Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Hizkuntza politika berria gazte teknologikoentzat
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> "XXI. mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2008/Euskara_21_Oinarrizko_Txostena.pdf dokumentuan adierazten den moduan, edozein hizkuntzaren biziberritze prozesuaren arrakasta bermatzeko nahitaez gertatu behar diren faktoreak dira, lege-marko egokia, hizkuntza normalkuntza ahalbideratzeko behar bestekoa izango dena; hizkuntza politika eraginkorra eta baliabideak; herritarren atxikimendua eta hizkuntzaren aldeko jarrera eta konpromisoa. Datozen urteotan hizkuntza politika eraginkorrak aplikatu ahal izateko ezinbestekoa da gure gizartea ondo ezagutzea eta gure gizartean gertatzen ari diren fenomenoak ulertzea. > Egia da azkenengo 25-30 urteotan euskarak nabarmen egin duela aurrera eta guraso gehienen gogoa dela une honetan euren seme-alabek derrigorrezko hezkuntzako ikasketak euskaraz egitea. Milaka hiztun berri irabazi ditu euskarak azkenengo 25 urteotan eta gazteen artean jadanik gehienak dira euskaraz dakitenak, beste kontu bat da gazte hauek euskaraz egiten duten edo euskaraz mintzatzeko interesa duten. > > > **Informazio eta teknologien garaia** > > > Edozelan ere, mundua eta gizartea asko aldatzen ari da eta momentu honetan aro berri bat daukagu aurrez aurre, informazio eta komunikazio teknologien garaia da eta gure gizartea inoiz baino abiadura handiagoz ari da aldatzen. Teknologien hedapena azkarregia da eta gure eguneroko bizitzan baliagarriak dira teknologiok eta, gainera, edozein erabiltzaile arruntek erabil ditzake. Gaur egungo 15-25 urte bitarteko gazteak ez dira euskararen militanteak eta hizkuntzaren perspektiba ez dute euren eguneroko bizitzan kontuan izaten. Gure gazteak Europako edozein herritako gazteen antzekoak dira, izan ere, gauza bera gertatzen ari da Kataluniako gazteekin ere. Arazo honi aspaldi erreparatu zion Carmen Junyent irakasle kataluniarrak. Beraren ustez, mila bederatzirehun eta hirurogeita hamahirutik aurrera jaiotako gazteentzako normalena katalana jakin arren gazteleraz hitz egitea da eta ez daukate orokorrean euren hizkuntzarekiko inolako atxikimendurik. Jokabide hori erabat kezkatzekoa dela dio eta katalanaren biziraupena benetan kolokan dagoela belaunaldi horien katalanarekiko atxikimendu eta konpromiso ezagatik. Iritzi hori katastrofistegia dela diote batzuek baina Junyent irakaslearen ustez, azken urteotan egin diren azterketen arabera teoria hori sendo baino sendoagoa da. > > David Crystal, Cambrigde-ko Unibertsitateko Hizkuntzalaritza Saileko irakasleak dioenez, "eremu urriko hizkuntza batek aurrera egingo badu, bere hiztunek teknologia elektronikoa erabili behar dute". > > Gure eguneroko bizimodura Informazio eta Komunikaziorako Teknologiak (IKTak) bildu ditugunez, egitura, aukera, bizitza eta kontzeptu berriak sortu dituzte, beraz, datozen urteotako hizkuntza politikak ezartzeko orduan, gizarte berri honi egokitutako hizkuntza politika berritzaileak asmatu beharko ditugu. Hori guztia kontuan izanda ezinbestekoa da XXI. menderako hizkuntza politikaren inguruan hausnarketan gabiltzanon artean, batzorde zabal horretan, behinik behin, "gazte teknologikoak" ere ez egotea. Izan ere, batzordean gazte askorik ez dago, gutxi dira 40 urtetik beherakoak. > > > **Ingelesa nagusi sarean** > > > Gaur egungo haurrik gehienek derrigorrezko hezkuntzako ikasketak euskaraz egiten dituzte baina dagoneko gehienek DBH-n ikasgai batzuk ingelesez ematen dituzte, beraz, ingelesa ere nahiko ondo menperatuko dute. > > Interneten nagusi den hizkuntza ingelesa da. 2008an 156 milioi