Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Iritzi-muinetik
» Kale izendegiak: izenak hautatzeko irizpideak eta erabiltzeko arauak
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeak antolatuta, "Toponimia gizarteratzea: aukerak eta egindako lana" izeneko ikastaroan (Durango, 2009-6-4) Mikel Gorrotxategik emandako hitzaldia irakur dezakezue jarraian. > **Atarikoak** > > > Testu honen helburua udal agintari, langile zein hiritarrei kale izendegiak erabiltzeko tresna ematea da. Lehenengoen kasuan arautzeko eta finkatzeko baliagarriak diren hainbat aholku eta arau emango zaie. Bigarrenei berriz erabiltzeko oinarri batzuk. Oinarria Onomastika batzordearen irizpideak badira ere oraingo idazki honetan haratago joateko asmoa izan dugu eta arauez gain bestelako aholku eta nazioarteko erabilerak ere aipatuko ditugu, lagungarriak izango direlakoan. > > Beraz, ez dugu hemen hizkuntza araugintza soilik landuko, bestelako aholku eta gomendio ere emango baitugu. > > >
> a) Izenen aukeraketa, Toponimoak pertsona izenak? > > Izendegi bat osatzean lehenengo puntua izenen aukeraketa da. Euskal Herrian ez dago hori arautzen duen legerik, baina nazioartean badira lege batzuk nola edo hala alde hau ukitzen dutenak. > > - Gomendio nagusia tokian tokiko izenak (toponimoak) erabiltzea da. 2007an Izen Geografikoen Normalizazioari buruzko Nazio Batuen 9. Konferentziak ebazpenean toponimoak kultura-ondare ukiezinaren parte direla zehazten du(1). > > - Ondorioz pertsona izenen erabilera murriztu beharko litzateke, Nazio Batuen aholkua jarraiki. Aipatutako erakundeak bi proposamen ditu, bizi direnen izenak ez erabiltzea eta heriotzatik erabili arte epe bat jartzea(2). > > Bigarren arau hori leku askotan dago indarrean. EE.BB-etan eta Kanadan, besteak beste, debekatuta dago legez bizirik dagoen inoren izena erabiltzea. Lehenengo kasuan hamar urte eman behar dira hiltzen denetik izena erabili arte, Kanadan berriz urte osoa nahikoa da espedienteari ekiteko. Suitzan eta Nicaraguan ere antzeko legediak daude. Lege hauen helburua jende ezagunaren, kirolarien, kantarien eta abarren heriotzak dakarren beroaldia baretzea da. > > Espainiako Erresuman, ostera ez dago horrelako araurik eta nahiko arrunta da apur bat ezaguna den edonori jatorrizko herrian kaleak eskaintzea, maiz omenduak berak inauguratzen duena(3). > > >
> b) Estandarizazioa zertarako? > > Toponimia hizkuntzaren esparru berezia da arrazoi askorengatik. Herritarrengandik oso hurbil egonik jendeak "bere" egiteko ohitura du eta ondorioz, sarriegi, txokokerietan erortzeko arriskua dago. Hau saihestu behar eta jendeari izenak arautu behar direla jakinarazteaz gain arautze hori ez dela nork bere etxean egin beharreko zerbait azaldu behar zaio. Baina, gure herrian maizegi pentsatu izan dugu arautzea dela helburua eta ahoz erabiltzen zena baztertu behar zela. Hau, jakina, ez da horrela. > > Baina Nazio Batuek azpimarratu dute estandarizazioaren beharra, besteak beste, arrazoi praktikoengatik. Baina ez da bakarrik, eta hemen aipatutako gomendio horiek labur gelditzen dira, arautu behar, normalizatu ere egin behar da. > > Aurreko ikastaroan aipatu genuen arautzea ez dela normalizatzea eta kontzeptu bi horiek argi eduko behar dira. > > Arautzea maila landuari dagokio, idazteari batik bat, eta izen horiek erabilera estandarra finkatzean datza: Bilbo edo Idiazabal. > > Normalizatzea izenaren egoera