Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Nortasun kultur anitza eta eleanitza eraikitzen
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Ikasturte berriari ongietorria egiteko, eta matrikulazio-kanpaina sustatze aldera, helduen euskalduntze eta alfabetatzean lanean ari diren lagunei zuzendutako ekitaldi akademikoa egin zuen HABEk joan den 2009-9-11n Bilboko Euskalduna jauregian. Juli Palou Sangrą irakaslearen hitzaldi hau izan zen ekitaldiaren osagarrietako bat. > Sarritan nortasuna kontzeptu estatikoa bailitzan hartzen dugu. Ildo horretan herrien nortasunaz edo "nortasun-agiriaz" jardun ohi dugu. Gure ustez, ez herriek, ez pertsonek, ez dute nortasun finko eta aldaezinik. Badira, hori bai, "nortasun prosezu" dinamikoak, non hizkuntza berri bat ikasteak berealdiko eragina duen. > > Pertsonen nortasunaren eraikuntzan osagai oso ezberdinek hartzen dute parte eta, horien artean, toki nabarmena hartzen dute norberaren bizikizunek. Adibidez, atzerrira ikastera doan eta beste hizkuntza batekin harremanetan jartzen den nerabe batek errealitateari buruzko ikuspegia zabaltzeko aukera izango du; izan ere, bere buruaren deszentralizatze-prozesu batean murgilduta aurkitzen da eta horrek lagundu egiten dio hainbat kontzeptu barneratzen: "nirea ez da bakarra", "nirea ez da onena", "nirea" errealitatearekin harremanetan jartzeko modu askoren arteko bat baino ez da. Era berean, euskararen > ikaste-prozesuan murgiltzen den helduak aukera bertsua du murgildurik dagoen egoerarekiko harremana aberasteko. > > Norberaren deszentralizatze-prozesu horrek erlatibismoa eta perspektibismoa elkarrengandik bereiztera garamatza. Erlatibismoak denak balio bera duela eta guztia ordezkagarri dela pentsatzera eramaten gaituen bezalaxe, perspektibismoak iradokitzen digu, giza esperientziaren mosaiko erraldoia ulertzera hurbiltzeko, ikuspegi guztiak direla beharrezko, nahiz eta, jakina, denak ezberdinak izan. Azken ikuspegi horretatik soilik uler dezakegu hizkuntza bat edo kultura bat desagertzen denean, gurea den zerbait galtzen dugula. > > Horixe da erronka: norberarena estimatzea eta irekia izatea bestearenarekin, kanpotik datorkigunarekin. Irekitzea beste kultura batzuek dakarkigutenari eta beste kultura horien eraikitzaile diren hizkuntzek dakarkigutenari. Baina joan-etorri hori ez da modu lasaian burutzen, ez baitago ikasketarik eraldaketarik gabe. Pertsona batek mundua adierazteko modu berri bat, hizkuntza berri bat, aurkitzea erabakitzen duenean, ezbaian jartzen ditu norberaren egonguneak eta, nolabait esatearren, norberaren "hizkuntza segurtasuna". > > Eleaniztun bihurtzeko prozesuek euren tirabirak sortzen dituzte, izan ere, niaren erosotasunetik irtetea eragiten baitute, nortasunaren eraikitze-prozesuari ikuspegi berriak irekitzeko. Tirabira horiek, ordea, bideratu egin daitezke nia agerian jartzeko guneak sortzen direnean, esate baterako, idazketaren bidez, zehatzago esanda, "niaren idazketa" deitzen dugunaren bidez. > > Idazketak, adierazteaz gain, pentsaera eraikitzen du. Norbanakoak bere buruaz, bere esperientziaz idazten duenean, bere burua banatzeko aukera du, eta, beraz, bere buruaren alderdi berriak aurkitzeko egokiera. Niaren idazketa gogoeta egiteko aukera bilakatzen da, norberak pentsatzeko abagune eta ikasten ari den pertsona moduan bere burua ikusteko egokiera. > > Ikuspegi horretatik dira esanguratsuak "hizkuntza-bizitzaren kontakizunak" deitzen ditugunak. Honela definitzen ditugu kontakizunok: "pertsona batek egiten duen kontaketa, beste batek halaxe eskatuta, bere hizkuntza-errepertorioaren eraikitzeari buruz". Kontakizun horietan jasotzen dira, besteak beste, ezagutzen diren hizkuntzak, hizkuntza horietako bakoitzari lotutako trebetasunak, ikasteko, gogoratzeko edo ahazteko erabili den modua, hizkuntzen eguneroko erabilera, hizkuntza-ikasle on edo txartzat jotzen duen bere burua, e.a. > > Kontakizunon bidez, narrazio esanguratsua eraikitzen da. Kontua ez da gertakariak kronologikoki zerrendatzea, baizik eta euren artean antolatzea, kausa-ondorio loturak agerian jarriz. Hartara, bizi izandako esperientziek esanahia hartzen dute, gertakariok munduaren eta niaren arteko bitartekari modura aritzen baitira. Hausnarketa-modu hori oso baliagarria da ikasle-irakasleentzat. Irakasleei hizkuntzak nola ikasten diren ulertzen laguntzen die, eta ikasleei konturatzen laguntzen die nola, euskara ikasiz, euren hizkuntza-errepertorioa handitzen duten, eta gaitasun eleanitza hobetzen. > > > <br> > **(JULI PALOU SANGRĄ Universitat de Barcelona-ko irakaslea da)** > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1252910596/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com