|
2009-3-1ean Euskal Autonomia Erkidegoko Legebiltzarra osatzeko egingo diren hauteskundeetara begira, alderdi politikoek hizkuntza politikaren gainean beraien hauteskunde egitarauetan jasoa dutena ekartzen saiatu gara Erabili.com-en. Hona hemen, Alderdi Popularraren proposamenak.
Euskara eta gaztelania, guztion ondare
Euskara eta gaztelania, guztion ondare
- Euskara euskaldun guztion ondaretzat eta bizikidetzarako tresnatzat jotzearen alde egingo dugu.
- Herritarren askatasun pertsonala errespetatzen dugu, hau da, gure autonomia erkidegoko bi hizkuntzen artean, bata edo bestea hitz egiteko eta erabiltzeko askatasuna izango dute herritarrek.
- Gure seme-alabak hezteko hizkuntza aukeratzeko askatasuna bermatuko dugu, baita ama-hizkuntzan eskolatzeko askatasuna ere.
- Ertzaintza Euskalduntzeko Plan berria egitea proposatuko dugu.
- Funtzio Publikoaren Legea aldatzea proposatuko dugu Administrazio Publikoko lanposturen bat lortzerakoan berdintasuna izan eta diskriminazioa baztertzeko. Horrela, hizkuntza-eskakizunik gabeko plazak egotea bermatuko dugu.
- Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Legea aldatuko dugu merkataritzan askatasuna bermatzeko.
Euskara bultzatzea
- Euskara gure kulturako osagai aberasgarri eta integratzailea izatea babestuko dugu.
- Euskara Batua erabiltzea eta ezagutzea sustatuko dugu, baita euskalkiak mantentzea eta babestea ere.
- Euskaltzaindiaren iritziak eta irizpideak erreferentziatzat izango ditugu.
- Hala nahi duten helduei euskara ikasteko aukera bermatuko diegu. Horretarako, HABEko ikastegien sare publikoa baliatuko dugu.
Ildo bereko artikuluak (irakurtzeko gainean sakatu)
|