Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Atariko proboi, bai EDO ez? Ba, EZ
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> [ *Gaiarekin zerikusia duen digresio bat, hasteko*: Erabili al nezake ba **edo** juntagailu hautakaria halako hautua eskatzen duen galdean? Ez al nuke (derrigor edo) **ala** juntagailua erabili behar? *Jarraipena amaieran*. ] > <center><table cellpadding="20" class="taula"><tr><th width="40">*</th><th width="40">*</th><th width="40">*</th></tr></table></center> > > > Poztu naiz "Roberto Alkarterriren erantzuna":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1222333996 ikusita nire "Atariko probak. Bai ala ez?":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1221206802 artikuluari (aldi berean bere <a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1221054554">HABEren egiaztapen-mailak eta baliokidetza</a>-ren inguruko iruzkin zena, biak ere <b><i>erabili.com</i></b>-ek argitaratuak). Horrek aukera emango duelakoan eztabaida jarraitu ahal izateko, eta, batez ere, jende gehiagok hartu dezan parte, esperientzia gehiago partekatuz, eta ez gu bionak bakarrik. Ea zirikatzearen zirikatzez lortzen dugun azkenean EAEko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza (HPS) ere eztabaidan inplikatzea, eta euskara azterketa ereduen diseinuan erabakitzeko gaitasuna duten beste guztiak ere, modu irekian ez bada ere beren barne sanedrinetan behintzat. Ez legoke gaizki, eztabaida hau ez baita guztiz gauza alferra. Uste dut. > > Alkarterriren erantzunaren haritik planteatu nahi dut, niri gure azterketagintza honek, oro har, aspaldi piztu didan galdera/kezka bizi bat, ertz asko dituena, eta agian ertzok ere garrantzitsuago izan litezkeenak azkenean galdera bera baino: > > > **Justuak al dira atariko probok Euskal Herriko biztanleriarekin?** > > > Ze, itxuraz hala behar luke. Alkarterrik berak ere aldi pare batean aipatzen du irudiz ezin demokratikoagoa dirudien oinarria: <i>berdintasunez jokatu behar dugu ikasle edo azterketari guztiekin / berdintasunean neurtu behar ditugu beti azterketariak</i>. Eta ni beldur naiz, horretara narama nire esperientziak, ez ote diren gure azterketa sisteman, hain justu atariko probak, bereziki justu jokatzen ez dutenak azterketari guztiekin. Ze, labur: Ez al dituzte atariko probek, bereziki <i>euskara erabiltzaileak</i> <b>zigortzen</b>? Hau da, HPSren helburu diren <i>hiztunak</i>, euskaradunekin kontaktu aktiboan izaten saiatzen direnak, eta euskal hedabideak kontsumitzen dituztenak? Nik baietz uste. Eta aldiz <b>saritzen</b>, euskara soilik euskaltegian ikasi eta erabiltzen duten <i>euskaltegi-kume</i> hutsak edo? Beti ahalik eta urrunen dabiltzanak euskaldun aktiboekiko interakziotik, eta hauen euskara erabat <i>kutsatu</i> eta <i>nahasitik</i>, honek eta ez dielako batere balio atariko probak gainditzeko? [ Erraz aldera goazen <i>euskaltegi</i> deitzera, helduei euskara irakasten dien eskola mota oro, zaku berean, <i>euskara hizkuntza eskola</i>-edo deitu ordez. ] > > Baina eta hori hala balitz, egia balitz nik galdetu/iradokitakoa, bai ez litzatekeela batere justua izango, eta bai diskriminazio larria herri honetako pertsonen arterako, eta batez ere, maila desberdinetako euskaldun aktiboentzako. Eta seguru asko ezin kaltegarriago ere bai, euskararen eta euskaldunen etorkizunerako ondorioz. <i>Ala/edo</i> ez? Baina hala al da, nik galdetzen/salatzen dudana? > > Ze, maila guztietako atariko probetan eskatzen dena,<a name="ref1" href="#1">(1)</a> da, batez ere, erantzunen zehaztasuna, hauen balizko zuzentasuna, eta beti erantzun on bakarra aukeratzea (bide batez, oso antzekoak diren beste hiru-edo distraigarri azterketariak <i>txar</i> iritzi beharrekoen artean). > > Euskara erabiltzaileek aldiz, hau da, HPSk bilatzen dituen <i>hiztunek</i> (<i>jatorrizko euskaldun zahar onak; euskaldun zahar kaxkarragoak, baina bere euskara erabiltzen saiatzen direnak</i>; eta are <i>euskaldun etorri eta berri izaki</i> (ezin eskergarriagoa zaien ahaleginez), <i>benetan saiatzen direnak euskara erabiltzen, eta euskal <b>hiztun</b> izaten, euskara aktiboki erabiltzen duten haiekin interakzioan jardunez</i>, eta ere <i>euskaraz ditugun hedabide eskasetako euskara irensten</i>), ba, hauek guztiek interakzio honetatik ezin dute, ez