Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Iritzi-muinetik
» Haren, BERE, haien, BEREN(EUREN)
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Azken denbora hauetan nahasmendu handia dabil euskarazko izenordainen genitiboetan ("posesiboetan"). **Haren** eta **BERE**, **haien** eta **BEREN(EUREN)** (Mendebaldeko **EUREN** eta **BEREN** sinonimoak dira), gero eta gehiago irizpide argirik gabe erabiltzen dira, itxuraz. > Baten batzuek aterabide kiskila aurkitu dute, bereziki Hegoaldean: BERE ala haren, BEREN ala haien? Dudatan biok bota eta akabo arazoa! Horrela ditugu BERAREN eta BERAIEN epidemia, horiez besterik ez baitugu entzuten eta irakurtzen gure komunikabideetan. > > Zoritxarrez, arazoa ez da akabatua, BERE eta BERAREN ez direlako gauza bera, ez eta BEREN eta BERAIEN. BERAREN eta BERAIEK forma indartuak dira; BERE eta BEREN bihurkariak, erreflexiboak. > > Iparraldeko eta Nafarroako tradizioko araua oso argi izan da, eta etxetik euskara dakitenek ez diote inoiz hutsik egiten. Orain gazteen artean denetarik bada; Hegoaldetik bereizteko edo (hor dena BERE dela) haren eta haien epidemia dugu, hainbesteraino non "*Haren burua hil du", eta horrelakoak ere entzuten baitira (edo *"Agintariek haien legea inposatu nahi digute"; eta antzekoak). > > > **Iparraldeko araua** > > > Hegoaldean ez bezala, Iparraldeko araua zorrotza da eta ez du zalantzako edo fantasiako biderik ematen, eta hori gauza ona dateke ikasteko orduan. Ulertzea eta bereganatzea da kontua; agian errazago adibideak erabiliz. Horrelako batzuk proposatuko ditut segidan. Baina lehenago teoria pixka bat. > > Lafittek bere Grammaire-n horrela azaltzen du (92 or.) > >
Haren et heien sont des possessif non réfléchis; BERE et BEREN sont des possessif réfléchis.

Emploi de BERE et BEREN.- Le réfléchi dépend d'ordinaire du verbe à mode personnel de la proposition où il se trouve; il se réfère à un possesseur désigné comme sujet (NORK), complément direct (NOR) ou complément indirect (NORI) dans la forme verbale.
> > (Hots, jabea NOR, NORK edo NORI denean, erreflexiboa behar dela, BERE edo BEREN/EUREN) > > Bizkaierako gramatika batean ere arau hori onartu dute: > > Bizkai euskararen jarraibide liburuan hauxe dioskute (75 or.): > > - Izenordaina adierazoten dauen pertsonea - ekintzaren egilea edo jabea, edo ekintzagaz zerikusia daukana - aditzean agertzen bada, BERE genitibo bihurkaria erabili behar da: > > - Senarrak BERE bizimodua dau eta nik neurea > > - Iñakik onartuko dau nozonoiz BERE errua > > - Izenordainak adierazoten dauen pertsonea aditzetik kanpo geratzen denean beraren forma indartua erabiliko da: > > - BERAREN (haren) trebetasunaz fidatu behar dozu > > - Kepa nigaz haserre dago, baina nik BERAREN (haren) laguna izan gura dot > > > **Beste adibide batzuk** > > > - NORK denean jabea
(Jabea ageri denean, NORK atzizkia hizki handiz idatzia da) > > - AstoAK BERE burua lauda > > - Txakurrak katua mana eta katuAK BERE buztana > > - Besteen bartzak ikusi eta BERE zorriak ez ("Haien bartzak ikusi..." esan genezake) > > - ApezAK azken hitza BERE > > - BakoitzAK BERE opilari su > > - Nik zu zaitut maiteago txoriEK BEREN(EUREN) umeak baino > > - Lurrezko ontzietan ehorzten zituzten BEREN(EUREN) hilak > > - ArtistEK BEREN ikusgarria aurkeztu ziguten, eta denok goraipatu genuen haien lana. > >

> > - Garaziko artzainEK BEREN(EUREN) arrangurak adierazi dituzte Herriko etxean (eta haien hitzak arretaz entzun dituzte han zeuden guztiek) > > - San MartinEK BERE kapa eman zion pobre bati (haren biluztasunaz errukiturik). > > - Patakon lapur onAK BERE ahalegin guztiak egiten zituen aberatsei lapurtzeko (eta gero haien dirua pobreei emateko). Hortaz esakera: "Patakon, daukanak ez daukanari emon". > >

> > - Neron enperadoreAK BERE buruaz beste egin zuen > > - NeronEK oso iritzi ona zuen BERE olerkietaz > > - NeronEK BERE esklabo olerkaria hilarazi zuen (eta gero haren poesiak BEREganatu zituen) > >

