Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Iritzi-muinetik
» Egindakoari eutsi eta egiten segi
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Euskararen Aholku Batzordearen baitan abian jarri den Euskara 21 ekimenaren Oinarrizko Txostenari Joseba Iņaki Etxezarretak egin dion ekarpena irakur dezakezue hemen. > **Testuingurua eta hainbat ohar** > > >
> Esker ona. > > Lehen hitzak, Oinarrizko Txostena osatzeko ahaleginean jardun dutenei zuzendu nahi dizkiet, "XXI. Mende hasierarako hizkuntza politikaren oinarriak" batzorde-atal bereziko kideok eztabaida bideratuago izatea eskertu nahi baitut. > > >
> Eztabaidarako ekarpen pertsonala. > > Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailari dagokion Hezkuntza Politikarako Sailburuordetzak gidaturik, eta Euskararen Aholku Batzordearen baitan, Euskara, XXI. Mendeko hizkuntza bizia, eguerokoa eta noranahikoa izenburua duen Oinarrizko Txostena (2008ko apilaren 29koa) aztergai delarik, "XXI. Mende hasierarako hizkuntza politikaren oinarriak" batzorde-atal berezian plazaratu den eztabaidan ekarpena egiteko asmoz, ondorengo orrialdeetan islatzen diren iritziak idatzi ditut, nire kabuz osatuak eta, beraz, horiei dagokien erantzukina nirea da, ez beste inorena. > > >
> Hezkuntzan eta hezkuntzatik. > > Aztergai jarri den auziak hamaika ikuspegi izan ditzake, guztiak zilegiak eta aberatsak, baina nire ekarpena, hau da, hemen idatzirik islatzen dudan jarduna, balizko ikusmolde horietariko batean bereziki kokatu nahi izan dut, dakidan apurra hortik jasoa dudalako eta edonolako eztabaidari hortik so egin nahi diodalako, hots, Hezkuntza alorrean eta eremutik. > > >
> Mugak. > > Euskararen herria Euskal Herria hartuta, kontzeptua Euskaltzaindiak bezalaxe erabilita, hots, "Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa (Beherea eta Garaia) eta Zuberoak osatzen duten multzoa", egin dudan ekarpenak badu muga dialektikoa, murriztaile, osoaren eta parte baten arteko alderaketa aberasgarria galerazten duena. Hala ere, muga hori leial eta ahal den ondoen gainditzen saiatu naiz, aztergai dugun Oinarrizko Txostena deritzan proposamenak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa hiru euskal lurraldeok osatzen duten Euskal Autonomi Erkidegora eztabaidaren edukia lotua baitu. > > >
> Gidoia. > > Eztabaidarako eskuratu zaigun Oinarrizko Txostenak berak bi atal nagusi ditu: atzokoari eta gaurkoari buruz baloratzen diharduena; eta etorkizun hurbila proposamenez marrazten saiatzen dena. Bi azpi multzo horiek ere izan dira nire ekarpenaren aldeak, funtsean, iraganaren eta gero aldiaren arteko joan etorrietan saiatua. > > > **Azken urteak. Oparotasunak eta miseriak** > > >
> Hezkuntzaren ekarpena euskara indarberritzean. > > Euskararen berreskuratze prozesuan, hezkuntza eremuko mekanismoek izan duten eragin nabaria (egun batzuek gutxiesteko joerari kontra jarri nahi diedana) analizatzeko espazioa ez da ekarpen honen mugetan landu daitekeena, baina merezi du gutxieneko aipamen batzuk gogora ekartzea, hainbat lagunek erakusten duten oroimen eskasa indartzea komeni delako. > > Euskal Autonomi Erkidegoari buruz ari garenean, bistan da Espainiako Estatuaren hizkuntza eta hezkuntza politikari buruz ari garela, eta geurea, euskal hezkuntzarena, ulertu eta interpretatzeko garaian, Estatuaren eskolatze prozesua aztergai dugun auziaren iturburuan jarri beharra dago. > > Eliza eta Gobernu espainola, hau eta hura, hura eta hau, biak, mende eta erdi luzean lehian aritu izan dira hezkuntzaren oinarri den eskola, tresna preziatua, beren kontrolpean izateko. Espainiak urte luze horietan zehar bizi izan zuen etendura sozialaren osagai bat, eta ez nolanahikoa, hezkuntza-politikan agerian zen, gizarte-talde