Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Euskarari agindutakoak (I)
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> 2009-3-1ean Euskal Autonomia Erkidegoko Legebiltzarra osatzeko egingo diren hauteskundeetara begira, alderdi politikoek hizkuntza politikaren gainean beraien hauteskunde egitarauetan jasoa dutena ekartzen saiatu gara **Erabili.com**-en. Hona hemen, Aralarren eduki eta proposamenak. > **Hizkuntza politika** > > > Euskararen normalizazioa hizpide izan dugu azkeneko urte hauetan. Alde batetik, aurrerapausoak gertatu direlako (horiek azpimarratu ditu Jaurlaritzak), eta bestetik, gabeziak egon badaudelako (hori azpimarratu dute euskalgintzako > zenbait eragilek). > > Aralarren aurrera pausuak eman direnik ez dugu ukatzen, baina uste dugu ez direla euskararen berreskurapena bermatzeko nahikoak eta behar bezain sendoak. > > Aldiz, gaztelaniaren kontrako urradurak gertatzen direla aldarrikatu du batez ere PPk, baita, baita PSEk ere. Urradura horiek daudenik ere sinistea zaila egiten den arren. > > <b>Azkeneko hogei urteetan</b> aurrerakada handiak gertatu dira Euskal Autonomia Erkidegoan alor batzuetan, txikiak beste alor batzuetan eta, azkenik, batere aurrerapausorik egin ez duten esparruak ere badira. Hori bai, epe berean > Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian euskarak izan duen bilakaeraren aldean, autonomia erkidegoan urrats handiak eman dira, batez ere -baina ez bakarrik- hizkuntzaren ezagutzari dagokionez. Alabaina, horrek ez du esan nahi emaitza horiek EAEn euskararen berreskurapena bermatzeko nahikoak direnik, izan ere erabileran oso gutxi egin da aurrera, eta kezka zabalduz doa euskalgintzan eta euskaldun askoren artean. > > <b>Nolako gizartea? Aralarrek "pertsona eleanitzez osatutako gizarte nagusiki euskalduna"</b> lortzeko moduko hizkuntza politikaren alde egiten du. > > Euskara hizkuntza bizia izango bada, mintzaera nagusia behar du izan bere lurraldean, beste edozein hizkuntzak bezala. Oraingo honetan Euskal Autonomia Erkidegoaz ari gara: eskualde bakoitzaren abiapuntu soziolinguistikoa ezberdina den arren, eskualde guztiek dute lege-marko bera. Hori horrela, asmatu egin behar da nola jardun eskualde guztietan egin dezan aurrera euskararen normalizazioak. Gauza bat argi izan behar dugu: euskararen normalizazioak eskatzen du euskara guztion hizkuntza izatea, ez bakarrik abertzaleona. Guztioi dagokigu hizkuntza hari horretatik ere bultzatzea. > > > **Hezkuntza ereduak** > > > Inon aurrerapausorik egin bada, hezkuntza sisteman izan da. Gizarteak arlo honetan egin du euskararen aldeko apusturik sendoena eta irakasleen erantzuna ere, neurri berekoa izan da. Ez dago beste arlo profesionalik > irakasleen mailan erantzun duenik. Arian-arian, euskarazko ereduen aldeko eskariak eta irakaskuntzako langileen erantzunak egungo egoerara ekarri gaituzte, eta duela hogei urte gurasoen erdiek baino gehiagok euren seme- > alabak A ereduan matrikulatzen bazituzten ere, egun % 5 inguru dira lehen matrikulazioan seme-alabentzat eredu hori aukeratzen duten gurasoak. > > <b>Hala ere, gizartearen beraren bilakaerak</b> eredu-sistema hobetu eta doitu beharra ekarri du derrigorrezko irakaskuntza bukatzean ikasleek hizkuntza ofizial biak nahikotasunez mendera ditzaten. Egun, zati batean baizik ez da > gertatzen hori (D ereduko