Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Euskarari agindutakoak (III)
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> 2009-3-1ean Euskal Autonomia Erkidegoko Legebiltzarra osatzeko egingo diren hauteskundeetara begira, alderdi politikoek hizkuntza politikaren gainean beraien hauteskunde egitarauetan jasoa dutena ekartzen saiatu gara **Erabili.com**-en. Hona hemen, Eusko Alkartasunaren proposamenak. > **Euskara** > > > Euskara Euskal Herriko hizkuntza propioa da, eta gure nortasunaren adierazgarri bat. Gure herrialdeko errealitateak, ordea, egoera diglosiko garbi bat uzten du agerian. Egoera horren aurrean, euskara erakundeetatik, gizartetik, hezkuntzatik, kulturatik eta abar bultzatzen jarraitu behar da. > > Hori dela-eta, Eusko Alkartasunak honako neurri hauek proposatzen ditu: > > - Gizarte-eremutik zein erakundeetatik euskararen alde sortzen edo bultzatzen diren neurri guztiak sustatzea. > > - Euskara normalizatzeko legea aldatzea eta, errealitate berriei jarraiki, gaur egungo egoerara egokitzea. > > - Euskararen transmisiorako politika guztiak sustatzea eta politika horietan guztietan laguntzea, erakundeen arteko eta sailen arteko koordinazio baten bitartez. > > - Euskal kulturari eta euskarari lotutako kultura-jardueren programazioa indartzea eta zabaltzea. > > - Herritar guztiei eta, bereziki, haur eta gazteei zuzendutako jardueretan euskararen presentzia bermatzea. > > - Euskara etorkinengana hurbiltzea, gizarteratu eta laneratu daitezen, eta beren seme-alaben hezkuntza-prozesuan inplika daitezen errazteko. > > - Filmen eta liburuen itzulpena eta bikoizketa sustatzea (kuoten bidez), eta euskarazko filmak eta dokumentalak, eta euskarara itzulitako jatorrizko bertsioak bana daitezen eta zine-aretoetan eman daitezen bultzatzea. > > - Interneten euskararen erabilera bultzatzea, eduki digitalak sortuta. > > - Komunikabide guztietan euskara erabil dadin sustatzea. > > - Helduak euskalduntzeko politikak berriz definitzea eta hobetzea. > > - Gizarte- eta lan-eremuan eta gainerako erakunde pribatuetan euskalduntzea sakontzea eta zabaltzea. > > - Euskarazko argitaratze-produkzioa bultzatzea. > > - Euskararen alde diharduten elkarteekin aktiboki lankidetzan aritzea, proiektuak eta prozesuak adostuta. > > - Behatokiarekin hizkuntza-eskubideen defendatzailearen zerbitzua antolatzeko lana koordinatzea. > > - Gazteei zuzendutako edukiak sortzea, teknologia berrien eremutik (twiter, tuenti eta abar) zein joera artistikoen eta aisia-joeren eremutik. > > - Euskara Beka sortzea, edozein langilerentzat euskara ikastea doakoa izan dadin. > > - Hezkuntza-sisteman zein komunikabideetan euskalkien ezagutza sustatzea. > > > <br> > <b>Ildo bereko artikuluak</b> (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "Euskarari agindutakoak (I)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1235128716 > > - "Euskarari agindutakoak (II)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1235129448 > > - "Euskarari agindutakoak (III)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1235633376 > > - "Euskarari agindutakoak (IV)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1235633483 > > - "Euskarari agindutakoak (V)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1235720561 > > - "Euskarari agindutakoak (VI)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1235720672 > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1235633376/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com