Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Iritzi-muinetik
» Kopuruen gorabeherak
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Kopuru baten gorabeheren berri emateko, **zenbat** igo edo **zenbat** jaitsi den esaten dugu. Gauza jakina izan arren, testuinguru batzuetan, datu jakin batzuk darabiltzagunean, zalantza sortzen zaigu, eta okertzat dauzkagun formak erabiltzeko tentatuta egoten gara. > **Prezioak, tenperatura...** > > > Albisteetan arreta handia ematen zaie prezio, tenperatura, interes-tasa eta beste datu askoren gorabeherei. > > > - Estatu Batuetako Erreserba Federalak puntu erdi jaitsi ditu interes-tasak. > > > Ikusten denez, halako esaldietan darabilgun egitura zenbat galderari dagokio. Okerra da, beraz, inesiboa (-n) erabiltzea. > > > - EZ > > - Gasolio litroa bi zentimoan merkatu du Repsolek. > > - BAI > > - Gasolio litroa bi zentimo merkatu du Repsolek. > >

> > - EZ > > - Rice australiar igerilariak bi segundotan hobetu du munduko errekorra 400 metrokoan. > > - BAI > > - Rice australiar igerilariak bi segundo hobetu du munduko errekorra 400 metrokoan. > >

> > - EZ > > - Tenperaturak bi gradutan egingo du behera asteburuan. > > - BAI > > - Tenperaturak bi gradu egingo du behera asteburuan. > >

> > - EZ > > - IBEX 35ek bederatzi puntutan egin du gora, eta 8.000ko maila berreskuratu du. > > - BAI > > - IBEX 35ek bederatzi puntu egin du gora, eta 8.000ko maila berreskuratu du. > > > Edozelan ere, aintzat hartu behar da Iparraldean badela beste modu bat. Iparraldean instrumentalaz (-z) baliatzen dira kopuruen gorabeherak azaltzeko. > > - Berrogoi ta hamar liberaz emendatu zioten urtheko paga. (Oxobi) > > > **Pertsonak tarteko direnean** > > > Igotzen edo jaisten diren kopuruak pertsona-saldoak direnean, oso sarri aurkitzen dugun akatsa da inesiboaz (-n) baliatzea. > > > - EZ > > - Fagorrek mila langiletan murriztu du plantilla. > > - BAI > > - Fagorrek mila langile murriztu du plantilla. > > > Zuzena da, baina «mila langile murriztu» entzun, eta esaldia hanka-motz sumatzen dugu. Beharbada, horregatik dabiltza hain zabal forma okerrak. Irtenbide bat instrumentala (-z) jartzea litzateke: «mila langilez murriztu du plantilla». > > Albiste-testuetan, berriz, beste joera bat igartzen da: esaldiak beste modu batera osatzea. > > - EZ > > - Gurutze Gorria berrehun bazkidetan handitu da, telebistako kanpainari esker. > > - BAI > > - Gurutze Gorriak berrehun bazkide berri batu ditu, telebistako kanpainari esker. > >

> > - EZ > > - 2.684 pertsonatan hazi da Nafarroako biztanleria lehengo urtean. > > - BAI > > - 2.684 biztanle gehiago zenbatu dira Nafarroan lehengo urtean. > >

> > - EZ > > - Aretoaren edukiera ehun pertsonatan murriztuko da, segurtasun-arrazoiengatik. > > - BAI > > - Aretoak ehun pertsona gutxiagoko edukiera izango du, segurtasun-arrazoiengatik. > > >
> (ASIER LARRINAGA LARRAZABAL Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da) > > > - Orain arte argitaratutako artikulu guztiak ikusteko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1084490076 > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com