webgunez osatuta dago sarea, horietatik % 70 ingelesez editatuak. Euskararen webguneen zenbateko zehatza ez dakigu. Joxe Aranzabal Mondragon Unibertsitateko irakasleak egindako lanari esker badakigu 2007ko ekainean euskarazko 5.170 blog inguru zeudela. Tartea ikaragarri handia den arren, euskarak badu presentziarik sarean. > > > **Telebista analogikotik aro digitalera** > > > Euskarak Interneteko sare teknologikoetan eremuak irabazi behar dituela argi daukagu guztiok. Telebista analogikotik aro digitalerako saltoa egin da eta emisioak digitalak izango direnez, aurrerapauso handia izango da sare teknologikoetan zehar murgiltzeko. Telebistak bideogintzarekin bat egingo du eta ikus-entzunezko fitxategien gordeleku bihurtuko baita Internet. Telesaio eta bideo pertsonalen gordailu edo errepositorioa, hain zuzen. YouTube-k eta Google-ek duten ahalmenari esker, herritarren hedabide eta komunikabideak sustatuko dira. Hedabideak gero eta gehiago eta audientziak gero eta urriagoak izango dira. Hori dela eta, ezinbestekoa da Euskal komunitateak ere euskarazko baliabideak sortzea. IP Telebistak eta bideoguneak gureganatzea ikus-entzunezkoen etorkizuneko hazia hedatzea da Gorka J. Palazio EHUko Ikus-entzunezko Informazio teknologian katedradunaren ustez. > > > **Hedabide digitalen aroa** > > > Erabiltzaileak ADSL 2 teknologien bidez ikus-entzunezko edukietan murgil daitezke bete betean. YouTube-ren efektuak garai berria zabaldu du Interneten, izan ere, ikus-entzunezkoen aroa heldu da Internetera. Google-n Web 2.0 mugimenduko bideoguneek itzelezko arrakasta izan dute. Telebista analogikoa iragana da eta orain edizioa eta emisioa digitalak dira eta horrek aukera asko ematen dizkie erabiltzaileei. Beraz, erabiltzailea, herritarra da orain protagonista eta Internet albisteak irakurtzeko ez ezik, idazteko eta edukiak sortzeko tresna bilakatu da. Erabilera hori zabaltzeko, ostera, aplikazioak edo sistemak lokalizatu behar dira, hau da, tokian tokiko hizkuntzetan jarri beharko dira. Beraz, gainerako hizkuntzen parean izateko, erabilera zabala duten web-zerbitzuak lokalizatzea behar beharrezkoa da. > > Hedabide digitalen aroan, beraz, herritarrak emititzeko ahalmena du orain eta herritarrek norberaren telebista edo bideo kanala izan dezakete eta zuzenean telebistaz emititzeko moduan gaude. Horren guztiaren ondorioz, betiko telebista izatetik, hedabide pertsonalak izaterako saltoa eman dugu. > > Gure gazteek telefonoekin grabatu eta aplikazio sinpleak erabiliz kapaz dira euren bideoak egiteko, sakelako telefonoren bidez esaterako film labur asko eta asko egiten dira gaur egun. Hortaz, bideoblogen garaian bizi gara; oraintsu blogen inguruan aritu gara eta jadanik <i>vlogetan</i> (<i>video</i> berbatik dator) dabiltza gure gazteak. Vlog edo bideoblogetan herritarrek ikus-entzunezko fitxategiak argitaratzen dituzte, telefonoz, web-kameraz edo bideo kameraz grabatutakoak eta baliabide merkeak direla medio egiten dute. > > Hori guztia kontuan hartuta, argi dago etengabeko bilakaera teknologikoaren aroan bizi garela. > > > **Bizitza birtuala** > > > Gaur egun, beraz, edozeinek erabiltzen du ordenagailua, sakelako telefonoa, Mp3a, DVDa, GPSa edota Kamera digitala. Era berean, edozeinek dauka bere blog-a eta hemendik aurrera gure gazteak gero eta gehiago "bizitza birtualean" murgildurik biziko dira. Kontuan hartu dezagun Estatu Batuetako Alderdi Demokratako Barack Obamak, kasurako, zelan erabili duen sarea bere kanpainarako dirua lortzeko. Horrek argi adierazten digu Internetek duen erabilera zabala. > > Sareko bizitza oso erakargarria da gazteentzako, azkarra, hurbila eta ikusgarria delako eta beraiek