ikasleen bi herenek eta B eredukoen heren batek). Gainera, eskolak bakarrik ezin du ikasleen euskalduntzea bermatu: aisialdian eta eskolaz kanpoko jardueratan askoz sendoago eragin beharra dago ikasleok euskaraz (ere) jarduteko nahikotasuna erdietsiko badute. > > <b>A eredua ez da baliagarria eta ez da bidezkoa</b>. Elebitasunik ez du inondik inora bermatzen (beraz, legea ez du betetzen) eta batez ere horregatik gizarteak bizkarra eman dio. Edonola ere, azken urteotako etorkinen hazkunde > handiak bizi berritu egin du A eredua zenbait hirigunetan, sarri ghetto bilakaraziz. Horregatik guztiagatik, marjinal bilakatzen ari delako, hezkuntza helburuak lortzeko balio ez duelako eta integraziorako ere arazo delako, argi dago eredu horren jarraipena ez dela gure gizartearen onerako. > > Hizkuntzen ereduei, ikuspegi zabalago batetatik oratu behar zaiolakoan gaude, alor, esparru guztietara hedatuz, Auzo eta herri normalizazio proiektuetan txertatuz, orain arte ikastetxeek belaunaldi berriak euskalduntzeko eta > euskararen normalizazio prozesuan oro har jasan duen gehiegizko zama, beste antolamendu eta gizarte eragileekin banatuz. Baina horretarako baliabideak bermatu behar dira, gaur egun dauden baliabide berdinekin ezin izango delako > eraginkorra izango den eredu sistema berri bat martxan jarri. Beharrezkoa eta lehentasunezkoa da baliabideak definitzea, jakin behar dugu zein errekurtso izango ditugun eskura, bai pertsonalak, irakaslegoaren formakuntza barne, eta bai materialak. Zeren bestela, alperrikakoak baitira legeak, berauek garatzeko eta praktikara eramateko ez baldin badago bitartekorik. Beraz, ereduen sistema berriaren alde egingo dugu, baina beti ere errekurtsoak bermatzen baitira. > > Euskal Herri osorako proiektu bat izan behar du. Baina gaur egungo eremu administratiboetara egokitua, baldintza desberdinetan eta erritmo desberdinetan. Ikastetxeen autonomiatik, dagokion gune soziolinguistikoaren egoeran oinarritutako egitasmoa abiarazi. > > Jauzia ezin da egun batetik bestera eman. Etapetara egokituko den, bien bitarteko fase baten beharrean gaude (5-10 urte). (Beti ere gune soziolinguistikoen arabera.). Prozesu hau beti ere bi ardatzen inguruan oinarrituz: ikastetxeen autonomian eta auzo zein herri mailako proiektuetan. Azken xede, gaur egungo D eredu bezala ezagutzen dugunera heltzea izanik. > > - Haur Hezkuntza: murgiltze eredua. > > - Lehen Hezkuntza: euskaraz % 60 gutxienez. > > - Bigarren Hezkuntza: euskaraz % 50 gutxienez eta atzerriko hizkuntza behikularra izatea lortuz. > > Bien bitartean, A eredua berez desagertzen doan bitartean, A ereduetan sortu den ghetizazioarekin bukatu beharra dago. Edozein dela hemendik aurrera hartuko den bidea ezinbestekotzat jotzen dugu irakasle izateko egingo diren > kontratazio guztietan 2. Hizkuntza eskakizuna eskatzea. > > <b>Lanbide Hezkuntzan D eredua hedatu beharra</b> dago premiaz eta ereduen sistemak beharrezkoak dituen hobekuntzak aplikatzeko, diru eta giza baliabide nahikoak esleitu behar dira, baina ezer berri abian jarri baino lehenago froga > pilotuak egin beharko dira. > > <b>Aisialdian euskararen presentzia sendo areagotu</b> beharra dago. Dagoeneko badakigu euskalduntzea ingurune soziolinguistikoari estu lotuta dagoela: beharrezkoa da eskolak oinarria jartzea, baina oinarri horiek ez dira nahikoa