Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Elebila, euskarazko emaitzak
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Normalean usatzen ditugun Internet bilatzaileak, *Google* edo *Yahoo!* esaterako, ez daude pentsatuta euskarazko testuetan bilaketak egiteko. Lehenik eta behin ez dakite euskaraz, hots, ez dira gai euskaraz dagoen testu bat beste hizkuntza batean dagoenaz bereizten. > Har dezagun <i>Google</i> akuri moduan, bera baita bilatzaileetan nagusia. Interfacea euskaraz ipin dezakezu zure ordenadorean. Era berean, 'Hizkuntza Tresnak' dioen atalean sartzen baldin bazara, aukera izango duzu zein hizkuntzatan egin nahi duzu bilaketa. Zerrenda luzea zabaltzen zaizu begien aurrean, baina euskara hautagai moduan ez dager. Horrek zer esan nahi du? Ba, erdararen batean grafia bera duen euskal hitz baten arabera bilaketarik egiten baduzu, demagun <i>energia</i>, ezingo dituzula bilaketa-emaitzak euskarazkoetara mugatu. Katalana edo italiarra izango bazina, aukera izango zenuke emaitzak zedarritzekoa, hurrenez hurren, katalanezkoetara edo italierazkoetara soilik. <i>Energia</i> hitzaren kasuan euskarazko emaitzaren bat aurkitu nahi duen euskal internautak, topatuko luke euskarazkorik hamarnaka batzuk emaitza-orrialde arakatu ostean! > > Euskal hiztunak urriak gara eta ez gara bezero erakargarriak munduan dabiltzan multinazionalentzat. > > Irakurleak pentsa lezake arazo hori hainbat hizkuntzatan grafia bera duten hitzekin baino ez dela jazotzen; euskarazko hitz jatorrekin horrelakorik ez dela gertatuko. Saia gaitezen <i>ama</i>, <i>aita</i>, <i>eska</i>, <i>aska</i> edo <i>ele</i> euskal hitz jatorrekin. Lehen emaitzetan, bederen, euskarazkorik ez. Hitz monosilabiko eta bisilabikoekin aukera handiagoa dago grafia bereko hitzen bat egotea beste mintzairaren batean edo halako sozietateren edo prozesuren sigla izatekoa. Dagigun froga hitz luzeago batekin, <i>erbinude</i> etsenplurako. Idatzi <i>erbinude</i> bilatzailearen kutxatxoan. Oraingoan, bingo! Emaitzak euskarazkoak dira guztiak. Pentsa dezakezu euskarazko hitz jator luzeekin behintzat molda zaitezkeela bilatzaile arrunt bat baliatuz, baina ez da horrela eta gertaera horrek ohizko Internet bilatzaileen bigarren ahulezia jartzen du agerian. > > Euskara hizkuntza aglutinatzailea da, alegia, atzizki bidez seinalatzen du hitz batek izan ditzakeen kasuak edo perpausean duen funtzioa. Arestiko kasuan nominatibo mugagabean tekleatu duzu erbinude eta makinak euskaraz ez dakienez, horixe bilatu dizu otzan-otzan. Alabaina, <i>erbinudea</i>, <i>erbinudeei</i> eta enparauak ahaztu egin ditu. Esan nahi baita, ez dizu informazio osoa eman. > > Bada, euskal internautak amaraunean informazio bila dabilenean dituen bi problema nagusi horiei konponbide ematera dator Elekak garatu duen "Elebila":http://www.elebila.eu/search_basic/. Zintzo jokatzeko, aitor dezadan, <b><i>Elebila</i></b>ren oinarrian dagoen teknologia Elhuyar Fundazioaren I+G sailak garatutakoa dela eta Elekak hori zerbitzu bilakatu duela. > > <b><i>Elebila</i></b>k euskarazko informazioa baino ez dio ematen xerka egin duenari, berdin zaiolarik bilakizuna hainbat hizkuntzatan igual idatzi. <b><i>Elebila</i></b>k diskriminatu egiten du informazioa euskaraz idatzita dagoenentz eta berdin zaio web gunearen informazio gehiena beste hizkuntza batean egotea edo gunera IP antipodetakoa izatea. Web guneren batean euskarazko informaziorik baldin badago, aurkitu egingo du. Halaber, sorkuntza morfologikoari esker hitz baten araberako bilaketa egiten denean, hitz horren deklinazio-kasuak automatikoki sortzen dira eta horren arabera egiten du bilaketa. Hortaz, berdin dio <i>energia</i>, <i>energiaren</i> edo <i>energiak</i> idaztea, sistemak hitza analizatuko baitu, horren lema erauzi eta horren arabera egingo du bilaketa. Zenbait kasutan, gainera, oker idatzita ere emaitzak egokiak izango dira; esaterako <i>energi</i> gure kasuan. > > <b><i>Elebila</i></b>k aldaera dialektalak eta forma ez-estandarrak ere kontuan hartzen ditu. Kasu guztietan ez da hori posible, arrazoi teknologikoak medio, baina ahal den guztietan eman egiten da erabiltzaileari bilaketa-aukerak zabalduz. Etsenplurako, <i>pilotari</i> forma estandarra bilatzen duenean, emaitzekin batera erabiltzaileari galdetzen zaio ea <i>pelotari</i> forma ez-estandarraren arabera ere bilaketa egin nahi ote duen. > > <b><i>Elebila</i></b>k euskaldungoari egiten dio ekarpenak emaitzen zehaztasunaren esparrua gainditzen du. Euskarazko informazioa eskaintzean, euskaldunari nahigabeko itzultzaile automatikoa ez izateko modua ematen dio. Adibideez, euskal ikasleak ez du ibili behar izango gaztelaniaz edo beste erdara batez informazioan leitu, buruan prozesatu eta euskaraz ematen. Euskaraz jasotzeko aukera izango du. Horrek euskararen estandarizazioari eta euskararen kalitatea hobetzeari bultzada handia emango dio; ez da asmatzen ibili beharko termino hau edo hura euskaraz nola eman, fraseologia hori nola eman den galdetuta,... ereduak begien aurrean izango dira, eredu egokiak bilatzen jakiten bada, noski. > > Bukatzeko xehetasun pare bat. Elekakook ez dugu asmatu Internet arakatzen dabilen karramarro horietako bat, baizik eta horiek sortzen duten informazioaren gainean lan egiten duen tresna bat. Tresna horrek bi gauza egiten ditu: euskarazko testuak diskriminatu eta euskararen berezko nortasun gramatikala kontuan hartu. <b><i>Elebila</i></b>ren atzean <i>Live Search</i> Microsoft-en motorra dago. Beste edozein izan zitekeen, baina baldintza tekniko-ekonomiko egokienak Seattle-ko multinazionalak eman dizkigu. > > > <br> > **(IÑAKI IRAZABALBEITIA FERNÁNDEZ Eleka Ingeniaritza Linguistikoa, SL enpresaren kudeatzailea da)** > > > <br> > <b>Iñaki Irazabalbeitiak <i>erabili.com</i>-en argitaratuak</b> (irakurtzeko gainean sakatu) > > > - "Hizkuntza politika legegintzaldiaren atarian":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1115381884 > > - "Gatz-ontziaren politika":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1119831645 > > - "Euskararen normalizazioa: aukera galdua":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1127221721 > > - "Hizkuntza eskubideak eta aukera berdintasuna":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1136739799 > > - "Gora Guipúzcoa":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1148298568 > > - "Erreferentziazko corpusa, nork eta nola?":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1158168049 > > - "Zenbat gara?":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1161768795 > > - "Gatazkaren maindirea":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1162934592 > > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1192607564/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com