ere partaide zuzenak direlako. Gurea gero eta gizarte indibidualistagoa da, gizartean zuzenean eragina izatea asko kostatzen zaigu eta Internet berritu eta eraldatzeko ahalmena erabiltzaileak du orain. > > Baina enpresek ere teknologiaren aldeko apustu irmoa egin dute eta horrek ez du esan nahi ekipamendu berriak erosi dutela bakarrik, izan ere, lan egiteko modua erabat aldatzen ari da. Azterlan askoren arabera, teknologia berriek langileen produktibitatea handitzen dute. Enpresetan ez ezik, hezkuntza munduan ere teknologia berriak ezartzen joan dira. > > > **Irakaskuntza digitala** > > > Hezkuntza eta Informazio eta Komunikazio Teknologien uztarketari esker, irakaskuntza telematikoa ezarriko da apurka-apurka. Gaur egun, informazioa eskuratzeko moduaren arabera <i>on-line</i> irakaskuntza mota asko ezagutzen dira, <i>b-leaning</i>, <i>e-learning</i> eta <i>m-learning</i>-a esate baterako. Saio presentzialak eta irakaskuntza konbina daitezke, <i>on line</i> eman daiteke eskola edo edozein gailu mugikorren bidezko irakaskuntza birtuala egin daiteke, ordenagailuaren ordez, mp3/4/5ak, eskuko telefonoak, iPod-ak eta PDAk erabiltzen dira batez ere. > > Irakaskuntza digitala ere garatzen ari da dagoeneko ikasgela batzuetan, ikasleek ez dituzte liburu, boligrafoak eta apunteak erabiltzen. Horren ordez, irakasleek eta ikasleek Tablet PCak erabiltzen dituzte liburu eta koadernoen lekuan eta arbel digitala betiko arbela erabili beharrean. Hortaz, komunikazioan eta orokorrean ingurune berriak sortarazi dituzte IKTek, komunitate birtualen sorkuntza bultzatu dute eta hauek ez dira hezkuntzara soilik mugatu. Teknologien inguruan sortutako aplikazio berriak talde-lana eta elkarreragina bultzatu dute, esaterako, blogak eta wikiak. > > Erabiltzaile kopuruari dagokionez, esan behar da 2007an 1.300 milioi erabiltzaile baino gehiago izan duela sareak eta horietatik 380 milioik ingelesa erabili dutela nabigatzeko. EAEn, Eustaten datuen arabera, 14 urte baino gehiagoko biztanleen % 45,9 Interneteko erabiltzaileak dira. Guztira, 798.000 erabiltzaile ibili ziren nabigatzen amaraunean eta horietatik 172.000-k euskaraz nabigatu zuten. 2006ko datuekin alderatuz erabiltzaile kopuruak % 10,1eko hazkundea izan du Euskal Autonomia Erkidegoan. > > > **Eten digitala** > > > Gure gazte euskaldunak "alfabetatu teknologikoak" dira, teknologia berriak azkar hedatu dira gazteen artean. Horretara, alfabetatu eta alfabetatu barik daudenen artean (belaunaldien artean) tarte nabarmena dagoela esan behar da, hutsune bat, eten digitala, hain zuzen. > > Gure gazterik gehienak, beraz, IKTeetan alfabetatuak dira eta konektatuta bizi dira, bizitza digitala dute. > > Sarea, beraz, ikaragarri zabala da, esan dugun moduan, 1.300 milioi erabiltzaile daude Interneten. Egun, 158 milioi webgune ditugu baina Interneterako trafikoaren % 50 900 web-orrik jasotzen dute. Beraz, sarea osatzen duten guneen zati txiki bat besterik ez da ezagutzen. > > Interneten ikusgarritasuna lortzeko bilaketa tresnetako emaitzetara jo behar dugu, hau da, Googlen azaltzea ezinbestekoa da. Bilaketa tresna espezializatuak egon arren, bilatzaileen artean Google da nagusi, bera da gehien erabiltzen dena. 2005eko datuen arabera, bilatzaileen bidez egindako bilaketen % 50 Google bidez egin ziren, % 23,8 Yahoo erabiliz eta % 9 MSN Search bidez. Estatu espainiarrean, esaterako, 2006an egindako bilaketen % 95 Google erabiliz egin ziren. > > > **Tresna teknologikoen eta sareko euskarazko edukien inbentarioa** > > > Hori guztia kontuan hartuta eta gizartean "aro teknologiko" honetan ematen ari diren aldaketak ikusita, gazteei zuzendu beharreko hizkuntza