Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Enpresen hizkuntza-gaitasunak negozio-aukerak hobetzen ditu
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Ugariak dira egoera berrien aurrean enpresa nola kudeatu azaldu nahi duten Management liburuak. Badira azken guruaren teknika berritzaileak aurkeztuko dizkigutenak, baita Aristotelesen filosofiaren oinarriak enpresaratuko dituztenak ere. Guk, aldiz, Paul Austerrek irailaren 26an Donostian emandako hitzaldian esandakoak ekarri nahi ditugu enpresen zuzendaritza eta administrazio-kontseiluetara. > Jakina da, liburuak eta filmak burutzeko gai izan den neurrian, saiatua dela Auster. Horretaz gain, enpresarentzako hainbat gaitasun baliotsu dituen pertsona ematen du: argia bezain apala, irudimentsua, komunikatzaile ona eta merkatua ongi ezagutzen duena. Izan ere, arrakasta lortu du, liburuak 35 hizkuntzatara itzultzen dizkiote, eta euskarara itzultzeko baimena zer dela eta eman zuen galdetu ziotenean, natural-natural erantzun zuen: "Zergatik ez, jende gehiagorengana iritsiko naiz." Eta zalantzarik bagenuen, gehitu zuen: "Nik ez dakit zer den hedadura urriko hizkuntza bat. Islandierak 200.000 hiztun ditu eta hizkuntza osoa da." > > Paul Austerrek esandakoa erantzukizun sozialaz harago doa, eta enpresaren xedearekin egiten du bat: bezero gehiago lortuta, emaitza ekonomiko hobea. Azken helburu hori lortzeko beste bide batzuk izan badira ere, esaterako, gastuak murriztea, oraingoan, hizkuntza-kudeaketak enpresaren emaitzetan izan dezakeen eraginaz ari gara. > > Britainia Handiko National Centre for Languages erakundeak galdetegia egin die 29 estatuko 2.000 enpresari, eta hainbat datu interesgarri eman ditu: enpresen %11k aitortu du hizkuntza-gaitasun nahikorik ez izateagatik negozio-aukerak galdu dituela; bakoitzak, batez beste, hiru urtean, 325.000 €. > > Horretaz jabetuta, Eleaniztasunaren Komisario europarra Leonard Orbanek esan du: "Hizkuntza-gaitasunetan inbertitzeak enpresaren negozio-aukerak hobe ditzake." > > Gauzak horrela, eleaniztasuna eguneroko kontua da Europan, eta ez soilik gurean. Ez da euskara eta gaztelania edo ingelesaren kontu bat, Paul Austerrek esan bezala, tokian tokiko hizkuntzak baitu garrantzia, bezero-hiztuna da gakoa, eta, ondorioz, langile berria hartzerakoan Europako enpresek merkatu-beharren arabera egiten dute: ingelesa dakitenak (%29), bai; baina baita gaztelania (%20), mandarina (%17), arabiera (%10), frantsesa (%6) edo errusiera (%6) dakitenak ere. > > Baina, ikusiko dugun bezala hizkuntza-kudeaketak ez dio enpresari eragiten alderdi komertzialaren emaitzetan soilik, bere osotasunean baizik, baita barne bezeroengan ere, hau da, langileengan. Izan ere, Newfield Consulting erakundeko sortzaile Rafael Echeverriak dioen bezala, erakundea sare linguistikoa da, komunikaziorik gabe ez litzatekeelako erakunderik izango. > > Enpresa baten kasuan, pertsonen arteko komunikazioa da enpresaren izaera sortzen duena. Enpresaren kultura, gauzak egiteko modu estandarrak eta bisio partekatua kideen arteko elkarrizketa-sareen ondorio dira, ez enpresaren izenarena, eraikinarena edo produktuena. > > Gainera, barruko ataletako (produkzioa, erosketak, marketina, administrazioa…) sare linguistikoen funtzionamendu egokiak ahalbidetzen du merkatuan egindako promesak betetzea. Baina ez hori bakarrik, sare horiek adostutako praktika sozialek eraginkorrago bihur dezakete enpresa: langileak erraz jakin dezakeelako, inork behin eta berriro errepikatu beharrik izan gabe, zer egin behar duen, nola eta zertarako. > > Ondorioz, hizkuntza-kudeaketa egoki batek, ez die soilik erreparatu behar bezeroarekiko harremanei, baizik eta eragindako guztien artekoei; izan ere, gehienetan, erakundearen ahuleziak elkarrizketa-sare ahulei edo elkarrizketa ezari lotuta daude, eta komunikazio ohitura positiboek, aldiz, produkzioa handitzea dakarte. > > Enpresan ditugun hiztun edo langile banakoen esparrura etorriko gara orain. Batetik, egungo enpresak langileari eskatzen dio, lana ongi egiteaz gain, gainontzeko langileekin ekintzak koordinatzea eta erakundearen berrikuntzan parte-hartzaile aktibo izatea. Horiek lortzeko ezinbestekoa