Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Jesus Atxa Agirre, euskal kultura munduko goi konstelazioan izar
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Jose Luis Lizundiak Jesus Atxa Agirre (1920-2007) ohorezko euskaltzainari eskainitako hilberri txostena irakurri zuen 2007-2-29ko Euskaltzaindiaren batzarrean. Jarraian txosten hori bere osotasunean irakur dezakezue. > Jesus Atxa Aretxabaletan jaio zen, 1920ko maiatzaren 28an. 2007ko urriaren 23an hil zen Nafarroako hiriburuan, 87 urte zituela. Hiru herriri atxikia izan zela Atxa esango nuke: Gipuzkoako Aretxabaleta, Bizkaiko Elorrio eta Nafarroako Iruñea. > > Hamalau urte bete arte herriko eskolan ikasi zuen. 14 urterekin Durangoko jesuiten ikastetxera joan zen estudiatzera, eta han egon zen bi urtez. Gero, 1936an, gerra garaian, Belgikara joan zen. Konpainiakoen artean egin zituen hurrengo zazpi urteak: zazpi hilabete Belgikan nobizio eta beste hamasei hilabete Caracasko nobiziaduan, bi urte Kolonbiako Santa Rosa Seminarioan, eta beste hiru urte Bogotako jesuiten Unibertsitatean, Filosofia eta Letrak ikasketak egiten. Pedagogia ikasketak ere eginak zituen. 1942. urtean, 23 urte zituela, Jesuitak utzi zituen eta Caracasera itzuli zen. Aldi batean, bere kabuz aritu izan zen lanean. > > Caracasko Eusko Etxean Jon Oñatibia ezagutu zuen eta bere laguntzaile izan zen <i>Argia</i> aldizkarian. Caracasen izan zen bitartean, Eusko Etxearen abesbatzako partaidea izan zen. > > 1945ean, Euskal Herrira itzuli zen. Ordurako, gurasoak eta neba-arrebak Elorriora bizitzera aldatuak ziren. Hain zuzen, aita, eskola gutxikoa omen zen, baina oso azkarra eta Aretxabaletan "Eizaguirre, Acha y Cía" lantegiko sozioa izan zen, Errepublika amaiera inguruan porrot egin arte. Gerra ostean Elorrioko fabrikarik handiena zen LINCE (La Industrial Cerrajera de Elorrio) koadro teknikorik gabe gelditu omen zen, espetxean edo atzerrian zeudelako eta bertara deitu zioten Jose Maria Atxa Zubia aitari, tekniko ona zelako, lantegi buru legez. Ameriketatik itzuli zenean, LINCEn sartu zen Jesus ere, fundizio saileko bulegoan eta pare bat urte egin zituen. Beste hainbeste Bizkaiko Aurrezki Kutxan eta, handik, FUNCOR enpresaren inguruan sortutako Erreka kaleko Kontsumo Kooperatiban, honek ekonomia arazoak izan zituenean, lanik gabe gelditu eta Araban pentsu saltzen hasi beharra izan zuen, baina Elorrion bizitzen jarraitu zuen zatitxo baten, harik eta Gasteizen etxea erosi arte. Urte bete bakarrik bizi izan ziren Atxatarrak Arabako hiriburuan. Jesus ekintza gizona zen eta, batez ere, "Jesusen bizia euskara munduan" omen zegoen, Elorrion kontatu didatenez. Horretara lotua egon zen, Elorrion bizi izan zen tartean ere jarraitu arren, Bilboko EDILIn lanean egon zenean ere. Elorriartu zen osorik, hain zuzen, Bernardino Igartzaren alabarekin, Julirekin maitemindu eta ezkondu bai zen. Elorrioko udaletxearen ondoan dagoen tabernarik herrikoiena -gaur egun, La Parra izenarekin bataiatua- adin pixkat dugunok "Bernardiñona" deitu diogu beti (bidenabar, Jean Haritschelharren omenezko iker lanean: "<b>-ena</b> atzizkia mendebal oikonimoetan" agertzen da <b>Bernardiñona</b> (ikus 424 orrialdea). Bernardiñoneko Juli, hemen dugu, gaur ere, gure artean. > > 1960ko hamarkadan erabat murgildu zen euskalgintzan eta ikastolen munduan. EDILI, S. A. (Edición de Libros) enpresa