Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Emozioak, albisteen osagarri

Asier Larrinaga Larrazabal - EiTB / Hizkuntza / 2007-12-14 / 07:00


Albistegietan emozioetarako lekurik ez dagoela pentsatu arren, emozioak sarritan dira albisteen osagarri: mina, amorrua, dolua... Sentitzen duguna gorabehera, esaldian nola txertatzen ditugun izaten da arazobide behin baino gehiagotan.



Aditz gabeko esaldiak, esaterako, gogorrak egiten zaizkigu euskaraz, gaztelaniaz ez bezala:

Emozioa aipatzeko, normalean aditzak erabiltzen ditugu (haserretu nau, goibeldurik dago...) eta batez ere aditzondoak (haserre naiz, goibel dago...). Izenetara jotzea ahozko hizkuntzan "arraroa" izanagatik (*haserrea eragin dit), albistegintzan bide horretatik jotzen dugu sarriegi. Izenaren protagonismoak arazoak dakarzkigu:

Dena dela, halako esaldiak erraz egokituko ditugu pertsonak barik lekuak edo elkarteak aipatuta, NON sartuta.

Eta sarritan jotzen da egitura aldrebesetara eta klixeetara, gauzak normal esan beharrean.


(ASIER LARRINAGA LARRAZABAL Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da)


Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1196846970