Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Kanpoko leku-izenak euskaraz ahoskatzeko irizpideak
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Euskara batua sortu zuenetik, Euskaltzaindiak nagusiki idatziari eman dio garrantzia, eta ahoskera gutxi landu da araugintzan; lehentasuna forma idatziak izan du. Hala ere, ahoskera ere ez du baztertu Euskaltzaindiak. Alde horretatik, 1998an kaleratu zuen <i>Euskara batuaren ahoskera zaindua</i> arauak ahoskera zainduaren esparru orokorra zedarritu zuen: han zehaztu ziren batasunerako ahoskera-irizpideak maila jasoko hizkera zainduan erabiltzeko. > Arau horrek euskal hitzen ahoskeraz dihardu, eta ez du ezer zehazten kanpoko leku-izenen ahoskerari buruz. Ikus-entzunezko komunikabideetan eta hezkuntzan maiz ateratzen dira kanpoko leku-izenak, eta haiek ahoskatzeko orduan zalantzak izaten dira. Adibidez, <i>Sara<b>je</b>vo</i> nola ahoskatu behar da? Gaztelaniaz <i>tra<b>je</b></i> hitzeko <b>-<i>je</i>-</b> silaba bezala ala euskaraz <i><b>je</b>lostu</i> hitzeko <b>-<i>je</i>-</b> silaba bezala?. Eta <i>Astra<b>khan</b></i> nola? astrakan? astrajan? astrayan? Edo <i>Zürich</i> nola ahoskatu? zuritx? zurij? tzuritx? tzurij?... Ba ote dakite Hego Euskal Herriko euskaldunek nola ahoskatu behar duten <i>Nīmesko katedrala</i> euskara zainduan? Ba ote dakite Ipar Euskal Herriko euskaldunek nola ahoskatu behar duten <i>Argentina</i> euskara zainduan? > > Kanpoko leku-izen guztiak euskaraz nola ahoskatu behar diren zehaztea ez dagokio Euskaltzaindiari, baina ikusirik horri buruzko kezka badagoela eta oharturik euskara zaindua erabiltzen den tokietan batzuetan leku-izenen ahoskeran zalantzan izaten direla, komenigarri eta beharrezko iritzi dio Euskaltzaindiak irizpide orokor batzuk emateari euskara batuko ahoskera zainduan kanpoko leku-izenak nola ahoskatu behar liratekeen adierazteko. > > Exonomastika batzordeak landu du proposamena, eta Euskaltzaindiak gomendio gisa onartu du, helburu honekin: irrati-telebistetako berri-emanaldietan, jendaurreko hitzaldietan, eskolako azalpenetan eta haien antzeko egoera formaletan euskara batuan aritzean, kanpoko leku-izenak ahoskatzeko erabili beharreko irizpide orokor nagusiak finkatzea. > > Gomendioak oinarri nagusiak baino ez ditu ematen, eta ez hizkuntza guztietakoak, jakina. Gure inguruko hizkuntza batzuk baino ez dira aztertu: alemana, ingelesa, frantsesa, gaztelania, italiera, katalana eta portugesa. > > - "Kanpoko leku-izenak euskaraz ahoskatzeko irizpideak Euskaltzaindiaren gomendioa":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/dokumentuak/2010/Euskaltzaindia_Araua_0158.pdf > > > <br> > **(ALFONTSO MUJIKA ETXEBERRIA Euskaltzaindiaren Exonomastika batzordeko idazkaria da)** > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1263196976/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com