soziolinguistikoari dagokio eta izen hori ongi erabiltzea litzateke. Lehen aipatutako kasuetan Idiazabal ongi normalizatuta dago. Hiztunek ezagutu eta erabiltzen dute, nahiz eta inguruan ahoz Izaal modukoak arruntak izan. Izena ofiziala ere bada. Bilbo, ere, nahiko normalizatuta dago, nahiz eta, harrigarria bada ere, ofiziala ez izan. > > Nazio Batuetako Izen Geografikoetako Aditu Taldearen arabera (GENUNG), nazioarteko esparruan ez ezik, esparru nazionalean edo lokalean ere izen geografiko zuzenak izatea funtsezkoa da, datu geografikoak zenbait testuingurutan hobeto ustiatzeko(4): > > - plangintza jasangarriko estrategietan > > - garapen ekonomikoan > > - ingurumen-kudeaketan > > - banaketa-zerbitzu kolektiboen azpiegituretan > > - biztanleriaren erroldetan eta estatistiketan > > - jabetza-eskubideetan eta katastroan > > - larrialdi eta giza laguntzako zerbitzuen koordinazioan > > - merkataritzan eta turismoan > > - ondare kulturalaren eta naturalaren sustapenean > > - komunikabideetan mapak, atlasak eta nabigazio-mapak egitean > > >
> c) Proposamenak egiteko aukerak > > Sarritan udalak kale bat eraikitzean izenaren hautaketa prozesuaren amaieran gauzatzen da arin eta irizpiderik gabe. Herriko toponimia bilduta dagoen kasuetan erraza izaten da izen egokia aurkitzea bai lanean bertan begiratuta bai egileari berari kontsulta egin eta gero, baina beti ez dago aukera hori. > > Biderik eraginkorrena Hirigintzara jotzea da. Bertan, kalea eraikitzeko espedientearen barruan edukitzen dituzte espropiatutako lurren dokumentazioa eta izenak agertzen dira. Bat baino gehiago ageriko balitz egokiena hautatu beharko litzateke. Izena aukeratze lan horren barruan idazkera egokia zein den ere aztertu beharko dugu horretarako Euskaltzaindiak argitaratu zituen irizpideak hartuta edo, zuzen zuzenean Onomastika zerbitzura joz. > > Baina batzuetan horrela ez dugu ezer lortuko, izena ez dagoelako edo agertzen direnek erabiltzeko aukerarik ematen ez dutelako. Bai jadanik erabilita daudelako, bai generikoegiak direlako (Etxaurre, Etxazpi...). Horrelako egoeretako beste bidea eduki behar da. Eredua izan zen garai batean Getxo. Bertako toponimoak erabiltzen zituzten kale berriak izendatzeko eta izenik ez zegoenean herrian bertan galdutakoak berreskuratzen zituzten, hala nola desagertutako baserriak. Hau aski ez zenean mendi izenak erabiltzen hasi ziren, izen hauek erabat neutro eta hizkuntza bietan erabilgarriak zirelako. > > >
> d) Hiritarren parte-hartzea > > Leku batzuetan aukera eman zaie hiritarrei izenen aldaketen gainean iritzia emateko. Hau ideia bikaina da, komeni baita jendearen parte-hartzea, baina ezin da edonola bideratu eta argi dago aukera hau bereziki baliagarria dela izenak aldatzeko, ez berriak jartzeko, azken honetan ere erabil badaiteke ere. Zaragozan, esaterako, Lege berria dela eta aldatu nahi diren kaleen gaineko iritzia emateko kale hartan bizi behar da eta zehaztutako prozedura bete beharko du(5). Horretarako zeintzuk izen aldatuko diren eta zeintzuk ordezkatuko dituzten adierazi zaie hiritarrei. > > Argi dago aldaketa denean jendeari behar bezalako informazioa eman behar zaiola kontrako jarrerarik ez sortzeko. > > > **1. Kale, plaza eta besteen izenak** > > > Gaur egungo lege eta ohiturek esaten dute izenak dagokien idazkera sistema eman behar direla, eta izen bikoitza bakar bakarrik onartuko dela desberdinak direnean, Donostia / San Sebastián edo Askatasuna / Libertad modukoetan bezala. Hori da izendegi hau gauzatzean erabili den hizkuntza irizpide nagusia. > > Aurrekoari lotua eta kale-izendegien erabilera ikusirik, erabiltzaileari erraztasunak ematea ere badenez gero, izenak finkatzean erabilgarritasuna bilatzen saiatu behar da. Hori dela eta, izenak bortxatu gabe, hizkuntza bietan ahalik eta hurbilenekoak aukeratzen ahalegindu gara. > > Arrazoi beragatik inoiz azaltzen diren izen luzeak eta erabilgaitzak, bereziki generikoa baduten izenekin, erraztera jo dugu. Generikoa dutenek arazo bi sortzen dituzte: batetik izenak bikoizten dira, generikoak desberdinak izateaz gain joskera dela-eta lekune bana hartzen dutelako (Calle del Doctor Begiristain / Begiristain Doktorearen kalea); bestetik generiko horiek gehienetan eguneroko jardueran desagertu egiten dira, jendeak izen berezia baino ez baitu erabiltzen. Hori dela-eta, nahiz eta proposamenean azaldu, izen ofiziala aldatzea erakunde honi ez, baizik udal agintariei baitagokie, izen generikoa kentzea proposatzen da, hortaz Begiristain kalea / Calle (de) Begiristain. > > Zer esanik ez, *Begiristain Doktorea kalea modukoak gaizki daude eta, ondorioz, ezin dira erabili. > > >
> 1.1. Izen bereziekin > > Egitura orokorra honako hau da: [ Izen berezia + kalea ]. Adibidez: Aizkorri kalea, Ibaeta plaza, Castelao kalea, etab. eta ez *Aizkorriren kalea, *Ibaetako kalea edo *Castelaoren kalea. Beraz ez da gaztelaniaz maiz agertzen den de preposizioa itzuliko: Calle de Cervantes / Cervantes kalea. > > Izen berezi hori elementu batez baino gehiagoz osatua egon daiteke, izen-deiturez adibidez. Horrelakoetan ere, euskal tradizioari jarraituz eta Euskaltzaindiaren erabakiei so eginez (1922.eko lotazilaren 28koa) genitiboaren kasu marka ezabatu egiten da: Arturo Campion kalea, Julio Urkixo kalea, Toribio Altzaga kalea, Xabier Lizardi kalea, etab. > > Gaztelaniazko kale-izenetan lehenbiziko osagaian bertan batzuetan de preposizioa agertzen da izena eta deitura lotuz, (Telesforo de Aranzadi, Juan de Antxieta...). Horrelakoetan, preposizioa kendu egin dugu gehienetan, beregainki tradizio luzerik ez dutenetan: Telesforo Arantzadi, Juan Antxieta, e.a. Erdal deituretan, ordea, de hori gorde egin dugu: Antonio de Sucre kalea, Diego de Rojas kalea. Besterik da, jakina, deitura konposatuetan agertu ohi diren de hori: Torcuato Luca de Tena, esaterako. Hauetan preposizioari eutsi egin zaio, deituraren parte delakoan. > > >
> 1.2. Izen arruntekin > > - 1.2.1. Izen elkartu gisa > > Kale edo plaza izenaren lehen osagaia izen arrunt bat izan daiteke. Gaztelaniazko deituran, batzuetan singularra eta plurala bereizten badira ere, euskaraz, oso ongi dokumentaturiko usadio jator baten arabera, izen elkartu gisa ematearen aldeko gara, hots, inolako artikulu ez kasu markarik gabe: Konstituzio plaza, Foru pasealekua, Dendari kale, Merkatari plaza, etab. Eta ez Konstituzioaren plaza, Foruen pasealekua edo Dendarien kalea gramatikalki egokiak badira ere. Inoiz erabili diren ez *Konstituzioa plaza edo *Foruak pasealekua ez daude ongi. > > Horrelako erabileraren lekukoak dira Ordiziako Garagartza portalea eta Labekale edo Gernikako Frantses kalea, adibide bi emateagatik. > > - 1.2.2. Genitibo markarekin > > Hala ere, zenbaitetan, ez zaigu iruditu bidezko artikulua ezabatzea. Izan ere, batzuetan, sintaxiak hala eskaturik, genitiboaren hondarkia