Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Iritzi-muinetik
» Bikoizketarako irizpideak finkatzen (XII)
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Bikoizketako hizkerari buruzko orrietan sarri baino sarriago aztertzen ditugu bizidunen izenak. Izan ere, naturaren gaineko dokumentaletan hainbat eta hainbat espezie azaltzen dira, eta bakoitza hamaika bider aipatzen da, zuzenean eta zeharka. Horrek zehatzak izatera behartzen gaitu. Oraingo orri honetan gamelu, aligatore eta kaimanen izenez aritu gara. Lurraz kanpokoei zelan deitu ere aztertu dugu, oraingoz halakorik aurkitu ez den arren. Publizitateari ere egin diogu tarte bat, produktu batzuen izenek arazoak ematen dituzte eta. > **ERDARETATIK EUSKARARA** > > >
> Gameluak eta kaimanak > > Naturaren gaineko dokumentaletan bizidunak modu bitan aipatzen dira. Batzuetan izen orokor bat erabiltzen da, talde bereko hainbat bizidun biltzen dituena. Beste batzuetan, izen zehatza erabiltzen da, dena delako bizidunari bakarrik dagokiona. > > Camelus generoari dagokionez, izen orokor gisa «gamelu» erabiliko dugu euskaraz, eta generoaren espezie biak bereizi beharra dagoenean, honela jokatuko dugu. > >

lat.: Camelus dromedarius
ing.: dromedary
gazt.: dromedario
fr.: dromadaire
eusk.: dromedario

lat.: Camelus bactrianus
ing.: Bactrian camel
gazt.: camello bactriano
fr.: chameau de Bactriane
eusk.: gamelu baktriar

> > Dokumentaletan, honelako testuak ager daitezke. > > - Bi gamelu espezie daude, dromedarioa eta baktriarra. Dromedarioek pisu handia dute, ostikoka eta muturka hasten dira, eta hozka egiten dute beren hortz handiekin. Horregatik, zelatu egingo ditugu, gizakiarekin harremana izatera ohitzeko. (Krokodilo ehiztariaren egunerokoak II - 24) > > Ugaztunetatik narrastietara aldatuta, Alligatoridae familian multzo bi bereizten dira: aligatoreak eta kaimanak. Aligatoreak Estatu Batuetan eta Txinan bizi dira. Kaimanak, Erdialdeko Amerikan eta Hego Amerikan. > > Bide batez, esan dezagun Australian ez dagoela ez berezko kaimanik, ez berezko aligatorerik. Steve Irwin krokodilo-ehiztariak bere Australia Zoo ezagunean dauzkanak berak eraman zituen Estatu Batuetatik. Beraz, aligatoreak eduki dauzka, eta hala esango dugu Irwinen dokumentaletan. > > Aligatoreak: > >

lat.: Alligator mississippiensis
ing.: American alligator
gazt.: aligator americano
fr.: alligator du Mississippi
eusk.: Mississippiko aligatore

lat.: Alligator sinensis
ing.: Chinese alligator
gazt.: aligator chino
fr.: alligator de Chine
eusk.: aligatore txinatar

> > > Kaimanak: > >

lat.: Paleosuchus palpebrosus
ing.: Cuvier's dwarf caiman
gazt.: caimán enano
fr.: caïman nain
eusk.: kaiman nano

lat.: Paleosuchus trigonatus
ing.: smooth-fronted caiman
gazt.: yacaré Coroa
fr.: caïman hérissé
eusk.: kaiman kopetadun

lat.: Caiman yacare
ing.: yacare caiman
gazt.: yacaré negro
fr.: jacara
eusk.: yacare

lat.: Caiman crocodilus
ing.: spectacled caiman
gazt.: caimán de anteojos
fr.: caïman à lunettes
eusk.: kaiman betaurrekodun

lat.: Caiman latirostris
ing.: broad-snouted caiman
gazt.: yacaré overo
fr.: caïman à museau large
eusk.: kaiman muturzabal

lat.: Melanosuchus niger
ing.: black caiman
gazt.: caimán moreno
fr.: caïman noir
eusk.: kaiman beltz

> > > **HIZKUNTZA GAIAK** > > >
> Lurretik harago > > Bikoizketan Lurretik haragoko gaiak azaltzen direnean, tonua ezberdina izaten da dokumentaletan eta fikzioan. Dokumentaletan, ikuspegi zientifikotik heltzen zaio gaiari, eta fikzioan, berriz, irudimenaren eta fantasiaren aldetik. > > Hartara, dokumentaletan «extraterrestrial» / «extraterreste» azaltzen denean, euskaraz «Lurraz kanpo(ko)» edo «Lurretik kanpo(ko)» esapideetara joko dugu. > >
For the last thirty-five years, scientists have been scanning every star in the sky for signs of alien life. It's called SETI –the Search for Extraterrestrial Intelligence. And they're still doing it today.