ingurune soziolinguistikoa nagusiki erdalduna denetan. Bigarren arrazoiak erabilerarekin du zerikusia: euskara = eskolako hizkuntza identifikazioa gainditu egin behar dugu, erabileraren kaltetan baita. Baliabide nahikoak jarri behar dira helburu horretarako eta, hainbaten, kirolean egin behar da berebiziko apustua. Gazte eta gaztetxoen kirol jardueran euskara ohiko hizkuntza izan dadin, federazioak, monitoreak, entrenatzaileak eta enparauak euskaraz jarduteko plangintzak egin eta diru-baliabidez hornitu beharra dago. Lan hori, baina, ez > dezake administrazioak berak bakarrik egin: gurasoen inplikazioa ere ezinbestekoa da. > > > **EITBko komunikabideak** > > > Ikus-entzunezkoen eragina gero eta handiagoa da gaztetxoengan, baita euren hizkuntzen erabileran ondorioz. Horrek ikus-entzunezkoetan askoz arreta handiagoa jartzera behartzen gaitu. > > ETB1 telebista osoa behar du izan fikzioa, eztabaidak, zinea, magazinak eta gainerakoak programatuko lituzkeena. EITBren erdarazko komunikabideek ere hizkuntzaren normalizazioan eragile izan behar dute. ETB2n eta Radio Euskadin eta Radio Vitorian euskararen eta euskal kulturaren presentzia normalizatzea, bukatu behar dute informatiboentzat bi hizkuntzetan eginiko elkarrizketek. > > <b>Euskarazko Bikoizketa Agentzia</b> sortu eta estreinaldiko zinearen euskarazko bertsioak egitea premiazkoa da. Euskarara bikoiztutako pelikulen kuotak ezartzeko bideak jarri. Gazteei begira kultur jarduerak, ikuskizunak, kontzertuak eta antzekoak EAE osoan antolatuko lituzkeen organoren bat bultzatu beharko litzateke. > > > **Adminitrazio publikoa** > > > <b>Administrazioaren lan eskaintza hizkuntza-eskakizunekin lotzen dute</b> zenbait komunikabidek. Euskaraz jakin gabe funtzionario izaterik ez dagoela ematen dute aditzera, nahiz eta ondotxo dakiten hori ez dela horrela, > badagoela euskaraz jakin gabe funtzionario izatea, baina, ostera, inor ez daitekeela funtzionario izan gaztelaniaz jakin gabe. > > Gizarteari argi azaldu behar zaio hizkuntza eskakizunak administrazioko lanpostuen erdietarako ere ez direla egun, eta gainera eginkizunen arabera mugatutako gaitasuna eskatu ahal izateko ezarri zirela, lanpostua eskuratzeko > bidea erraztuz. Progresibitatearen printzipioaren arabera aplikatzen direla Hizkuntza Eskakizunak. > > Hori horrela, administrazioak badu hizkuntza eskakizunekin beste eginkizun bat zuzendu beharra. Egokitu egin behar dira hizkuntza eskakizunak; lanpostuari areago doitu behar zaio eskakizuna, lanpostu eta betebehar zehatzei. > Hizkuntza eskakizunak lanpostuaren ezaugarriei gehiago lotzeak ekarriko du, beharbada, zenbait lanpostutarako hizkuntza-eskakizuna apaltzea -edo arrazoizkoago bihurtzea, ahozko harremanak baino izango ez dituenari ahozko > trebetasuna baino ez eskatuz, adibidez-. Baina edonola ere, herritarrari aukerako hizkuntza erabiltzeko aukera ziurtatuko zaiola bermatu behar da Hizkuntza Eskakizunen bidez. > > <b>Euskal administrazioan sartzeko euskarazko ikastaroak</b>. Zergatik ez? Gaur egun lehenengo oposaketak, gero, lanean dagoela, liberatu egiten dira euskara ikasteko. Zergatik ez alderantziz? Ikastaro trinkoak administrari laguntzaile euskaldunak prestatzeko (puntuak emango lizkioke oposaketei begira, baina inportanteago, testuak idazten, jendearekin berba egiten... jakingo lukete). > > <b>Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioak, hizkuntzaren normalkuntza prozesuko gidaritza hartu nahi badu, eredu bilakatu beharra dauka.