![]() |
Egin klik hemen INPRIMATZEKO |
Erramun Baxok / Herri-administrazioa / 2009-06-17 / 08:25
Frantziak Lurralde Hizkuntzen legea egin nahi duela-eta, Euskal Konfederazioak euskalgintzaren ekarpenak kontuan hartzeko eskatu dio Frantziako Gobernuari, bai eta zortzi puntuko proposamena helarazi ere. Hauek dira Hizkuntza gutxituen auziaren prozesu luzearen azken urratsak. Hona ekartzen dugun artikulu honetan, Erramun Baxok euskaltzain urgazleak prozesu horren kronika egiten du.
2008ko maiatzaren 7a - Gobernuak eztabaida eraman zuen eskualde hizkuntzetaz. Legebiltzarrean adostasun bat agertu zen lege baten beharrari buruz, Sarkozy hautagaiak hitzeman zuenaren bidetik; abiapunduak jorratuko dira bai eta ere galdera zehatzak, jokamoldeak eta baliabideak...
2008ko maiatza - Frantziako eskualde hizkuntzen legeari buruzko Plataformak biltzen ditu eskualdeetako kultura elkarte batzu eta erabaki du legegileen sustatzaile eta aholkulari izatea, neurri zehatzak proposatuz hizkuntza legea antolatzen laguntzeko. Egoera horretan, Euskal Konfederazioak abiapunduak eta neurriak finkatu ditu "lurralde" hizkuntzentzat ezinbestezkoak diren eremuetan. Erreferentzia nagusia: Hizkuntza guttituen Europako ituna.
2008ko maiatzaren 22a - Legebiltzarrak, kasik aho batez lehen irakurketan, emendakin bat onartu zuen, eskualde hizkuntzak Konstituzioko lehen artikuluan sartzeko, Frantziako ondare bezala.
2008ko ekainaren 12 - Akademia Frantsesak aho batez onartu zuen adierazpen bat Ordezkaritza nazionalari eskatuz aipamen hura ken zezan: "Xede onak dira eta beste nonbait adieraztekoak, baina ez dute lekurik Konstituzioan".
2008ko ekainaren 18a - Alderdi guztietako sanatariek eskualde hizkuntzen aipamena kentzea erabaki zuten, gehiengo handiz 216 boz alde 103 kontra. Bi ganberen arteko hautsi-mautsi bat aurkitu zuten bigarren irakurketan.
2008ko ekainaren 27a - Euskaltzaindiak adierazpen bat aho batez onartzen du Frantses Akademiari igortzeko. Laburbilduz:
2008ko uztailaren 21a - Parlamentuak, biltzar bateratuan, Konstituzioaren berrikuntza onartu zuen. Eskualde hizkuntzak aipatuak dira XII. atalean, Lurralde Elkargoetan, 75-1. artikuluan: "Eskualde hizkuntzak Frantziako ondare dira".
2008ko irailaren 17a - Frantziako Eskualdeen Elkarteak (ARF), eskualde hizkuntzen batzordearen bidez, (René Ricarrère batzordeburu) Estatuari dei egin dio bere eginbideak oroitaraziz eskualde hizkuntzak zaintzeko eta aitzinarazteko. Unescoren 2006ko Hitzarmenetik abiatuz, gaia kultura adierazpenen aniztasuna delarik, neurri zehatzak proposatuak dira: eskualde hizkuntzen legezko estatusa, lankidetza jarraikia Estatua eta eskualdeen artean hizkuntza politikan, irakaskuntza ama-eskolatik unibertsitateraino, elebitasuna zerbitzu publikoetan, sorkuntza kulturala eta hedabideak eskualdeetan.
2008ko azaroaren 27 - Euskal Konferazioak Plataformako kideei igortzen die, landu zuen idazkia, "Abiapunduak eta aldarrikapenak" atalburu-pean.