euskaltzalearen zuzendari izan zen. EDILI argitaletxea, Bilboko Viuda de Epalza kalean zegoen Areatza pasealekuaren aurrez aurre, baita ere Mazarredo zumardian eta ezinbestekoa izan zen aipatu hamarkadan, ez bakarrik Bizkaiko hiriburuan, baita ere, garai hartan euskal kulturan genbiltzan edonorentzat. Hain zuzen, garai horretan ezagutu nuen Atxa, oker ez banago, Jon Oñatibia bion adiskidearen bidez, baliteke 1963. urtean izatea. > > Beste eremu asko bezalaxe, EDILIren historia egiteko dago eta, zehazki, zer suposatu zuen, euskal liburu batzuen argitaldari, beste batzuen banatzaile, konfidantzazkoentzat klandestinoak barne (Anton Kortazar elorriar adiskideak, oraintsu kontatu zidan, nola bere kotxean joan ziren Itziarrera hemen galerazitako Iturralderen "El catolicismo y la Cruzada de Franco" liburuaren lau-bost kutxa ekartzera eta, han, Itziarren, abade gazte batek -Jose Mari Aranalde ez ote zen?- baserri batera eraman, kargatu eta Elorriora, tartean goardazibilak alto eman, baina ia Eibarreraino eramango zituzten, baietz, "pareja" liburu klandestinoen gainean eserita) eta, editorial enpresatxoaren bidez ekintza askoren animatzaile, beste askoren artean, bat aipatzearren "Ama Lur" filmaren inguruan. <i>Haritzaren negua "Ama Lur" y el País Vasco de los años 60</i> liburu kolektiboan, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca, Donostia, 1993, beste egile askoren artean "<i>67-68 urteak eta euskal kultur testu ingurua</i>" lana idatzi nuen, azken aurreko lerrokada honela bukatzen nuelarik: <i>"Ez bakarrik laguntzarik eza, oztopoak asko gehiago ziren, administrazioekiko portaera zitala barne eta hala eta guztiz ere saiatu ginen batzuk bustitzen, geure fitxen kaltetan bazen ere. Oroimen bat eskainiko nieke Jose Luis Etxegarairi eta Jesus biei, Idoeta eta <b>Atxa</b>ri"</i>. > > EDILIn buru eta arima Atxa nabarmendu zen, agian, lar, ostetik, ostenduta, zeuden bere orduko alderdiko "komisarioentzat", zeren eta, besteak beste, gazteok euskara batuaren alde egin genuen apustu berbera egin bai zuen Jesusek eta hori ez zioten barkatu. Dirudienez, "desgrazian" erori zen. Euskara batuaren alde egiteak, jende askori, bereziki, 60ko hamarkadaren amaieran eta 70.garrenaren hasieran, arazo ugari sorrarazi zion. Adibidez, 1968ko ekainean, gerra osteko Euskal Idazleen lehen jardunaldiak antolatu zituen Gerediaga Elkarteak, Juan San Martinen eraginez, Ermuko Eskola Profesionalean. Hara hor hortaz zer esaten nuen nire sarrera hitzaldian: "Ekainaren 28, 29 eta 30ean izan ziren biltzar-jardunaldiok, hizlari eta txostengileen artean, Juan San Martinez landa, Aingeru Irigarai, J.L. Alvarez Enparantza <i>Txillardegi</i> (exiliotik / atzerritik bidali zuen lana), Gabriel Aresti, Juan Antonio Letamendia, Salbador Garmendia eta Pierre Lafitte. Prentsa oharrak hau zioen, euskarazko egunkaririk ez baitzen orduan: > > <blockquote><i>"Al final cerró dando realce a las reuniones, uno de los miembros más destacados de la Academia, el canónigo de Bayona y director-fundador de la revista </i>"Herria"<i> de Bayona, Pierre Lafitte. Se tomaron nueve acuerdos relacionados con la unificación literaria del idioma".