</b> > > Berari dagokio ez bakarrik besteentzat arautzea (kontsumitzaileen eskubideak zehaztu dituenean egin duen moduan), baizik eta, lehentasunez, herritarren hizkuntza-aukeraketa librea une oro ziurtatzeko ahalegina egitea, arian-arian > baina etenik gabe, administrazioaren atal eta modu guztiak kontuan harturik. Izan ere, zenbat Merkataritza erakunde autonomiadun, zuzenbide pribatuko erakunde publiko, eta autonomia erkidegoko sektore publikoko gizarte eta > fundazio daude, ez jada herritarrari berak nahi duen hizkuntza erabiltzen uzten ez dionik, baizik eta normalizazio-plangintzarik egin ere egin gabe dutenak? Hizkuntzaren normalizaziorako bitartekoak, lehentasunak, hedapena, epeak eta egutegiak gardentasunez azaldu behar zaizkio herritarrei. > > <b>Hizkuntza Politika sailaren kokapena:</b> Hizkuntza-politikak administrazioaren sail, atal eta eginbide guztiei eragingo badie ezin du inongo sailen menpeko atal izaten jarraitu. Administrazioaren erdi gunean kokatuta behar du, hortaz, Kultura sailetik atera egin behar da eta lehendakaritzara eroan, hizkuntzaren normalizazioarenak lan transbertsala izan behar duelako: sail guztiak inplikatu behar dira, guztietan egin behar da ahalegina. Hizkuntza normalizatzea ez daitekeelako kultura arlora mugatu, hori baino askoz gehiago beharko baitugu. Sail guztiek eragiten dute hizkuntzaren erabileran, hasi Lurralde Antolamendutik eta buka Justizian, nahi bada. Hortaz, sail guztiek dute > normalkuntza prozesu antolatuaren behar gorria. > > <b>Ertzaintza eta Osakidetza</b>. Herritarrekin harreman ohikoa eta estua duten sailak dira biak ala biak, baina euskararen normalizazioari dagokionez, sailik atzeratuenetakoak dira. Normalizazioan aurrerapauso sendoak egin behar dira bietan beranduago gabe. Premiaz. > > <b>Administrazioak jendaurrerako zerbitzu guztietan behargin elebidunak</b> ipini behar ditu. Hasteko, langile bat baino gehiago diharduten zerbitzuetan, gutxienez batek euskalduna izan behar du. Berdin Ertzaintzaren patruiletan zein ogasuneko leihatilan. Batetik, euskaldunen oinarrizko hizkuntza eskubideak bermatzeko, eta bestetik, legeak administrazioari herritarraren hizkuntza aukera ziurtatzea agintzen diolako. > > > **Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea** > > > <b>UEMA</b> indartu eta Administrazioak erakunde horrekin harremanak normalizatu beharra dago. Udalerri euskaldunak ezinbestekoak ditugu euskararen berreskuratze prozesuan, gehiago ala gutxiago euskaraz normaltasunez bizi > diren gune ia bakarrak (eta azkenak?) horiek baititugu. Euskara gizarte-alorrean nagusi den tokietan (euskaldunak > % 70 esaterako), administrazioak euskararen gune bereziak sortu behar lituzke eta politika berariazkoak bultzatu, > inguru horietan euskara izan dadin hizkuntza nagusia bizitzaren alor guztietan. Beste gune batzuetan ere aurrera egin nahi bada, gizarteak udalerri euskaldunen erreferentzia eta adibidea behar-beharrezkoa du. Gero eta > urriagoa den lurralde eremu euskalduna babesteko borondaterik badago, UEMA bultzatzea ezinbestekoa da. > > <b>Euskararen normalkuntzarako zerbitzu homologatuak</b> eratu behar dira udal guztietan, biztanle kopuruaren araberako osaketa