Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Hitzarmengintzaren bidez elkarteak euskaldunduz
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Euskara Elkarteek urteak daramatzate herrietako elkarteekin lanean, hauen jarduna euskalduntzeko asmoz. Gazte elkarteak zein kirol arlokoak, elkarte gastronomikoak edota kultur arlokoak, erlijioarekin lotutakoak eta bestelakoak jorratu izan dira, entitateok euskalduntzeko mikroplangintzak bultzatuz. > Elkarte mota bakoitza bere berezitasunarekin, guztiek dituzte hainbat ezaugarri bereziki hurbileko egiten zaizkigunak, gure afizioak bideratzeko balio digute, gustuko jardueren inguruan hainbatentzat topaleku bihurtzen dira, herrian, auzoan, gertuan dauzkagu eta jarduera erakargarriak bideratzen dira bertatik. Horregatik guztiagatik elkarte hauen hizkuntza egoerek eta bertan ematen diren hizkuntza jarrerek bereziki eragina daukate gure eguneroko bizitzan. > > > **90eko hamarkadatik lanean** > > > Euskara Elkarteak 90eko hamarkadan hasi ziren herrietako entitateak (elkartegintzan, merkataritzan...) euskalduntzeko programak sortzen eta hauen artean elkarteen arloa bereziki landu duen hainbat Euskara Elkarte daude. Zenbait udalek ere zuzenean lantzen ditu herriko elkarteak euskalduntzeko programak, Arrasateko udala izan zelarik hain zuzen ere elkarteak euskalduntzeko lanean hasi zen lehenengo erakundea. Hitzarmengintza Entitateak euskalduntzeko metodologian oinarrituta herri mugimenduan kokatzen diren Euskara Elkarteetatik boluntariotzan oinarritu ahal diren herrietako elkarteengan eragiteko aukera ezin hobea daukagu, lanerako metodo profesionalak erabiliz baina Euskara Elkarteen bazkidetzaren babesa atzetik izanda. Elkarteei laguntzeko tresna zehatzak eskaini beharra argi daukagu Euskara Elkarteetan eta uste dugu jarraipeneko planteamendu egonkorrak behar ditugula elkarteengan eragin ahal izateko. > > > **Hitzarmengintza metodologia eskuliburua** > > > Honetaz guztiaz jabetuta eta arlo honetan eragin nahi zutenei lagundu nahian 2003ko azaroan Topaguneak <i>Hitzarmengintza: Entitateak euskalduntzeko metodologia. Eskuliburua</i> argitaratu zuen, proiektu hauen bultzatzaile ziren hainbat Euskara Elkarte eta udaletako koordinatzaileen ahalegin eskergari esker. Eskuliburu hau eskuratzeko Topaguneko bulegoarekin jar zaitezke harremanetan: "www.topagunea.org":http://www.topagunea.org/ > > > **Zorionak arloko eragileei** > > > "Kontseiluak":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1200651627 norbanakoen konpromisotik bakoitzaren elkartean eragitera animatzen gaitu eta zalantzarik ez daukat egiteko hori guztiz osagarria dela Euskara Elkarteek jorratutako bidearekin. Aukera baliatu nahi nuke Tolosako Galtzaundi Euskara Elkarteak Kontseiluarekin elkarlanean abiatutako "proiektu berria":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1199956698 txalotzeko eta baita egiteko horretan aspalditik dabiltzan Euskara Elkarteen lana azpimarratu eta lanean segi dezaten animatzeko. Zorionak beraz, Kontseiluari, Galtzaundiri, Abaraskari, Barriketani, Berbarori, Bizarra Lepoani, Eixuri, Eta Kittori, Karrikaluzeri, Lau Haizetarari, Ttakuni eta Topaguneak jakin gabe azken aldian arlo honetan lanean dabilen orori. > > > <br> > **(JASONE MENDIZABAL ALTUNA Topaguneko zuzendaria da)** > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1201684809/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com