politiken inguruan arreta berezia jarri beharko dugu. Gazte horien euskararekiko atxikimendua lortzeko, berrikuntza nabarmenak aplikatu beharko ditugu erakundeok gure hizkuntza politikak aurrera eramateko ditugun tresnetan, esaterako, diru-laguntza dekretuak, kanpainak, egitasmoen sustapenetan etab. > > Gazteei zuzendutako hizkuntza politika egokitu ahal izateko, ordea, ezinbestekoa da orain dauden tresna teknologikoen inbentarioa egitea eta euskaraz sarean dauden edukien inbentarioa egitea. Beren beregi jakin beharko genuke zer daukagun sarean eta, gainera, urte batzuk barru erabiliko ditugun teknologia berriak aztertu eta euskararen perspektibarekin gure gizartean izango duten eragina zein izango den kontuan izan behar dugu. > > > **Aro teknologikoari egokitzeko hizkuntza politika adostu** > > > Aro teknologiko eta sarearen inguruan hitz egiten denean, gehienok eztabaida berean murgildurik izaten gara beti, hain zuzen ere, euskararentzat mehatxua edo aukera den azaltzen saiatzen gara guztiok. Baina nire ustez denbora galtzen ari gara, aro teknologikoa gainean daukagulako eta aukera zein mehatxu izan, gizartean gertatzen diren gainerako aldaketei egokitzen gatzaizkion bezala, aro berri honetara moldatu beharra baitaukagu. Behin behar dugun informazio osoa eguneratuta izan ondoren, aro teknologikoan gazteei zuzenduko zaizkien hizkuntza politikak erabakitzeko orduan "gazte teknologikoak" kontuan hartu beharko ditugu eta partaide aktiboak behar dute izan. Ondo dago azterlan guztiak egiteko adituen batzorde bat osatzea erakundeetako arduradun eta teknikariekin batera baina gazteak integratu behar ditugu ezinbestez plan estrategikoa osatzeko orduan. Euskararen presentzia sarean areagotzeko estrategiak gazteek eurek adieraziko dizkigute. > > Euskal erakundeok ondo dakigu sarean euskararen presentzia mugatua izango dela beste hizkuntzekin konparatuz eta ezingo dugula erabili euskara baliabide teknologiko orotan. Baina egunero-egunero gure gazteek erabiltzen dituzten hainbat produktu identifikatu behar dira eta erakunde guztiek batera adostu beharko ditugu presazkoenak euskarara ekartzeko. Adibide argi bat jartzearren WIKIPEDIA entziklopedia aipatuko nuke. Gazteek egunero eskolako lanak egiteko erabiltzen duten tresna da eta gazteleraz dagoenez informazioa euskarara ekarri behar dute eta hori oztopoa dela esaten digute abiadura hain handian bizi diren gure gazte ez militanteek. Gure hizkuntzaren balioa parametro horretan neurtzen dute gazteek. Beraiek lan bikoitza egin behar dutenez, bilatzen dutena euskarara ekarri behar dutelako, euskara oztopo bihurtzen da eta euskarekiko atxikimendu eza hazi egiten da. > > Arestian aipatu bezala, Carmen Junyent irakasle kataluniarrak aspaldi ikusi zuen Katalunian gazteen Kataluniarekiko atxikimendua gero eta txikiagoa zela eta kontuan izan behar da katalanez euskaraz baino baliabide gehiago dituztela eskura gazteek. Gure euskaldun gazteek, ordea, oztopoak baino ez dituzte aurkitzen euskara edozein eremutan erabili behar dutenean, beraz, euren euskararekiko atxikimendua gero eta txikiagoa bada ez gaitu inola ere harritu behar. > > Beraz, gazteek ezinbestekotzat jotzen dituzten baliabideak euskarara ekartzeko erabakiak hartzeko gai izan behar dugu erakundeok eta adostasunak lortu behar ditugu behar diren baliabide ekonomikoak jartzeko. Zelan egon gaitezke itzultzaile automatikoetan pentsatzen, teknologia hori behar den neurrian garatuta ez dagoenean, behar beharrezkoak diren beste baliabide eta produktu batzuk gehien erabiltzen diren entziklopediak elektronikoak, esaterako, euskarara ekarri gabe ditugunean? > > Plangintza serio eta adostu bat