Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Minutu erdiko 10 ideia euskal kulturaren kontsumoaz

Kike Amonarriz / Kultura / 2008-01-30 / 08:15


Ohar hauek ez dute inongo dekalogorik osatzen. Martin Ugalde Foroak antolaturiko "Kontsumitzen al da euskarazko kultur produkzioa?" mahai-ingurua zela eta, eztabaidaren sarrera gisa, bost minutuko denbora-mugarekin ahoz irakurtzeko prestaturiko oharrak dira. Berauek argitaratzeko inolako asmorik ez nuen, baina eskatu dizkidatenez, bere horretan bidaltzen ditut, inolako aldaketarik gabe.



1. Euskarazko kultur produktuak kontsumitzeko, euskaraz jakitea komeni da, baina ez da nahikoa

2. Euskarazko kultur kontsumoaren hedapena eta garapena 3 ardatzen inguruan burutu beharko da: derrigorrezkotasuna, eskuragarritasuna eta erakargarritasuna

3. Merkatua zabaldu beharra dago, horretarako produktu egokiak ekoiztuz

4. Euskal Herriko eta euskaldunen kultur joerei buruzko datuak behar ditugu

5. Hizkuntza bera, oztopo eta uxatzailea da askorentzat

6. Euskarazko kultur produktu gehienak ez dira existitzen biztanleriaren gehiengoarentzat

7. Internet euskarazko edukiz elikatzea estrategikoa da

8. Euskarazko kultur kontsumoa parametro erregionalistetan gertatzen da, ez parametro nazionaletan

9. Gure 7 bekatu nagusiak aitortu eta baztertu behar ditugu

10. Joxerra Garziari gaur Ordizian emango duen hitzaldiaren izenburua lapurtuta: "Ze kristo, arraio, demontre egin behar dugu euskararekin? Eta euskal kulturarekin?"

11. Eta esportatu, noski.


(KIKE AMONARRIZ GORRIA filologoa eta soziolinguista da)


Kike Amonarrizek erabili.com-en argitaratutako artikuluak (irakurtzeko gainean sakatu)


Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1201600770