Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Hizkuntzak eta oroimen historikoa
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Hizkuntzalaritza liburuek desagertzeko arriskuan dauden mintzairen azken hiztunen aipamenak erruz bildu dituzte. Carme Junyent hizkuntzalariaren hitzetan, hizkuntzalaritzaren historia azken hiztunen nekrologiez josirik dago. > Orain, Interneten ere mundu zabaleko hainbat hizkuntzen azken hiztunen lekukotasunak aurki ditzakegu. Batzuetan, hiztun horiek, euren hizkuntza komunitatea osatzen zuen gizataldea desagerturik (hilik edo beste kultura eta hizkuntza batera asimilaturik), hizkuntzaren benetako azken hiztunak izan ziren. Hala gertatu zen Ingalaterran, Kornuallesen, 1777. urtean Dolly Pentreath arrantzalea, kornubiera hizkuntza zeltikoaren azken hiztuna, hil zelarik; Dalmaziako (oraingo Kroazian) Veglia uhartean 1898an Antonio Udina hargina, dalmata hizkuntza erromanikoaren azken hiztuna, hil zelarik; Erresuma Batuko Man uhartean 1974an Ned Maddrell manxera hizkuntza zeltikoaren azken hiztuna hil zelarik; edo AEBtako Kalifornian 1916an Ishi, yahi hizkuntza amerindieraren azken hiztuna eta 1987an Roscinda Nolasquez cupanera hizkuntzaren azkena hil zirelarik. > > Bertze batzuetan, dialekto baten azken hiztunen aipamenak ditugu. Halakoak ugariak izan dira euskararen historia hurbilean, eta hainbat euskalkiren azken hiztunen izen-abizenak ere badakizkigu, Ubaldo Hualde edo Fidela Bernat, adibidez. > > Baina azken hiztunaren hiltzeak ez dakar nahitaez hizkuntzaren desagerpena. Herri bateko azken hiztuna desagertuta ere, hizkuntza galdu berriak bere komunitatean, haren toponimian eta bizilagunen izenetan, hau da, komunitate horren oroimen kolektiboan bere arrastoa uzten du eta hori hizkuntza berpizteko hazia izan daiteke. Ez dakigu hizkuntza galduaren oroimen kolektiboak nola eragiten duen belaunaldi berrien hizkuntza berreskuratzeko nahian eta ahalmenean, baina zenbait egilek -Miquel Grosek <i>Recuperación del euskera en Navarra</i> liburuan, adibidez- bi gertakarien arteko erlazio zuzena iradoki du. Bertzalde, hor dugu Dolly Pentreath zenarekin gertatutakoa: bizi zelarik atso xelebretzat hartu izan zuten kornubiera egiten zuen azkenekoa izateagatik, eta egun goraipatua eta miretsia da bizitza osoan bere hizkuntzari erakutsi zion atxikimenduagatik. > > Beraz, herri hizkuntzen berreskuratze eta berrindartze sozialaren azterketan interesgarria da hizkuntzen eta oroimen historikoaren arteko harremanari erreparatzea, are eta gehiago egun oroimen historikoaren gaia hain modan egonda. > > > <br> > **(PAULA KASARES Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle elkartua da)** > > > - Estreinekoz "Gipuzkoaeuskara":http://www.gipuzkoaeuskara.net/ webgunean argitaratua (2009-6-25) > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1246443608/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com