dute inondik ere jasotzen, atariko probetan ezinbesteko dituzten zehaztasunak, balizko zuzentasunak eta erantzun bakarrak. Baizik eta guztiz alderantziz: forma ia guztien erabilera aukera plurala eta ez bakarra, gure benetako erabiltzaileak, benetako hiztunak, oso pluralak direlako, jatorriz, ikasketaz, tradizioz, euskara ereduz, euskara mailaz... Forma zehaztugabeak jasotzen dituzte, beti komunikazioaren eta interakzioaren <i>eterrean</i> disolbatuak, atariko probotan eskatzen zaizkien zehaztasun akademikoetatik urrun. Maizenik euskara batua ez diren formak jasotzen dituzte. Eta oso maiz ere bai, gaur eguneko euskara estandarraren ohitura estuetatik bestelakoak diren euskara formak, ezjakintasunean baztertuak edo, nahiz ofizialki inork ere deklaratu ez dituen ez-batu edo txar. > > Ziur, azterketarioi ere, euskaldunen komunikatzeko forma horien aniztasun eta aberastasunak baliagarri izango zaizkiena, ahozko probak aiseago pasatzeko, edota are idatzi libreetan ere naturaltasunez eta aberastasunez jarduteko, eta hauek errazago gainditu. Baina ez atariko probotarako, ezta? > > Eta ez dira bakarrik Euskal Herriko kale(anitzeta)ko ahozko hizkera arruntak nahasgarri gertatzen zaizkionak atariko probako azterketari gizagaixoari. Baita ere gure hedabideetako ahozko eta idatzizko hizkera arruntak, ezta? Ze, atariko probetarako eskatzen den zuzentasun ereduen arabera, zenbat irrati-telebistetako esatari, berriketari, elkarrizketatu... dira fidagarri eta eredugarri atariko probotako eredurako? Bat bera ere ez. Eta berdin aldizkarietako edo <i>Berria</i>-ko artikuluetako euskararekin, ezta? Testurik zainduenean ere aurkituko du irakasle saiatuak, bere zoritxarrerako, adibide pare bat edo hiru, bera euskaltegian hainbesteko ahaleginez azaltzen saiatzen ari den ereduz bestelakoa. Orain dela gutxi arte liburuak ziren eredu zainduena erakusten zutenak. Orain horiek ere ez ja, konturatua naiz. Eta edonola, ze liburu egon liteke idatzia Euskaltzaindiaren 2006ra bitarteko erabakiak (bakoitza bere neurrian, hori bai) kontuan hartuta, EGArako eskatzen den bezala (urtero espres EHAAn argitaratuta, Euskaltzaindiaren aurreko urte edo bi urtera arteko erabakiak aipatuz)? Ze hiztunek hitz egin lezake, nahita ere, inork bi urte lehenagora arte baturako proposatu dituenak bakarrik erabiliaz, euskaldunok geurez darabilgun aukera aniztasunaren artetik (areago, kontuan izanda, maiz ahazten bada ere, Euskaltzaindiak ez dituela euskararen erabilerok <i>txartzat</i> ematen, nahiz eta bategatik edo besteagatik hauek proposatu ez euskara baturako). > > Euskara erabili honetan murgildua den <i>hiztunak</i>, nahasmena baino ez du bereganatuko, atariko probak zuzen erantzun ahal izateko. Nahiz eta euskaltegira ere joan (behar), orduan bereziki ikastera, euskara guztion artetik, zein izango den uneko aztertzaileak eskatuko dion forma. > > Ze, <i>izorrai</i>!, atariko probak gainera beteta aurkituko ditu, hain zuzen, euskaldun erabiltzaile aktibook erabiltzen dituzten formak dakartzaten distraigarriez, kasuan aztertzaileak bereziki gaitzetsi nahi dituenak, eta horretarako bereziki zigortu. Halakoak tranpa hutsa bihurtzen dira euskal hiztunarentzat, euskara erabiltzailearentzat, nolabait saritua sentitu ordez bere burua <i>erabiltzailetasun</i> horregatik, agian errazago sentitu lezakeena beste probetan. Azken batean, euskara erabiltzaileak ez du bakarrik euskara ezagutu beharko, baizik eta bereziki eskatuko zaio bera filologo bihurtzea, eta gauza izatea diskriminatzeko entzuten eta irakurtzen dituen euskara mota guztien artean, zein den, eta gainera zein ez, kasurik hoberenean Euskaltzaindiak baturako aukeratu duen hura, eta nolanahi ere uneko aztertzaileari egokien iruditu zaiona, euskara posible eta erabili guztien artean. Azterketariak nahitaez <i>euskaltzain-pitagorastxo</i> izanez bukatu beharko du atariko probok ziurtasunez pasatu nahi baditu. <i>Ala/edo</i> ez? > > Eta hala bide batez azterketariari ematen ari gatzaizkion mezu subliminal, edota ezin agerizkoagoa, ez al da, zenbat eta gehiago murgildu euskal munduan, zenbat eta euskara eta euskaldun gehiago ezagutu, okerrago duela, nahasmena handiago izanen duela atariko proba pasatzeko, eta hobe duela (hori gainditu bitartean behintzat) ahalik eta gehien urrundu euskara