Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Supervivientes
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> "Supervivientes" deritzon telebistako saioari euskaraz izen itxurosoa ipini behar izanez gero, jai genuke hiztegiekin. Izan ere, inguruko hizkuntzetako «superviviente», «survivent», «survivor» esateko ez daukagu hitz zehatzik. > **Bizirik irtetea** > > > Gehienetan, ezbeharrean hil ez direnen egoera aditz-lokuzio baten bitartez ematen dugu aditzera: «bizirik atera», «bizirik irten»... > > - <b>Istripuan bizirik ateratakoak</b> anbulantzian eraman dituzte. > > - Pertsona bakarra <b>irten da bizirik</b> sarraskitik. > > - Gaur ume bat <b>aurkitu dute bizirik</b> hondakinen artean. > > > Halako esaldietan ez dugu batere arazorik. Ondo moldatzen gara lokuzioekin. > > > **Bizi arrastoak** > > > Beste egoera batzuetan, ordea, goiko lokuzio horiek ez digute balio. Kasurako, erreskateetan, inor bizirik dagoen ez dakigunean. > > - Erreskate taldeak <sup>???</sup><b>bizirik dauden pertsonen bila</b> ari dira gau eta egun. > > - 130 mila soldadu ari dira hondakinak arakatzen, <sup>???</sup><b>bizirik irten direnen bila</b>. > > - Ingurua miatuko dute, <sup>???</sup><b>bizirik egon daitezkeenen bila</b>. > > > Zer egin holakoetan? Hiru bide proposatzen dizkizuegu. > > 1. «<b>Bizi</b>» edo «<b>bizidun</b>» hitza erabili. Egia da hiztegiek ez dutela halako ordainik ematen, baina esaldi batzuetan eroso eta ulergarri sartzen direlakoan gaude. > > - Erreskate taldeak <b>bizi(dun) bila</b> ari dira gau eta egun. > > 2. «<b>Bizi-arrasto</b>», «<b>bizi-aztarna</b>» edo antzeko esamolde bat aukeratu. > > - 130 mila soldadu ari dira hondakinak arakatzen, <b>bizi-arrasto bila</b>. > > 3. Formulazio hipotetikoren bat erabili. > > - Ingurua miatuko dute, <b>baten bat bizirik balego ere</b>. > > > **Biziraupena** > > > Aditzari dagokionez, «bizirik atera»-ren ondoan, «bizirik iraun» eta «biziraun» ematen dizkigute hiztegiek. Azken hori lagungarria da «biziraupen-ikastaro», «biziraupen-kit» eta antzekoak esateko. Beste kasu batzuetan, hobe dugu kasuan-kasuan erabaki. > > - <b>Biziraupena</b> jokoan dagoenean, delituak ugaritu egiten dira. > > - _HOBETO_ : <b>Bizia</b> jokoan dagoenean, delituak ugaritu egiten dira. > > - Zerealek miloika lagunen <b>biziraupena ziurtatzen dute</b>. > > - _HOBETO_ : Zerealak milioika lagunen <b>bizibide / elikagai dira</b>. > > - Arazoak arazo, otsoak badu <b>bizirik irauteko</b> aukera Baltikoan. > > - _NAHIKOA_ : Otsoak badu <b>irauteko</b> aukera Baltikoan. > > Bide batez, otu zaizue ezer "Supervivientes" saioaren izena euskaratzeko? Konturatuko zineten goian aipatutakoetatik batak ere ez duela balio. > > > <br> > <b>(<a href="http://www.erabili.com/zer_berri/aurkibidea/egilea/larrinaga">ASIER LARRINAGA LARRAZABAL</a> Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da)</b> > > > - Orain arte argitaratutako artikulu guztiak ikusteko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1084490076 > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1212482730/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com