nahitaezko gertatzen da: Probostuen plaza / Plaza de los Probostes, Agirre Lehendakariaren kalea / Calle del Lehendakari Agirre, esaterako. > > Genitiboaren hondarkia ezin ezaba daiteke, bestalde, deizioaren mugatutasunak artikulua azaltzea eskatzen duenean. Hori gertatzen da, adibidez, izen bereziaren ondoan izen generikoa azaltzen denean, bereziki pertsona izenaren ondoren lanbidea edo gainerako izen edo adjektibo deskribatzaileren bat dugunean. Adibidez: Arbos Musikariaren pasealekua, Jose Elosegi Alkatearen kalea, Areiltza Doktorearen kalea, Jauregi Jeneralaren plaza, e.a. > > Hala ere, gorago esan bezala, erabilerak generikoa desagertarazi duenean hobe da izen berezia soilik ematea: Jose Elosegi kalea, Areiltza kalea, etab. Ez da horrelakorik proposatzen generikoa kentzea nahasgarria izan daitekeenean, izen berezia errepikatzen den kasuetan esaterako. Horren adibidea Jauregi kalea eta Jauregi Jeneralaren kalea lirateke. Gogoratu bestalde, egungo erabilera ofiziala ez dela bat ere sistematikoa eta era askotan ager daiteke: deitura soila (Elhuyar), deitura bi (Agirre Miramon), deitura eta generikoa (Arbos Musikaria), izen deitura (Arturo Campion) eta izen deitura eta generikoa (Doctor Klaudio Delgado). > > Genitibo marka ezin ezabatua gertatzen da, orobat, artikulua nahitaezkoa dugunean: Abuztuaren Hogeita Hamaikako kalea(6), Alfontso VIII.aren kalea, Ternuako Arrantzaleen kalea. > > - 1.2.3. Leku-genitiboarekin > > Batzuetan, -kasu gutxitan, egia esan- deizioak leku bati erreferentzia egiten dionez gero, -en genitiboaren ordez, -ko leku-genitiboa izango dugu. Ategorrietako galtzada zaharra, Areatzako zubia, Amaragañeko kalea, etab. Nongo kasua erabiliko da bestalde zubi edo tunel izendatzean, hori baita erabilera jatorra. > > Baina betiere, sintagma mugatua dugun neurrian, hondarkia (-en nahiz -ko) agerian izango da: *Gurutze Zuria kalea ez, Gurutze Zuriko kalea; *Doktore Begiristain kalea ez, Begiristain doktorearen kalea, baizik. > > >
> 1.3. Kale izena toponimo zahar bat denean > > Horrelakoetan izena bere horretan errespetatzen da, forma ihartutzat emanez. Horrek esan nahi du batzuetan artikuluarekin agertuko dela eta beste batzuetan artikulurik gabe. Nolanahi ere, kasu batean eta bestean hitza oso-osorik gordeko da, izen berezia balitz bezala. Horrela, Errotaetxea kalea edo Urartea kalea, alde batetik, eta Illunbe kalea bestetik. > > Baina, eta hau oso garrantzitsua da, izena ezin da edonola idatzi. Izenak idazteko irizpideak finkatu zituen Akademiak aspaldian eta horren arabera arautu dira Nafarroako, EAEko eta Iparraldeko toponimoak. Ez luke, eta ez du, inolako logikarik izango irizpide horiek alde batera uztea eta norberaren herrian irizpide berriak asmatzea. Ulertezina litzateke, eta da, herri batean izen bat modu batean arautzea eta ondokoan bestela, gure herrian sarriegi gertatu den bezala. > > Irizpideak aspaldian argitaratu zituen Euskaltzaindiak, baina Euskeran agertu zen testua zaharkituta dago eta aurreko ikastaroan banatu zen eguneratuago dagoen testua. Horretaz gain, geroago beste dokumentuak sortu ditu Akademiak Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan DEIKER institutuak Eusko Jaurlaritzarentzat egin dituen estandarizazio lanen inguruan. Honekin batera doakizue irizpideen laburpena eta etxe izenaz esaten da osorik hori izan daitekeelako eguneroko jardueran maiz ukitu behar dugun gaia. > > >
