|
Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzaren lehendakariak atzo, 2009ko abenduak 3, Loiolako Santutegian irakurri zuen Euskararen Eguneko adierazpen instituzionala jaso dugu hemen, hitzez hitz.
Euskararen Nazioarteko Eguna dugu gaur. Munduari garenaren kontzientzia ezarri nahi diogu, eta, guk geuk ere, mundutartu egin nahi dugu.
Behin eta berriro, gaur eta hemen inoiz baino gehiago, euskara eta libertadea elkarrekin lotu nahi ditugu, bereziezin bilakarazi.
Euskarazko kultura demokratikoa, tolerantea eta aurreiritzi gabekoa bultzatu nahi dugu; euskara askatasunaren eta demokraziaren bidelagun nahi dugu.
Euskara ez da ideologia konkretu baten ondare. Euskadi, Espainia, Europa eta munduko biztanle ororen ondasuna da, kultura unibertsala hornitzen eta aberasten duen hizkuntza den heinean.
Euskaldunoi eta euskal instituzioei dagokigu hiztunei bidea erraztea. Baina beti era orekatu, emankor eta bazterketarik gabekoa.
Euskara eta gaztelaniaren arteko elkarbizitza ezin dugu arazo bat bezala ikusi, baizik eta gizarte eredu solidarioagoa eta aurrerakoiagoa lortzeko aukera bat bezala.
Gaur, hemen, euskararentzako kultura berri bat indartzeko konpromisoa hartzen dut. Aniztasunean oinarritutako hizkuntz eredua.
Euskara non, han egon nahi dugu guk. Hitzen geografiak ez baitu mugarik. Euskara hiztun bat non, han behar dugu egon.
Gaur dugu eguna hori esateko. Euskara egunero, munduoro.
(PATXI LOPEZ ALVAREZ Eusko Jaurlaritzaren lehendakaria da)
|