Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Iritzi-muinetik
» Gazteen hizkuntza erabileran eragiten duten faktoreen azterketa
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Gazteen hizkuntz erabileran eragiten duten faktoreen azterketa proiektuaren emaitzen txostena da jarraian datorrena. Soziolinguistika Klusterrak Urtxintxa eskolarekin eta Topagunea euskara elkarteen federazioarekin garatu du hain konplexua den gazteen hizkuntz erabileraren fenomenoaren azterketa. Gazteekin lanean esperientziadun jendea, gaia maila teorikoan landu duena eta ezaugarri ezberdinetako gazteen arteko hausnarketa partekatua du oinarri azterketa honek. > **1. Kokapena** > > > 2006an eta 2007an zehar Soziolinguistika Klusterrak bere bazkideekin lankidetzan haur eta gazteen hizkuntza erabileraren inguruan egindako esperientzia praktiko eta ikerketen bilduma egin zuen "Gazteen erabilera. Perspektiba eta Prospektiba":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1210931391 proiektuan. Bertan, arlo honetan esku hartzeko, erabilera hori zerk baldintzatzen duen jakitea beharrezkotzat ikusten zen. > > Ordutik, Proiektu talde bat eratu zen gai horren inguruko hausnarketa bideratzeko Gazteen erabileran eragiten duten faktoreen azterketa proiektuaren bidez. Horretarako, hainbat adituren hausnarketa bateratua bideratu zen eta hausnarketa hori profil ezberdineko gazteenaz aberastuko da. Biak alboz albo jarri eta ondorioak bilduta, gazteen erabileraren fenomenoaren aurrean jarri, ulertu eta eragin nahi duenarentzat azterketa eredu erabilgarria eskuratzea da egitasmo honen helburua. > > > **2. Proiektuaren enfokea, metodologia eta egindako lanak** > > >
> 2.1. Diseinua > > Proiektu honen abiapuntua, Gazteen erabilera. Perspektiba eta prospektiba proiektuaren bukaera puntuan kokatzen da. Bertan sumatutako beharrei erantzuteari begira proiektu berri bat lantzeko erabakia hartu zuen Soziolinguistika Klusterrak. Eta bere bazkideen artean proposamena luzatuta, aurrekoan aritutako Proiektu Taldearen (PT) esku uztea erabaki zen: Soziolinguistika Klusterra (koordinatzaile), Topagunea euskara elkarteen federazioa eta Gipuzkoako Urtxintxa eskola. > > PTren lehen egitekoa, proiektuaren aztergaia ongi definitzea izan zen. Aztertuko zena 12 eta 30 urte bitarteko gazteek eremu ez formaletan duten hizkuntz erabilera izango zela adostu zen. > > Helburu bezala, Euskal Herrian topa litezkeen testuinguru ezberdin guztietarako baliagarria izango zen eredu bat sortzea zen. Horrez gain, ereduari eskatzen zitzaion beste ezaugarria zen erabili ahal izateko gaiari buruzko ezagutza akademiko berezirik ez eskatzea; hau da, haur eta gazteekin lanean diharduen jende gehienarentzat erabilgarria izan zedin ziurtatzea. > > >

> > > Behin helburuak argi izanda, emaitza horietara heltzeko metodologia definitzeari ekin zitzaion. Erabileraren inguruko hausnarketa gaia gertutik ezagutzen dutenek burutu behar zutela ikusi zen. Honela, hausnarketa horretarako esparru teorikoan eta esparru aplikatuan esperientzia duten adituak bateratzen saiatzea erabaki zen. Aldi berean, gazteen hizkuntza erabileraz hausnartzeko gazteetan adituak eta hizkuntza erabileran adituak elkartzea egoki ikusi zen. Horrez gain, gazteek eurek zer esana dutela eta euren hausnarketak eredua osatzen lagunduko zuela garbi ikusi zen. > > Guzti hau kontuan harturik, egitasmoan jarraituko ziren pausoak definitu ziren: lehendabizi adituen taldearekin gazteen erabileraren azterketarako eskema (matrize) bat emango zuen hausnarketa prozesu bat burutu, ondoren gazte talde ezberdinekin hausnarketa saioak egin eta azkenik ondorioak atera eta bi prozesuetan jasotako edukietatik gazteen erabileran eragiten duten faktoreak ulertu eta antolatzeko balio duen eredu bat osatu. > > >

