Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Elkartegintzaren maratoia

Jasone Mendizabal / Hizkuntza / 2008-02-12 / 07:00


Elkarteak euskalduntzea epe luzerako lana da eta maratoietan bezala norberaren erritmoa ondo planifikatu eta finkatzea garrantzitsua izango da, bakoitzaren gaitasunen, aukeren eta baliabideen arabera, herriz-herri eta elkartez-elkarte.



Hitzarmengintzaren bidez elkarteak euskaldunduz idatziarekin herrietako elkarteak euskalduntzeko ahaleginean dabiltzan Euskara Elkarteen lana azpimarratzea izan da nire helburua. Hori dela eta atera nahi izan dut elkarteon izenen zerrenda argitara, eta horixe da baita ere beste idatzitxo hau bidaltzera bultzatu nauen arrazoia; aurrekoan bidalitako zerrendan Euskara Elkarte bat falta dela konturatu orduko akats hori zuzendu gura izatea, hain zuzen ere.

Badira dagoeneko zazpi urte Irun Iruten Euskara Elkartea Irungo 54 elkarterekin lanean hasi zela bertako Udalak sustatutako "Kalean Bai" planaren baitan. "Kalean Bai"ren helburua Irungo 3-25 urte arteko haur eta gazteei eskola orduz kanpo eskaintzen zaizkien jarduerak euskalduntzea da. Zazpi urte hauetan zenbait elkarte desagertu dira eta beste zenbait sortu, baina planaren bilakaera positiboa izan da eta urteak pasa ahala elkarteen parte hartzea ugaritu da. Dagoeneko 68 dira "Kalean Bai" familia osatzen duten elkarteak eta hauetatik 32rekin hitzarmen espezifikoak diseinatu dira. Hauek garatzen badute nahikoa lan Irungoek.

Zazpi urtetako lanak emandakoaz galdegin diot Irun Iruteneko teknikariari eta zinez interesgarriak eta baikorrak dira emaitzak:

Hauxe da Irungo esperientzia, honelakoa edo antzerakoa izango da beste hainbat herritan egiten ari direna. Epe luzerako lana dugu beraz elkarteetan eragiten eta maratoietan bezala, norberaren erritmoa ondo planifikatu eta finkatzea garrantzitsua izango da, bakoitzaren gaitasunen, aukeren eta baliabideen arabera, herriz-herri eta elkartez-elkarte.


(JASONE MENDIZABAL ALTUNA Topaguneko zuzendaria da)


Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1202725334