erabilitik, eta euskara ahalik eta akademikoena ikasi dezala hasieratik? Hori al da HPSek zabaldu nahi duen mezua? > > Garbi dago. Duten zehaztasun, zuzentasun, erantzun on bakar eta beste oso antzeko distraigarri -maiz erabiliak diren- gehienen gaitzespen eskaerekin, atariko probek <b>saritzen</b> dute <b>euskara soilik euskaltegian ikasten eta erabiltzen duen <i>euskaltegikumea</i></b>. Ze, azterketaria bizkorra da beti, beharrak eraginda. Eta lehenik euskara erabiliaren nahas-mahasean sartu ordez, gero horretatik filologo lana egin behar izanda, soilik aztertzaileari gustatzen zaizkion formak aukeratzeko euskaldunen erabilera anitzen artetik, azterketariari askoz ekonomikoago, errentagarriago zaio hasieratik zuzenean hastea soilik euskara akademikoak-edo erabaki eta erabiltzen dituen formak ikasten. Hauek, dauden distantziara daudela ere, euskararen inguruetako benetako erabileretatik. Zertarako behar du ikasle/azterketariak nahasmen(handir)ik inguruetako benetako hiztun petralekin, tituluak atera bitartean behintzat? Gero ikusiko du aurrerantzean zenbateraino gogo geratzen zaion benetako <i>baskoekin</i> interakzioan saiatzeko. > > Balizko integrazio horretan ere ordea, zailtasun bat gehiago izango du guk ikasketa prozesuaren bitarte guztian eskaini diogun euskara akademikoa, honek bitarteko gutxi ematen diolako ikasle/azterketariari interakzio horren maila apalenak erraz eta arrakastatsu eman ahal izan ditzan, nahiz eta sobera errekurtso eman, gaur egungo liburuak irakurtzeko, edo, batez ere, azterketak gainditzeko. Zer gertatzen da, EGAdunak ere ezin badio gero Bermeoko, Aramaioko, Arizkungo edo Azpeitiko haurrari/hiztunari itxuraz ulertu anbulatoriora laguntza eske hurbiltzen zaionean? > > > **Atariko proba? Hizketa proba** > > > Ez dakit nik atariko probarik behar den. Probaren bat bai noski inoren euskara maila ziurtatzeko. Zer interesatzen zaigu ordea (administrazioari, eta Euskal Herriari)? > > 1. Gaur eguneko titulazioetako "behe" mailetan (A2 -Hizkuntza Eskoletan-, B1, B2), denoi interesatzen zaigu zalantza gabe, azterketariak <b>ahozko hizkera menderatzea</b>: > > - Batetik, bakoitzak bere mailan <i>inguruko</i> euskara gero eta gehiago, baina hasieratik, <b>ulertzea</b>: > > - Ahozkoa: inguruko hiztunena eta hedabideetakoa ere. > > - [ Eta baita ere bakoitzak bere mailan idatzizkoa -inguruko hedabideetakoa eta orokorra-. ] > > - Eta bakoitza bere bere mailan gero eta hobeto moldatzea bere ahozko interakzioan inguruko euskaldun aktiboekin, <i>ia</i> arazorik gabe jardun ahal izan dezan arte (B2 maila?) inguruko jatorrizko euskaldun arrunt aktiboekin. Maila bakoitzean izatea gauza, erabilera praktikoan, eskatutako komunikazio helburua <i>ulergarritasun</i> eta <i>eraginkortasun</i> nahikoz betetzeko euskaraz, beste euskaldunekiko interakzioan. (Zenbat eta zuzentasun gehiagoz, hobeto. Baina helburua ez da zuzentasuna. Eta gutxiago, Euskal Herri(et)an barrena ditugun hainbeste eredu zuzen desberdinekin.) > > - [ Maila hauetan, ez zaigu bereziki interesatzen azterketarien idatzizko gaitasuna frogatzerik. Ezin dutelako berez argitaratzeko edo artxibatzeko moduko ezer idatzi, eta ez dutelako horretarako beharrik ere -gutxiago, kontuan izanik gaur eguneko C1 tituludunen testuak ere nekez direla argitaragarri edo artxibagarri euskara estandar -ez ja <i>on</i>- gisa, aurretik galbahe handi bat gabe behintzat-.) > > Gehienera ere, nahikoa genuke maila bakoitzean ulertzeko adinako euskara idatzia eskatzearekin, probari, zuzentasunari bezala, batere lehentasunik eman gabe mailotan. ] > > - [ Eta noski, ez zaigu mailotan batere interesatzen ezagutzea azterketarien gaitasun filologikoa atariko proba pasibo-mikrolinguistikoak gainditzeko, hauek ez dutenez gero inongo zerikusirik, ez euskara erabiltzaileen euskara ulertzearekin, eta ez hauekin -batez ere ahoz- komunikatu ahal izateko gaitasunarekin. (Nahiz eta jakitea inoiz ez den txarra, noski. Baina eskatzea?) ] > > 2. Harik eta azterketariak, ahoz, jatorrizko euskaldun arrunt onaren pareko maila bat lortu dezan arte (C1-EGA <i>ahozkoa</i> edo, ondo sarituko dioguna). > > Eta orduan, behin ahozko maila hau lortutakoan, eskatu diezaiogun azterketariari gauza izatea maila hau modu alfabetatu eta jantzian emateko idatziz ere (C1-EGA <i>idatzizkoa</i> edo). Hau da, > > - Ahozko C1 maila eskuratu duen euskaldun zahar edo jatorrizkoari, maila hori saritzeaz gain, eskatu diezaiogun gero, eta saritu diezaiogun, alfabetatzea, lehenago ahozkotasuna saritu diogun bezala, maila horretako alfabetatua ere behar dugulako. > > - Eta berriz, euskaldun berri etorriari, eskatu diezaiogun, eta saritu, lehenik, euskaldun zaharren mailaz mailako <i>ahozko erabilera</i> bereganatu dezan, benetan behar dutena hauekin komunikatzeko, denbora galarazi gabe A2, B1 edota B2 mailetan, gauzak idatziz ezin zuzenago emanaraziz (inoiz argitaragarri edo artxibagarri ezin izan litezkeen idatzietan); edota okerrago, zehaztasun eta zuzentasun alferrikakoenak eskatzen dizkieten atariko probak pasaraziz, hauek batere laguntzen ez dietenean euskaldun aktiboekiko interakzioan. > > Eta ahozko komunikazio maila duina eskuratzen duenean, eta saritzen (euskaldun arrunt onen ahozko C1 maila bertsua), orduan eskatuko diogu, eta saritu, hauei ere, maila idatzi alfabetatua. Bitartean, hiztun ona ez den bitartean, alferrik dugu alfabetatu ona izatea, eta horretan denbora galtzea. > > > **Euskaldun ez direnak, lehenik euskaldundu. Jada euskaldun direnak, euskal hiztun hobeak bihurtzen laguntzeaz gain, euskaraz alfabetatu** > > > Horrek dirudi bide eraginkorra, bai administrazioarentzako, eta Euskal Herriarentzako. Ez du zentzu handirik artean euskaldun ez direnak alfabetatzen nekatzeak, eta gutxiago alfabetatze maila horiek eskatzea artean euskaldundu gabe daudenean. Uste dut askok eskatu dutela halakorik nire aurretik. Eta gogoan ditut orain, J. Urruxulegi (<i>Nor-Nori-Nork... ˇal diablo con ellos!</i>, <i>Berria</i>, 2005-I-8), edo A. Zarragaren lan osoagoa (<i>Hizkuntza plangintzak eta euskalduntze-alfabetatzea, elkarren osagarri</i> (<i>Bat. Soziolinguistika aldizkaria</i> 62, 2007, 105-117; maiz hitzez hitz jarraitzen zaiona M. Jaio, L. Martinez eta A. Zarraga beraren <i>"Ikasleen motibazioa, hizkuntza plangintzak eta euskalduntze-alfabetatzea, elkarren osagarri":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/dokumentuak/2007/arkaitz_zarraga_hiznet.pdf</i> lanari; edo artikuluan aurrera jasotzen ditudan J. Lizarralderen espiritu bereko hitzak. > > > <b>Eta entzumena? Eta irakurmena? [ Eta idatzia? ]</b> > > > Eta bitartean, irakurria eta idatzia ere erabiliko ditugu noski ikas-prozesuaren mesedean, (ia) denok dakigunez geroztik aldez aurretik alfabeto latinoan irakurtzen eta idazten. Ez ordea euskara idatzia ahozko euskara erabiliari kontrajarri beharrean, gaur egun maiz bezala. Baizik eta hau ere beste euskara mota bat gehiago bezala hartuaz, zeinetan ere komeni zaien ohitzea ikasle/azterketariei, hau helburu bihurtu gabe, behintzat ahozko C1 izan eta gerora arte. > > Eta neurtu liteke euskara idatziaren ulertze maila ere proba aktiboen bidez, irakurria kontatzeko eskatuz, ahoz (edo idatziz ere), proba pasibo, azkenean mikrolinguistikoak, eskatu gabe, ezer gutxirako balio digutenak zuzenean hiztunak lortzeko helburuan. Eta are sormenezko idatzi librea ere, ezin hobea da ikasketa prozesuan norberaren hausnarketa praktikorako, eta baita ere ahozko sormena bultzatzeko, ikasleari biak uztartzeko bideak ongi erakutsiz gero (idatzien ahoskatze aktiboak, hurbileko ahozko hizkerarako jauziak idatzitik...). > > Eta beste hainbeste egin behar askoz gehiago interesatzen zaigun entzunaren ulermenarekin, zeina ere eskatu lekiokeen azterketariari modu aktiboan kontatzeko ahoz (edo idatziz ere), proba pasibo, eta beti maila batean mikro-linguistikoak bihurtzen direnetan, murgildu beharrik gabe. > > > **Euskara aktibo hurbilen ulermen gaitasuna** > > > Asko interesatzen zaiguna da ordea, entzunez ere euskaldun berri etorria lehenbailehen izatea gauza <b><i>inguruko</i></b> hiztun aktiboen euskara ulertzeko. Hasieratik izatea gauza, anbulatorioan lan egiten duen mediku, erizain edo laguntzailea, bertako haur/hiztunen interakziozko hizkera samurrena ulertzeko <i>Ondarrun</i>, Legution, Lesakan, Zarautzen edo Baigorrin (oraindik inor bada bertan euskara egiten duenik). Eta horretarako, bertako azterketarako, edo honen ondorenean, prestatu beharko du ikasle/azterketariak espres bertako hizkuntza ulertzeko (<i>ze in biot</i>...-en antzeko euskarak Bizkaia inguruan, <i>zer egin behar dut</i>...