desberdinen arteko lehia etengabekoa izan baita eskola-sisteman. > > Bi botere guneok, ordea, hizkuntzaren bi funtzioetan, komunikatiboan eta sinbolikoan, bat etorri ziren legeetan, arauetan eta praktikan, eta gainerako errealitateak (katalana, galegoa, euskara...) zanpatuz, gaztelania baliatu zuten Estatuko haur eta gazteak hiritar elebakar eta kultur bakarreko bideetara eroateko, lurralde, nazio eta herritar salbuespenik gabe. > > XX. mendeko lehen herenean Eusko Ikaskuntzaren, Euskaltzaindiaren eta Muņoatarren eraginez sortutako lehen euskal eskolen mugimendua ahantzi gabe, pasa den mendeko erdialdeko garaian abian jarritako Ikastolak eta helduen euskalduntze eta alfabetatze mugimenduaren ekarpena, lehenik, eta Gernikako Autonomi Estatutoaren ondotiko eskola euskalduntzea eta euskaltegi ofizialena garrantzi handikoak izan dira Euskal Herrian gaztelaniaren elebakar izateari galga jartzeko ez ezik euskararen indarberritzea gertatu ahal izateko ere. > > Euskal gizartearen sektore txiki batek abian jarri, gero eta sektore zabalagoetara heldu eta proiektua orokortzera iritsi den egitasmoa eta jarduna Euskal Herrian izan den eraikintza sozial errentagarriena dugu, bai euskararen berreskuratzeari dagokionean, bai identitate euskalduna eratzeari dagokionean, baita gizarte kohesioan osagai konpartituak baliatzeari dagokionean ere. > > Egindakoak, asko eta ona izan delako, pozten gaitu, baina ez gaude konforme, geure eremuan gehiago egin zitekeelako eta egin litekeelako, eta euskal gizartearen beste esparru batzuetan nola baita euskal administrazio publikoan egin dena hezkuntzan egin denarekiko eskasa zaigulako. > > Lege-marko egokia, hizkuntza-politika eraginkorra eta baliabideak, eta herritarren jarrera eta konpromisoa, hiru faktoreok, batera eragitea hizkuntzaren biziberritze prozesuaren arrakastaren bermerik handiena dela dioen printzipioarekin bat etorrita, geure historia laburrari so egingo bagenio, noiz eta zertan ondo ibili garen eta noiz eta zertan oker ibili garen ikasiko genuke. > > Ikastolen ikusmoldetik, EAEko hezkuntza-sistemaren lege-markoari eta hizkuntza-politikari dagokienean, esaterako, une latza eta gorririk izan bada, oraintxe hamabost urte gertatutakoa da. Hizkuntza-politikaren erabakiak "era esklusiboan" Administrazio Publikoarentzat gorde behar dela, sistema demokratiko baten ezaugarri lez, diotenek badute gertaera haietan hausnarketarako gaia. Gogora ekartzea komeni da, hots, Eusko Jaurlaritzatik ikastolak desagertzeko egindako ahalegin juridiko eta politikoa. Klase politikoari, oro har, baina Administrazio publikoaren kudeatzaile denari, bereziki, "herritaren jarrera eta konpromisoa" beste bi faktoreekin batera eman behar dela behin eta berriro gogora ekarri behar zaio, tamalez. > > Eztabaidan dugun Oinarrizko Txostenaren pasarte batean, 65. orrialdean, agertzen denak behar du erlatibizatze puntu bat. Testuak ondokoa dio: "Euskararen alde egitea ez da bakarrik erakunde publikoei dagokien lana, guztion zeregina baizik. Alde horretatik, ezin da ahaztu erakunde pribatuek ere badutela hemen lanik. Nolanahi ere, komeni da esatea, inork bere erantzukizunari bizkar eman ez diezaion, gizarte demokratiko batean herritarren mandatua eta ordezkaritza duten erakunde publikoei dagokiela hizkuntza politika definitzea eta garabidean jartzea." Ondo da, baina > "guztion zeregina" dela diogunean, gizarte demokratiko baten adierazlea ere bada hizkuntza politika definitzeko eginkizuna duen erakunde publiko horrek erakunde pribatuekin elkarrizketak eta, ahal bada, adostasunak lortzeko ahaleginak egitea. Ezta? > > Hizkuntzaren biziberritze prozesua bermatzeko aipatzen diren hiru faktore horiek besterik kontuan izan behar dute, hezkuntzaren