ezinbestekoa dela argi dago eta horren arabera erabat aldatu beharko ditugu erakundeok urteetan erabili ditugun tresnak, esaterako, diru-laguntza dekretuak. > > Baina ba al daukagu asmorik erakundeotan pausu hori eman eta horrek eragin dezakeenari behar den moduan aurre egiteko? Horregatik guztiagatik aldaketa hori euskalgintzako agenteekin hausnartu eta adosteko gai izan behar dugu. Baina horretarako egoeraren diagnostiko serio eta behar den moduko plangintza bat osatzeko gai izan behar dugu. > > > **Ondorioak** > > > - Gizartean ematen ari diren aldaketak, batez ere iraultza teknologikoaren ondorioz, kontuan izan beharko ditugu gazteei zuzendutako hizkuntza politikak diseinatzeko orduan. > > - Euskarazko baliabide teknologikoen inbentarioa eta sarean dauden euskarazko edukien inbentario eguneratua osatu behar da. > > - Batzorde teknologikoak egoeraren diagnostikoa egin ostean, datozen urteotan euskarak sarean izan behar duen presentzia aurreikusi beharko du, helburu hori lortzeko ekintzak, epeak eta parte-hartzaileak zehaztuz. > > - Plan estrategiko ireki bat egin beharko da, urtean-urtean eguneratu beharko dena Informazio eta Komunikazio Teknologien hazkuntza ikaragarriari aurre egiteko. Plan errealista, objetiboa eta betetzeko modukoa behar du izan. > > - Gazte teknologikoen partaidetza ahalbideratu behar dugu, bai diagnostikoa egiteko orduan bai plan estrategikoa osatzeko orduan. > > - Erakunde desberdinen koordinazioa ezinbestekoa izango da plana osatzeko eta plan horretatik eragindako ekintzak eta estrategiak erakundeen hizkuntza politikara batzeko. > > - Hizkuntza politikan berritzaile izateko konpromisoa hartu behar dugu erakundeok, beti ere herritarren egunean eguneko nahi, helburu eta erritmoei egokituz. > > - Herritarren borondatea gure nahi eta erritmoetara egokitzea ere arduradun politikoen eginbeharra da eta horretarako berritzaile izateaz aparte, ausartak eta sendoak izan behar dugu, horretarako gaude, hain zuzen, erakunde publikoetan. > > Azken batean, gazte teknologikoentzat hizkuntza politika berritzailea behar dugu. > > > <br> > **(MIREN DOBARAN URRUTIA Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko zuzendari nagusia da)** > > > - Idazki hau, <i>Euskara 21</i> ekimenaren abiapuntu izan den <a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2008/Euskara_21_Oinarrizko_Txostena.pdf">Oinarrizko Txostena</a>ri egin zaizkion ekarpenetako bat dugu. > > > **Bibliografia** > > > - J.PALAZIO, Gorka (2008), <i>Interneteko bideo eta telebistaren aro berriaz</i> artikulua > > - JUARISTI, Patxi (2008), <i>Nola sortu zerbait berria, baina zerbait gurea?</i> artikulua > > - MARTÍNEZ, Uxune (2008), <i>Euskara eta tecnología berriak: ikusezina agertarazteko auzolana jorratzen (Euskal komunitate zientifikoaren datu-sarea hedatzen)</i> artikulua > > > <br> > <b>Ildo bereko artikuluak</b> (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "Euskara, XXI mendeko hizkuntza bizia, egunerokoa eta noranahikoa":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1221729936 > > - "Euskara 21":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1221644603 > > - "Hizkuntza politikaren oinarriak berpentsatuz":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1216188244 > > - "XXI. mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak txostenari ekarpenak":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1215592315 > > - "HP21: Oinarrizko Txostena irakurri ondoko zenbait ohar":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1215426700 > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1222076254/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com