-en itxurako neutroez gainera), gaur egun guztiz baztertua dagoena, besteak beste azterketetan ez delako horrelako ezer behar. Eta bertako, inguruko euskararen ulertzeko gaitasuna maila behenetatik eskatu eta bultzatu behar da, bestela ez dagoelako interakzio posiblerik bertako, hurbileko euskaldun aktiboarekin, zer zen bilatzen ari ginena (Euskal Herria, eta administrazioa ere, bere Hizkuntza Eskakizunen helburuetan ezin argiago lehenengo mailetatik). Nahiz eta gero tituludunari ere onartu beharko zaion berak ahal duen moduan egitea bere mintzoa, nahikoa lan izango du eta, eta soilik berak nahi edo ahal duen neurrian hurbiltzea hau inguruko ereduetara. > > Eta horrela landu beharko dira bereziki, inguruetan eta hasierako mailetatik, beren ezaugarriengatik eta baturako duten distantziagatik berezitasun nabarmenenak dituzten hizkerak. EAEn, batez ere <i>bizkaierazko/mendebaleko</i> hizkeraren ulermena (eta are bideratu ikasle/azterketariak bere nahieran bertako hizkeran egin lezakeen interakzio aktiboa, bertako euskaldun aktiboekiko integraziorako bidea erraztuko diona), eta lekuan-lekuan <i>erdialdeko euskara</i> batez ere <i>ahozkoen</i> berezitasunak ulertzeko gaitasuna (Mendaron, Azpeitian, Zaldibian, Leitzan edo Oiartzunen). Eta EAEtik kanpo, <i>nafarrera</i> Nafarroa Garaiaren inguruetan, <i>zuberera</i> hau erabiltzen den eremuen inguru, edo <i>lapur-nafarrera</i> iparralde inguru osoan. Eta mailaz maila igoaz ere ulermen eremuak, derrigorrean iritsi arte ahozko C1 mailan azterketari guztiak gai izatera ulertzeko, diren bazterrekoak direla, eta beraiek hitz egiten dutena hitz egiten dutela ere, gutxienez Euskal Herri zabaleko hiztun (behintzat) jantzien-edo jarduna. Eman dezagun, Bizkaia Irratiko, Nafarroako Irrati(Euskaldun)en Sareko, Iparraldeko Euskal Irratietako, eta are Xiberoko Botza-ko esatari edo hiztun jantzien mintzoak (bide batez, irratiak guztiak zeinen emanaldiak jaso litezkeen gaur egun gutxienez grabatuak eta gehienak zuzenean ere internet sarean). Zenbat erabiltzen dira hauek gaur egun euskaltegietan? Ez al du ba, legez, EGA-C1eko tituludunak gauza izan behar euskaldunekin, Euskal Herri(eta)ko euskaldunekin interakzioan jarduteko gauza izan behar? Hala soilik hizkuntza batuena egiteko gauza den hiztunarekin? Eta hori ez da bakarrik C1en helburu, baita ere B2, B1 edo A2koa ere, Europako Erreferentzia Marko Bateratuan. <i>Ala/Edo</i> ez? Zergatik ez da lantzen? Azterketetan eskatzen ez delako, legea bete gabe. Eta beraz, "denbora galtzea" delako. <i>Ala/Edo</i> ez? > > **Eta euskara eredua izan behar dutenak? Maisu/maestra/irakasleak, kazetariak, idazle profesionalak, itzultzaileak, euskaltegietako irakasleak?** > > > C1en <i>ahozko</i> mailak behar du izan euskara erabiltzailearen ahozko gaitasuna, maila nahikoa eta duina, aitortzeko modua. Eta baita ere C1en <i>idatzizko</i> mailak, euskara erabiltzailearen idatzizko gaitasuna aitortzekoa, euskara idatzia maila duinean erabiltzeko gaitasuna duela ziurtatuko diona (unibertsitatetako euskal adarretako ikasleari, idazkari lanak euskaraz (ere) egin behar dituenari, bere txostenak euskaraz (ere) idatzi behar dituen mediku edo erizainari...). > > Baina berez, bai batuan, bai euskalkietan, euskara eredugarria erabili behar dutenei, eta besteentzako eredu izan behar dutenei ingurukoengan duten eragin zuzenekoagatik, maisu/maestrei, irakasleei, kazetariei, idazleei, itzultzaileei, euskaltegietako irakasleei, guztiei uste dugu dagoeneko hasi behar zaiela C2 ere eskatzen (hasia ere den bezala). Eta honekin, aurreko agirietako gaitasun guztiak maila gorenean erakusteaz gain, hau da Euskal Herriko euskara aktibo (jantzi) guztiak maila duinean ongi ulertzea eskatuta, eta euskararen erabilera gaitasun aktibo gorena eskatuta, bai ahoz eta bai idatziz (eta are euskalkian ere hala behar denean), bai eskatu beharko litzaizkiguke guri gaur egungo atariko probetako prestaerak eskatzen dituen <i>kutixia</i> filologiko guztiak, eta are gehiago, ondo modu eguneratuan bereizteko forma batu estandarren, euskalkietakoen, eta arrotzen artean. > > Eta horregatik baita ere, seguru asko, itzulpen gaitasuna. Maila honetako agiridunak bere gaitasuna erakutsi dezan jakinaren gainean ihes eta isuri egiten gure inguruko hizkuntza ofizial erraldoien mendekotasun itsu eta orojaleari (espainola hegoan, frantsesa iparrean), modu duin eta eredugarrian. > > > **1989ko dekretuaren espiritu ahaztua, baztertua, berreskuratu?