</i></blockquote> > > Antolakuntzako arduraduna Agustin Aranberria, Gerediagako Ermuko ordezkaria, euskaltzale eta jeltzale sutsua, Jesus Atxaren adiskidea eta klandestinitate lanetan eskualde mailako lagun. Aranberriak, geroago kontatu zidan, nolako kritika jasan zuen Bizkaiko bere burukideengatik, gipuzkoar bat barne, idazleen biltzar hori eratzeagatik. Atxa ere han zen, Ermuan, EDILIrekin. > > Bestetik, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren lehen urtetik, hots, 1965etik, EDILIren zuzendaria, Atxa jauna alegia, bere standarekin partaide izan zen. Ez hori bakarrik, elkartearen sorreratik lasterrera, Gerediaga Durango Merinaldeko Adiskideen Elkarteko bazkide ere egin zen eta, eskualde mailan, baita Elorrioko Ordezkaritza mailan ere, lankide izan genuen. > > Hain zuzen ere, <i>Gerediaga</i> aldizkariaren 15. zenbakian, hots, 1967ko iraila-urria-azarokoan honako artikulu hau aurkitzen da: "Euskereraren zoria..." Hiru zutabe luzetan bere hausnarketa sakona garatzen du eta honela amaitzen: > > <blockquote><i>"GOGOR EGIN... euskeraz kalean, euskeraz batzarretan, euskeraz edantokietan, euskeraz lantegietan, ... ZER BA?... gure izkuntza atzenetan eta oindiño begira egon bear ete gara ba? ...arin min emongo ete deutson, txarto ikusiak izango ete garan?... GOGOR?.. gaitz aundiari erremedio aundiak eta alan da be gure edukazino eza...gure lotsabakokeri guztia, gure fanatismoa, gure ikusi eziña. Guztia ez da naikoa izango euskera, bere zoritxarretik ateratzeko, gure fanatismoaren gaiñetik eta azpitik eta azpitik fanatismo indatsuagoak dabiltzalako, izen dotoreakaz, kristiñautasun aundienagaz, baña, ez gu bezela, ESKU GARBIZ. <b>Leinztarra</b>".</i></blockquote> > > Bistan da nor zen Elorrion leinztarra, hots, Leintz haranekoa: Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasatekoa; Jesus Atxa Agirre aretxabaletarra. Duela berrogei urteko frankismo garaian situatu behar gara artikulu hau ulertzeko eta, izengoiti batekin, badaezpada. Bestalde, Jesusen euskara, Mendebaldekoa bazen ere, ez zen elorriarra, leinztarra baizik. > > Durangoko Euskal Liburu eta Disko gaira itzulita, Atxaren laguntza ezinbestekoa suertatu zen eta, hortaz mintzatu ginen Leopoldo Zugaza eta biok hil honen 15ean, Donostiako ordezkaritzan. Leopoldo lehen Azoken idazkari, versus zuzendari eta ni diruzain, luze zabal hortaz hitz egiteko gelditu ginen eta, berari, Atxaren partaidetzaz zerbait idazteko eskatu nion. Garaiz egingo balu, <i>Euskera</i> agerkarian pozik jarri nuke. Jesusekin nire harremanak, ez ziren Azokarekikoak soilik, hortaz ere bai. Askotan biltzen ginen, edota Matienako Taberna Zaharra jatetxean, edo Abadiñoko Soloenean. Jatetxe honetan (euskaltzainei gogorazteko, nire sarrera hitzaldi eguneko goizeko osoko bilkuraren ondoren bazkaldu genuen ostatua da), Jesusen alaba edo ilobak oroit arazi zidan, Iruñeko Beilategian, bildu omen ginen Jesus eta biok, bion lankidetzako zerbait konpontzeko, bera Bilbotik Elorrioko etxera eta afal ostean berba eta berba gau erdi arte eta ematea eta neskatoa alboko mahaian lo... Segurutik Jesusek eta biok euskal gatazka ez genuela konponduko, baina euskalgintzari errepaso on bat eman bai. > > Beste hiri batzuetako kultur asteak eta egunak zirela medio, "Euskal Jaien" inguruan eratzen ziren tokiko liburu eta disko azoken antolatzailea izan zen, hala nola Eibarren, Arrasaten, Bergaran, Gasteizen, Iruñean eta Zarautzen. EDILI horretarako erraminta aproposa zuen. > > Nahiz eta Elorrion aspalditxo bizi, Aretxabaleta bere jaioterriko ikastolaren