Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Iritzi-muinetik »  Eskerrak zuri, jauna!

Eskerrak zuri, jauna!

2008-05-16 / 08:25 / Josu Torre   HIZKUNTZA

Bizpahiruen arteko ikamikak adierazpenen sinesgarritasuna galtzearen arrisku bizia ikusten baitut ere, neronek hasitako disputari uko egitea ez deritzat batere egoki. Aipamen zuzenari erantzuteko eskubide eta gogoaz gain, Erramunek azken lerroan jaurtiki erronkaren hartzaile gisa ere.

Euskitze jaun txit gorena: Zinez eskerrak menpean, sumindurik eta makurturik dagoen pizti edo gizakiak eragiten duen sentipena, pena alegia, nitaz izateagaitik. Areago beste munduko zerbait ikusi bazenu bezela harriduraz irakurtzeagaitik. Mezulariak ere, argitaratzaileak alegia, izango du zer estimatu "edonorren edozer" bahetik pasatu gabe holakoei bidea emategaitik. Esan gabe behar luke joan zerorrek laidoz eta irainez kritikatzen duzun lana izen abizenez eta argazkiz izenpetua dagoela.

Tartean "ņako" hitza nondik ikasi duzun kontuan harturik, neronek ere hitzetik hortzera ez bada ere hitzetik hitzera erantzutea erabaki dut puntu erabat errazak jarri dizkidazulako. "Euskararik txarrena..." . Hizkuntza bati uko egiteko biderik laburrena jende ospetsu eta ezagunak egiten dutenean ulergaitz egitea da eta dirudi indarrez saiatzen zarela aipatu lexiko horrekin. Bestela, arretaz begiratu inguruan ditugun hedabide guztietan ea zeinek jarraitzen dizun punpa, ņako, kintzea, bego eta abar esaten edo idazten. Ongi dakizu zure elite marka dela eta horrela erabiltzen duzula gainera. Hitzok erabiltzea, gainera, ongi deritzat, baina ez hoiek soilik. Josean Tolosari partida esatera ez behartzeak, ordea, ematen dizu holako tolerante kutsu bat.

Barkatu jauna, bestalde, nere euskara eta pilotaz jakitea, gutxi izan arren, nire herritik haratago doala esateagaitik. Berori jaio orduko, 30 frontoi ingurun zuririk jantzirik aritu izan naizelako eta haietan ere aditu nuelako berresan nahi ez dudan lexiko hori, jagia tarteko. 13 urtez pilotaz idazteak ere zerbaiterako balio izan arren ez naiz gerora ere ausartzen irrati edo beste edozein bidez katedradun sentitzen, astelehen batzuetan beste bi kazetari giputzen tartean entzun zaitudan bezala. Hitzetik jarraitzearren, egia da Begino abizena ez dudala Izendegian aurkitu, bai bilatu, gaztelaniakoan ere ez, Euskitze arkitu ez dudan bezala.

Aurretiaz ere banuen uste EITBko euskaldun aurpegi eta irudia ukiezina zela baina ez nuen uste hain ziztrina, harroa eta iritzia izango zenik edonoren iruzkin baten aurrean.

Goian aipatukoaren damurik ez dudan neurri berean uste dut holako ikamikak gutxi edo batere erakarten diola euskararen hedatze edo hobetzeari. Benetako gogoeta edo azterketak egiteko bidea ere ez deritzat. Honen beharrik balego, hor dute Erabilikoek antolatzeko erronka bat. Nik, nere neurrian, erantzungo nieke.


(JOSU TORRE ALTONAGA kazetaria da)


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com