Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Boto zenbaketa
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Gure irrati eta telebistetan hauteskunde-saio berezia hauteslekuak itxi bezain laster hasi ohi da. Ordu pare batez, boto-zenbaketaren lehen albisteak heldu arte, kazetariek boto-arakaketaz eta inkestaz asetzen dute ikus-entzuleen jakingura. Esaten dutenari arreta apur bat eman ezean, kazetariek denbora osoa igaro lezakete «hain alderdik honenbeste eserleku lortuko lituzke» formula nekagarriria errepikatzen. > **Aurreikuspenak** > > > Boto-asmoari buruz galdetuz gero, EUSTATek aldian behin egiten duen bezala, egoera hipotetikoa dela ulertzen dugu. Emaitzen berri ematean, beraz, «hauteskundeak gaur izango balira» esaldia presente egongo da denbora guztian. > > - EUSTATek (<i>boto-asmoari buruz</i>) egindako inkestaren arabera (<i>hauteskundeak gaur izango balira</i>), Ezker Batuak lau eserleku <b>lortuko lituzke</b> Eusko Legebiltzarrean. > > Boto-arakaketa batean, egoera ezberdina da. Hasteko, botoak emanda daude, eta inkestatuei emandako botoaz galdetzen zaie. Arakaketatik atera diren datuen berri ematean, gehienez ere inkestatuen zintzotasunari buruz izan dezakegu zalantza: «inkestatuek egia esan badute», «galdekatuek zintzoki erantzun badute»... Hau da, <b>balu</b> / <b>luke</b> bikotea "jokoz kanpo" dago. > > - <b>HONELA EZ</b> > > - Ipsos-Eco Consultingek ETBren enkarguz egindako galdeketaren arabera, NaBai koalizioak bi diputatu <b>lortuko lituzke</b> Nafarroan. > > - <b>HONELA HOBETO</b> > > - Ipsos-Eco Consultingek ETBren enkarguz (<i>hauteslekutik irtendakoei</i>) egindako galdeketaren arabera, (<i>eta galdekatuek egia esan badute</i>), NaBai koalizioak bi diputatu <b>lortuko ditu</b> Nafarroan. > > Beste modu batean esanda: aurreikuspenak egiteko, geroaldi arrunta erabiltzen dugu, esaterako, eguraldiaren gaineko informazioa ematen dugunean bezala: «euri asko egingo du, eta tenperatura ez da 18 gradura helduko». > > - Hauteslekuetan bertan egindako inkestak dioenez, UPyD alderdi berria <b>izango da</b> bigarren indarra Sorian, botoen % 22,2 eskuratuta. > > - Arakaketak agertzen duenez, sozialistek boto asko <b>irabaziko dute</b>; beraz, PP Soriako hirugarren indarra izatera <b>pasatuko da</b>. > > > **Erabateko ziurtasunik gabe** > > > Pentsatzekoa denez, kazetariak zer edo zelan adierazi behar du ematen dituen datuak ez direla erabat ziurrak, ez direla behin betikoak. Horretarako, alde batetik, informazioaren jatorria aipa dezake, <b>-ren arabera</b>, <b>-ren esanetan</b>, <b>-ren haritik</b>, <b>-nez</b> edo antzeko esapide bat erabiliz. > > - Lehen ehun boto-paperek agertutako<b>aren haritik</b>, Bizkaitik ordezkaria izango du Ezker Batua-Berdeak taldeak, botoen % 6,2rekin. > > Aditz egokiak erabiltzea ere oso erabilgarria da. «Aurreikusi» eta «iragarri» aukera-aukerakoak dira testuinguru honetan. > > - CIS zentroak <b>iragarri</b> du hauteskundeak PSOE alderdiak irabaziko dituela. Ez du ziurtatu gehiengo osoa lortuko duenik, baina bai 180 eserlekutik hurbil izango dela. > > Baliabide horretara joz gero, oso traketsa -eta, itxura batean, okerra- da «irabaziko lituzke» erako adizkiak erabiltzea. > > - <b>HONELA EZ</b> > > - Araban Senaturako lehen ordezkaritza Javier Rojo sozialistak aterako lukeela <b>aurreikusi</b> du <i>La Vanguardia</i>-ren arakaketak. > > - <b>HONELA HOBETO</b> > > - Araban Senaturako lehen ordezkaritza Javier Rojo sozialistak aterako duela <b>aurreikusi</b> du <i>La Vanguardia</i>-ren arakaketak. > > > <br> > <b>(<a href="http://www.erabili.com/zer_berri/aurkibidea/egilea/larrinaga">ASIER LARRINAGA LARRAZABAL</a> Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da)</b> > > > - Orain arte argitaratutako artikulu guztiak ikusteko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1084490076 > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1204713829/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com