> 2.2. Analisia > > - 2.2.1. Adituen hausnarketa > > Gazteen hizkuntz erabilerari buruz adituen hausnarketa emaitza batzuen eskuratzera bideratu asmoz Soziolinguistika Klusterrak bere beste proiektu batean erabilitako metodologia oinarri hartzea erabaki zen: "Eralan":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1225789871/ proiektuko EPEsA (1) metodologia, hain zuzen ere. > > Lantokietako erabileran eragiten duten faktoreen azterketarako metodologia abiapuntutzat hartu bazen ere, zerikusi gutxi dute kasu batean eta bestean egindako lanketek. Proiektu guztiz ezberdin honetara egokitzeko hainbat moldaketa egin ziren. Hasteko, ikertu nahi den sektorea eta testuinguruaren definizioak zabalagoak direlako. Horrez gain, emaitzen hartzaileen profilak ere ezberdinak dira. > > Proiektu Taldeak ipinitako helburua betez, proposamenari baiezkoa eman ziotenekin gazteen errealitatea ikuspuntu ezberdinetatik ezagutzen duten pertsonak erakartzea lortu zen: > > - Helena Baraibar (Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa) > > - Eneko Barberena (Txatxilipurdi elkartea) > > - Jon Mikel Fernandez (Xirika gazte kazeta) > > - Pello Jauregi (EHU - Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saila) > > - Joana Mendiburu (HARMAN komunikazio zerbitzuak) > > - Olatz Zabaleta (Arangurengo Udala - Euskara Zerbitzua) > > - Sonia Perez (Topagunea - Gazteen saila) > > - Asier Basurto (Soziolinguistika Klusterra) > > Lan-talde honekin, hiru bileratan gauzatu zen erabileraren gaineko hausnarketa eta azterketa eredu bateratuaren osaketa. > > Lehen bileran, proiektuaren aurrekariak eta prozesu honen helburuak azaldu ziren. Lan-taldearen bileren emaitza nagusia analisi matrizea izango zela aurreratu zitzaien parte-hartzaileei eta pausoka norabide horretan lan egingo zela. > > Kokapen honen ostean, proiektuak erantzun nahi duen galdera nagusia mahai gaineratu zen: > > ZURE USTEZ ZEIN ALDAGAIK DUTE ERAGINA 12-30 URTE BITARTEKO GAZTEEK EREMU EZ FORMALETAN DUTEN HIZKUNTZA ERABILERAN? > > Bilera aurretik, lan-taldean parte hartzea onartzearekin batera, galdera honen inguruan lehen hausnarketa eginda ekartzeko eskatu zitzaien. Aurrez egindako horretatik abiatuta, bilera gazteen hizkuntz erabileran eragina duten faktoreen zerrenda osatzeari eskaini zitzaion. > > Hurrengo bilera bitartean zerrenda osatu asmoz faktore gehiago bidaltzeko eskatu zitzaien. > > Lehen bileran eta ondorengo asteetan zehar osatutako faktore-zerrendak zehaztasun maila ezberdineko faktoreak jasotzen zituen: batzuk oso orokorrak, besteak oso zehatzak, faktore baten barruan sartzen ziren beste faktoreak,... Horregatik, 2. bilerarako faktoreak multzokatzeko proposamen bat eraman zen prestatuta. Bertan hasierako zerrendako faktore guztiak faktore eta azpi-faktore mailatan antolatuta aurkezten ziren. > > Bigarren bilera horretan, lanerako euskarri nagusia faktoreak multzokatzeko proposamena izan zen. Lan-taldean proposameneko multzo bakoitza eta azpifaktore bakoitza errepasatu eta beharrezko ikusi ziren moldaketak burutu ziren. (Ikus 4.1 eranskina). > > Bigarren bilera eta hirugarrena bitarteko denbora tartean, zehaztutako faktore bakoitzarentzat definizio proposamen bat jasotzen zuen dokumentua zabaldu zen lan-taldeko parte-hartzaileen artean. Hauek, euren ekarpenak eta moldaketa proposamenak egiteko aukera izan zuten. > > Hirugarren bileraren hasieran, taldekideen ekarpen eta proposamenen araberako definizioen dokumentua aurkeztu zen eta lan-taldeak ontzat eman zuen. (Ikus 4.2 eranskina). > > Hurrengo pausoa gazteen erabileran eragiten duten faktoreak sailkatzea izan zen. Aurrez Euskal Herrian sortua zen oinarri teoriko bat erabiltzearen inguruan adostasuna lortu zen. Iñaki Martinez de Lunak elkarlotutako hiru dimentsioren bidez azaltzen du hizkuntza erabileraren baldintzapena (2). > > >

> > > Horretarako ondorengo galdera baliatu zen: > > ZEIN MAILATAN ERAGITEN DU BATEZ ERE ZERRENDAKO FAKTORE BAKOITZAK: MAILA INDIBIDUALEAN, MAILA MIKROAN EDO MAILA MAKROAN? > > Faktorez faktore galdera hori eginez, maila sistemikoen ardatzean kokatu ziren zerrendakoak. > > Honen ostean, faktoreak elkarren arteko antzekotasunaren arabera antolatu beharra zegoen. Sailkapen horretan zein faktoreak bereizteko zein kategoria erabiliko ziren eztabaidatu zen lehendabizi. Aukera bat baino gehiago baloratu ostean, Txepetxen teorian (3) bereizten diren hizkuntzaren hiru zutabeak erabiltzearen aldeko hautua egin zen. > > >

> > > ZEIN MAILATAN ERAGITEN DU BATEZ ERE ZERRENDAKO FAKTORE BAKOITZAK: MOTIBAZIOAN, EZAGUTZAN EDO ERABILERAN? > > Faktorez faktore galdera hori eginez, faktore matrizean kokatu ziren zerrendakoak. Honela, definitutako faktoreekin egindako bi sailkapenak gurutzatu ziren, sailkapen bakoitza analisi matrizearen ardatz bat zelarik. Ondoren, matrizean zegokion koordenadatan kokatu zen faktore bakoitza matrizea osatuz (Ikus 4.3 eranskina). Eta honenbestez eman zitzaion bukaera adituek egindako azterketari. > > >

> > > - 2.2.2. Gazteen hausnarketa > > > Proiektuaren hasierako diseinutik, gazteen parte-hartzea aurreikusia zegoen. Gainera, adituen hausnarketa fasea garatu bitartean, gazteek eurek hizkuntza erabilera ulertzeko duten ikuspegia jasotzeari berebiziko garrantzia eman zitzaion proiektuarekin harremana izan duen jende askoren aldetik. > > Gazteen ikuspegia jasotzeko bidea diseinatu zen hasteko. Metodologia aldetik, adituekin erabilitakoa erreferentziazko oinarri gisa izan arren, beste modu batetan gauzatu beharra argi ikusi zen. Parte hartuko zuten gazteen artean, hizkuntza erabilerarekiko eta burutzen ari garena bezalako azterketekiko interes maila ezberdineko pertsonak elkartuko zirela aurreikusten zen, hori baitzen helburuetako bat. Horregatik, parte hartuko zuen pertsona bakoitzari, gehienez, saio baterako proposamena egin behar zitzaiola adostu zen; azterketan parte-hartzea bera ez zedin izan arazo bat. > > Honela, saio bakarrean erabilerari buruzko hausnarketa partekatua burutu, azterketarako eredu propio bat osatu eta adituek osatutakoari buruz iritzi batzuk biltzea bideratzeko moduko tailer parte hartzaileak diseinatu ziren (Ikus 4.4 eranskina). Bi ordu inguruko iraupena aurreikusi zitzaien tailer horiei, eta parte hartuko zuten gazteen profilaren arabera, metodologian egokitzapenak egiteko aukera ematen zuten. > > Profil ezberdineko gazteen hausnarketak kontuan hartu behar zirela hasiera-hasieratik argi zegoen. Honela, profil horiek osatzeko hiru aldagai kontuan edukitzea erabaki zen: > > - Zonalde soziolinguistikoa > > - Parte-hartzaileen adina > > - Saioa burutu behar zen testuingurua > > Hiru aldagaiak kontuan hartuta, bilatzen genituen profilak betetzen zituzten gazte taldeekin kontaktazioa burutu zen. Aurreikusi baino tarte handiagoa eskaini behar izan zitzaion Soziolinguistika Klusterra eta bere bazkideen bitartez gazte talde egokiak bilatu eta saioak burutu ahal izateko hitzorduak finkatzeari. Azkenik, ondorengo koadroan bildutako saioak egitea adostu zen, erabileraz egon litezkeen ikuspegi nagusiak jasotzeko aukera emango zutelakoan. > > >