sortzaileetariko izan zen... Sarasua eta Angel Gabilondorekin batera. Bizkaiko lehendabiziko ikastolen bultzatzaile sutsua izan zen Jesus Atxa: Ondarroa, Ermua, Berriz, Zornotza, Galdakao, Durango eta Bilbo. Gipuzkoako herri batzuetan ere lan bera egin zuen eta Gipuzkoako Ikastolen Elkartea sortu aurretiko bileretan eta ekimenetan ere parte hartu zuen. > > Gasteizen bizitzen zegoela, pentsu saltzaile lana hartu beharra izan zuelako, ogibide hori ez zen bere bokaziozkoa, deitu omen zion Jorge Cortes Izal euskaltzain urgazle eta zaraitzuar ekintzaile purrukatuak, Iruñeko San Fermin ikastolan lana egiteko aukera eskainiz. Orduantxe bai, bateratu ahal izan zituen ogibidea eta euskalgintza bokazioa. Lehendik Bizkaian izan zen bezala, gero ere Nafarroan, ikastolen munduan sortzaile, bultzatzaile eta irakasle izan zen Jesus Atxa: 1970. urtean Iruñeko San Fermin ikastolako zuzendari izendatu zuten eta bertan ihardun zuen 1984 arte, alegia, jubilatu zen arte: "Suertea eta ohorea niretzat -horrela esan zuen berak- euskararen alde lan egin ahal izatea". Bitarte horretan, gainera, herrietan sortzen ari ziren ikastolen suspertzaile izan zen: Etxarri Aranatzen, Altsasun, Tafallan, Lizarran, Beran, Lesakan... Gurasoekin bilerak egitea eta irakasleak bilatzea, besteak beste, egiten zuen Atxak. > > 1977an Nafarroako Ikastolen Elkarteko sorreran parte hartu zuen. > > 1978an, Carlos Santamariaren gidaritzapean, Euskal Kontseilu Orokorrean, Hezkuntza Sailean, hartu zuen parte. > > 1990ean Nafarroako Ikastolen Historiarako Artxiboetako arduradun aukeratu zuten, Ikastolen Elkartearen babesean. Hain zuzen, gaixotu baino lehentxoago arte, ikastolen sorrera eta garapeneko paper artean buru-belarri ihardun zuen, ikastola bakoitzaren historia llaburrak idatziz. Aipagarriena, dudarik gabe, <i>25 Urteurrena 1970-1995. San Fermin Ikastola</i> liburua da, zeinetan Aingeru Epaltzak eta biak, bera zuzendari izan zen Nafarroako ikastolarik handienaren historia bederatzi kapitulutan kontatzen diguten. Bere burua oso gutxi agertzen du Jesusek liburu horretan, bakarrik bi aipamen dakarkizuet. > > <blockquote><i>"Hasta comenzar el curso 1970-71 no hubo ocasión de reforzar el profesorado con la llegada, entre otros, de Jesús Atxa, primer director de San Fermín"</i> (25 orr.)</blockquote> > > <blockquote><i>"1970-71 ikasturtearen hasieran, irakasle berriak agertu ziren: Nekane Lasarte, Ernesto Fernandez, Lourdes Artieda, Maria Jesus Satrustegi eta Jesus Atxa. Azken hau, Aretxabaletako semea eta Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastola sailean aspaldian aritua, ez zen erabat arrotza hemen, joan-etorriren batzuk egina baitzen lehenago Iruñera, bai San Jose plazara, bai Baiona etorbidera. Ikastolak gidari berria behar zuela eta, Donostiako ikastola batean ari zen Karmele Esnalekin zeuden lehenago hitz-emanak, baina horrek ezezkoa eman azken orduan eta Jesus Atxa hautatu zuten zuzendari"</i> (26. orr)</blockquote> > > Lerro artean irakurri behar da ikastola honetan egileak berak hogeitabost urtetan egindako lan oparoa ikusteko. Nafarroako norbaiti dagokio Atxak herrialde horretan euskalgintza alorrean, bereziki ikastola munduan, egindakoa ondo historiatzea. > > 1993-4an, Nafarroan saio interesgarri bat izan zen, Euskararen Foru Legea aldatzeko. Batzuen eta besteen alderdikeriengatik, ez zen posible izan Legea