Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Minutu erdiko 10 ideia euskal kulturaren kontsumoaz
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Ohar hauek ez dute inongo dekalogorik osatzen. Martin Ugalde Foroak antolaturiko "Kontsumitzen al da euskarazko kultur produkzioa?" mahai-ingurua zela eta, eztabaidaren sarrera gisa, bost minutuko denbora-mugarekin ahoz irakurtzeko prestaturiko oharrak dira. Berauek argitaratzeko inolako asmorik ez nuen, baina eskatu dizkidatenez, bere horretan bidaltzen ditut, inolako aldaketarik gabe. > <b>1. Euskarazko kultur produktuak kontsumitzeko, euskaraz jakitea komeni da, baina ez da > nahikoa</b> > > - Euskarazko KULTUR produktuak kontsumitzera iristeko: > > - Aurrena euskaraz jakin behar da. Salbuespena, guraso erdaldun eta atzerritar euskaltzaleak. > > - Gainera, euskaldun horiek euskal mundura hurbildu behar dira. > > - Orduan has daitezke euskarazko kultur produktuak kontsumitzen. > > - Izan ere, euskarazko kultur kontsumoaren bilakaera, hizkuntz normalizazio prozesuaren bilakaeraren araberakoa izango da, eta alderantziz. > > <b>2. Euskarazko kultur kontsumoaren hedapena eta garapena 3 ardatzen inguruan burutu beharko da: derrigorrezkotasuna, eskuragarritasuna eta erakargarritasuna</b> > > - <b><i>Derrigorrezkotasuna:</i></b> > > Euskarazko kultur produkzioak lege-babesa behar du. Euskararen presentzia, eskaintza eta erabilera bermatu egin behar dira; baita kultur alorrean ere. > > - <b><i>Eskuragarritasuna:</i></b> > > Lege-babesak eta derrigorrezkotasunak, ordea, mugak dituzte eta izan behar dituzte. Horregatik, hil ala bizikoa izango da, euskarazko DVDak, aldizkariak, liburuak, jokoak, etab. eskuragarri izan daitezen lortzea; merkatuak erdarazkoen edo ingelesezkoen eskuragarritasuna bermatzen baitu. > > - <b><i>Erakargarritasuna:</i></b> > > Gainera, produktu horiek erabiliak, kontsumituak edo/eta erosiak izango badira, gustukoak, erabilgarriak edo interesgarriak izan beharko dute. > > <b>3. Merkatua zabaldu beharra dago, horretarako produktu egokiak ekoiztuz</b> > > - Nabarra aldizkarian esan nuen: "Abangoardiako produktuak behar baditugu ere, alegia, iparra markatuko duten liburuak edo filmak... batez ere jendeak kontsumituko dituen produktuak behar ditugu: ikusle, irakurle eta entzule berriak lortu behar ditugu". > > - Hitz horiei horrela erantzun die Patxi Zubizarretak <i>Argia</i>n: <i>"Irudipena dut ez dugula publikoa behar bezainbeste aintzat hartzen, eta nago sortzeko orduan horri ere kontu gehiago egin behar geniokeela. Oso iritzi errealista da Amonarrizena, </i>-eskerrik asko-<i> pragmatikoegia agian hain zaharkituta dagoen sortzaile jendearentzat, baina hitzok inondik ere koitoarekin zerikusi handiagoa dute masturbazioarekin baino eta zer pentsa ematen dute."</i> > > <b>4. Euskal Herriko eta euskaldunen kultur joerei buruzko datuak behar ditugu</b> > > - Kontsumo-joerak asko ari dira aldatzen, eta proiektu berriei ekiteko eta ditugunak sendotzeko, gure merkatua -erreala eta potentziala- ondo ezagutu behar ditugu. > > - Marketing hausnarketa eta Merkatu-ikerketak ezinbestekoak dira. Prozesu zientifikoak erabili behar ditugu, jendeari zerk eragiten dion ilusioa eta zer zaion interesgarria jakin ahal izateko. > > <b>5. Hizkuntza bera, oztopo eta uxatzailea da askorentzat</b> > > - Euskarak edo euskal eskaintzak berak erretxazoa sortzen du euskaldun askorengan: arrazoi linguistikoengatik batzuetan, ideologikoengatik besteetan. > > - Euskarazko produktu asko astunak omen dira, baina askorentzat astuna, ez