> > > Esan bezala, sei hausnarketa tailer edo saio burutu ziren, profil ezberdineko gazteekin egoera bakoitzaren kasura egokitutako metodologia erabiliz (Ikus 4.5 eranskina). Saio guzti hauetan, gazteen erabileran eragiten duten faktoreen eskema edo matrize bat osatzen zuten (ikus 4.6 eranskina); horixe da saioko emaitzetako bat. Horrez gain, adituek osatutakoarekin alderatu eta ikusten ziren antzekotasun eta ezberdintasun nagusiak ere jasotzen ziren. Material osagarri gisa, saioetan egindako iruzkinak audio grabazio batean jasotzen ziren, ondorioak ateratzeko garaian erabili ahal izateko (Ikus 4.7 eranskina). > > > - 2.2.3. Bateratzea eta ondorioen aurkezpena > > > Adituen eta gazteen ikuspegiak esku artean izanik, biak bateratu eta azterketaren emaitza nagusi izango diren ondorioak ateratzea zen hurrengo urratsa. Proiektu Taldeak bere gain hartu zuen, prozesu osoan zehar jasotako hausnarketa, iritzi, ideia eta iruzkinak bildu, bateratu eta borobiltzeko ardura. > > Oinarri gisa adituen hausnarketa erabiltzea adostu zen eta gazteen saioetan ateratako ideia, adostasun eta desadostasunak adituek egindakoaren tartean txertatzea bilatuko zen. > > Gazteen saioak banan-banan hartuta, matrizeak eta grabazioak aldi berean errepasatuta atera ziren ondorioak. Ondoren adituek osatutako eskemako faktore bakoitzari buruz gazteek egindako oharrak biltzen ziren. > > Bukatzeko, bi taldeek aipatu eta nabarmendutakoak eskema bakarrean biltzeko ariketa burutu zen. Honela, azken emaitza erabileran eragiten duten faktoreen azterketa eredua (eskema) eta hau osatzera bideratutako Ondorio nagusiak izan dira. > > > **3. Emaitzak** > > >
> 3.1. Gazteen erabileran eragiten duten faktoreen azterketa eredua > > >

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

Testuinguru politikoa

Marko legala
(Hizkuntzaren
estatus legala)

Instituzioen hizkuntzarekiko jokaera

Beste erakundeen
hizkuntzarekiko jokaera
(alderdiak,
gizarte mugimenduak,
elkarteak,...)

Input mediatikoak

Publizitatea/marketing-a

Hedabideak eta
kultur kontsumoa

Informazio eta
Komunikazio
Teknologiak
(IKT)

Moda eta joerak

Kontsumo eskaintza
(produktuak eta zerbitzuak)

Euskarazko produktu eskaintza

Euskarazko zerbitzu eskaintza

Euskararen erabilera
sustatzera bideratutako
produktu, zerbitzu
eta jarduerak

Pertsona eta talde erreferenteak

Gizartean
erreferentzia diren
pertsonen jokaera
(famatuak, prestigiodunak,
agintariak, kirol edo
ikuskizunaren munduko idoloak,...)

Ingurune hurbileko
erreferentziazko pertsonen
jokaera (familiakoak,
irakasleak, aisialdiko begiraleak,
herriko gazteak, lagunak,
lagun-taldeko liderrak,...)

Egoera soziolinguistikoarekiko
gizarte pertzepzioa

Euskararen
bilakaera historikoari
buruzko pertzepzioa

Euskararen
egungo egoera
soziolinguistikoari
buruzko pertzepzioa

Euskararen
etorkizunari buruzko
pertzepzioa

Euskararen
erabileraren aurrean
dauden jokaera eta
jarreren pertzepzioa.
Hizkuntza gatazkarekiko
hurbiltasuna.

Hizkuntzarekiko gizarte pertzepzioa

Euskaldunaren irudia
(hiztunei lotutako baloreak,
aurreiritziak...)

Euskararen irudia

- Hizkuntzaren
berezko balio
sinbolikoa

- Hizkuntzaren
berezko balio
instrumentala

Harreman sareetako
hizkuntza arauak
eta ohiturak

Erabilera esparruetako
arau eta ohiturak

- Lagunak/Kuadrila/
Bikotea

- Etxea/Familia

- Lantokia/ikasketa tokia

- Antolatutako aisialdia/kirola

Norbanakoa eta
taldearen arteko
elkarreragina

Hizkuntza gaitasuna

Norberaren gaitasuna

- Oinarrizko hizkuntza
gaitasunaren jabetza

- Gaitasun erlatiboa
(elebitasun orekatua/
desorekatua)

- Euskarazko
komunikaziorako
erosotasuna
(hizkuntza naturala,
adierazkorra,...
sortzeko gaitasuna)

- Euskalkian
aritzeko gaitasuna

Ingurukoen
hizkuntza gaitasuna
(Hiztunen arteko
gaitasun oreka/
desoreka)

Identitate kolektiboak

Familia, kuadrila
eta inguruko taldeekiko
kidetasun sentimendua

Herria, eskualdea,
lurraldea, nazioa eta
kulturarekiko
kidetasun sentimendua

Euskal hiztunen
taldearekiko kidetasun
sentimendua

Jarrera eta portaerak

Hizkuntzarekiko jarrerak:
lotsa, harrotasuna,
koherentzia nahia,
axolagabetasuna,...

Hizkuntzarekiko
portaera

Haurtzaroko hizkuntza ingurunea

Familian bizitako
hizkuntz errealitatea
(ama hizkuntza,
ezagutza, erabilera,
pertzepzioa,...)

Eskolan bizitako
hizkuntz errealitatea
(ezagutza, erabilera,
pertzepzioa,...)

Auzoan bizitako
hizkuntz errealitatea
(ezagutza, erabilera,
pertzepzioa,...)