** > > > Izan ere, bada kontu honen guztiaren azpian, azterketariari eskatzea komeni zaigun gaitasunen arteko desorekaren arazoa. Eta arazo hau, artean modu nahikoa lotugabean baldin bazen ere, jada aurreikusia zuen bere garaian EAEn (Kanadako Quebec-eko administrazio frankofonoaren esperientzietatik-edo ekarria nonbait), <i>Hizkuntz Eskakizunak</i>-eta sortzen eta arautzen zituen 224/1989ko urriaren 17ko dekretuak (<i>Herri-Administrazioetan Euskararen Erabilera Normaltzeko Plangintza arautzen duena</i>; EHAA 1989-VIII-27; Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeak xedatutakoa arautzen-edo duena). Eta 7.081 orrialdean oso koadro garbian erakusten du, gaur egun ezin harrigarriago egingo zaigun moduan, nola 3. HE -hau da C1, EGAren parekoaren-, 2. HE (B2) eta 1. HEetako agiridunek (B1), euskara <i>ahoz</i> zein <i>idatziz</i> ulertzeko maila <i>bera</i> erakutsiko duten, hau da, EGAdunek duten erabatekoa nolabait -dekretuak berariaz <i>B maila</i> deitzen duena-. Baina eta aldiz nola ez zaien maila berau eskatuko, idatziz, ez 1. eta 2. HEdunei. Eta ezta ere ahoz 2. HEkoei. Eta hain zuzen desoreka horretan (ere?) oinarritzen da HE maila desberdinen arteko desberdintasuna. Koadroa bera gogoangarria da: > > > <center><table class="taula" border="3"><tr><td><br></td><th colspan="2">AHOZKO TREBETASUNAK</th><th colspan="2">IDATZIZKO TREBETASUNAK</th></tr><tr><td><br></td><th>ULER.</th><th>MINTZA</th><th>IRAKUR.</th><th>IDAZ.</th></tr><tr><th>1.H.E.</th><td align="center">B</td><td align="center">A</td><td align="center">B</td><td align="center">A</td></tr><tr><th>2.H.E.</th><td align="center">B</td><td align="center">B</td><td align="center">B</td><td align="center">A</td></tr><tr><th>3.H.E.</th><td align="center">B</td><td align="center">B</td><td align="center">B</td><td align="center">B</td></tr><tr><th>4.H.E.</th><td align="center">C</td><td align="center">C</td><td align="center">C</td><td align="center">C</td></tr></table></center> > > > Zer gertatu da ordea, geroztik, oraindik uste dugunean dekretua bera indarrean dagoela? Ez dugu uste dekretua inoiz aplikatu denik horrela. Badira nonbait ez betetzeko jaiotzen diren legeak. > > Europako Erreferentzia Marko Bateratuak ere espres aipatzen du hizkuntza agirietan halako desorekak aitortzeko aukera, lekuan lekuko beharren arabera. Ez al du segitzen horrek gure beharra izaten, gaitasun guztiak maila bateratu berean aitortzen ibili ordez, gaur eguneko EAEko baliokidetze dekretuak egin nahi duen bezala -bide batez 1989koa baliogabetu gabe, beraiek jakingo dute zelan-? > > > **Amaitzeko** > > > Gauza asko esan dut hemen, ziri asko, espero dut, nahikoa izatea eztabaida pizteko, areagotzeko, edo publiko egiteko. Ez da erraza proiektu oso baten azalpena lau hitzetan egitea. Beti izango da azalekoa, eta aldi berean hitz gehiegi agian. Baina honen ondoren, ulertu liteke seguru asko, zergatik ez dudan partekatzen Robertoren ustea esaten duenean <i>«euskal hiztun berriak sortzea baldin bada helburua, kontua ez d</i> [ ela ] <i>hainbeste hizkuntz eskakizunetan zer-nolako azterketa egiten den»</i>. Gaur egun euskara ikasi nahi/behar duen (ia) guztiak, <i>hiztun</i> bihurtu nahi edo ez, (ia) derrigor prestatu behar duelako (EAEn behintzat) azterketa. Eta hau gaur egun diseinatua dagoen eran, nire ustez, oztopo bihurtzen diogulako aldi berean eta hasieratik <i>hiztun aktibo</i> bilakatu nahi duenari. Horregatik uste dut ere nik ezin dugula hasieratik eztabaidatu gabe utzi, eta asko komeni zaigula eztabaidatzea <i>zer-nolako atarikoa izan behar duen</i> eta honen <i>zein atal diren egokiak</i>, nahiz eztabaida ez jaitsi gaur eguneko <i>item</i> partikular bakoitzera. Hori da behintzat nire irudipena. > > Eta Robertok dio bere gaur egungoen itxurako atariko proben aldeko hautua <i>ikuspegi pedagogiko</i> batetik egin duela. Baina nik uste dut guztiz alderantziz dela, berak ere aurreko artikuluan zioenaren harian, eta soilik administrazioaren ikuspegi eklektiko hotzari komeni zaizkiola atariko probak, justizia eta berdintasuna aipatzen direnean (azterketen <i>balizko