Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Gazteen hizkuntza erabileraren perspektiba eta prospektiba: ondorioak eta aurrera begirako ildoak

Soziolinguistika Klusterra, Topagunea, Urtxintxa, Ebete / Hizkuntza / 2008-06-02 / 08:25


Gazteen hizkuntza erabileraren perspektiba eta prospektiba proiektua lantzen ari dira Soziolinguistika Klusterra, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa eta Urtxintxa eskola. Proiektu horren barruan, lehenik eta behin, euskararen erabileran inguruan Euskal Herrian zehar egindako hainbat ikerketa eta esperientziren berri jaso zuten. Ondoren, aditu talde batekin, bilketa horretatik abiatuz perspektibari eta prospektibari buruzko hainbat ideia bildu ziren.



2008ko otsailean Soziolinguistika Klusterrak antolatu zuen Geroa bermatzeko, oraina ezagutu jardunaldietan Gazteen hizkuntza erabileraren perspektiba eta prospektiba proiektuari buruzko tailer bat egin zen. Ebete hizkuntza-zerbitzuek dinamizatu zuten tailerra, eta hainbat ideia jaso ziren tailer horretan. Hori guztia oinarri hartuz, dokumentu honetan lan taldeak aurrera begira egindako proposamenak bildu ditugu. Proposamen xumeak dira eta ez daude garatuak, baina norabidea zehazteko edo, gutxienez, eztabaida bideratzeko balio izatea nahi da.

Proposamen horiek egiteaz gain, proiektuan orain arte landutakoaren laburpena ere jasotzen da:

Proiektuan jardunaldiak bitarte landutakoaren jarraipena


Esperientzien eta ikerketen bilketa:


Perspektibari eta prospektibari buruz jasotako ideiak eta iritziak:


Jardunaldietako dinamikarako proposamen zehatzak:

Proposamen hauen helburua ez da aurrera begirako ildoak definitzea, orain arte landutakoa kontuan hartuz eztabaida bideratzea eta ideia berriak jasotzea, baizik.


Jardunaldietan jasotako ideien zerrenda


Jardunaldietako dinamikatik ateratako ideia nagusiak:

Aurrera begirako ildoen proposamena


Sarrera

Gazteen hizkuntza erabileraren perspektiba eta prospektiba proiektuarekin jarraitzera begira, proiektuaren arduradunek (Soziolinguistika Klusterra, Urtxintxa Eskola eta Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak), ebete hizkuntza-zerbitzuei eskatu diote jardunaldietako tailerra dinamizatzeaz gain, aurrera begirako ildo batzuk proposatzea.

Ondorengo orrietan proposamen horiek egiten dira, orain arte proiektuaren inguruan egindakoa abiapuntu eta oinarri hartuz.

Proposamenen helburua proiektu hori bideratzen laguntzea da, hau da, ideia batzuk ematea eta hainbat bide antolatzen laguntzea. Noski, proposamenak besterik ez dira eta, eztabaidatzeaz gain, egoki ikusten direnak garatu egin beharko dira.


Euskaldunon komunitatea eta mezuak

Gazteei, euskarara erakartzeko, hau da, euskararekiko jokabide aktiboak hartzeko, nolako mezuak eman behar dizkiegu

Hasteko, euskaldunon komunitateak ahalik eta mezu koherenteenak eman beharko lituzke, eta askotan ez da horrela izaten.

Gazteek euskararekiko jokabide aktiboak izatea nahi badugu, euskaldun kontzientziatuok ere hori egin beharko genuke, hau da, euskara gero eta gehiago erabiltzeko jokabidea hartu. Onartu beharko genuke ez garela euskaldun erabat koherenteak (gehienok behintzat), hau da, ez dugula euskaraz egiten euskaraz izan daitezkeen harreman guztietan edo euskaraz izan daitezkeen edo ez dakigun harreman guztietan eta, hori onartzetik hasita, bakoitzak bere erritmora gero eta euskara gehiago erabiltzeko jokabidea hartu beharko luke.

Norbera prozesu horretan murgiltzeko tresnak behar ditugu eta, gaur egun, gero eta eskurago ditugu tresna horiek: TELP tailerrek adibidez (Taller del espai lingüistic personal), oso tresna aproposak eskaintzen dituzte horretarako. Tresna horien bidez, euskara gero eta gehiago erabiltzea baizik. Hori da gakoetako bat, euskara gero eta gehiago erabiltzea (euskararekiko militante izatea) ez da zama bat, gustura egin daitekeen zerbait baizik. Hori da gakoetako bat, euskara gero eta gehiago erabiliz ahalegin horretan gustura sentitzeaz gain, nire buruarekin ere gusturago sentitzea, nahi nukeena (euskaraz bizitzea) eta egiten dudana gero eta koherenteagoak baitira.