> > - NagusiAK Kuban pasatzen ditu BERE oporrak, eta, bitartean, haren lanak morroi batEK hartzen ditu BERE gain. > > - Nafarroako agintariEK BEREN(EUREN) hedabideak erabiltzen dituzte nafarrak gogatzeko (eta haien jukutriaz leporaino daude nafar asko) > > - PolitikariEK BEREN(EUREN) iritziak azaltzen dituzte irratian (haien ustez, gezurretan ibiltzen direlako beste guztiak) > > - Ikasle borrokalariak ditu MirenEK baina haien aurrean badaki BERE lekuan egoten (Orain oporretan dabil Miren eta nik hartu dut haren lana) > > - GeronimoK eta haren gerlariek ez zuten errendizioa onartu eta BEREN(EUREN) askatasunaren alde borrokatu zuten beti. > > > - NOR denean jabea
(NOR atzizkia hizki handiz) > > - Mila urte igarota, urA BERE bidea / Gipuzkoarrok sartu dira Gazteluko etxean... > > - EguzkiA joan da BERE amarengana, bihar etorriko da eguraldia bada > > - AzukreA BERE lekuan ezarri behar da (azukrearen lekuan) > > - Ez da azukrea haren lekuan ezarri behar (gatzaren lekuan) > > - Cuzco-ko emakume futbolariAK BEREN(EUREN) barrutiko txapeldunak dira > > - Miren BERE senarrarekin joan da oporretara > > - Pantxika haren senarrarekin joan zen (beste baten senarrarekin) > > - Argi Maritxuren menpe ari zen lanean; orain haren lantegitik joan da eta BERE gain jarri da. > > - BERE ahoak galtzen du arrainA > > - Ama Euskal Herriaz naiz nahigabetua (...) BERE seme-alabek abandonatuA, nork barka lezake haien bekatua. > > > NOR eta NORK
(NORK eta NOR atzizkiak hizki handiz) > > - Iraultzaileek BERE tronotik kendu zuten erregeA, eta haren lekuan (iraultzaileEK) BEREN(EUREN) gobernu berria ezarri zuten. > > - MenditarrEK, hirira joaten direnean bizitzera, BEREN(EUREN) hizkera erabili beharrean, haiena (hiritarrena) erabiltzen dute, baita (herritarrAK) BEREN(EUREN) artean daudenean ere. > > - ApatxeAK BEREN(EUREN) artean bildu ziren (Apatxeen artean), baina Navajo batzuk ixilean sartu ziren haien artean (Apatxeen artean). > > > - NORI denean jabea
(NORI atzizkia hizki handiz) > > > - Antzinako legea: bakoitzARI BEREA > > - TxoriARI eder BERE habia > > - Amak alabARI BERE liburua itzuli dio (baina: AmAK BERE liburua utzi dio alabari)(Kasu hauetan testuinguruak adieraziko du jabea NORK ala NORI den) > > - Iraultzaileek erregeA BERE tronutik kendu zuten eta haren lekuan (iraultzaileEK) BEREN(EUREN) gobernu berria ezarri zuten. Errestaurazioa etorri zen gero eta erregeARI BERE tronua itzuli zioten. > > > - Menpeko perpausetan > > Perpaus bakoitza (nagusia eta menpekoa) independenteki hartu behar da, batzuetan zaila egiten dena. Baina badira kasu oso argiak. > > - (BakoitzAK) BERE mokanesaz sudurra garbitzeko // esan zien irakasleak haurrari. > > - Haren aholkua entzuteko / esan zion irakasleak haurrari ("BERE aholkua" esaten bada, haurren aholkua da) > > - Nagusiak langileei exigitu zien // BEREN(EUREN) greba utz zezaten (langileEK BEREN greba) > > - Nagusiak langileei exigitu zien // haren agindua bete zezaten (Nagusiaren agindua) > > - Hondartzara joan baino lehen, MaddiK BERE aitatxiri eskatu zion // haren txakurra BERE etxean har zezan ("BERE txakurra" esaten badugu, aitatxiren txakurra da). > > - Niri koinatak kontatu eustan zelan // haren amak, egun baten, eukin euazan... > > - Amatxi harek entzuten du // haren alabitxia holako gazteluan bizi dela urus... > > (Azken bi kasu hauek gutxitan aurkitzen dira, gehienetan perpaus nagusiaren NORK edo NOR jabeak "kutsatzen" du bigarrenaren posesiboa: "Nire koinatAK kontatu eustan zelan // BERE amak..." "Amatxi harek entzuten du // BERE alabitxia...). > >

> > Horra. Okerrak badira, zuzendu mesedez. Eta adibideetan ere segur esangarriagoak badira. Niretzat bereziki eskertzekoak izango dira kantuetatik edo esakera ezagunetatik hartuak, gogoan modelo gisa atxikitzeko. > > Hitz egiteko zaila bada ere, idazteko orduan kasu egin behar genuke eta zuzen ibili. Behingoz bederen zuzentasun gaixoak ez du ezertan egokitasuna kaltetuko... > > >
> **(ANUNTXI ARANA antropologoa eta idazlea da)** > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com