objektibotasunaren</i> beste atal bat), edota betiko kostua. Baina kostuaz ere hitz egin liteke, nola antolatu atariko <i>ahozko</i> proben sistema merke eta eraginkorra, noski euskaltegien eta irakasleen -edo ikastetxean- laguntzarekin, gaur egun HABEk bere mailetako azterketetara igarotzeko aukera ematen duen bezala, esaterako. > > Eta izan ere, hori da AEBetako administrazioak, Erresuma Batukoak, Australia edo Kanada anglofonokoak hartzen duten jarrera bere azterketa ahalik eta merkeen, objektiboen, eraginkorren eta diru-emaileenak bideratzean (TOEFL, TOEIC, Cambridge, IELTS...). Administrazio hauei ez zaie (batere? asko?) inporta zer gertatzen den azterketak prestatzen hasi bai, baina iritsi ez diren guztiekin. Beraiek ez dituzte hoberenak baino aukeratu nahi beren unibertsitate edo lanpostuetarako. > > Oso ikuspegi desberdina erakutsi ohi dute nolanahi beste administrazio guztiek, eman dezagun, Hong Kongeko gobernuak, Egiptokoak, Kanadako Quebeceko administrazio frankofonoak edo gureak, hauek bere ahalegina eta inbertsioa irakaskuntzan errentagarri eta eraginkorra egin nahi dutenean, eta ez bakarrik hoberenek amaitzea ingelesa, frantsesa edo euskara ikasia, baizik eta hasieratik, ikasten hasten diren guztiek hizkuntza baliagarria ikasi dezaten, bere denbora, ahalegin eta nekea eman gabe alferrikako azterketak prestatzen. Horregatik ari dira bultzatzen administraziootatik hizkuntzak ikasteko metodo zuzenak, komunikatiboak, nozional-funtzionalak, hasieratik baliagarria direnak komunikazioan, eta baita ere, zuzenean gaitasun komunikatibo hauek neurtzen dituzten <i>erabilera ebaluazioak</i>, <i>performance assessment</i>-ak. Aipatu metropoliek aldiz, oro har, azterketagintza merke eklektiko, itxuraz objektibo, beti hoberenak aukeratzeko eraginkor, eta gainera negozio eragileak bultzatzen segitzen duten bitartean. > > > <b>Joxe Lizarralderen hitzak EGAren hasieretan: <i>Zertan gabiltza</i>?</b> > > > Jada 1986an idazten ditu segidako irakurgarriak Joxe Lizarralde, garaiko HABEko hizkuntza arduradun izanak, ondo igarri eta iragarriaz 1982an nahikoa sortu berri den EGA agiria (eta antzekoak) irakaskuntzan eragiten ari ziren eta eragin zezaketen desbideratzeaz. <i>Bira</i> ba hitzok artikuluaren azken aurreko arnasa (<i>EGA eta hegan</i>, <i>HABE</i> aldizkaria, 98, 1986, 6): > > <blockquote><i>Bai gauza bat da EGA titulua ateratzea eta beste bat hegan egitea. / Badirudi jende asko ez dela konturatzen gauza bat dela eskolako eta gramatiketako euskara, eta beste bat kalekoa eta baserrikoa. Jakina, bata ez dago bestearen kontra, baina bi mundu dira. Eskolan eta gramatikan, euskara eskema egina ikusten duzu, euskararen tripak ikusten ariko bazina bezala. Kalean eta jendartean, berriz, euskara bere saltsan ikusten duzu, inolako loturarik gabe.<br><br>Zenbait jendek, eskolan eta gramatikaren katramiletan sartu ahala, euskara biziaren erreferentzia galdu egiten du. Are okerrago, sarritan jende arruntaren euskarari muzin egiten dio, hori zerbait arbuiagarria balitz bezala.<br><br>Holako jendeari zera esan beharko litzaioke argi eta garbi: on dela ikastea eta liburuetan murgiltzea, baina ez dela galdu behar zentzu ona ... Euskara ez da bakarrik morfosintaxia, hiztegia, fonetika eta bestelako arau pila bat. Euskara bizi-bizirik dagoen hizkuntza da, ahoz eta izkribuz erabiltzen dena, maila eta jenero asko dituena, hots, gaurregun oso arlo desberdinetan erabiltzen dena.<br><br>Nolabaiteko eskema batzuri lotuta dabilena galdu egiten da askotan hizkuntzaren oihan zabalean. Zenbait eskolatzek ikaslea hizkuntzaren itsasoan sartu beharrean, zenbait eremu itxitan kateatuta uzten dute, eta hortxe dago makurra. Izan ere, eskolak hizkuntzaren mundu zabalean lasai ibiltzen laguntzen ez badizu, zertan gabiltza? Horixe bai dela gauzak bere onetik ateratzea.<br><br>On da EGA ateratzea; baina hobe da hegan egiten jakitea.