al da euskara bera? "Hizkuntza kalitatea"ri buruzko "txostenean":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1098805402 jorratu genuen gai hau. Zuzentasun parametroen aldean egokitasuna eta komunikazioa lehenetsi beharko genituzke gure eskaintzan. > > - Euskararen eskaintza ideologikoa ere (hitzaren zentzurik zabalenean) zabaltzea lortu beharko litzateke. > > <b>6. Euskarazko kultur produktu gehienak ez dira existitzen biztanleriaren gehiengoarentzat</b> > > - Euskarazko produktu gehienak "ikusezinak" dira erdal medio gehienetan. Edo ez dira aipatu ere egiten edo, "bitxikeria folkloriko" edo gertaera marjinal gisa tratatzen dira askotan. ETB1 non eta nola aipatzen den jarraitzea oso esanguratsua da. Salbuespenak salbuespen, euskal mundutik urrunegi sumatzen ditugu erdaraz ari diren hedabide gehienak, ETB2 barne. > > <b>7. Internet euskarazko edukiz elikatzea estrategikoa da</b> > > - Internet euskarazko edukiz elikatzeko estrategiak indartu behar dira. Gainera, Internet oso bitarteko egokia izan daiteke, hedabide estandarren bidez euskaraz zabaldu ezin daitezkeen eduki espezializatu eta minoritarioak zabaltzeko. > > <b>8. Euskarazko kultur kontsumoa parametro erregionalistetan gertatzen da, ez parametro nazionaletan</b> > > - Mugak, euskarazko kultur kontsumoa ere banatu egiten du. Iparraldean ekoizturiko euskarazko kultur produkzioak (eta baita Nafarroakoak ere, neurri handi batean) nekez gainditzen dute muga. > > - Hegoaldeak, arreta berezia eskaini beharko lioke Iparraldeari. Hedabideek (EITBk bereziki) asko dezakete hizkuntza komunitatea trinkotze eta bertako galera etengabea galgatze aldera, iparraldeko profesionalen eta biztanleen presentzia sustatuz eta normalizatuz. > > <b>9. Gure 7 bekatu nagusiak aitortu eta baztertu behar ditugu</b> > > - Alegia: biktimismoa, ezkortasun kronikoa, baikortasun alferra, akritizismoa, inmobilismo subentzionatua, dirigismoa eta inbidia. > > <b>10. Joxerra Garziari gaur Ordizian emango duen hitzaldiaren izenburua lapurtuta: "Ze kristo, arraio, demontre egin behar dugu euskararekin? Eta euskal kulturarekin?"</b> > > - Euskal kultura ez dago agenda politikoaren lehentasunen artean. Ezta euskara bera ere. Azken hamarkada hauetan euskara arrisku larrian egotetik biziraupena segurtatu samartua izatera pasa gara. Baina hori al da euskararentzat nahi duguna? > > - Diskurtso teorikoetan, programa politikoetan eta deklarazio publikoetan entzuten duguna eta egunero ikusten duguna ez datoz bat. Baina galdera hor dago, eta batez ere, administrazioak, eta eragile sozio-politiko-ekonomikoek erantzun behar dute: "Zein da herri honetan eta bere kultur proiektuan euskarak bete behar duen lekua?" > > <b>11. Eta esportatu, noski.</b> > > > <br> > **(KIKE AMONARRIZ GORRIA filologoa eta soziolinguista da)** > > > <br> > <b>Kike Amonarrizek <i>erabili.com</i>-en argitaratutako artikuluak</b> (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "Hizkuntza kalitatea burujabetza linguistikoa da":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1073656018 > > - "Ahozkotasuna eremu ez-kurrikularrean":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1081651972 > > - "Euskararen kalitatea: zertaz ari garen, zergatik eta zertarako":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1098805402 > > - "Gazte hizkeraren egungo egoera eta garrantzia":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1134860990 > > > > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1201600770/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com