeak egon.

Ondorengo orrietan, matrize guztiak hustu ostean gehien aipatzen diren gaiak, faktore-multzoak eta hauei buruz egindako iruzkinak biltzen dira.


(SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA, URTXINTXA ESKOLA eta TOPAGUNEA)

Oin-oharrak


Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1264751318