Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Eredugarri

Asier Larrinaga Larrazabal / Hizkuntza / 2008-05-09 / 08:15


Gero eta sarriago azaltzen dira albiste-testuetan «eredugarri jo» eta antzerako esaldiak. Zalantza eragiten digute, EGLUk ez baititu aipatu ere egiten, baina, testuetan arakatuz gero, egitura ondo finkatuta dagoela konturatuko gara. Edozelan ere, beste zalantza bat gehiago egiten dugu: ea albiste-testuetan egitura egokiro erabilita dagoen.



Aditzak eta osagarriak

Aditzak eta osagarriak

Albiste-testuetan gero eta gehiago entzuten da «jo» aditzaren osagarria deklinabide-markarik gabe. Berez, aditz jakin batzuekin osagarria hala erabiltzen da, hitza bera soil-soilik. «Izendatu», «bihurtu», «hasi» eta «sartu» era jakin horretako aditzak dira, alegia, egoera, status-a, egoera-aldaketa edo status-aldaketa adierazten dutenak.

Aditz batzuk, horrela erabiltzeaz gainera, beste era batera ere erabiltzen ditugu.

Adibideetan garbi ikusten da esangura ez dela berdina. Lehen kasuan status-aldaketa da gakoa, goragoko esaldietan bezala. Bigarren kasuan, uste bat agertzen du -tzat duen osagarriak. Hain zuzen, hizpidea eman digun egituran horixe da adiera.

"Uste" adiera, batez ere, «hartu», «eduki», «eman» eta «jo» aditzen osagarriekin gertatzen da.

Beste aditz batzuekin -tzat atzizkiak xedea edo helburua adierazten du. Hala gertatzen da «eman», «eskaini», «ipini» eta beste aditz batzuen osagarriari itsasten zaionean.

Jokabide bikoitza

Ez da arraroa izaten osagarria -tzat eran hartzen duten aditzek osagarri biluzia ere hartzea. "Uste" adierari dagokionez, Orotariko Euskal Hiztegian adibide hauek eta beste batzuk aurkitu ditugu -tzat barik.

"Xede" adierari dagokionez, gauza bera gertatzen da; aditz batzuek -tzat atzizkiarekin zein atzizkirik gabe onartzen dute osagarria.

"Xede" adieran beste aukera batzuk ere aurki ditzakegu, aditzaren eta osagarriaren arabera.

Albiste-testuetan, zelan?

Ez dago garbi noiz onar daitekeen «handi jo», edo noiz erabili behar den derrigor «handitzat jo». Ematen du gustuak eta ohiturak agintzen dutela. Alde horretatik, beraz, «eredugarri jo» aitzakiagabea da.

Edozelan ere, albiste-testuetako arazoa beste bat da. Eman dezagun dena delako ekitaldia egin eta gero antolatzaileak prentsaurrekoan azaldu direla.

Prentsaurrekora joan den kazetariak honela eman dezake horren berri.

Albistegietan, sarri, informazio bera honela entzuten da.

Beraz, zalantza ez da «eredugarri jo» ala «eredugarritzat jo» erabili behar den. Zalantza da ea parekoak diren «eredugarri dela adierazi» eta «eredugarri(tzat) jo». Beste adibide bat, arazoa garbiago erakustearren.

Nafarroako Gobernuak zer esan du, «tamalgarria da» ala «Gobernu honek tamalgarritzat jotzen du»? Horrenbestez, salto moduko bat igartzen dugu, kazetariak «Nafarroako Gobernuak tamalgarri(tzat) jo du» esaten badu.

Dena dela, ematen du jauzi hori zilegi dela, kazetariak «Gobernuak tamalgarri deritzo proiektuari» esango balu bezain zilegi. Beraz, honelako esaldietan alternatiba biak joko ditugu egokitzat.

Osagarria adjektibo bat izan beharrean izen bat denean, berriz, nahitaezkoa da -tzat atzizkiaz baliatzea.


(ASIER LARRINAGA LARRAZABAL Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da)


Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1210147668