eremura eta, bereziki, ikastetxearen joku zelaira etorritakoan, eskolak berak bestelako ezaugarri propioak baititu, bai garatzen duen jarduera multzo askotarikoak interbentzio ugari eta abagunez betea eskaintzeagatik, baita ikastetxean bertan jarduera anitz horien ingurumarian pertsonak eta giza taldeak elkar hartueman mota ugari eta abagunez betea eskaintzeagatik ere. > > Hain zuzen, hizkuntzaren biziberritzerako komenigarritzat jotzen diren hiru faktore aipatu horiek, beraz, hezkuntzak eskaintzen duen balio erantsia, gehitua, behar-beharrezkoa dute, soziolinguistikan dabiltzan askok kontuan hartzen ez dutena: eskola pertsonen gizarteratze, komunikazio, harreman eta elkarbizitzearen gune funtsezkoetarikoa da, ume eta gazteei dagokienean, familiek eskatzen eta ematen zaizkien zerbitzuei dagokienean, guraso eta irakasleen arteko harremanei dagokienean, ikastola edo eskola eta ingurune sozial eta instituzionalaren arteko interakzioari dagokionean, gurasoen euskalduntze, guraso prestakuntza eta eskola-kudeatzaile formazioari dagokionean, herri arteko ikastola edo eskola arteko sareari dagokionean... Osagai hauek guztiak eskolaren jardunean dira, pertsonen bizitza akademikora mugatzen ez direnak, alegia. Euskararen biziberritzearen ardatz den erabilera sustatu nahi duenak horiek guztiak kontuan hartu eta badu zer egina, alajaina. > > Horregatik asko egin dela, baina beste horrenbeste edo gehiago egiteko dugula diogu, egiten den hori era sistematikoago eta eragingarriago batean hezurmamitzea posiblea dela uste dugulako, baina, plan horiek guztiak tarteko direla, ez dezagun pentsa gure gaitz guztien soluziobideak hortik datozkeenik soil-soilik. Euskararen erabileran aurrerapausoak emateko askotariko eragileak, erabakiak eta politikak abian jarri behar dira, baina gakoa agintarien eta hezkuntza-eragileen arteko elkar lanean dago, horien ausardiaren, kemenaren eta borondatearen baitan dagoena, ezbairik gabe. > > > **Egungo argazkia. Mehatxuak, ahuleziak, abaguneak eta indarguneak** > > >
> Indar demografiko erlatiboa. > > Ikastolek hasita eta gainerako eskola-sareek jarraituta, euskaldun belaunaldi berriak kopurutan handitzea izan dugu lehen helburuetakoa. Eta bide horretan, euskararen ezagutza gehitzeari dagokionez, hezkuntza arautuan egin dira ahaleginik gehien-gehienak. > > Aurreikuspen haietan, belaunaldi gazteenen euskalduntzea ahalbidetuta euskararen kinka larria gainditzea aurreikusten bazen ere, hogeita bost urtez beheko adin taldeetan gertatu den biztanleen urritze progresiboak belaunaldi gazteenen garrantzia erlatibizatu eta biztanleria-piramidean daukan eragina apaltzea suposatu izan du. Eta horrek, besteak beste, euskararen ezagutzaren abiadura moteltzea ekarri izan du. > > >
> Faktore demografiko berria. Etorkinak. > > Euskal Herriko biztanleria zaharkitzen ari den aldi berean, sistema ekonomikoak eragiten dituen lan postuetarako behar den langile nahikorik ez du euskal gizarteak. Honen ondorioz, etorkinen emanaldi berria gertatzen ari da, joera hori etorkizun hurbilean indartuko dela dirudi, eta lehenago gertatu dislokazio demografikoaren eragina indartzea gerta liteke. > > Hezkuntza-sistemari planteatzen zaion erronka berri honen aurrean, berriro galdegai nagusia erantzun beharrean dago: zein izango da etorkinen emaldi berrien hizkuntza eta kultur erreferentzia? > > >