> 3.2. Ondorio Nagusiak > > > Aztertutako guztiak, faktoreak antolatzeko eskemaz gain, zenbait ondorio orokorretara ekarri gaitu: > > - Gazteen eremu informaleko hizkuntza erabilera gizarte fenomeno konplexua da; errealitate hori ulertzeari eta esku-hartzeari begira funtsezkoa da konplexutasun hori uneoro presente izatea, sinplifikazioaren arriskuaz jabetzea eta ahal den neurrian ekiditea. > > Hizkuntzaren erabileran elkar korapilatutako faktore ugarik eragiten dutela azterketan parte hartu duten aditu eta gazteek argi izan duten kontua da. Zaila da faktore baten eragina non hasi eta bukatzen den mugatzea, baina aldi berean ezinbestekoa da hurbilpen bat egiten saiatzea. Errealitatearen irakurketa sinplistetatik esku-hartze estrategia eraginkorretara heltzea zoriaren emaitza, soilik, izan daiteke. > > - Gazteek eta eurekin lanean esperientziadun adituek erabileran eragiten duten faktore bezala identifikatzen dituztenak, orokorrean oso antzekoak direla. Egindako hausnarketa guztietan agertu diren faktore guztiak berdinak ez badira ere, elkarren arteko aldeak puntualak izan dira eta komunean agertu diren elementuak, berriz, asko. > > - Gazte talde bakoitzak, fenomenoa berak bizi duenaren arabera ulertzen du. Adituei, hausnarketa burutzerakoan Euskal Herriko testuinguru ezberdinak kontuan edukiz jardun beharra azalduta, ikuspegi horrekin jarduten zuten. Gazteen kasuan, aldiz, bakoitzaren testuingurua orokortua eta bakarra izango balitz bezala hitz egiteko joera sumatu da. Zaila egin zaie, kasu batzuetan hizkuntzaren gaia berena ez den bizipen batzuekin lotzen duten beste gazteen lekuan jartzea. Azterketaren emaitzari eskatzen diogun ezaugarri bat ezinbesteko dela berresteko balio izan digu: sortutako azterketa eredua orokorra eta aldi berean egokigarri izateko asmoz sortu da. > > - Hizkuntza erabileran eragiten duten faktoreak sailkatzerakoan, gazteen artean maila indibidualerako joera nagusitu da nabarmen. Adituek baino faktore gehiago kokatzen zituzten maila horretan. Hizkuntza erabilera hautu pertsonal soila bezala ulertzeko joera egon liteke honen atzean. > > - Badira faktoreen eskematik kanpo geratu arren, hausnarketa prozesuan behin eta berriz presente egon diren kontzeptuak. Berariazko azalpena behar dutelakoan gaude: > > - Adina: Faktoreen azterketako partaideek etengabe aipatu izan dute, erabileraren baldintzatzaile gisa. Proiektu Taldeak, hala ere, azterketa ereduaren eskematik kanpo uztea erabaki du. Izan ere gazteen adin taldearen barruan (12-30 urte) erabilerarekiko jokaerek denboran zehar aldakortasuna azaldu dezaketela eta azaltzen dutela ulertu arren, aldakortasun hau eskeman bildutako faktoreen baldintzak aldatzearekin lotzen da. Adinean gora egin ahala identitateak, gaitasunak, pertzepzioak, erreferenteak, harremanak eta abar aldatzen direla, alegia. > > - Ingurunea: Gazteen artean Ingurunea sarritan aipatu izan da erabileran eragiten duen faktore bezala. Hala ere, kontzeptu horrek bere barnean elementu asko biltzen dituela deritzogu. Hain zuzen ere, azterketan zehar faktoreak antolatzeko erabili den eskeman, hiru maila nagusietako bati maila mikrosoziala edo ingurune hurbilekoa deitu zaio. Azterketaren emaitzan zerrendatutako faktoreak elkarrekin parekatu ahal izateko, inguruneak erabileran duen eragina xehatu beharra eta ingurunearen barruko faktoreak identifikatu beharra ikusi da. > > - Aipamen berezia merezi dute gazteen hausnarketan parte-hartzaileek nabarmendutako harreman sare nagusiek. 12 eta 30 urteko gazteen hizkuntza erabileran, hiru sare aipatu izan dira bereziki. Lehenik eta behin, familia edo etxeko harremanak. Bigarrenik, ikasketa prozesua edo jarduera profesionalarekin lotutako erlazioak. Eta azkenik, berdinen arteko harremanak leudeke. Hauen artean bikotekidea, kuadrila eta bestelako lagunak berezi beharra dezentetan aipatu izan zen, multzo bat osatu arren hiru azpitalde hauek erabileran izan dezaketen eraginaren intentsitatea eta zentzua ezberdina izan daitekeela kontuan hartuta. > > > **Azken oharra** > > > Proiektuaren kokapenaren atalean azaldu bezala, bi ezaugarri eskatzen zitzaizkion hasieratik azterketatik lotu nahi zen ereduari: > > 1. Euskal Herrian topa litezkeen testuinguru ezberdin guztietarako baliagarria izatea > > 2. Haur eta gazteekin lanean diharduen jende gehienarentzat erabilgarria izan zedin ziurtatzea. > > Bigarren horri begira, hartzailearentzat erabilgarri izatearen irizpidea emaitzak prestatzerakoan gogoan izan bada ere, erabilgarritasun hori ziurtatzeko azterketa ereduaren garapen bat egiteke dagoela deritzo Proiektu Taldeak. Horregatik, aurrera begira, azterketatik ateratako ereduko faktore bakoitza hobeto ulertu eta gazteekin aplikazio zuzenari begira azalpen didaktikoak eta proposamenak lantzea izango da Proiektu honetan aritutako lantaldearen hurrengo egitasmoa. > > > **4. Eranskinak** > > >
> 4.1. ADITUAK: Erabileran eragiten duten faktore nagusien adibide/azpi-faktoreak > > >

ZENBAKIA

IZENA

AZPI-FAKTOREAK

1

HIZKUNTZAREKIKO GIZARTE-PERTZEPZIOA

a. Euskaldunaren irudia (estereotipoa/aurreiritziak)

b. Euskararen balioa (praktikoa eta sinbolikoa)

c. ...