bermatuz. Udal lege berrian jaso behar litzateke hori, besteak beste. > > <b>Kargu publikoak eta euskara</b>. Ordezkari publikoek EAEko bi hizkuntza ofizialak jakitea xede izan behar lukete talde guztiek. Aralarren konpromisoa da euskaraz eta gaztelaniaz jarduteko gai izango direla EAEko administrazioetan > arituko diren hautetsi guztiak. > > > **Espainiako Administrazioa edo Euskararen erabilerarik eza** > > > Ausardia ez, erabakimena beharko da, Espainiako gobernua legea betetzera ekarri nahi bada. Auzitegi Konstituzionalak aspaldi argitu zuen hizkuntzaren normalizaziorako legeek autonomia erkidegoetako administrazio guztiak barne hartzen dituztela, <u>guztiak</u>. Espainiako gobernuak, beraz, betetze bidean jarri behar zituen, aspaldi jarri ere, autonomia estatutuak eta 10/82 legeak xedatzen dutena, baina ez du egin. Gobernua joan, gobernua etorri, sozialista zein popular, Estatuaren administrazioak ez du hizkuntzaren aukeraketa librea bermatzeko inolako pausorik egin. Eta hala ere, Jaurlaritzak inoiz ez du gai hori mahai gainean jarri, inoiz ez du ahaleginik egin Estatuko erakundeek herritarren hizkuntza eskubideak berma ditzaten. Gaur egun, alderdi sozialista da > Espainiako agintean. Berari dagokio, beraz, Estatuaren administraziorako ere normalizazio planak bultzatzen hastea. Baina horrela egin ezean, Jaurlaritzari dagokio hori exijitzea. > > > **Etorkinak** > > > Lehenago Espainiako lurretatik bezala, gero eta gehiago dira Ekialdeko Europatik, Hego Amerikatik eta Afrikatik gurrera etorri diren pertsonak. Lanera etorri dira, eta asko eta asko betiko geratuko dira hemen. Helduekin lan bi > behintzat egin behar dira: lehenengoa, hemen hizkuntza bi daudela jakitera eman eta euskara ikasteko aukera ahalik eta gehien erraztu behar zaie. Zertarako? Beharbada bizitza arrunterako ezinbestekoa ez den arren, Euskal Herrian integratzeko tresnarik eraginkorrena delako. > > Gizarte Zerbitzuekin eta sindikatuekin egin beharreko lana da hori, lehenik. Areago, eremu euskaldunetara etorritakoei, Lanbide ikastaroak eskaini dakizkieke, euskararekin batera. Ofizio batekin batera euskara. > > <b>Etorkin horien seme-alabentzat</b>, D eredua aukera dezaten lan egin behar da: hizkuntzaren geroak, baina baita <u>integrazio sozialak</u> ere eskatzen du lan hori egitea. > > Egun, ordea, inoiz eskolatik pasa gabekoentzat euskara ikastarorik ez dago!!!! Ez hori bakarrik erdararik gabeko euskalduntze materialik ez dago... Eta gaztelaniaz ez dakiten etorkinak, harrigarria bada ere, euskararekin batera > gaztelania ikastera behartzen ditugu, horretarako ikastetxearen beharrik izango balute moduan. > > > **Helduen euskalduntze alfabetatzea** > > > <b>Helduen euskalduntzeari dagokionez</b> sakondu egin behar da azkeneko urteetan eginiko lanean. Mesfidantzak eta lehia gorria alde batera utzi dira, eta badirudi gobernuaren eta helduen euskalgintzaren arteko elkarlana inoiz baino errazagoa eta, beraz, oparoagoa dela. Irakasleen lan baldintzak hobetuz jarraitu beharra dago, lanbidearen prestigio soziala handitzeko. Euskaltegien mapa osatzeari ekin beharra dago behingoz, helduen euskalduntzea ahalik eta eraginkorrena izan dadin. Eta dibertsifikaziorako aukerak aztertu behar dira, helduen euskalduntzeak esparru gehiago har ditzan. Honetan ere, ausardia beharko da. > > Modelo berri bat