Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Euskara pauso sendoz ari da indarberritzen
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> XIX. mendean Euskal Herrian bazen iragartzen zuenik euskara ez zela XX. mendera iritsiko. XX. mendean, ostera, izan ziren antzeko iragarpenak egin zituztenak XXI. menderako. Oraintxe euskaraz ari natzaizue, ordea, eta euskara biziberritzen jarraitzeko asmo sendoa duen Eusko Jaurlaritzaren izenean gainera. > Iragarpenak iragarpen, gutxiengo batek hitz egiten duen hizkuntza bat indarberritzea ez da egun batetik bestera lor litekeen kontua. Horretarako, denbora behar da, belaunaldiak, pazientzia, kemena, herritarren atxikimendua, herritarren gogo hori asebetetzeko instituzio publikoen konpromisoa, askotariko bitartekoak, eta abar. Eta horiez guztiez gain, euskal gizarteari buruzko informazio zehatza ere behar-beharrezkoa da. Ikuspegi horretatik, azterketa soziolinguistikoak garrantzi handiko lanabesak dira informazio hori jasotzeko, besteren artean, hizkuntza politika eragingarriak zehazteko lagungarri gertatzen baitira. > > Garrantzi handiko lan bat aurkeztera gatoz, hortaz. Euskarari dagokionez, euskararen lur-eremu osoan, hamasei urtetik gorako biztanleen artean, euskarak duen egoeraren berri zehatza eskaintzen duen "IV. Inkesta Soziolinguistikoa":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1213803662 aurkeztera, hain zuzen. > > IV. Inkesta Soziolinguistikoari buruzko lanak-eta antolatu ahal izateko, bere sasoian, batzorde-eragile bat antolatu zen. Batzorde-eragile honetako kideak honako hauek izan dira: > > - Batzordeburua: Patxi Baztarrika, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordea. > > - Kideak: Erramun Osa, Eusko Jaurlaritzako HPSko Koordinaziorako zuzendaria (honen aurretik, Miren Mateo Aierza); Iparraldeko lanen jarraipenaren arduradun, Jean Claude Iriart Euskararen Erakunde Publikoko zuzendaria, eta; inkestaren arduradun teknikoa, Jon Aizpurua Espin, Eusko Jaurlaritzako HPSko Plangintza eta Azterlanetako zerbitzu burua. > > 1991n egin zen Euskal Herriaren eremuko lehendabiziko inkesta soziolinguistikoa. 1996an bigarrena. 2001ean hirugarrena. Eta 2006an laugarrena. Gaur hemen aurkeztuko ditugun datuak 2006ko abenduan jasotakoak dira, hain zuzen ere. Gaurko aurkezpenarekin, azken hamabost urteko eta hamasei urtetik gorako biztanleen artean gertatu den euskararen bilakaerari buruzko eta euskal lurralde guztietako informazio komuna laburbiltzen duen seriea argitaratu dugu, honenbestez. > > Azterketa honek adierazten digu zein den hamasei urtez gorako euskaldunen zenbatekoa eta nolakotasuna; herritarrok zein hizkuntza, non eta nolako maiztasunez erabiltzen dugun; belaunez belaun transmisioa zertan den; euskararekiko iritziak eta jarrerak zein diren. > > Euskaraz dakien eta hura baliatzen duen herritarren kopurua nabarmen hazi da azken hamarkadotan EAEn. Nafarroan, motelago bada ere, hazkundea gertatzen ari da, gazteen multzoan batez ere. Iparraldean, aldiz, galerak jarraitzen duen arren, galera hori moteltzen ari da, eta ageri dira esperantza zantzuak belaunaldi berrien ekarriaz etorkizunean egoerari itzuri egiteko. Euskaraz jarduteko erabilera-eremuak ugaldu egin zaizkigu euskaraz jardun nahi dugunoi, eta euskaraz aritzeko gai den hiztun-komunitatea ere, sasoi batekoarekin alderatuta, are gazteagoa da. > > Mezu baikor horiek ez daitezela, ostera, baikorkerietarako edota autokonplazentziarako baliatu, otoi! Askori denbora luzea iruditu arren, euskararen indarberritzeak denbora laburra du gure artean. Hogeita bost urte EAEn, ozta-ozta. Denbora-tarte laburra, nolanahi ere, milaka urte dituen euskararen historian. Horiek horrela, etorkizunean euskara indarberritzen segitzeko lanean jarraitu behar dugu herri-erakundeok ez ezik euskal gizarteak oro har, euskal gizartea baita euskararen indarberritzearen egiazko protagonista. Izan ere, haren borondaterik, atxikimendurik eta partaidetzarik gabe ezinezkoa da-eta euskararen normalkuntzan haratago joatea. > > Hizkuntza gutxitu bat biziberritzeko hiru zutabe nagusi dira ezinbesteko: batetik, euskara aintzat hartzen duen lege marko egokia; bestetik, hizkuntzaren indarberritzea xede duen hizkuntza politika eragingarria; eta, azkenik, herritarren atxikimendua. Aipatu ditugun hiru baldintza horiei laugarren bat ere gehi dakioke: euskararen lur-eremuan ari diren instituzio guztien arteko elkarlana, beti ere erakunde bakoitzaren eskuduntzak eta erabaki-eremuak errespetatuz eta abiaburutzat hartuz. > > Europako Kontseiluak aspaldi aholkatu zigun lankidetza gutxiagotutako hizkuntzak indarberritze kontuetan, bai mugaz gaindi bai Estatu batean hizkuntza komuna dugun erkidegoen artean ere. Eta lankidetzan jardutea da Eusko Jaurlaritzaren borondatea, orain arte bezala etorkizunean ere. Iparraldean IV. Inkesta Soziolinguistikoaren jarraipena egiteko, Jaurlaritzaren eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoaren arteko lankidetza gertatu da, hain zuzen ere. > > Lehenago esan bezala, euskararen egoeraren argazkia ez ezik, une jakin bateko gizartearena ere eskaintzen digu, beraz, IV. Inkesta Soziolinguistikoak. Argazki hori ez da, ordea, une jakin bati dagokiona bakarrik, hamabost urteotako gizartearen bilakaera behatzeko talaia paregabea baizik. Izan ere, bost urteko tartea laburra izanik, hamabost urteko tarteak euskarak eta euskal gizarteak izan duten bilakaera perspektiba zabalago batean aztertzeko aukera eskaintzen digu. > > Amaitzeko zera gehitu nahi nuke: gure gizartea etengabe aldatuz doa, eta bizitzaren sinonimoa den eraldatze etengabeko horrek egoera berriak eta erronka berriak dakarzkigu, ezinbestean. Horiei guztiei buruz gogoeta egiteko abagune paregabea eskaintzen digu eskuartean dugun azterketak. Egin dugunaz, egun dugun egoeraz eta etorkizun hurbilean euskara indarberritzen jarraitzeko hartu beharreko norabideaz hausnartzeko aukera paregabea. Azterketa hau baliatzeko dei egiten diet, bada, euskararen iraupenaz eta haren bilakaeraz interesa duten guzti-guztiei. > > > <br> > **(MIREN AZKARATE VILLAR Eusko JaurlaritzaREN Kultura sailburua da)** > > > <br> > <b>Ildo bereko artikulua</b> (irakurtzeko sakatu gainean) > > - "IV. Inkesta Soziolinguistikoaren emaitzak plazara":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1213803662 > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1213804942/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com