</i></blockquote> > > Hala biz. Baina zenbatetan entzun ote ditugu antzekoak? > > <center><table cellpadding="20" class="taula"><tr><th width="40">*</th><th width="40">*</th><th width="40">*</th></tr></table></center> > > [ <i>Hasierakoari helduaz</i>: Nik esango nuke hori erakutsi dela maiz euskaltegietan, ezta?: <i>Edo</i>-ren erabilera gaitzesten, hautua eskatzen duten galderetan (eta bide batez <i>ala</i>-rena, adierazpen esaldietan, nahiz hegoalde honetan ez den hori oso erabilera ohikoa, eki eta iparraldean bezala, eta beraz ustekabean pasatzen zaigun). Eta oraintxe ez dut adibiderik eskueran, baina azterketetan ere uste dut askotan eskatu zaiola horixe azterketariari (eta gogoan ditut oraintxe nik zuzenean begiratu behar izan ditudan EAEko Hizkuntza Eskola Ofizialetako hainbat azterketa). Nola erabiltzen dituzte ordea juntagailuok euskaldun era askotakoek? Zer esaten du <i>ala/edo</i> juntagailu hautakarion erabileraz Orotariko EHk (1989n <i>ala</i>-ri dagokion I. tomoan; 1992n <i>edo</i>-ren VI.ean), edota 1994ko EGLU-IV? Baina eta aldiz, zer esaten du 1985eko EGLU-Iek (31-2 or.)? Edota Azkuek, P. Altunak, edo P. Goenagak (besteren artean) beren gramatiketan eta? > > Horrelako kontu kontraesankorrez daude beteta gure gaur eguneko atariko probak. Zer ikasi du, <i>ala</i> eta <i>edo</i>-ren arteko gezurrezko oposizio <i>quasi</i>-asbsolutua ikasarazi zaion ikasle azterketariak? Zertarako balio dio? Zenbat alferreko/gezurrezko horrelako ikasten eman behar ditu bere denborak, ahaleginak eta nekeak ikasle/azterketariak atariko proba bat fundamentuz gainditu ahal izateko. Denbora, ahalegin eta neke horiek guztiak erabili ordez, jatorrizko euskaldunei ulertzeko eta beraiekin komunikatu ahal izateko ahaleginean, gutxienez jatorrizko euskaldun hauek egiten duten moduan. Eta ez, gaur egun maizenik irakatsi nahi diegun bezala, hauek egiten duten baino <b><i>hobeto</i></b> egiten, ezta? (Ez al da hala?) > > Eta ba al dakigu benetan zer galdetzen dugun atariko probetan? Begiratuko ditugu itemez item? ] > > > <br> > **(BITTOR HIDALGO EIZAGIRRE irakaslea da Donostiako Hizkuntza Eskola Ofizialean)** > > > **Oin-oharrak** > > > - <a name="1" href="#ref1">(1)</a> Bi eratako ariketa mota ditut batez ere gogoan. Batetik, EGAko Atariko Probetan bezala EAEn edo Nafarroa Garaian, eta EAEko HAEE-IVAP edo Osakidetzakoetan, Aukera Anitzeko Item bidez hizkuntzaren elementu diskretuen gaineko galdeak edo planteatzen dituztenak -70 bat Nafarroako EGAn, 85 bat EAEkoan, eta 45 bat (48 ordezkoekin) HAEE-IVAP eta Osakidetzakoetan- (nahiz ezaugarri askotan hauen antzeko kontsideratu litezkeen ere azterketotako Aukera Anitzeko Item bidezko testu irakurrien gaineko ulermenezko(-edo) deitzen diren galdeak, edo sinonimoen gainekoak, edota berridazketak ere, eta are beste maila batean baldin badira ere, Aukera Anitzeko Itemen bidezko entzungaien inguruko ulermenezko(-edo), berriro, deitzen diren galdeak -eta ez ditut alferreko hitz <i>ulermenezko(-edo) deitzen diren galdeak</i> horiek-, baina ez nuke orain eztabaida horretan sartu nahi). Bestetik, baita ere azkenean hauen erabat antzeko bihurtzen diren gure Aukera Anitzeko Item bidezko <i>burutze probak</i> (<i>cloze</i> testak), EAEko HAEE-IVAP, Osakidetzako [ 50 bat item-edo bakoitzean ] edo Hizkuntza Eskola Ofizialetako hainbat probetan egin ohi direnen antzekoak. > > > <br> > <b>Ildo bereko artikuluak</b> (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "Atariko proba, bai EDO ez":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1222333996 > > - "Atariko probak. Bai ala ez?":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1221206802 > > - "HABEren egiaztapen-mailak eta baliokidetza":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1221054554 > > > <br> > <b>Bittor Hidalgok <i>erabili.com</i>-en argitaratuak</b> (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "Ari gara irabazten":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1163495731 > > - "Goiko arrastak":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1144064523 > > - "Euskararen Input-ak eta Output-ak":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1178102029 > > - "BERANDUago, GEROago erantzunez":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1192431290 > > - "Deskripzio, preskripzio, inkisizio":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1193742635 > > - "Euskara jakin":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1207905576 > > - "Atariko probak. Bai ala ez?":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1221206802 > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1222942036/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com