> Lanbide Heziketaren zuloa. > > Argi dago, ez dut uste inor zalantzan jartzen duenik, euskararen eta euskarazko irakaskuntzaren hedatzeari dagokionez, EAEko Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan indartzen ari dela, baina, Bigarren Hezkuntzan eta Unibertsitatean goraka egin arren, oraindik asko falta dela egoera erabat normalizatzeko. > > Baina, puntu ilunena Lanbide Heziketan dago. Ikastoloi gogoeta berezia eragiten digu datu honek, halabeharrez ikastolok historikoki presentzia izan ez duten hezkuntza-etapa baita. Lanbide Heziketako ikastetxeetan euskararen egoera guztiz kezkagarria da eta honen eragina erabakigarria da lan munduan euskara normalizatzeko egin beharreko urratsei begira. Beste hezkuntza-etapetan izan duen eragina kontuan izanez, ez legoke soberan euskarazko moduluak eta bestelako ikasketen eskaintzak lehenestea. > > >
> Curriculum berriaren eta hizkuntza-konpetentzien bide berria. > > Europa mailan erreferentziazko markotzat hartu dena, bai hizkuntzei dagokienez, bai hezkuntza-konpetentziei dagokienez, nabarmenki eragiten ari da EAEren hezkuntza-politikan, oro har, eta hizkuntza-politikan bereziki. > > Espainiako Gorteetan onetsia den Hezkuntzaren Lege Organikoak ezarri dituen arau berrien argitan, eta segidan Gobernu zentralak dekretu bidez erregulatzeko bidean agindu dituenak kontuan izanez, Eusko Jaurlaritzak abagunea baliatu du hezkuntza-sistemaren curriculuma norabide propioan abiatzeko, azken urteotan behatutako gabeziei soluziobideak eskainiz. > > Hezkuntzaren prozesuari, europar gomendioei kasu eginez, konpetentzietan oinarrituriko curriculum diseinua egin du, horien artean "komunikatzeko konpetentzia" delarik, euskara ardatz duen eleaniztasunari lekua egin dio, eta ikastetxe bakoitzak bere "hizkuntza-proiektua" izateko apostua eta babes normatiboa eskaini du. > > Ahozkotasna, hizkuntza-ekoizpena, jarioa, komunikazioaren naturaltasuna eta zuzentasunaren oreka dira, Informazio eta Komunikazio Teknologien presentzia eta rola, besteak beste, hezkuntza eremuan garenon aztergaiak. Curriculum berriak ekartzen dituenak ikastetxearen eskemak dantzan jarrito dituela uste dugu. Eta onerako izango delakoan gaude, hezkuntzaren kalitatearen mesedetan ez ezik, hizkuntz kalitatean nabariko dena. > > Euskeraren Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legea (1982ko azaroaren 24koa) errespetatuz, hots, derrigorrezko irakaskuntza amaitzen duten ikasle guztiek, jatorriz euskaldun zein erdaldun, elebidun orekatuak izan behar dutela agindutakoari atzerriko hizkuntzaren balio erantsia gehitu dio Eusko Jaurlaritzaren Curriculum Dekretuak. Lana emango duen bidea, baina hainbat urtetarako ibilbidea seinalatzen duena. > > > **Etorkizuneko norabideak** > > >
> Euskara ardatz duen eleaniztasuna. > > Euskaldunon etorkizuna ez da elebiduna, eleaniztuna da. > > Euskarak eskola eremuan hizkuntza nagusia izan behar du eta eskola eremuko hizkuntza-planifikazio guztiek baldintza hori bermatu behar dute. > > >
> Euskal kultura ardatz duen kultur aniztasuna. > > Euskal kultura ardatz, horren inguruan ukipen kulturak eta kultura unibertsala uztartzea nola baita etorkinen kulturak uztartzen dituen curriculum integratzailea gauzatu beharko da. > > >
> Euskara, komunikazioaren tresna eraginkorra. > > Euskara komunikaziorako tresna eragingarria eta hiztunentzat behar-beharrezkoa zein hiztun gaientzat erakargarria den hizkuntza bihurtu behar da, bai funtzio komunikatiboan, bai funtzio sinboliko eta politikoan. > > >
> Euskara, jarduera guztietarako baliabidea. > > Euskararen erabilera ikastetxean indartzeko egitasmoek eragingarriak izateko ikastetxe osoaren jarduera guztiak kontuan hartu behar dituzte. Eragotzi egin behar da kosta ahala kosta euskara hizkuntza akademiko soil bihurtzeko egun dagoen arriskua, hau da, eskola barruko esparruetan (eta ez guztietan) bakarrik erabilia izatekoa, ikasleen eskolaz kanpoko bizitzan inolako erabilpenik izan behar ez balu bezala. > > >
