Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Iritzi-muinetik »  Euskarari agindutakoak (V)

Euskarari agindutakoak (V)

2009-02-27 / 08:40 / erabili.com   HERRI-ADMINISTRAZIOA

2009-3-1ean Euskal Autonomia Erkidegoko Legebiltzarra osatzeko egingo diren hauteskundeetara begira, alderdi politikoek hizkuntza politikaren gainean beraien hauteskunde egitarauetan jasoa dutena ekartzen saiatu gara Erabili.com-en. Hona hemen, Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerraren proposamenak.

PSE-EEk hauteskunde hauetarako prestatu duen egitaraua gaztelaniaz bakarrik argitaratu du. Hizkuntza politikaren gaineko proposamen eta edukiak euskaratuta eskatu ditu Erabili.com-ek, baina ezin izan dugu halakorik eskuratu. Atzerapausoa, orain dela lau urteko hauteskundeekin alderatuta, orduan euskarazko edukia eskura izan baitzuen webgune honek.

Horrenbestez, Euskadiko Alderdi Sozialistak bere egitarauan gai horri buruz jasoak dituenak, gaztelaniaz, hartu eta PDF dokumentu bat osatu dugu, irakurleen esku jartzeko. HEMEN ikus dezakezue.

Joan den 2008ko urrian euskara eta hizkuntza politikaren gainean Patxi Lopez sozialisten hautagaiak Euskara askatasunez izeneko agiria ere aurkeztu zuen.


Ildo bereko artikuluak (irakurtzeko gainean sakatu)


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com