2009ko urtarrilaren 27a - Michel Oronos, Euskal Konfederazioburuak gutun bat igorri zion Christine Albanel ministroari oroitarazteko hitzemana zuela lege-proiektua laster aurkeztuko zuela. Mezua: "Euskara, onarpen eta laguntza ofizialaren hil edo biziko behar gorrian da". Gutunak zion beste eskualdeak ere kexu direla legearen aiduru, nola Alsazia, hala Bretainia, Okzitania, Korsika eta Katalunia.
2009ko otsaila - Euskal Konfederazioak Euskal kultura sostengatzeko herrien arteko sindikatari eta Euskararen erakunde publikoari aurkezten die bere idazkia: "Frantses Estatuko lurralde hizkuntzen aldeko lege bat, hizkuntza politika ausarten bultzatzeko".
2009ko martxoaren 7a - Euskal kultura sostengatzeko herrien arteko sindikatak, bere urteroko biltzarrean, Euskal Konfederazioak aurkeztu dituen oinarrizko abiapuntuak onartu zituen eta aho batez mozione bat bozkatu, Gobernuari galdetuz, 2009a bururatu aitzin, Kultura ministroak hitzeman lege proiektua aurkez dezan: lege disposizio bat, frantses zuzenbidean lurralde hizkuntzei egokitua, oinarrizko printzipioak onartuz, gure lurraldeetan hizkuntza politika nahizale eta eraginkor bat laguntzeko, lortu beharreko helburuak finkatzen dituena, eta haien betetzeko, jende eta diru ahalbidez hornitua. Euskal Herriko auzapez eta herri kontseiluak gomitatuak dira araberako mozioak bozkatzera".
2009ko martxoaren 9a - Christine Albanel ministroaren bulegoburuak Euskal Konfederazioari erantzun dio hiru gai nagusi aurkeztuz (Ikus gutun osoa 1. eranskinean):
2009ko maiatzaren 2a - Plataforma Parisen biltzen da idazki bateratu bat lege biltzarkideentzat prestatzeko. Ekarpen andana bat mahai gainean dago, besteak beste: Euskal Konfederazioaren abiapunduak eta aldarrikapenak, Alsaziako lege proiektua (2005), Ok kultura eta hizkuntzaren irakasleen txosten bat (Felco).
2009ko maiatzaren 2an, Elkarteen Plataforma Parisen bildu zen idazki bateratu bat Eskualde hizkuntzetaz arduratzen den Legebiltzar multzoarteari aurkezteko, maiatzaren 20eko bilkuran. Hiru mintzagai: Printzipioen adierazpena, Alsaziarren lerge-proiektua eta informazio kanpaina.
Informazio kanpaina bat finkatua zuten Okzitanoek eta Euskaldunek, datorren urriaren 24erako, baina beste lurraldeak ez ziren bero. Lege proiektuaren idazkeraz, gehiengoak pentsu du legegileen lana dela, bainan gure testuak baliagarriak izan daitezke, proposamenak gobernuari egiteko lege-proiektuaz galdezkatuko gaituelarik.
(Ikus txosten osoa 2. eranskinean)
Printzipioen adierazpenari buruz, adostasun ahul bat agertu zen. Idazki minimalista da, Euskal Herrian lortu dena baino askoz guttiagokoa. Euskal Konfederazioak eta Euskalim, murgilbidezko eskolen elkarteak, adierazpen alternatiba bat proposatu dute, testu adostutik abiatuz baina jatorrizko neurriak gehituz. Interneten bidezko erantzunak baikorrak dira. Atal-burua: "Frantziako eskualde edo lurralde hizkuntzak legez onartzeko". Laburbilduz adierazpenak hiru zati dauzka.
2009ko maiatzaren 20 - Parisen Plataformak bi bilkuretan parte hartu du.
2009an noizbat - Lege proiektua agertuko delarik, orain arteko gogoetaldia areagotuko da. Agian, sortuko den hizkuntza politika, lurraldeetan adierazten den itxaropenaren heinekoa izanen da.
(ERRAMUN BAXOK euskaltzain urgazlea da)
![]() | Inprimatu |