Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Frantziako Eskualde Hizkuntzen legezko estatutu baten alde

Euskal Konfederazioa (eta beste zortzi elkarte) / Herri-administrazioa / 2008-04-29 / 08:25


Datorren 2008-5-7an hizkuntza gutxituak eztabaidagai izango dituzte, hizkuntza gutxituen euroagiria berresteari begira, Frantziako Legebiltzarrean. Eztabaida horren aurrean Euskal Konfederazioak, Korsika, Bretainia, Alsazia, Katalunia, Okzitania eta Reunion uharteko elkarteekin batera, agiri hau plazaratu du.



Kultur eta hizkuntz aniztasunaren zaintzea gizadiaren erronka nagusietariko bat da. Aldeko politika publikorik garatzen ez denez eta legezko estatuturik ez dutenez, gure hizkuntzak ez dira beren biziraupena segurtatuko luketen baldintzetan transmititzen eta garatzen.

Badu hogeita hamar urte baino gehiago nazioarteko eta Europako erakundeek (Europako Parlamentua, Europako Kontseilua, Europako segurtasun eta kooperazioari buruzko Konferentziak, Nazio Batuak, UNESCO) hizkuntzek gizadiaren ondarean duten garrantzia etengabe azpimarratzen dutela eta Estatuak neurri egokiak hartzera bultzatzen dituztela hizkuntzen defentsa eta garapena segurtatzeko, eskualde hizkuntzen edo hizkuntza gutituen kasuan bereziki.

Hala eta guztiz ere, Frantzia, "Giza Eskubideen Herria", aspaldidanik ari da frantsesa ez den bere lurraldean present diren hizkuntzen kontrako hizkuntza politika eramaten. Gaur egun ere, Eskualde eta Hizkuntza Gutituen Aldeko Europako Karta (1992koa) ez du berretsi nahi, Konstituzioaren 2. artikuluaren irakurketa berezia egiten du eskualde hizkuntzen eta hizkuntza gutituen kontra egiteko, hastapeneko helburutik horrela aldenduz.

Nazioarteko eta Europako testuekin bat eginez pentsatzen dugu:

Printzipio horiek kontuan harturik, gure hizkuntzen aldeko legezko antolaketa juridikoa aldarrikatzen dugu baita ere hizkuntza politika ausart eta eraginkorren ezartzea gure lurraldeetan, lortu beharreko helburuak finkatzen dituztenak eta berauek garatzeko beharrezkoak diren giza eta diru baliabideak ukanen dituztenak. Instituzio bakoitzak doazkion eginkizunak bete behar baditu ere (herriek, Herri Elkargoek, Eskualdeek), Estatuari doakio legedia egokitzea (Konstituzioa aldatzea, lege berezia ezartzea, eskualde hizkuntzari koofizialtasun estatutua ematea lurralde batek hala eskatzen baldin badu...).

Aldarrikapen horiek guziek helburu bakarra dute: gure hizkuntzak biziaraztea eta erabili nahi dituztenei horretarako parada ematea.

2008: Hizkuntzen Nazioarteko Urtea!


Gure hizkuntzen garapenaren alde har daitezkeen neurri batzuk


(ANEM OC, Okzitania; CONSEIL CULTUREL DE BRETAGNE, Bretainia; CULTURE ET BILINGUISME D'ASLSACE ET DE MOSELLE, Alsazia; EUSKAL KONFEDERAZIOA, Euskal Herria; LA FEDERACIÓ, Katalunia; LOFIS, TIKOUTI ET L'ASSOCIATION DES ENSEIGNANTS DE CRÉOLE, Réunion Uhartea; PARLEMU CORSU, Korsika)


Inprimatu


Erantzunak


Zuzenketak

Sébastien Castet / 2008-04-30 / 09:48

Bizpahiru zuzenketa sarreran: EKE ez da Euskal Konfederazioa, Euskal Kultur Erakundea baizik. Euskal Konfederazioa da testua izenpetu duena, ez EKE. Bestalde, egia bada ere zazpi herritako elkarteek manifestuarekin bat egin dutela, elkarte izenpetzaileak ez dira zazpi, bederatzi baizik, Réunion Uharteko hiru elkartek izenpetu baitute (ikus izenak izenpetzaileen zerrendan).


Zuzenduta

erabili.com / 2008-04-30 / 10:40

Egun on, Sébastien.

Zuk aipaturiko zuzenketak sartu ditugu. Barkatu eragozpenak eta mila esker arretagatik.


Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1209377459