> Euskararen erabilera, ikastetxearen hizkuntza-proiektuaren xedea. > > Curriculum berriak ezartzen duen bidean, ikastetxean hizkuntzen erabilera eta trataeraren diagnostikoa egitea, helburuak definitzea eta lehentasunak finkatzea, eta lehentasunei erantzuteko lanak eta egileak abian jartzea. > > > **Ildoak** > > >
> Eskola, euskalduntzearen oinarria. > > Euskarak eskola behar du, gizarte-ekintzarik sentituenetakoa baita. Eskolak asko du euskaren alde egiten jarraitzeko, euskarari kultur adierazpen berriak errazteko, euskarari euskaldun identitatea garatzeko, euskarari funtzio komunikatiboa eta sinbolikoa bermatzeko. Eskolak asko egin du eta gehiago egin behar du. Eskola erlijiosoak, publiko edo estatalak, ikastolak... guztiak behar ditu euskarak, belaunaldi euskaldun berrien katea etenik gabe bermatzeko. > > Euskara izan da ikastolek hezkuntza eremura ekarri duten bereizgarria, euskal eskolaren osagai komuna eta ardatza. > > XXI mendeko euskal hezkuntza-sistemaren ezaugarri propioen elementu zentrala Euskara bihurtuko bagenu, hau da, ikastetxe erlijiosoena, eskola publiko edo estatalena, eta ikastolena, guztiok gutxieneko curriculum hori, konpartituko bagenu, bi mende luzetan zehar Estatuak eta Elizak euskal gizartean eragin zuten hizkuntz, kultur eta identitate kalteari buelta emateko urrats bateratuak egiten hasiak geundeke. > > Euskarak, hizkuntza orok bezala, iraun lezake irakatsia eta ikasia bada, hots, transmisioa bermatzen zaion heinean. Lan hori egiten ez duen eskolak jai du EAEn. > > >
> Lege-markoa hobetzea, gizarte-eragileekin batera. > > Euskararen biziberritze prozesuaren arrakastaren hiru faktoreetako izanez, Euskal Hezkuntza osoari babes juridikoa emango dion Legea behar-beharrezkoa dugu, azken hogeita bost urteotan ondo egin direnak sendotzeko, okerrekoak zuzentzeko eta berriak bideratzeko. > > Geure erkidegoak izango lukeen Hezkuntza Legea, historian lehena, EAEko hezkuntza-sistema XXI. mendean lekutzeko eta dinamizatzeko balio beharko lukeena, ezin da Euskal Eskola Publikoaren Legea egitean eta garatzean erakutsi zen "estilo traketsaz" onetsi. > > Hizkuntzari dagokionean, ondoko aspektuok, gutxienez, arautu edota arautzeko bidea egin beharko lituzke: > > - Ikastetxeen hizkuntz proiektuari babesa eta baliabideak. Egun indarrean dagoen hizkuntza-ereduen politika gainditzeko, EAEn ofizialkide diren bi hizkuntzak nahikotasunez eta erraztasunez eskuratzeko ez ezik Europako hizkuntzak ere eskuratu ahal izateko, euskara ardatz eta lekuan lekuko egoera kontuan hartzen duen eleaniztasun egitasmo bakarra abian jartzeko. > > - Hezkuntzan hizkuntz I+G+B egitasmoei babesa eta baliabideak. Euskararen erabilera ikertu, garatu eta berritzeko saioak egiten dituzten eskolak, eremu kurrikularrean eta ez-kurrikularrean, ahozkotasunean, aisialdian, kirolean, gurasoen prestakuntzan eta euskalduntzean... laguntzeko eta esperientzia-pilotuak, dagokien ebaluazioaz, martxan jartzeko. > > - Etorkinen euskalduntze prozesuari babesa eta baliabideak. Ikasle hauen kalitatezko eskolatzea bermatzeko, gainerako hezkuntza-konpentzietan kalterik ez sortzeko, ikas/irakaskuntza prozesuaren eta gizarteratze eta integratzearen komunikazio tresna den hizkuntza ezagutzeko eta erabiltzeko. > > - Bigarren Hezkuntzaren euskalduntze bizkortzeari babesa eta baliabideak. Maila guztietan (Lanbide Heziketa barne dela) euskararen erabilera indartzeko asmoz egitasmo osatu eta bateratua eduki behar delakoan, maila desberdinetan egitasmoak zehazteko, abian direnak koordinatzeko, irizpide komunen arabera antolatzeko, jarraipena egiteko zein halako egitasmoak garatzeko. > > - Informazio eta Komunikazio Teknologien garapenari babesa eta baliabideak. Ikas/irakaskuntza prozesuan, eskolaren gestioan, gestio akademikoan, barne eta kanpo komunikazioetan euskaraz jarduteko, euskararen erabilpenaren