2

EGOERA SOZIOLINGUISTIKOAREKIKO GIZARTE-PERTZEPZIOA

a. Euskararen egoera soziolinguistikoari buruzko pertzepzioa

b. Euskararen bilakaera historikoari buruzko pertzepzioa

c. Euskararen etorkizunari buruzko pertzepzioa

d. Euskararen erabileraren aurrean dauden jokaera eta jarreren pertzepzioa. Hizkuntza gatazkarekiko hurbiltasuna.

e. ...

3

HIZKUNTZ GAITASUNA

a. Oinarrizko hizkuntza gaitasunaren jabetza

b. Gaitasun erlatiboa (elebitasun orekatua/desorekatua)

c. Euskarazko komunikaziorako erosotasuna (hizkuntza naturala, adierazkorra,... sortzeko gaitasuna)

d. Euskalkian aritzeko gaitasuna

e. Ingurukoen hizkuntza gaitasuna

f. Hiztunen arteko gaitasun desoreka

g. ...

4

INPUT MEDIATIKOAK

a. Publizitatea/marketing-a

b. Telebista, Irratia, egunkariak, aldizkariak...

c. Internet

d. ...

5

PERTSONA ETA TALDE ERREFERENTEAK

a. Gizartean erreferentzia diren pertsonen jokaera (prestigiodun pertsonak, agintariak, kirol edo ikuskizunaren munduko idoloak...)

b. Ingurune hurbileko erreferentziazko pertsona/taldeak (familiakoak, irakasleak, begiraleak, herriko gazteak...)

c. Etorkizuneko helburutzat duten "pertsona heldu helburua"

d. ...

6

KONTSUMO ESKAINTZA
(Produktuak eta zerbitzuak)

a. Euskarazko produktu eskaintza

b. Euskarazko zerbitzu eskaintza

c. Euskararen erabilera sustatzera bideratutako produktu eta zerbitzuak

d. ...

7

IDENTITATE KOLEKTIBOAK

a. Familia, kuadrila eta inguruko taldeekiko kidetasun sentimendua

b. Herria, eskualdea, lurraldea, nazioa eta kulturarekiko kidetasun sentimendua

c. Euskal hiztunen taldearekiko kidetasun sentimendua

d. ...

8

NORBANAKOA ETA TALDEAREN ARTEKO ELKARRERAGINA

a. Taldeak norbanakoan duen eragina (Talde araua/inertzia)

b. Norbanakoak taldean duen eragina (Araua hausteko ahalmena/erresistentzia)

c. ...

9

JARRERA ETA PORTAERAREN ARTEKO KOHERENTZIA

a. ...

10

HARREMAN SAREETAKO HIZKUNTZ ARAUAK

a. Lagun taldeko hizkuntza arauak

b. Familiako hizkuntza arauak

c. Laneko/ikasketetako hizkuntza arauak

d. Herriko/auzoko hizkuntza arauak

e. ...

11

MARKO LEGALA

a. Hizkuntzak hiztunaren lurraldean duen estatus legala

b. Instituzioek hizkuntzari ematen dioten balio erreala

c. ...

12

HAURTZAROKO HIZKUNTZ INGURUNEA
(Biografia linguistikoa)

a. Familiako hizkuntz errealitatea (ezagutza, erabilera, pertzepzioa...)

b. Auzoko hizkuntza errealitatea (ezagutza, erabilera, pertzepzioa...)

c. Eskola bidez transmititutako hizkuntza errealitatea (ezagutza, erabilera, pertzepzioa...)

d. ...

> 4.2. ADITUAK: Erabileran eragiten duten faktore nagusien definizioak > > >

ZENBAKIA

IZENA

DEFINIZIOA

1

HIZKUNTZAREKIKO GIZARTE PERTZEPZIOA

Euskarari buruzko (zaharkitua/modernoa, sinbolikoa/praktikoa, prestigiotsua...) ustea edo irudia.

2

EGOERA SOZIOLINGUISTIKOAREKIKO GIZARTE PERTZEPZIOA

Euskararen estatusari buruzko ustea edo irudia.

3

HIZKUNTZA GAITASUNA

Euskara erabili ahal izateko konpetentzien multzoa: norberarenak eta bere harreman sarean topatzen dituenak.

4

INPUT MEDIATIKOAK

Mota guztietako komunikabideen bitartez hizkuntza bat eta bestearekin lotuta jasotzen diren edukien eragina.

5

PERTSONA ETA TALDE ERREFERENTEAK

Hiztunarentzat erreferentzia edo eredu diren pertsonen hizkuntz jokaera.

6

KONTSUMO ESKAINTZA
(PRODUKTUAK ETA ZERBITZUAK)

Kontsumo eskaintzaren hizkuntza eta erakargarritasun-maila.

7

IDENTITATE KOLEKTIBOAK

Hiztunarengan kidetasun sentimendua sortzen duten talde identitateak.

8

NORBANAKOA ETA TALDEAREN ARTEKO ELKARRERAGINA

Talde jokaerak norbanakoarenean eta norbanakoaren jokaerak taldearenean eragiteko duten ahalmena.

9

JARRERA ETA PORTAERAREN ARTEKO KOHERENTZIA

Norbanakoak bere hizkuntza kontzientzia eta jokaeren artean duen koherentzia maila.

10

HARREMAN SAREETAKO HIZKUNTZA ARAUAK

Inguruko pertsona eta taldeen hizkuntz erabilera arauak (ohiturak, inertziak)

11

MARKO LEGALA

Euskararen gizarte erabilera arautzen duen legeria

12

HAURTZAROKO HIZKUNTZ INGURUNEA
(Biografia linguistikoa)

Lehen gizarteratze prozesuan, norberaren mundu sinbolikoa eratzerakoan, hizkuntzarekiko bizipenen multzoa eta hauen pertzepzioa

