Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Iritzi-muinetik
» Emozioak, albisteen osagarri
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Albistegietan emozioetarako lekurik ez dagoela pentsatu arren, emozioak sarritan dira albisteen osagarri: mina, amorrua, dolua... Sentitzen duguna gorabehera, esaldian nola txertatzen ditugun izaten da arazobide behin baino gehiagotan. > Aditz gabeko esaldiak, esaterako, gogorrak egiten zaizkigu euskaraz, gaztelaniaz ez bezala: > > - Conmoción en Chile, por el suicidio de una niña de 7 años. > > - ? Samina / zirrara Txilen, 7 urteko neskato baten suizidioa dela eta. > > > Pantailako idatzietatik kanpo, erosoago entzuten ditugu aditza sartuta: > > - Zazpi urteko neskato baten suizidioak txiletarrak astindu ditu. > > - Saminez hartu dute Txilen zazpi urteko neskato baten suizidioa. > > - Ezusteko latza izan da txiletarrentzat 7 urteko neskato baten suizidioa. > > - Zirrara eragin du Txilen zazpi urteko neskato baten suizidioak. > > > Emozioa aipatzeko, normalean aditzak erabiltzen ditugu (haserretu nau, goibeldurik dago...) eta batez ere aditzondoak (haserre naiz, goibel dago...). Izenetara jotzea ahozko hizkuntzan "arraroa" izanagatik (*haserrea eragin dit), albistegintzan bide horretatik jotzen dugu sarriegi. Izenaren protagonismoak arazoak dakarzkigu: > > - Asko mugatzen digu aditz aukera: > > kausak + emozioa + eragin / piztu / sortu / hedatu / zabaldu > > - Hegazkin istripu batek izua sortu du Estatu Batuetan. > > - Arrantza Ministerioaren erabakiak haserrea piztu du kofradietan. > > - Aditzok esaldiaren egitura behartzen digute, emozioaren hartzailea aipatu behar dugunean: > > kausak + emozioa + aditza + norengan? / noren artean? / nori? > > - New Yorken eroritako hegazkin batek izua sortu du amerikarrengan. > > (Baina hegazkinak sortu du izua, ala hegazkina erortzeak?
Nork esaten du "beldurra sortu du nigan?") > > - Ministerioaren erabakiak haserrea piztu du arrantzaleen artean.??? > > (Arrantzaleen artean?
Arrantzaleak eurak egongo dira haserre, ezta?) > > Dena dela, halako esaldiak erraz egokituko ditugu pertsonak barik lekuak edo elkarteak aipatuta, NON sartuta. > > - ? Alkatearen erabakiak haserrea zabaldu du herritar guztien artean. > > - Alkatearen erabakiak haserrea zabaldu du herrian / bazterretan. > > HOBETO > > - Herritarrak haserre daude alkatearen erabakiarekin. > > > - Alkatearen erabakiak herritarrak haserretu ditu. > > - ? Imazen artikuluak ezinegona piztu du alderdikideen baitan. > > - Imazen artikuluak ezinegona piztu du bere alderdian. > > - Imazen artikuluak ezinegona eragin die alderdikideei. > > - EAJn ez dute ondo hartu Imazen artikulua. > > > Eta sarritan jotzen da egitura aldrebesetara eta klixeetara, gauzak normal esan beharrean. > > - Ziurgabetasuna(?) da nagusi Tuteran, ibaiak gora egin duenetik. > > - Tuteran kezkaturik daude, ibaiak gora egin duela ikusita. > > - Partida amaieran, urduritasuna zen nagusi zaleen artean. > > - Partida amaieran, zaleak urduri zeuden. > > - Irujo eta Titinen arteko lehiak ikusmina piztu du pilotazaleen artean. > > - Lehiak ikusmina piztu die pilotazaleei. > > - Pilotazaleak ikusminez daude, lehiak zer ekarriko. > > >
> (ASIER LARRINAGA LARRAZABAL Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da) > > > - Orain arte argitaratutako artikulu guztiak ikusteko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1084490076 > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com