zaigu hizkuntza. Bestetik, hizkuntza da pertsonaren funtsa: izaera, pentsamendua eta jarduera eraikitzen duena. > > Beraz, gizartea gero eta euskaldunagoa eta merkatua gero eta globalagoa dugun honetan, enpresak sare eleanitzak direla esan dezakegu, zaila delako jarduera guztia hizkuntza bakarrean egiten duen enpresarik topatzea. Normalean, beste hizkuntza batean aritu ohi eta nahi duen langile, hornitzaile edo bezeroren bat izaten dugu. Aurretik esandakoak kontuan baditugu, komunikazioaren benetako arazoak errazago gainditu ahalko dira hizkuntza-kudeaketa egoki baten bitartez, enpresak behar dituen hizkuntza-gaitasunak eskuratuz eta egungo teknologia eleanitzak erabiliz. Horrela, enpresak gizabanakoari nahi duen hizkuntza erabiltzeko aukera eman diezaioke, eta horrek enpresa osatzen duten pertsonen kohesioa eta motibazioa indar ditzake, eta parte-hartzean, berrikuntzan eta produktibitatean eragin. > > Erakundea sare linguistiko eleanitza da, eta, hortaz, komunikazio-gaitasunek bermatuko dute erakundeak arrakasta izatea, barrura zein kanpora begira; bereziki, arduradunen komunikazio-gaitasunek, horien lanaren zati handia baita, aditu batzuen iritziz %80, hitz egin eta entzutea. > > Gurean, egoera soziolinguistikoa tarteko, hainbat enpresek izan dute gai horrekiko interesa, eta urteak daramatzate bide hori jorratzen. Esperientzia horiek jaso, eta horren guztiaren gainean sakondu nahi duenak, aukera izango du urriaren 25ean, IMHk antolatutako 30+10 Mintegira etorrita. Iaz abiatutako bideari jarraituz, hizkuntza-kudeaketari lotutako hausnarketak, praktika onak eta produktuei buruzko 23 hitzaldi emango dira bertan. > > Egun horretan esker ona emango zaie lehen plan pilotoak abiatu zituzten zazpi enpresei: Arlan, Caf, Elay, Ikerlan, Ineko, Lurgintza eta Miba. Horretaz gain: > > Lehenengo atalean hiru adituk enpresaren irudia, nazioartekotzea eta berrikuntza aztertuko dituzte hizkuntza-kudeaketaren begietatik. Hizlariak: Pilar Kaltzada (Komunikazio aholkularia), Ibon Aizpurua (Eleka) eta Daniel Hermosilla (EHU-UPV irakaslea) izango dira. > > Bigarren atalean, bertako lau enpresek eta Kataluniako batek ezarritako hizkuntza-irizpideak aurkeztuko dizkigute, Debabarreneko udalek haien egitasmoaren berri emango digute, Bai Euskarari ziurtagiriari buruzko azalpenak jasoko ditugu eta Ahize-AEK hizkuntza-aholkularitzak Hizkuntzak Kudeatzeko Sistema enpresan ezartzeko ibilbidea aurkeztuko du. Parte hartuko duten enpresak Aire Industrial SA (Katalunia), Elay, Lealde, Goizper eta Pasaiako Portuko Agintaritza izango dira. > > Hirugarren atalean, enpresentzako produktu eta zerbitzuak aurkeztuko dituzten hamabi erakunde izango ditugu. Enpresei eskaintzen dizkieten zerbitzuen berri emango dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ogasunak, Kutxak, Elkargik, Andres Urrutia notaritzak eta Industy Language Services SLk. Softwareari dagokionez, HPSk IKT inbentarioa ekarriko du; Irontec enpresak, Sugar CRMa eta Strimingaren aukerak; eta Iñaki Larrañagak, OpenOffice.org ofimatika suitea. Arlo teknikoan ikusiko ditugu Mupem zenbakizko kontrol eleanitza, Fagor Automotionen WinDNC aplikazioa eta Danobaten eskuliburu teknikoa. Horiekin batera, langile etorkinei egiten zaien harrera eta kulturaartekotasunaren gaiak landuko dituzte Gurutze Gorrikoek. > > IMHz gain, egitasmo honen antolaketan laguntzen dute Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Elgoibarko Udalak eta Ahize-AEK hizkuntza-aholkularitzak. > > Beraz, ikus daitekeenez, gure asmoa da, erantzukizun sozialaz harago, enpresaren emaitzak eta hizkuntza-kudeaketa uztartuta ekartzea enpresen administrazio-kontseilu eta zuzendaritzen gai-zerrendetara. Hain zuzen ere, Paul Austerren Brooklyngo erokeriak liburutik hartu eta gurera egokitutako esaldi honek laburbiltzen ditu aurretik esandakoak: "Inoiz ere ez luke batek hizkuntzen (liburuen) ahalmena gutxietsi behar." > > > <br> > **(MIKEL URDANGARIN IMHren euskara-aholkularia Ahize-AEK hizkuntza-aholkularitza; eta EDURNE BILBAO > IMHren Komunikazio arduraduna)** > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1191583962/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com