Azken hogeita hamabost urteotan zientzialariek izarrak banan-banan aztertu izan dituzte, ea inon bizi-zantzurik ote dagoen. Gaur egun ere, horretan dihardute SETI izeneko egitamuan: Lurretik kanpo izaki adimendunak bilatzen. (Espazioa 02)
> > Batzuetan, beste aukera batzuk ere badaude: «Lurraz kanpoko zarata» = «zarata kosmiko»; «Lurraz kanpoko biologia» = «exobiologia»... Dena dela, kontzeptuok teknikoegiak dira, eta oso bakanka erabiltzen dira dokumentaletan. > > Fikzioan, Lurretik kanpokoa izaki berde antenadunekin egoten da lotuta. Izakioi deitzeko, hitz bat baino gehiago erabiltzen da gure inguruko hizkuntzetan, eta euskaraz ere hitz bat baino gehiago erabil dezakegu: > >

ing.: alien, extraterrestrial
gazt.: alienígena, extraterreste
fr.: extraterrestre
eusk.: alien, alienigena, Lurraz kanpoko / Lurretik kanpoko

ing.: martian
gazt.: marciano, -a
fr.: martien, -enne
eusk.: martetar

> > Modak aldatu egiten dira, eta sasoi bateko «ilargitarrak», «artizartarrak» eta abar leku barik geratu dira egungo fikzioan. > >
Natsumi: Zer da hau?
Fuyuki: Alien bat; zer, ba!
Natsumi: Baina gure hizkuntza egiten du. (Keroro 01)

Momoka: ...!
Fuyuki: Ikusten dudanez, zuk ere Lurraz kanpoko lagun bat duzu. (Keroro 02)
> > > **HIZKERAK** > > >
> Volkswagen Golf > > Produktu batzuek euren izenean agertzen dute fabrikatzailea zein den. Horrelako izenek osagai bi izaten dituzte: fabrikatzailearen deitura eta produktuari dagokion hitz espezifiko bat, ordena horretan. > > Iragarkien euskarazko bertsioan, izenok bere hartan errespetatuko ditugu: «Kaiku Active», «Vicks Vaporub», «Bacardi Breezer», «Ford Fiesta»... > > Batzuetan beste osagairen bat eransten zaio izenari, eta katea korapilatu egiten da: «Nuevo Opel Astra GTC», «nuevas toallitas Dodot Sensitive»... > > Euskaraz beste aukera batzuk pentsa daitezke («Astra GTC, Opel berria», «Sensitive, Dodoten zapi berriak»), baina baztertu egingo ditugu, eta «[ fabrikatzailea ] + [ produktua ]» multzoa bere horretan errespetatuko dugu. > > - Nuevas toallitas Dodot Sensitive; las toallitas que cuidan. > > - Dodot Sensitive zapi berriak, zaintzeko zapiak. > > >
> **(ASIER LARRINAGA LARRAZABAL Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da)** > > > - **Txosten hau ETB eta MIXER-eko euskara arduradunek elkarlanean eginikoa da eta** *erabili.com***-en argitaratu dute edonoren ekarpenak jasotzeko. Beraz, hementxe duzu aukera, irakurle, euskaldun guztion etxeetara iristen den Euskal Telebistaren hizkuntza irizpideetan zure aletxoa jartzeko. Zure ekarpena gaur-biharko euskaldun guztion mesederako izango da, zuretzat eta zure ingurukoentzat ere bai.** > > > > > **Orain arte argitaratuak** > > > 1. "Bikoizketarako irizpideak finkatzen (bat)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1055803983 > > 2. "Bikoizketarako irizpideak finkatzen (II)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1062602150 > > 3. "Bikoizketarako irizpideak finkatzen (III)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1074012486 > > 4. "Bikoizketarako irizpideak finkatzen (IV)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1083278134 > > 5. "Bikoizketarako irizpideak finkatzen (V)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1094473313 > > 6. "Bikoizketarako irizpideak finkatzen (VI)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1103855281 > > 7. "Bikoizketarako irizpideak finkatzen (VII)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1119962767 > > 8. "Bikoizketarako irizpideak finkatzen (VIII)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1137660567 > > 9. "Bikoizketarako irizpideak finkatzen (IX)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1146730640 > > 10. "Bikoizketarako irizpideak finkatzen (X)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1168426154 > > 11. "Bikoizketarako irizpideak finkatzen (XI)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1180511802 > > > > > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com