> 1.4. Bide osagaia duten kaleak > > Hauetan, bide osagaiak aski informazio ematen duenez, kale hitza ez idaztea gomendatzen da. Batzuetan artikuluarekin emango da: Amezketabidea, Agitibidea, etab., eta beste batzuetan artikulurik gabe: Aldapabide, adibidez. Horren arazoia berezko erabilera da, bide-dun toponimoak horrela ibiltzen direlako. Oro har, toponimoa berria denean artikuluarekin emango da. > > Bide osagaia aurreko hitzari itsatsia idatzi behar da, Altxuenebidea, Errotazarbidea, Murgilbidea, salbu ezkerreko elementu hori bi hitzez edo gehiagoz osatua egon edo gaztelaniazkoa denean. Adibidez: Elbira Zipitria Andereñoaren bidea edo Aingeru Zaindariaren bidea. > > Bideak nondik norakoa aipatzen duenean, berriz, ohikoa izan da Arkaia-Otazu bidea moduko egitura erabiltzea. > > >
> 1.5. Letra moldeen erabilera > > Euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz ez bezala, generikoa atzean doa eta hitz hasieran ez doanez letra xehez idatzi behar da, izen berezia ez bada Kale Txikia edo Plaza Barria kasuetan bezala. Izenaren gainerako osagai guztiak espezifikotzat jo behar dira eta letra larriz idatzi, barnean generikoa badago ere. Hortaz Alamedako Markesaren plaza edo Arteta Margolariaren kalea eta ez *Arteta margolariaren kalea edo *Arteta Margolariaren Kalea. > > > **2. Pertsona izen-deituren grafia** > > > Dudarik ez dago arlo hau dela korapilatsuena eta zailena ebazteko. Bidezkoena hizkuntza bakoitzari berea ematea denez deiturak jatorrizko hizkuntzaren idazkeran emango dira, inguruko auzo hizkuntzetan egiten den bezala, Nebrixa>Nebrija. > > Hala ere Espainia edo eta Ameriketan euskal deitura dutenak ugariak izanik gogorra litzateke haiei ere aldatzea, Bolivar askatzailea, esaterako, eta horrelakoetan bere horretan uztea proposatzen da. Gauza bera gertatzen da garaikideak izan eta deitura euskalduntzeko aukera edukirik ere euskaldundu ez dutenekin (Gabriel Celaya edo Pío Baroja modukoak). > > Ponte izenen kasuan berriz jabeek erabili zuten moduan jartzea erabaki zen, izen bikoitza, hala erabili zutenentzat gordez. Hala ere Euskal Herriko zenbait pertsonaia historikoren kasuan bidezkoa da euskaraz ematea, Bernat Etxepare, konparaziorako. Ez da gomendatzen mende honen hasierako idazkera. Beraz, Uriarte’tar Joseba Andoni-ren ordainez, Jose Antonio Uriarte emanen da. > > Generikoez aritzean esan bezala ponte-izenen erabilera ez da bat ere sistematikoa eta askotan agertu arren besteetan ez da agertzen, herri usadioari jarraiki. Hori dela eta nahasgarria ez den kasuetan kentzea gomendatzen da. > > >
> 2.1. Erdal izenak > > Oro har, erdal izen-deiturak, dauden-daudenean utzi behar dira: Calle Ignacio Mercader / Ignacio Mercader kalea, Calle Ramon y Cajal / Ramon y Cajal kalea, Calle Arturo Campion / Arturo Campion kalea. > > Dena dela, azentuari dagozkion seinu diakritikoak, hots tilde ikurrak ezaba daitezke. > > >
> 2.2. Euskal izen-deiturak > > Gorago esan bezala euskal deiturak euskal ortografiarekin eman dira, soil soilik. Ponte izenak, berriz, bere horretan utzi dira, idazkera bikoitza pertsonaia historikoa izan edo hala erabili zutenentzat utziz. Beraz: Calle Isidro Antsorena / Isidro Antsorena kalea, Calle Javier Barkaiztegi / Javier Barkaiztegi kalea, baina Calle Bernat Etxepare / Bernat Etxepare kalea, Calle Juana de Albret / Joana Albret kalea, etab. > > > **3. Leku izenen idazkera** > > >
