Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Markak
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Hedabideetako testuak zenbakiz beteta egoten dira, eta ekonomiaz diharduten albisteetan, zer esanik ez. Burtsaren gaineko informazioetan bada gaztelaniaz behin eta berriro errepikatzen den esapide bat: «el Ibex 35 ha superado **los trece mil puntos**». Euskaraz, bere horretan kalkatu da esaldia inoiz: «Ibex 35 indizeak hamahiru mila puntuak gainditu ditu». Ez dirudi esaldi hori aukerarik onena denik. Dena dela, garbi dago zer eman nahi den aditzera era horretako egituren bidez: marka bat, kota bat, mugarri bat. > **Adina** > > > Gaztelaniaz badago adina adierazteko formula bat, gorago beltzez nabarmenduriko egituraren antzekoa dena. > > - A <b>los trece años</b> me mandaron a estudiar a Italia. > > - Antiguamente la mayoría de edad no llegaba hasta <b>los veintiún años</b>. > > Esapide horiei garbiro antzematen zaie mugarri-kutsua. Euskaraz, baina, kutsu bera izan arren, ez genuke pluralera joko, mugagabera baizik. > > - Eskolarat <b>sei urtetan</b> hasi ninduzun. > > - Gure amonak <b>hamazazpi urterekin</b> izan zuen lehen haurra. > > > **Indizeak** > > > Hizpidea eman digun esaldia, beraz, ez genuke pluralaren bidez moldatu behar, beste era honetara baizik. > > - Ibex 35ek hamahiru mila puntuko maila gainditu du. > > «Maila» hitzaren bitartez mugarri-kutsua azpimarratzen dugu, baina badira beste aukera batzuk, hain higatuta ez daudenak. > > - Ibex 35 hamahiru mila puntutik gora jarri da. > > - Nikkei indizeak 12.000ko marka gainditu du. > > - Nasdaq 2.200 puntuko marraz azpira jaitsi da. > > > **Beste batzuk** > > > Burtsako indizeetatik kanpo, gaztelaniaz askotan aurki daitezke «los trece mil puntos» erako egiturak, betiere mugarria edo marka aditzera eman nahi denean. > > - El agua hierve a los cien grados centígrados. > > - Tardamos tres horas en ascender hasta los 2.000 metros. > > - Euskaltel ha llegado a los cuatrocientos mil clientes en febrero. > > Euskaraz txartzat emango dugu mugatu plurala. Aukerak hainbat dira. > > - Urak ehun gradu zentigraduan irakiten du. > > - Hiru ordu behar izan genuen 2.000 metroko kotara igotzeko. > > - Euskaltel laurehun mila bezero edukitzera iritsi da otsailean. > > > <br> > <b>(<a href="http://www.erabili.com/zer_berri/aurkibidea/egilea/larrinaga">ASIER LARRINAGA LARRAZABAL</a> Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da)</b> > > > - Orain arte argitaratutako artikulu guztiak ikusteko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1084490076 > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1207045676/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com