> 4.3. ADITUAK: Erabileran eragiten duten faktoreen matrizea > > >

> 4.4. GAZTEAK: Hausnarketa tailerren diseinua eta erabilitako materialak > > - GAZTE TALDEEKIN HIZKUNTZA ERABILERARI BURUZKO HAUSNARKETA SAIOAK > > - HELBURUAK: > > - Sakontasun maila ezberdinetako hausnarketa egina duten gazteek hizkuntz erabileran eragiten duten faktoreez duten pertzepzioa jasotzea. > > - Adituek adostutakoari buruz gazteek duten ikuspegia jasotzea. > > - Adituen taldeak emandakoa gazteen ekarpenekin aberastea. > > - SAIOEN OINARRIZKO DISEINUA: > > - Iraupena: 2 ordu. > > - Materiala: Matrize hutsa agertzen den posterra (papelografoa), Adituen taldearen matrizea agertzen den posterra (papelografoa), post-it-ak, alderaketaren ondorioak jasotzeko prestatutako orriak eta argazki kamera. > > - Saioko urratsak: > > - Parte-hartzaileak talde txikitan bildu (dinamikaren bat erabili daiteke taldeak osatzeko). > > - "Zure ustez zein aldagaik dute eragina 12-30 urte bitarteko gazteek eremu ez formaletan duten hizkuntza erabileran?" galderari erantzuteko eskatu. Talde bakoitzak idatz dezala aldagai bakoitza post-it batean eta joan dadila arbelean (edo paretan) itsasten, ahoz zertaz ari den azaltzen duen bitartean. > > - Matrize hutsaren posterra itsatsi, ardatzak nola osatuta dauden azaldu eta zerrendako aldagaiak (post-it-ak) dagokien lekuan kokatzen joan daitezela (talde handian), horretarako arrazoiak azaltzen dituzten bitartean. > > - Adituen matrizearen posterra itsatsi, parte-hartzaileak talde txikitan bildu daitezela (lehengo taldeak) eta idatz ditzatela horretarako prestatutako orrietan bi matrizeen artean ikusten dituzten antzekotasun eta ezberdintasun nagusiak. Ondoren, taldetxo bakoitzak talde osoari azal diezaiola idatzi duena. > > >

> 4.5. GAZTEAK: Tailerren fitxa teknikoak > > >

> 4.6. GAZTEAK: hausnarketa tailer bakoitzean osatutako matrizea > > >

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.

