Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» BERRIRO BERANDUago
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Gogoeta-ildo interesgarria ireki du "Bittor Hidalgok":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1192431290 "nire artikulu bati erantzunez":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1191398787. Etiketa bat ipintzearren, «hizkuntza-arauak» esango nioke gogoeta horri. Zer dira hizkuntza-arauak? Nik, ez dakit. > Badakit Euskaltzaindiak «batzuetan» erabakitzen duenean hala jarri behar dutela EGAko azterketa gainditu nahi dutenek, eta aztertzaileak txartzat emango diela «batzutan» jartzea. Halako erabakiak arau dira, Euskaltzaindiaren arauak. > > Berridazketa-erregelek ez dute Euskaltzaindiaren arauen antzik, beste itxura matematikoago hau baizik: «D’ → osagarria + D», alegia, determinatzailea izen-sintagmaren ostean ipintzen dela -sinplifikazioa onartzen bazait-. Halakoei erregela esan arren, arautik ez dute ezer, deskribapenak baitira: hiztun ideal baten hizkuntza-ezagutza ideala deskribatzeko formula konbentzionalak. > > Coseriuri irakurriz gero, arau delako terminoa testuinguru oso ezberdinean aurkituko dugu. Coseriurentzat araua hizketaren eta hizkuntzaren bitarteko abstrakzio bat da. Hizketan produkzio bakanak, berdinik gabeak, ezezagunak eta ohiz kanpokoak gertatzen dira. Halakoak baztertuta, honela azal daiteke Coseriuren araua: lehenagoko ereduen errepikapena dakarten errealizazioen multzoa. > > Hiru kontzeptu dira, bakoitza esparru batekoa eta ikuspegi batekoa, elkarrekin zerikusirik ez daukatenak. Dena dela, kezka bera dute hirurek oinarrian: erabilera errealean hizkuntzak mila aldaera, mila bariazio agertzen dituela, agian patroi batera ekar daitezkeenak. > > Gramatikaria ezagutza zientifikoa emendatzeko eta handitzeko helburuz saiatuko da patroi horren bila. Akademikoak, hizkuntza-normalizazioaren mesedetan. Tartean bagara beste batzuk, hiztun espezializatuei laguntzeko ahaleginez. Izan ere, hiztun espezializatuek, hiztun arrunten aldean, hizkuntza ondo, zuzen eta egokiro erabiltzeko ardura dute, eta, horrenbestez, arauak, jarraibideak, gomendioak eta argibideak galdatzen dituzte. > > Beti ez da erraza izaten halako eskaerari erantzutea. Euskaltzaindiaren arau bat aurkituz gero, arazoa berehala ebazten da, baina, aurkitu ezean, gramatika-liburuetan, testuetan, corpusetan eta abarretan ikertu behar da. Zorionez, gero eta bitarteko gehiago dugu euskaraz. Baliagarrienak, corpus elektronikoak. > > Hartara, «beranduago»-ren gaineko kontsulta heldu zenean, lehen gauza Orotariko Euskal Hiztegiko Testu Corpusa arakatzea izan zen. «Beranduago», «berantago» eta «berantxago» batuta, guztira 65 agerraldi daude. Horietatik, bost dira «x egun / aste / urte beranduago» lokuzioaren erakoak. Gainerako agerraldiek ez dute misteriorik, eta ondo deskribatuta daude "BERANDUago, GEROago":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1191398787 artikuluan. > > «x egun / aste / urte beranduago» lokuzioari dagokionez, "Ereduzko Prosa Gaur":http://www.ehu.es/euskara-orria/euskara/ereduzkoa/araka.html corpusa arakatzea izan zen hurrengo urratsa. Emaitza oso esanguratsua izan zen. Aingeru Epaltzak behin ere ez du erabiltzen. Anton Garikanok behin ere ez du erabiltzen. Bernardo Atxagak behin ere ez du erabiltzen. Daniel Landartek behin ere ez du erabiltzen. Eta hala luza daiteke zerrenda nahi beste: Felipe Juaristi, Joan Mari Irigoien, Jon Arretxe... <i>Elizen arteko Biblia</i> txukunean ere ez da ageri. > > Zelan azal daiteke hori hitzez? Une jakin batetik hasita zenbat denbora igarotzen den adierazteko, okerra dela «beranduago» sartzea. Egongo dira formulazio hobeak, baina ez da asma daitekeen txarrena. > > Nolanahi ere den, "BERANDUago, GEROago":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1191398787 artikuluan fokoa beste gauza batera zuzendu nahi zen. «Bi egun beranduago» lokuzio bazterretsiaren ordez «bi egun geroago» proposatu izan da han-hemen, baina euskaraz badira beste lokuzio batzuk, batzuetan arruntagoak: «handik bi egunera», «bi egunen buruan», «bi egunen ondoan», «bi egun garrenean»... > > > <br> > <b>(<a href="http://www.erabili.com/zer_berri/aurkibidea/egilea/larrinaga">ASIER LARRINAGA LARRAZABAL</a> Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da)</b> > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1192697813/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com