eraiki behar da euskalduntzea, erabiltzea eta integratzea batera landuko duena eta horretan berbalagun eta antzeko ekimenek zabaldutako bideak sustatu behar dira. > > <b>Berbalagun egitasmoa bultzatu egin behar da</b>, baliabidez hornitu, gero eta gehiago izango diren euskaldun berriei euskara erabiltzeko aukerak emateko ekimen bikaina delako. > > > **Gizarte ekimeneko euskalgintza** > > > <b>Gizarte Ekimeneko Euskalgintzari dagokionez, administrazioarekin harreman-marko egonkorra</b> eskaini behar zaio, marko horretarako legealdi osorako iraupena bilatuz. Erakunde asko dira hizkuntzaren normalizaziorako lan eskerga egiten dutenak, euskararen berreskurapenean ezinbesteko lana egiten dutenak. Hala eta guztiz ere, urterik urterako plangintzak diseinatzera derrigorturik daude, sarritan ez baitute jakiten urte bi barru zein baliabiderekin > kontatu ahal izango duten. Batez ere hedabideen kasuan, legealdi osorako egonkortasuna eskaintzea behar-beharrezkoa da, esate baterako lurreko telebista digitalak euskaraz eskaintzeko proposamena egin nahi duten elkarteei begira. Horretan ere atzetik ailegatu nahi ez badugu, funtsezkoa da eragile sozialek eta administrazioak elkarlanerako bitartekoak aurkitzea, euskarazko eskaintza kalitatezkoa behintzat gure autonomia erkidegoko esparru guztietara > heda dadin. > > > **Teknologia berriak** > > > Euskarak teknologia berrietan tokia izan behar du: Internet, gailu mugikorretan, teknologia linguistikoan, etab.etan. Bertako hizkuntzen industria bultzatu eta sektorea trinkotzeko neurriak eta ekimenak abiatu. Hizkuntzen industrien I+G+b gunea antolatu (CIC-berbagune). Bertako industriari lehentasuna eman kanpokoaren aurrean. > > Interneten euskarazko edukiak ugaritzeko neurriak indartu, eduki entziklopedikoak bereziki. Interneteko euskarazko entziklopedia abian jarri. Kontsumo handiko produktuen lokalizazioa indartu. > > <b>Euskararen corpusaren normalizaziorako baliabide teknologikoak landu</b>. Euskararen analisirako oinarrizko tresnen azpiegitura indartu. Euskararen Corpus Orokorra, corpus eleanitzak, ahots-corpusak, etab. Euskaltzaindiak > euskararen corpus normalizazioaren abiadura azkar dezan baliabide ekonomiko handiagoz hornitu. > > Euskarazko produkzioa munduratzeko euskararen eta erdara nagusien arteko itzulpen automatikoa bultzatu. Euskarazko produkzioa, literarioa bereziki, hizkuntza nagusietara itzultzeko laguntzak handitu. > > > **Komunikabideak** > > > Euskarazko komunikabideen kontsumitzaileak aukeratzeko parada izan dezan baliabideak jarri behar dira, kalitatean aurrera egiteko lehia ezinbestekoa baita. Kalitatearen uretan sarturik, ezin aipatu gabe utzi euskarazko herri komunikabideetan diharduten kazetarien lan baldintzak eta prestigio profesionala. Helduen euskalduntzearen sektorearekin egin den moduan, profesional horien baldintzak hobetzeko planteamendu bateratua egin beharra dute administrazioak eta hedabideen enpresek. Administrazioaren laguntza zuzena ezinbestekoa da, lehia erdarazko komunikabideekin ematen baita lehenik; euskarazko komunikabideak baino hamaika gehiago direnak eta baliabidez askoz aberatsagoak direnak. > > > **Hizkuntza-paisaia** > > > <b>Herrietan dermio izenak</b> jaso eta seinalizatu. Gorde eta babestu ezean, aldaketa azkarrak eta sakonak gertatzen dira hizkuntza paisajean, populazio