![]() |
Egin klik hemen INPRIMATZEKO |
Soziolinguistika Klusterra / Bestelakoak / 2008-06-30 / 08:15
Hizkuntzaren normalkuntza eta hizkuntza plangintza orain dela 25 urte abian jarri zen Euskal Herrian eta egitasmo horiek burutzeko hainbat teknikari dabil lanean udaletxe, enpresa eta bestelako erakundetan. Egun teknikari multzo zabala dugu arlo horretan eta teknikari horien profila heterogeneoa eta anitza da: soziologoak, hizkuntzalariak, ingeniariak... Gainera, teknikari horien prestakuntza profesionala soziolinguistikaren arloari eta hizkuntza soziologiari dagokienez nahiko urria izan da. Izan ere, formazio eskaintza ez baitzegoen orain gutxi arte.
Horrek, ondorengo galdera egitera eraman gintuen: zeintzuk dira egungo teknikarien formazio premiak? Soziolinguistika Klusterrak 2006 eta 2008 bitartean garatutako proiektu honek, beraz, galdera honi erantzuten hasteko lehen urrats bat izan asmo du. Ondoren etorri behar diren eta tarteka berritu beharko diren azterketa sakonagoetarako lehen harria.
Horretarako, proiektua bi zati edo atal nagusitan banatu genuen:
Lehenengo atalari dagokion emaitza ondorengo taulan laburtu dugu:
![]() | |
| Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu. | |
Bigarren atalari dagokionez, azterketa hori egiteko oinarri teorikoa eta metodologia finkatu behar izan dugu. Horrela, azterketarako oinarria teknikarien egitekoen analisia izango dela erabaki zen. Egitekoen analisiaren bidez lana eraginkorki burutzeko kontuan hartu beharreko helburu eta irizpideak ezagutu asmo genituen. Horrela, lan postu horri dagozkion egitekoen ezagupen ahalik zehatzena lortuta, egiteko horiek garatzeko beharrezko ezagutza, trebetasun eta abileziak identifikatu ahal izateko. Aldiz, egitekoen analisirako analisi funtzionalaren metodologia erabili dugu. Ikerketa metodologia honek, lan arlo bat eraginkorki garatzeko, langile batek izan behar lituzkeen gaitasunak ezagutzeko aukera emango digu. Azkenik, formazio premien sailkapena edo eta alderdi desberdinak zehazteko, hezkuntza arloan erabili ohi diren kategoriak hartu ditugu oinarri:
Honekin guztiarekin, azterlana burutzeko ondorengo prozedura definitu da:
![]() |
Prozesu honen bidez soziolinguistika arloko teknikarien artean dauden formazio premiak identifikatzeko ondorengo pausuak garatu genituen:
![]() |
Euskal Herrian soziolinguistika arloko teknikari bezala lan egiten duten pertsonek, euskararen normalkuntzara begira pausoak ematea dute helburu komun bezala. Hala eta guztiz ere, lan esparruak, kokatzen diren erakundearen egituraketa mailak, ingurune soziolinguistikoak eta beste hainbat faktorek helburu horri begira lan egiterakoan teknikari hauek dituzten zeregin zehatzak erabat baldintzatzen dituzte eta ondorioz, alde handiak topa ditzakegu teknikarien eginbeharren artean. Betebehar horiek burutzerakoan, euren eguneroko lan jardunean, topatzen dituzten oztopoei buruz hitz egiterakoan aipatu dituztenetan batzuk, bereizi ditugun hiru teknikari moten lanean topa litezke; eta azaldu diren zailtasunetako beste batzuk, edozein lanetara orokortu daitezkeela dirudi.
Ikerketaren aztergai izan diren teknikari guztiek esandakoen arabera, soziolinguistika arloko teknikari idealaren profila osatzen joan gara. Udal bateko, lan mundua euskalduntzeko enpresa bateko edo jendartean eragitea bilatzen duen erakunde bateko teknikari "bikaina" izateko pertsona batek bildu beharko lituzkeen ezagutza, gaitasun eta ezaugarriak jaso ditugu.
Hiru azpimultzo aipatzen dira nagusiki teknikari idealak izan beharko lituzkeen ezagutza teorikoetan :
![]() | |
| Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu. | |
Teknikari idealaren gaitasun teknikoen artean ere, hiru multzo topa ditzakegu:
Soziolinguistikan erabiltzen diren metodologiei buruzko multzoak jatorria beste diziplina akademikoetan duten teknikek osatzen dute, baina elkarrekin soziolinguistika lanerako metodologia espezifikoen taldea osatzen dutela esan liteke.
![]() | |
| Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu. | |
Teknikari idealari eskatzen zaizkion ezaugarri pertsonalak, berriz, bi taldetan bilduta ageri dira:
![]() | |
| Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu. | |
Soziolinguistika alorreko teknikarien lanak zertan datzan, zein arazo eta gorabeherarekin topo egiten duten, hauek gainditzeko beharko lituzketen ezagutza, gaitasun eta ezaugarriak zeintzuk diren eta horietara heltzeko zein aukera dauzkaten aztertzeak, ondorengo ondorio nagusi hauetara ekarri gaitu:
2008ko otsailaren 29an Donostian Soziolinguistika Klusterrak antolatuta Geroa bermatzeko, oraina ezagutu Jardunaldia burutzekoa zela probestuz, bertan aurrera eraman ziren tailerretako batean Formazio Premien azterketak emandakoaren inguruko hausnarketa ariketa batzuk burutu zituzten 45 bat lagunek. Tailer horretan landutakoak proiektuaren ibilbide osoa jasotzen duen txostena osatzeko balio izan du.
Soziolinguistika arloko teknikarien formazio premien azterketa hau sakonago ezagutzeko, Soziolinguistika Klusterraren webgunean duzue txosten osoa irakurgai.
(SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA)
![]() | Inprimatu |