balizko espazioak handitzeko eta euskara berrikuntzaren ospeari lotzeko. > > - Jendeaurrekoan irakasleen euskarazko jarduna garatzeari babesa eta baliabideak. Euskara maila jasotzeko, hizkuntza baliatu behar dutenean sortzen zaizkien zailtasunei berehalakoan erantzuteko. > > - Profesional guztien euskalduntasuna lantzeari babesa eta baliabideak. Ikastetxeetan lan egiten dutenen euskalduntasuna eta euskara maila ona ahalbidetzeko, irakasleen prestakuntzari gainerako zerbitzuetan (heziketa bereziko langileak, begiraleak -jantokikoak, jolas denboran zein eskolaz kanpoko jardueretan ari direnak-, bestelako zerbitzuetakoak -zaindariak, sukaldariak, ea. -, etab.) ari direnak euskalduntzeko edo alfabetatzeko. > > - Gurasoen euskalduntze eta alfabetatzeari babesa eta baliabideak. Ikastetxean lantzen diren edukiak eta metodologiak aintzat zein haurrak hezteko dituzten gabeziei erantzun nahian, berariaz euskara ikasteko edota hobetzeko. > > - Nafarroan eta Iparraldean euskararen erabilerari babesa eta baliabideak. Ikastetxeetan euskararen erabilera indartzeko, administrazio edota gizarte eragileekin halakoak garatzeko eta lankidetza hitzarmenak izenpetzeko. > > >
> Egindakoari eustea eta egiten segitzea > > Ikastoletan badakite bereizten egoera politiko anitzetan jardutea zer den. Bi estatu, lau administrazio publiko, diktadura, errepublika, monarkia, konstituzioa, eliza espainola, eliza euskalduna, funtzionarioak eta bukaera gabeko abar luzea. > > Demokrazioaren aipamen ugari agertzen dira Oinarrizko Txostenean zehar, euskararen garapenak izan behar dituen ezaugarriez ari denean. Tamalez, sarri ahantzi egiten dugu euskararen garapena ez duela soilik Estatu frankistak oztopatu edota desegiten saiatu. Inork zalantzan jartzen al du Frantziako Estatuaren zigilu demokratikoa? Eta nor izan da gogorrago euskararekin, ikastolekin? > > Euskaltzaleak elkarteak antolatutako Kongresuan, 1931n, hauxe zioeten: > >
"Atzo Monarkiari galdegin genion, atzo ere Diktadurari eskatu genion geure haurrak euskaraz hezi zitzala, gaur eskaera bera Errepublikari egin diogu. Estatuko agintariak, atzokoak eta gaurkoak, monarkikoak zein errepublika zaleak, gor dira geure eskubideen aurrean. Haientzat Estatua dena da, interes gorena"
> > Behin irakurri nuen "askatasuna erresistentzian irabazten dela". Ez dakit horrela den ala ez, baina ikastolen adibidea esanguratsua dut eta Lizarran egin zen Nafarrroa Oinez hartako leloak zioen moduan "ezina, ekinez egina". Oso baldintza prekarioetan dagoelako, artean, euskarak bereari eutsi behar dio, eta aurrean bide luzea duelako, egiten segi behar du. > > >
> **JOSEBA IŅAKI ETXEZARRETA Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioko zuzendaria da)** > > > - Idazki hau, Euskara 21 ekimenaren abiapuntu izan den Oinarrizko Txostenari egin zaizkion ekarpenetako bat dugu. > > >
> Ildo bereko artikuluak (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "Hizkuntza politika berria gazte teknologikoentzat":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1222076254 > > - "Euskara, XXI mendeko hizkuntza bizia, egunerokoa eta noranahikoa":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1221729936 > > - "Euskara 21":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1221644603 > > - "Hizkuntza politikaren oinarriak berpentsatuz":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1216188244 > > - "XXI. mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak txostenari ekarpenak":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1215592315 > > - "HP21: Oinarrizko Txostena irakurri ondoko zenbait ohar":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1215426700 > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com