erdaldunaren proportzioa handia den eremuetan bereziki. Herri inguruko landen, basoen, iturrien eta erreken jatorrizko izenak jaso eta bide seinaleen bidez agerian jartzea lehentasunez burutu beharreko lana da. > > <b>EAEn ekoiztutako produktuetan</b>, bereziki jatorri izendapena dutenetan, euskararen marka bultzatu behar lirateke, produktuok lehentasunez euskaraz etiketatuta egon daitezen. > > <b>Era guztietako merkataritza eta zerbitzu guneetan</b> hizkuntza paisaia ele bietan jartzea lehentasuna behar du, bai kanpo errotulazioari dagokionez, bai produktuen izenei dagokienez ere. > > <b>Erdal abizenak erdaraz idatzita behar duten bezala</b>, euskal abizenak euskaraz idatzita behar lukete. Herri eta toki izenak bezalaxe, normalizazio zeinu litzateke abizenak ere behar bezala idatzita ikustea. > > > **Sentsibilizazioa eta euskararen bilakaeraren historia gizarteratzea** > > > Gaztelaniak horren beharrik ez duen arren, gaztelaniaren erabilera sustatzeko eta zabaltzeko kanpaina betean daude zenbait komunikabide eta erakunde une oro. Tamalez, sarritan gaztelaniaren sustapen kanpaina baino, gehiago dirudi > euskararen berreskurapenaren aurkakoa, komunikabiderik indartsuenen eskutik jasan behar izaten duguna (Ingurumaria horretan baizik ez daiteke ulertu, adibidez, PSEk oraintsu egindako Hizkuntza Politikarako proposamen sinesgaitza). > > <b>Kanpaina zorigaiztoko horien planifikazioa agerikoa den bezala, bistakoa da euskararen aldeko kanpainen ahulezia eta planifikazio urria</b>. Normalizazioak ezin du aurrera egin bizi duguna bezain giro gaiztotuan, baina ematen du normalizazioaren ardura nagusia duen euskalgintzako sektoreak, hau da, EAEko administrazioa, ez dela jabetu egoeraz, edo ez dakiela zer egin. Euskalgintzako beste esparru batzuei gertatzen zaien bezalaxe, aitor dezagun, bidenabar. > > Etxepare institutua, edota euskal kultur munduko (bere adierarik zabalenean) ordezkarien ekarpen jarraitua eta planifikatua ezinbestekoak dira euskararen eta euskaldunen irudia hobetuko badira eta eraso baztertzaile erdarazaleari aurre egingo bazaio. Baina horiekin batera euskararen aldeko jarrera irmoagoa eta askoz ohikoagoa erakutsi behar lukete ordezkari politiko euskaltzaleek, adibidez. > > <b>Euskararen gizarte-normalizazioaren alorrean I+G+B landuko duen erakundea</b> sortu behar litzateke, alorreko agenteekin elkarlanean. Izan ere, erakunde horren betebeharreko bat euskararen berreskurapen prozesuaren aldeko sentsibilizazio jardun jarraitua eta planifikatua antolatzea behar luke. > > > <br> > <b>Ildo bereko artikuluak</b> (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "Euskarari agindutakoak (I)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1235128716 > > - "Euskarari agindutakoak (II)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1235129448 > > - "Euskarari agindutakoak (III)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1235633376 > > - "Euskarari agindutakoak (IV)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1235633483 > > - "Euskarari agindutakoak (V)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1235720561 > > - "Euskarari agindutakoak (VI)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1235720672 > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1235128716/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com