> 3.1. Euskal leku izenen idazkera > > Euskal toponimo batez osatutako izenak, euskal grafiara egokitu dira, izen bakarra emanez: Zarautz, Zuhatzu, Munaitz, etab. > > Aurreko irizpidearen salbuespena hizkuntza bietan tradizio desberdinak daudenean gauzatu da eta honelakoetan biak eman dira. Beraz, Nafarroa Beherea kalea / Calle Baja Navarra, etab. > > >
> 3.2. Hitz arrunten itzulpena > > Erdal izen arruntak (Ferrerias, Marina, Astilleros etab.) euskarara itzulita eman dira: Oleta kalea (ez Olaeta), Itsas kalea, Ontzitegi kalea, etab. > > Badira, ordea, beste deitura berriagoak, erakunderen bati dagozkionak (Ur Zaleak, etab.), hauek izen berezitzat har daitezke eta, horrenbestez, tradiziorik ez den bitartean, ez dugu ukitu beharrik ikusi. > > > **4. Santu izena duten kaleak** > > > Gure tradizioan, bai literaturan, bai onomastikan eta bereziki hagiotoponimian horrela agertzen diren santu izen zaharrekin, aposizio honetaz horniturik azaltzen direnekin(7), Done, Dona erabiltzea gomendatzen da, San, Santa adjektiboak gainontzekoentzat utziz. Hortaz, Done Bikendi kalea, Done Eztebe kalea, Done Joan kalea, baina San Frantzisko kalea. Kristoren ama izendatzeko Andre Maria hobesten da, baina Andra erabiltzen den inguruan azken hau ere erabil daiteke arauan zehazten den bezala. > > > **5. Kale edo plaza hitza aipatu gabe aritu behar denean nola joka?** > > > Errotulaziotik aparte, "kale" hitza eman gabe hitz egin nahi denean, toponimoak, izen sintagma normaltzat deklinatu beharko lirateke: baldin artikulua badute, artikuluarekin (Harrian, Harriko, Harritik, etab.) eta ez badute, gabe, izen propio gisa: Gaztelubiden, Gaztelubidetik, etab. > > Pertsona izena duten kaleetan ere, izen hori osorik hartuko da: Antonio Gaztañetan, Nemesio Otañotik, etab. > > Baina izen elkartu modura eratutako izenetan (Konstituzio plaza, Foru pasealekua, Bake plaza, etab.) arazoa sortzen da. Izan ere, kasu batzuetan pluralean eman beharko litzateke: Foruetan; beste batzuetan berriz singularrean Konstituzioan. Beste zenbaitetan, azkenik zentzugabekeria litzateke generikoa kentzea: Bakean, Geltokian edo Eskolan esaterako. Hortaz, izen elkartu gisa emandako kale izenetan ezin da generikoa (kale, plaza, etab.) kendu: Posta kalea, Foru plaza, Iturri kalea, etab. > > Bestalde, eta hau inportantea da, sarritan helbideak jartzerakoan, ez da "kale" hitza agertzen. Orduan, absolutiboan emango da kalea: Done Bladi, 4; Joan XXIII.a, 3; etab. Baina Konstituzio plaza, 5; Foru pasealekua, 12, etab. > > > **6. Azken oharrak. Xaflen diseinua bideratzeko irizpideak** > > > Euskara eta gaztelania, hitz ordenari begira, aski desberdinak direnez, biderik egokiena hizkuntza bakoitzari bere xafla eskaintzea da. Leku askotan plaka bakar batean eta sarritan elkarren hurren eman dira kale izenak Avenida de Algortako etorbidea, esaterako, erabilera okerrak (batez ere gaztelaniaz) sortuz: "vivo en la calle Algortako". Beraz egokiena holakoetan xafla bitan ematea da. > > Bestalde, euskaraz artikulua eta kasu marka hondarkian bat eginik azaltzen baitira, ezin daitezke bi osagaiak berezirik idatzi, gaztelaniazko de preposizioarekin gertatzen denaren kontra. Hori dela-eta Antso Jakituna-ren kalea moduko idazkerak okertzat aitortuko ditugu. Holakoetan bereiz liteke Antso Jakitunaren kalea moduko idazkerak erabiliz, baina sistema honek ez luke balioko pluralerako, pluralean artikulua eta genitibo marka bat eginda