> 4.7. GAZTEAK: Gai eta faktore nagusiei buruzko iruzkinen bilduma > > Hausnarketa tailerretan parte hartu duten gazteek osatutako analisi matrizeak aztertu eta adituek osatu zutenaren alboan jarrita, funtsean oso antzekoak direla esan liteke. Faktoreak ardatzen arabera ordenatzerakoan topatzen ditugu alderik nabarmenenak; baina neurri handi batean, gazte hauentzat ardatzetan erabilitako kontzeptuak zenbait kasutan arrotzak eta konplikatuak izateari egotzi diezaiokegu. Izan ere, maila makro-soziala, mikro-soziala eta indibidualaren arteko banaketa eta Txepetxen teoriaren araberakoarekin lehen kontaktua izan dute gehienek tailer hauetan. > > Esan bezala, beraz, adituek eta gazteek aipatutako faktore zerrendak antzekoak izan dira orokorrean. Baina horrez gain, esan beharra dago gazteek osatutako matrizeak elkarren artean are antzekoagoak izan direla. Badaude guztietan aurki litezkeen elementuak, nahiz eta elementu horien eragina bizitzeko moduan aldeak egon. > > Ondorengo orrietan, matrize guztiak hustu ostean gehien aipatzen diren gaiak, faktore-multzoak eta hauei buruz egindako iruzkinak biltzen dira. > > - Ohitura: > > - Ingurunearen eraginaren beste aspektu bat bildu da kontzeptu honen bidez. Herriko, zerbitzuetako, familiako, edo lagun taldeko harremanetan, esaterako hizkuntza arau bat edo ohitura bat finkatzeak harremanetan hizkuntza bat edo bestea erabiltzeko joera eragiten duela aipatu da (INERTZIA). > > - Pertsona 1 - Ohitura 1 - Hizkuntza 1. > > - "Si hay un sitio donde todos hablan, pues tiendes a hablar en euskera". > > - Giro berri batean murgildu eta hizkuntza arau berriak finkatzeko momentuan erabileran aldaketak gertatzeko aukera handiak daudela aipatu da. Unibertsitatean hastean ikaskide berriekin, lantokiz aldatzean lankideekin, institutura joatean beste eskola batetik... Talde berria-hizkuntza arau (ohitura) berria. Parte-hartzaile batek herritik kanpo unibertsitateko ikaskideekin sortutako giroarekin lotu du eta beste batek kirol talde berri batera heldu zeneko esperientziarekin. > > - Norberaren gaitasuna: > > - Hizkuntza bat edo bestea erabiltzeko joera, horietan daukazun gaitasunak (gaitasun erlatiboak) baldintzatzen du. > > - "Como mejor te expreses". > > - "Es más dificil que el castellano". > > - Ingurukoen gaitasuna: > > - Gazte talde gehienetan aipatu da ingurukoen gaitasunak gazteen erabileran eragina duela. Hala ere, orokorrean, inguruneak eragina duela aipatu da: HERRIAK EDO AUZOAK, BERTAN TOPA LITEZKEEN ZERBITZUEK, FAMILIAK, LAGUNEK, BIKOTEAK. Eta ingurunean osatzen duten elementu hauen eraginaren barruan gaitasunarena aipatu da. Hala eta guztiz ere, harreman sare horien eragina ez da gaitasunaren aspektura mugatu, motibazioaren eta erabilera ohituren transmisioaren bidez ere gazteen erabileran eragiten dutela esan duten tailerretako parte-hartzaileek. > > - "Mucha gente no sabe y no podemos hablar con ellos". > > - Etxeko ingurunea eta familia: > > - Talde guztietan aipatu da gazteen erabileran eragiten duen faktore nagusietako bat bezala. Desadostasunak egon dira, matrizean eman beharreko kokalekuaren inguruan. Izan ere, familia ingurunearen eragina oso zabala da eta gazteen ohituretan, gaitasunetan eta pentsaeran eragiten duela argi adierazi dute gazteek. > > - Faktore multzo hau aipatzeko hainbat modu erabili dira. Batzuk, familia-kideen hizkuntz gaitasuna aipatu dute gazteen erabileran eragiten duen faktore nagusi bezala. Aldi berean, familiak gazteengan ideologia mailan duen eragina ere nabarmendu dute beste batzuk. Izan da gazteen erabileran eragina duena familiaren jatorria dela esan duenik eta hauen artean faktore bezala etorkin edo etorkinen seme-alaba izatea aipatu duenik ere. Hala ere, aipamen gehienetan, etxean hitz egiten den hizkuntza edo familian hitz egiten den hizkuntza bezala definitu da faktorea. Azken finean gazteen artean bi joera bereizi dira nagusiki. Familiaren eragina ohiturak finkatzearen bidez ematen dela esan dutenak eta familiak pentsaerak transmitituz eragiten duela esan dutenak. > > - Gaztaroan zehar familiaren eragina erlatibizatu egiten dela ere aipatu da. Haurtzaroan oinarrizko erreferentzia izan ohi dela eta adinean aurrera egin ahala garrantzia galduz joan ohi dela. > > - "Familia bizi guztian zerbait transmititu nahian ibili eta gero, begirale baten esaldi bakarrak eragin handiagoa izan dezake". > > - Ama hizkuntza: > > - Familia eta etxeko ingurunetik eratorritako faktore bezala aipatu izan da. > > - Gaitasunean duen eragina azpimarratu da. Azkenean erabileran eragiten duela ama hizkuntzan erraztasun handiagoa izateagatik. > > - Lagunak-Kuadrila-Bikotea: > > - Gazteen erabilera ingurukoekiko harremanen bidez baldintzatzen da. Harreman horien artean, senideak alde batera utzita, lagunek, koadrilak eta bikoteak garrantzi berezia dutela adierazi dute. Gaztaroko harreman sareetan, hauek haurtzaroan betetzen ez zuten lekua betetzen dute. Leku hori eta harreman hauen eragina aldatuz joaten da adinean aurrera egin ahala. > > - Eragin hori gainera hizkuntzarekiko pentsaeran eta ohituretan ematen dela aipatu da, batez ere. Hala ere harreman hauek gaitasunean eragin eta honek erabilera baldintzatzea ere aukera bezala ikusi da. > > - Gazte batzuk beharrezkoa ikusi dute LAGUNAK eta LAGUNARTEA/KUADRILA bereiztea. Bigarren kontzeptu horrek kidetasun maila altuago bat edukitzea, egituratuago egotea, pentsaera aldetik homogeneoagoa izatea bezalako ezaugarriak adierazten ditu euren ustez. Horrez gain, koadrilan hizkuntza irizpide edo hautuak esplizituki erabaki zituztela eta bere esperientzia nolakoa izan den ere kontatu zuen gazte batek. > > - Lagunak-Koadrila eta bikotea kontzeptuak ez zituzten bakarrean bildu nahi izan, harreman hauetako bakoitzaren eraginaren intentsitatea eta norabidea desberdinak izatea posible dela argi utzi nahian. > > - Taldeko liderraren erabilera: > > - Taldeko liderraren hizkuntza hautuek taldeko kideen erabileran eragina dutela aipatu izan da. Liderraren eragin hori, erreferentziatzat koadrila (berdinen taldea) hartuta aipatu izan da. Hala ere, eskolako taldean, aisialdiko talde antolatuetan edo besteko taldeetan ere besteengan eragina duten lidergoak egon daitezkeela ulertzera eman da. > > - Aisialdia: > > - Aisialdiko denbora zertan eta norekin ematen den erabileran eragiten duen faktore bezala aipatu da. Aisialdian, normalean, gustuko gauzak egiten direnez, bizipen positibo horiek zein hizkuntzarekin lotzen diren funtsezkoa iruditu zaie batzuei. > > - Aisialdi antolatua aipatua izan da. Besteak beste begiraleen erreferentzialtasunari. > > - Aisialdi ez antolatua, denbora horretan egiten dena eta bertako harreman sarea, kontuan izan beharreko erabilera gunea. > > - Talde batean bakarkako aisialdia deitu zaio kultur kontsumoari: pelikulak, musika, liburuak... Beste taldeetan komunikabideekin edo gizarte mailako erreferenteekin lotu dira horrelakoak. > > - Lantokia: > > - Harreman gune bezala eta beraz, erabilera gune bezala lantokiko giroak eragina duela aipatu da. > > - Horrez gain, lanbideak eskatzen dituen