hobera aldatzea eta, hortaz, Euskaltzaindiak Adierazpena onartu eta zabaldu zuen, 1994ko uztailaren 4ean (Ikus <i>Euskera</i>, 1995, 1, 557 orr. ). Eusko Alkartasuneko kide legez, baina batez ere bere euskaltzaletasunarengatik, saio horren barruko lanetan ihardun zuela zin dagit, zeren eta hizkuntzen legeriez, bai Euskal Autonomia Erkidegokoaz, Valentziakoaz eta beste batzuetakoez ohar ugari eman nizkion, Nafarroarako aplikagarri izan zitezkenak, batez ere, Iruñera joan nintzen batean. > > Zenbait ipuin liburu euskaratu eta argitaratu zituen, Jon Oñatibiarekin. Bartzelonako Ediciones Galera delakoan, honako hauek 1966 urtean: <i>Segalaien askara</i>, Maria Gasch egilerarena; <i>Jostalluen Uria</i> eta <i>Altxor billa</i>, Eulalia Valerirenak. > > <i>Zeruko Argia</i> aldizkariaz idazteaz gain, zeinetan garai baten, EDILIn zegoela astekariaren Bizkaiko ordezkari izan zen; <i>Txistulari</i> eta <i>Anaitasuna</i> aldizkarietan ere kolaborazioak argitaratu zituen. Baita arestian aipaturiko Durangaldeko <i>Gerediaga</i>n ere. Iruñera joan baino lehen, haurrentzako hainbat pelikula euskarara bikoizten ere aritu zen, askotan Xabier Kintana euskaltzainarekin batera. > > Euskaltzaindiak 1977ko abuztuaren 25ean euskaltzain urgazle izendatu zuen. Euskaltzain ohorezko, berriz, 1998ko apirilaren 24an, "Euskaltzaindiaren ustetan euskarari mesede bikainak" egina zelako gure Arautegiak adierazten duen legez, hain, hain zuzen, hizkuntzaren jagon sailean. > > Eusko Ikaskuntzaren 2003ko Manuel Lekuona Saria, Jesus Atxak irabazi zuen. 21. saritua izan zen, aurretiaz: M. Lekuona, O. Apraiz, J. Riezu, A. Mañarikua, M. Laborde, J. Garate, E. Goienetxe, G. Lz. Gereñukoa, C. Santamaria, B. Estornes, Fco. Salinas, X. Diharce <i>Iratzeder</i>, A. Zelaia, J. Oteiza, M. Portilla, J. M. Jimeno Jurio, P. Xarritton, J. M. Azaola, J. I. Telletxea eta A. Llanosen ondoren, hurrengo urtean, 2003an, euskal kultura munduko goi konstelazioan izar. > > > <br> > **(JOSE LUIS LIZUNDIA ASKONDO Euskaltzaindiko diruzaina da)** > > > <br> > <b>Gai honekin lotura duten artikuluak</b> (ikusteko gainean sakatu) > > - "Jose Manuel Lasarte eta Jesus Atxa gogoan":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1204543739 > > - "Jesus Atxa ohorezko euskaltzaina hil da":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1193383186 > > > <br> > <b>Jose Luis Lizundiak <i>erabili.com</i>-en argitaratuak</b> (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "Euskal kulturgintza 60ko hamarkadan":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1094044717 > > - "DNI ala Nortasun Agiria":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1108731711 > > - "Hilberri-txostena: Jose Garmendia (1925-2005)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1114209604 > > - "Juan San Martini esker onez":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1117490756 > > - "Juan San Martin Ortiz Zaratekoa euskaltzain osoa":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1138986664 > > - "Eremu urriko hizkuntzak Europan: EAEko egoera jorratuz":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1168430023 > > - "Haritschelhar euskal herri-gizon":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1201012327 > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1204706600/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com