agertzen baitira. Nafarroako Errege-erreginen kalea-ren kasuan, adibidez. Aurrekoa ikusita bereizketarik ez egitea proposatzen da. > > Etxe izenek arazo berezia sortzen digute askotan ahozko eta idatzizko erabilera urruti samar egon daitezkeelako, bereziki azken urteotan populismorako egon den joeraren ildotik. Holakoetan, behin behineko irteera moduan ahozko aldaera ere eskain liteke, baina mailakea ongi zehatuz. Esaterako Altolagirre ondoan Antonar ere gehi liteke, baina ongi azalduz ez direla maila berean erabili behar. > > > **(MIKEL GORROTXATEGI NIETO Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko idazkaria da)** > > > - Estreinekoz "Plazaberri":http://www.euskaltzaindia.net/ agerkari digitalean argitaratua (2009-6-22) > > > **Oin-oharrak** > > > - (1) (UNGEGN, United Nations Group of Experts on Geographical Names). "http://unstats.un.org/unsd/geoinfo/":http://unstats.un.org/unsd/geoinfo/ > > - (2) Noting that little guidance exists on the practice of adopting a personal name during the lifetime or shortly after the death of a person, > > - 1. Recommends that the appropriate national authorities discourage the use of personal names to designate a geographical feature during the lifetime of the person in question; > > - 2. Also recommends that the appropriate national authorities include in their guidelines clear statements on the length of the waiting period they wish to establish before using a commemorative name. "HEMEN":http://unstats.un.org/unsd/geoinfo/uncsgn/RES%20(UN)%20E%20updated%20(1-9%20CONF).pdf > > - (3) Torrejon de Ardoz herrian salbuespen moduan ikusten da bizi den bati kale bat eskaintzea: > > Con carácter general, deberá respetarse la denominación originaria de la nomenclatura de las vías públicas. (...) Los nombres pueden ser personales. Así, se puede dedicar el nombre de una calle a personas en vida, aunque se considerará una excepción a la regla general, que consiste en dedicar los nombres de las calles a personas fallecidas. "HEMEN":http://www.ayto-torrejondevelasco.es/docsBD/ordenanzas/31.pdf > > - (4) "HEMEN":http://www.fomento.es/MFOM/LANG_FR/DIRECCIONES_GENERALES/ORGANOS_COLEGIADOS/CSG/Comisiones/COMISION_NOMBRES_GEOGRAFICOS2.htm > > - (5) De acuerdo con la Ordenanza Municipal para Identificación y Rotulación de Vías y Fincas Urbanas, los interesados deberán presentar sus instancias en las oficinas del registro del Ayuntamiento de Zaragoza. Asimismo, deberán aportar su nombre, apellidos, motivo por el que se está disconforme al cambio del nombre de la calle y cuáles son sus nuevas propuestas. Tras el tiempo necesario para estudiar las diferentes alegaciones, el Consistorio contestará mediante una carta y de forma individual a las personas que hayan presentado alguna objeción. > > - (6) Abuztuaren Hamaika kalea ere egokia bada ere, gaur egun usadio zabalduena denbora marka erabiltzea denez horrela proposatzen da. > > - (7) Dona: Alodia, Grazia / Garazi, Julia, Maria, Mariana, Pia. Done: Agustin, Bikendi/Bizente, Blas/Bladi, Emiliano/Millan, Erroman, Eztebe, Felix, Fruktuoso/Murtuts, Jakue (Donejakue bidea Compostelara zihoan bidea izendatzeko), Joane (Donibane), Julio, Jurgi, Kosme, Kristobal / Kristobare, Laurendi, Leon, Martie / Martin, Martzelo, Meteri, Mikel, Paulo, Pelaio, Petri, Salbatore, Saturdi, Sebastian, Tomas eta Zipriano. > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com