Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Latina gazteleraren ama?...
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Agiñalde Kultur Elkarteko kideen iritzi artikulua duzue honakoa, Urtzi Reguerok *erabili.com*-en argitaratutako "Euskara gazteleraren ama?":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1233224552 artikuluari erantzunez. > Gure iritziz, hizkuntzen jatorria, edo zibilizazioarena, diziplina anitzek bat egiten duten azterketen bidez ikusi daiteke soilik. Filologia bera bakarrik ezin daiteke zientzia guztiz fidagarritzat hartu, ez bada testuinguru historiko batean eta froga zientifiko batzuekin aurkezten. Historia, Arkeologia, Etnologia, Geografia eta azkenik, Genetikak osatu behar du hain urruneko garaiak aztertzeko ikerketa oro. Ondorioz, arriskutsua iruditzen zait, ESPAÑA hitzaren jatorria dela eta polemika hutsetan sartzea (Riberok dio, EZPAIN hitzetik datorrela = ertza, ixkin, eta mendebaldearen bukaerarekin lotzen du) edo kontsonante eta bokalen galtze eta berrartzean oinarritzea soilik eztabaida (izan ere, Urtzik ez du ulertu, Riberoren kontsonanteen sortze piramidea, liburuan aurkitzen bada ere), Riberok euskararen oinordekotza azaltzeko erabiltzen dituen arrazoi filologiko eta bestelakoei jaramonik egin gabe. > > Eta esan nahi duguna adierazteko Beleian gertatu denaren adibidea jarriko dizuegu. Aipatutako gakoetan soilik oinarritu den pertsonak, hau da, arlo bakarrean oinarritu denak, ez die aurkikuntzei zentzurik aurkitzen eta ebidentzia ezeztatzen amaitzen dute. Eta hori da gure ustetan Beleiako Adituen Batzordeko kide batzuei gertatu zaiena, ostrakak beraien tesiekin bat etortzen ez zirenez... faltsutzat jotzea erabaki dute. > > Riberok, iristen den ondorioetara iristeko, bere bizitzako bi hamarkada baino gehiago pasa ditu antzinatik ezagutzen den toponimia guztiaren ikerketa alderatua egiten, historialari eta antzinako kronisten lanak aztertu ditu, bai goraipatuak, eta baita ahaztuak izan direnak ere. <i>Euskera madre del castellano</i> liburuan, egileak euskararen zahartasuna azaldu eta honen eragina gazteleran argitzeko, mertzenario eta soldadu erromatar andanak ezingo zietela bertako biztanleriari hizkuntza bat inposatu esaten du, eta inposaketa hau ezinezkoa dela frogatzeko dagoen eredurik garbiena euskaldunona da, izan ere, milaka urtetan iraun duen hizkuntzaren jabe gara. Euskaldunak beste kultura eta hizkuntzentzat eredugarriak garela ere aipatzen du, izan ere, milaka urtetan beste hainbat hizkuntza eta kulturari aurre egiteko gai izan gara. Beraz, latinari nekez egotzi dakioke hizkuntza erromantzeen amatasuna, eta honekin ez dugu esan nahi hizkuntza hauek aberastu ez dituenik. > > Autorearen zientzia oinarria zalantzan jartzen du Urtzik, baina errealitateak dio bere ondorio guztiak, hitzen azterketan eta arkeologia eta mitologian oinarrituak, zientziak baieztatzen ari dituela: GENETIKA (Alfontso Lizarduikoa: <i>Euskaldunen jatorri populazioen genetikaren argitan</i> Gaiak) eta ARKEOLOGIA (Atapuerca eta bere <i>Homo Antecessor</i>-a, <i>sapiens</i>-aren jatorria euroasiarra da eta ez afrikarra, diote orain, Rberok duela 25 urte esan zuen berdina). > > Bere liburu guztietan azaltzen den kontsonanteen deribazioen eskema, bere tesi filologiko iraultzailearen garapenerako oinarria da. Ribero Menesesen ustetan eskema hau ulertzen ez bada zaila dugu filologiaren zientzia ulertzea. > > Modu kuriosoan, azken hilabeteotan alor kulturalean aurrekaririk izan ez den muntai mediatiko baten ikusle bilakatu gara. Froga zientifikoak, C14-ren frogak eta Europako 5 izen oneko laborategi garrantzitsuenetatik eratorritako epigrafientzat egin diren patinen ikerketa kimikoak, gezurtzat onartu dira, aurkikuntzen baliozkotasuna edo faltsutasuna eztabaidatzeko bildu ez diren, aztarnategira atera ziren piezak eta estratoak <i>in situ</i> ezagutzera hurbildu ez diren bost adituen informeetan oinarrituta. > > Zergatik? Egia esanda, benetan sinetsi al dezakegu Beleian agertu den oro arkeologi baten adimen nahasiak asmatu duela? Ez zen garrantzitsuagoa izango egia azaleratzeko lan egitea? Agian, zuei, filologiako ikasleak (eta irakasleak) zaretenoi, akaso ez zaizue ardura Adituen Komisio horretan benetan zer gertatu den jakitea? Nola da posible filologiako informe batek mundu mailan onetsiak diren froga zientifikoak baliogabetzea? Ez ote da modu bat gauzak lehengo egoeran jarrai dezaten, irtetear dagoen errekaren ura bezalaxe? Hobe esanda, latina oinarri duten tesian jarraitzea? Ez ote ginateke, hauetako egoeren aurrean eta bakoitza bere arloan, askoz ere jarrera kritikoaren jabe izan behar? > > Gure hizkuntzaren jatorriaren inguruan eztabaida irekitzen saiatzeagatik Urtzi zoriontzen dut eta era berean filologo legegabeen ikerkuntzan jarrai dezala gomendatzen diot; baita ere Beleian gertatu dena argitzeko esanez entzuten diren gero eta ugariagoak diren ahotsei berea atxiki dezala eskatzeaz gain, bere pentsamendu iraultzailea kulturaren eta hezkuntzaren arloan aplikatu dezala, hori bai, beti ere, apaltasuna ahaztu gabe. > > <b><u>Pentsatu arazteko galdera bat (edo hausnarketarako): Zer gertatuko litzateke Beleian aurkitu den guztia baliozkotzat hartuko balitz? Nahiz eta lehendabiziko aldia ez izan, ez ote ziren filologiako oinarriak kulunkatuko?</u></b> > > Denon artean, eska ditzagun aurkitutako pieza guztien datazio berriak eta ziur asko, Urtzi, hor edukiko duzu orain arte ikasitakoa gainditu egin behar denaren froga. "www.irunaoka.net":http://www.irunaoka.net/. > > Ribero Menesesen tesia ezagutzera gonbidatzen zaituztet eta hasteko, <i>El verdadero origen de los Baskos: la primera humanidad</i>, ez du galbiderik. Edo bestela Imanol Agirreren <i>Vínculos de la lengua vasca con las lenguas de todo el mundo</i>. > > > <br> > **(ARANTXA ZABALA ARTOLA, Agiñalde Kultur Elkartearen izenean)** > > > <br> > <b>Ildo bereko artikulua</b> (ikusteko gainean sakatu) > > - "Euskara gazteleraren ama?":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1233224552 > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1234170561/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com