Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Errioxako ardoak
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Urtarrilaren 28an Errioxari "Wine Star" saria eman dio New Yorken *Wine Enthusiast* aldizkariak, 2007an ardo-eskualderik onena izan dela iritzita. Ardoa hainbeste bider azaltzen da albistegietan, Euskal Herrian ekonomi sektore garrantzitsua da eta. > **Geografia** > > Errioxan hiru zona bereizten dira, orografiari eta klimari begiratuta. > > - Arabako Errioxa: Toloño mendilerrotik Ebro ibairaino doa. > > - Errioxa Garaia: Logroño probintziaren sartaldean. > > - Errioxa Beherea: Logroño probintziaren ekialdeaz gainera, Nafarroako zazpi herri besarkatzen ditu (Andosilla, Aras, Azagra, Bargota, Mendabia, San Adrian eta Viana). > > > **Jatorri-izena** > > > Errioxan ekoizten diren ardoek berezko izen bat dute, euren «jatorri-izena» edo «sormarka» dena: <b>Errioxa</b>. Errioxa ez da jatorri-izen soila, jatorri-izen kalifikatua baizik, produkzio-kontrol eta kalitate-ezaugarri zorrotzak betetzen ditu eta. Gauzak behar bezala egiten direla zaintzeaz «kontseilu arautzailea» arduratzen da: Errioxa Jatorri Izen Kalifikatuaren Kontseilu Arautzailea. > > Arabako Errioxan zazpi mahats-barietate onartzen dituzte jatorri-izeneko ardoa produzitzeko. Beltzetan: tempranillo, garnatxa, graciano eta mazuelo. Zurietan: viura, malvasia eta garnatxa zuria. Nafarroan, aurreko horietaz gainera, beltzetan cabernet‑sauvignon eta merlot ere onartzen dituzte, eta zurietan, ale txikiko moskatela eta chardonnay. > > > **Ardo motak** > > > Koloreagatik, hiru ardo mota bereiz daitezke: zuriak, gorriak eta beltzak. Errioxan hirurak ekoizten dira. > > Ardoaren adina kontuan hartuta, honako sailkapena egiten da. > > - Ondu gabeko ardoak: urtekoak. > > - Ardo onduak: barrikan gutxienez urtebete egiten dute. > > - Erreserbako ardoak: barrikatik irten eta gero, gutxienez botilan bi urte egiten dute. > > - Erreserba handiko ardoak: barrikan gutxienez bi urte eta botilan gutxienez hiru urte egiten dute. > > Badira beste klase interesgarri batzuk. > > - Autore-ardoak: enologo batek bere ezagutzen eta gustuen arabera eginikoak. > > - Ardo txinpartadunak edo pindartsuak: karboniko apur bat dutenak. > > - Ardo apardunak: karbonikoa dute, alegia, burbuilak. Ardo apardun naturalen taldean «Xanpaina» eta «Cava» jatorri-izenekoak daude. Euskal Herrian Errioxako bost herri besarkatzen ditu Cava sormarkak: Oion, Biasteri, Moreda, Mendabia eta Viana. > > > **Ardoaren kultura** > > > Ardoak harreman harmonikoa izan behar du laguntzen duen jakiarekin. Harreman harmoniko horri «uztartze» esaten zaio (fr.: «mariage», esp.: «maridaje»). > > Jatetxe batera joanez gero, <i>sommelier</i>-ari galde diezaiokegu zein ardo uztartzen den ondo aukeratu dugun janarekin. <i>Sommelier</i>-ik onenak "Urrezko Sudurra" izateko lehiatzen dira urtero. > > > <br> > <b>(<a href="http://www.erabili.com/zer_berri/aurkibidea/egilea/larrinaga">ASIER LARRINAGA LARRAZABAL</a> Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da)</b> > > > - Orain arte argitaratutako artikulu guztiak ikusteko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1084490076 > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1201765015/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com