betebeharrek era erabilera baldintza dezaketela esan da tailerretan. > > - Erakundearen jarrera, langileen ezagutza eta erabilera dira lan-giroaren eraginaren osagaiak esandakoen arabera. > > - Herria/auzoa: > > - Gaztea bizi den inguruneko errealitate soziolinguistikoa funtsezko faktorea da tailerretan parte hartu dutenentzat. Talde guztietan aipatu da herri edo auzoko giroak, bizilagunen ohiturek, ezagutza mailak eta abar, eragina duela bakoitzaren jardunean. > > - Bizilekua herrian edo hirian izatea ere erabileran eragina duen faktore gisa aipatu izan da. > > - Komunikabideak: > > - Komunikabideak eragin handia duten faktore bezala aipatu dira. Multzo honetan biltzen dira gazteen arteko komunikaziorako bideak (txat-ak, telefono mugikorrak...) eta hartzaile bezala jasotzen dituzten komunikabideak (egunkariak, telebista...). > > - Zer informazio eman eta nola eman, baldintzatuta jasotzen dela aipatu da. > > - Hizkuntza-ohiturak sortu eta finkatuz eta hizkuntza bakoitzaren irudia eraikiz eragiten dute gazteen erabileran. > > - Hezkuntza sistema: > > - Hezkuntza erakundeek (eskola, unibertsitate, institutu...) hizkuntzarekiko duten jarrera aipatu da, batez ere hizkuntza horri balioa (prestigioa) eman edo kentzen dion faktore bezala. Jarrera hori erakundearen araudia, irakasleen jokabidea eta ikasmaterialetan gauzatzen da, besteak beste. > > - Hezkuntza sistemak ere baloreak, ezagutza eta ohiturak transmititzen ditu. > > - Erakundeen eta irakasleen jarrerak bereizi beharra aipatu da. > > - Hezkuntza guneak, ikasketa gune izateaz gain harreman gune dira. Gazteek denbora asko pasatzen dute bertan, jende askorekin erlazionatzen dira... > > - Irakasleen erreferentzialtasuna aipatu da. Hitzez adierazten dutenaren bidez eta praktikan egiten dutenaren bidez gazteen erabileran eragina dute. > > - Zerbitzuetako erabilera aukerak: > > - Zerbait erosi edo kontsumitzerakoan hizkuntza bakoitzean topa daitekeen eskaintza da. Zerbitzu motak ere hizkuntza eskaintzarekin harremana du? Eskaintza hori eskaintzen duenaren jarrerarekin lotzen da (?). > > - Merkataritza, ostalaritza + elkarteak (kirola, aisia...). > > - "Denda edo tabernetan batzuetan ez dute ulertzen edo ez dira saiatu zuri erraztasuna ematen". > > - "Los sitios donde vas (panaderia, bar, escuela...)". > > - "En casi todas las tiendas se habla en castellano. (En los chinos no. En la liburu no.)". > > - Boterea (politiko- instituzionala): > > - Administrazioa eta gobernu erakundeetatik aurrera eramaten den politikak erabileran eragiten duela atera da. > > - Boterean dagoen alderdi politikoaren arabera politika hori (eta beraz eragin hori) aldatu egiten dela aipatu da. > > - Erabilera aukerak, ezagutza eta motibazioan, denetan du eragina. > > - Hizkuntza politika eta legeria ere aipatu dira. > > - Egoera politikoa, errealitate soziopolitikoa, agintea-boterea... hainbat izen erabili dira antzeko gaiei erreferentzia egiteko. > > - Gizartearen egoera, garapen ekonomikoa eta krisia ere aipatu dira talde solteetan. Honekin lotuta? > > - Gizarte mailako erreferenteak: > > - Komunikabideetatik jasotzen dira. Arrakasta islatzen duten kirolari, artista edo bestelako pertsonaia publikoak dira, gazteek eredutzat hartzen dituztenak hizkuntzarekiko praktikan ere. > > - Hizkuntzarekiko sentimenduak: > > - Hizkuntzarekiko gertutasunarekin (sinbolikoa) lotu daitezkeen hainbat faktore agertu dira gazte taldeetan. Horiek dira multzo honetan sartu direnak (lotura sinbolikoa): Harrotasuna, kezka, konpromisoa, motibazioa, kontzientzia, ama hizkuntza mantentzeko gogoak... > > - Hizkuntzaren egoerarekiko kezka eta konpromisoa familia bidez transmititzen dela adierazi da talderen batean. > > - Hizkuntzarekiko jarrera ideologiarekin lotu dute bat baino gehiagok eta ideologia transmititzen den gune beretan transmititzen dela hizkuntzarekiko atxikimendua ere: eskolan, familian,lagun taldean... > > - "Euskal sentimendua" izatea, erabilerarako baldintza bezala aipatu da. (IDENTITATEA). > > - Gaitasunarekin lotutako bizipen eta sentipenak: > > - Euskarazko gaitasun mugatua dutenek senti dezaketen aurreiritziak, lotsa eta segurtasun falta aipatu izan dira, erabileran eragiten duten faktore bezala. > > - Honekin lotuta, maila altua dutenek maila baxua dutenekiko duten jarrera ere multzo honetan sartuko litzateke. Elkarrizketa bateko hiztunen artean gaitasun mailan alde handia dagoenean maila altuagokoak larritasuna senti dezake, bere parekoa deseroso ikusita. Honek bere erabileran eragin dezakeela aipatu da. Era berean, hitz egiterakoan akatsak egiten dituenari zuzentzea edo barre egiteak bere erabilera baldintza dezake (Jarrera negatiboak). > > - Gertuko erreferenteak: > > - Zuzeneko harremanetan izandako esperientzietatik erreferentzia bezala hartzen diren pertsonak dira. Beste jokaeratan bezala, hizkuntzaren erabileran ere gazteentzat eredu izan daitezkeenak. > > - Senide bat izan daiteke (anaia, ahizpa, neba, arreba, osaba, ama, aita, izeba, amona, aitona...), lagunen bat, herriko edo eskolako pertsona helduagoren bat... > > - Kirol taldeetan, musika bandetan eta antzeko jardueratan, begirale, entrenatzaile edo irakasleen jokaerak eragina duela aipatu izan da (gertuko erreferenteak dira). > > - Moda: > > - Garaiko estiloa eta bizimodua jarraitu nahian honi dagokion hizkuntza erabilera izatean ematen da modaren eragina. Gazteek erreferentziatzat hartzen dituzten norbanako edo taldeek finkatzen dute jarraitu beharreko joera hori, beraz faktore hau lotuta dago gertuko eta gizarte mailako erreferenteekin. > > - Adina: > > - Adinaren arabera hizkuntza erabilera eta hau ulertzeko moduan aldaketa nabarmenak ematen dira. Pertsona bakoitzaren ibilbidea ezberdina izan arren, joera komun batzuk badaudela azaldu da. > > - "Adin tontoa" edo "berexia" duzunean, modak gehiago eragiten dizula eta gero kontzientzia hazten doala aipatu da. Moda hori komunikabideekin lotu dute beste batzuk (lehenbizi eragin handiagoa eta gero gutxitu). > > - [ Euskal giroan ] helduagoaren itxura eman nahian pasatzen omen dira gazteak gaztelerara. Gero, benetako heldutasuna heltzean euskarara bueltatzeko. > > - Adinaren eragina, batez ere motibazioan ematen diren aldaketekin lotzen dute. Hizkuntza ikusteko era aldatzeak eragiten omen ditu gero ohitura (eta erabilera) aldaketak. > > - Hizkuntzaren egoera: > > - Talde bakarrean aipatu da, hizkuntzaren egoera orokorrak (ez lokalak) gazteen erabileran eragina duela. (Oiartzun). > > >
> **(SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA, URTXINTXA ESKOLA eta TOPAGUNEA)** > > > **Oin-oharrak** > > > - (1) MARKO JUANIKORENA, J.I. (zuz.) eta LUJANBIO BEGIRISTAIN, O. (koord.).(2008) ERALAN ikerketa proiektua: EPEsA metodologia. Andoain. Soziolinguistika Klusterra. > > - (2) MARTINEZ DE LUNA, I. (2001) Euskal Herriko gaztetxoen hizkuntz egoera aztertzeko eredu orokorraren proposamena. Bat Soziolinguistika Aldizkaria 40 (47-66). > > - (3) TXEPETX SANCHEZ CARRION, J.M. (1987) Un futuro para nuestro pasado. Lizarra. > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com