Euskaldun kontzientziatuok hori egingo bagenu, gainontzeko euskaldunengan eragina izango genuke, baita gazteengan ere. Azken batean, bide hori garatuta askoz errazagoa izango da publizistengana jotzea eta saldu nahi ditugun mezuak lantzeko laguntza eskatzea eta hori ondo egitea. Aurreko diskurtso eta tresna horiek ez baditugu garatzen, zer eskatu behar diegu publizistei? Orain arte balio ez digun horri beste itxura bat eman eta berdin eskaintzen jarraitzea?

Hau da lehenengo proposamena, beraz. Euskararekiko jokabide aktiboak sustatzera begira, tresna batzuk eskaintzea, hainbatek frogatuak eta euskaldun izatea eta euskara erabiltzea erakargarriagoa egingo dutenak.


Interbentzioak:

Inork ez du zalantza jartzen beharrezkoak edo, gutxienik, oso lagungarriak direla gazteen euskararen erabileran eragiteko interbentzioak. Interbentzio horiek, ezaugarri hauek gutxienez beharko dituzte:

Hauek izan daitezke interbentzioen edo jardueren ezaugarri nagusiak. Oinarriak eta norabidea argi eduki beharko dira eta sortu-frogatu-egokitu-frogatu dinamika erabili beharko da behin eta berriz.


Tresnak eskaintzea:

Euskal komunitatetik hainbat mezu jasotzeaz gain eta interbentzioen bidez erabileran eragiten saiatzeaz gain, euskara gero eta gehiago erabiltzeko eta euskararekiko jokabide aktiboak izateko tresnak eskaini eta helarazi behar zaizkie gazteei. Ezaugarri ezberdinetako tresnak izango dira eta, besteak beste, hiru hauek garatzea egokia izan daiteke:


Elkarlana eta goxotasuna:

Bide horretan guztian erakundeen arteko elkarlana beharrezkoa da. Jardunaldietan aipatu zen moduan, elkarlan horrek goxotasuna behar du: inplikatuta dauden erakundeen arteko konfidantza, norabide berean aritzea, malgutasuna...

Normalean inor ez dago elkarlanaren kontra, baina askotan ez da biderik aurkitzen edo ez da asmatzen elkarlan horretan.

Hainbat proiekturen kasuan asmatu dute bide horretan (herri askotan lortu da udalaren eta hainbat erakunderen arteko elkarlana) eta klabe nagusiak zeintzuk diren aztertzea egokia izan daiteke. Baina argi dago klabe teknikoak baino (funtzioak, organigramak...), klabe emozionalek dutela garrantzia (norabide berean aritzea, elkarlan hori denentzat onuragarria dela ikustea), eta abar.

Beraz, ikerketak egin ahal izango dira eta ondorio batzuk atera baina, batez ere, mezu batzuk landu beharko dira eta batera eta bestera zabaldu (hau ere publizisten laguntzaz?), elkarlan horren onurak erakutsiz eta horretarako pauso zehatzak proposatuz.


Sormena:

Arlo guztietan sormena beharko dugu. Baina sormena modu positiboan ulertuta. Hau da, askotan sormena baliabide gutxi izatearen ordezko moduan ikusten da, baina ez luke horrela behar. Benetan eraginkorrak izateko sormena erabili beharko da:

Sormena erabili ahal izateko, norabidea argi edukitzea da garrantzitsua eta ikuspegi positiboarekin lan egitea. Norabidea argi edukita eta egiten duguna positiboa izango dela benetan sinetsita, baliabide gehiago edo gutxiago, lorpenak handiagoak edo txikiagoak, tresnak garatuagoak edo ahulagoak, sormena erabiltzeko gai izango gara eta gusturago arituko gara.

Norabidea argi dugunez, gazteen artean euskararekiko jokabide aktiboak hedatzea, aurrera begirako ildoak garatzeko sormena erabiltzea ez da zaila, eta oso emankorra izan daiteke.

Egindako lana posiblea izan da hainbat erakunde eta pertsonen kolaborazioari esker (udal teknikari, aritu eta aditu, irakasle, hezitzaile...) eta guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu.


(SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA, TOPAGUNEA, URTXINTXA eta EBETE)


Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1210931391