Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» BERANDUago, GEROago
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Inoiz geltokiren bateko kartelen batean ikusitako «goiz eta berandu» (gazt. «mañana y tarde») famatu haren zentzugabekeri mailara heldu barik ere, sarri gertatzen dira nahasteak «berandu(ago)» eta «gero(ago)» hitzen erabilerarekin, hasieran gaztelaniaren eraginez, gero hiperzuzenketaz. > Ez da harritzekoa «berandu(ago)» eta «gero(ago)» nahastea, bion esangura esparruek bat egiten baitute batzuetan: lehenago edo geroago = goiz edo berandu. Bat egiten dute, baina ez edonola. > > > **GERO, GEROAGO** > > > «Lehen» / «orain» / «gero» hirukoaren parte da. Hitzaren forma gorabehera, askotan sinonimoak dira «gero» eta «geroago». > > - Itxita dago, eta <b>gero / geroago / gerotxoago</b> etorriko naiz. > > - Egia <b>gero / geroxeago / gerora</b> jakin zen, handik urte batzuetara. > > > > **BERANDU** > > > «Goiz» / «garaiz» / «berandu» hirukoaren parte da. Esangura: «komeni edo ohi den epea gaindituta», «sasoia iraganda». > > > - **Berandu** apaiztu zen. > > - **Berandura arte** egoten da tabernan. > > - Aurten tomatea **berandu** dator. > > - **Berandutxo** nabil, eta ez dakit garaiz helduko naizen. > > > «Beranduegi» jartzen dugunean, «berandu» ere jar dezakegu, baina «beranduegi» behin betiko modura ulertzen dugu. > > - Urruñarrek <b>beranduegi / berandu</b> jakin dute, eta ezin izan dira etorri. > > > > **BERANDUAGO** > > > Esanahiari begiratuta, badirudi berandu bat behar dela beranduago konparatiboa sartzeko. Esaldi hau eman daiteke adibidetzat. > > - Berandu ibiltzekoa bazen ere, egun hartan bestetan **baino beranduago** egin zitzaion, eta etxean ere kezkatzen hasita zeuden. > > Hori gutxitan gertatzen da, ordea. «Beranduago» sartuta, gehienetan, «ohi denerako, berandu» edo «behar denerako, berandu» adierazten dugu. > > - Bihar astelehena da, eta taberna **beranduago** irekita ere, ez dugu kalterik izango. > > - Gaur aspertu egin naiz, saioa noiz hasiko. Bihar **berandutxoago** etorriko naiz. > > - Australiar marinelak **bost egun beranduago** hasi zuen lasterketa, bela-ontzian arazoak izan zituen eta. > > Azken esaldi horretan, adibidez, «australiar marinela bost egun geroago» abiatu zela esan daiteke, baina orduan ez da aditzera ematen beste parte-hartzaileak baino atzerago hasi zela, lehenago abiatu behar zuela. > > > **ARAZOAK** > > > Lehen arazoa gaztelania kalkatzeagatik gertatzen da. Une jakin batetik hasita zenbat denbora igarotzen den adierazteko, okerra da «beranduago» sartzea. > > - **EZ** > > - Azpilikuetak oso jokaldi ona egin zuen, baina Osasunaren lehen gola hamabi minutu **beranduago** etorri zen. > > > - **BAI** > > - Azpilikuetak oso jokaldi ona egin zuen, baina Osasunaren lehen gola hamabi minutu **geroago** etorri zen. > > > - **EZ** > > - Bonbardaketak guztiz suntsitu zuen Gernika, baina hemen ez da igartzen, irudiok 50 urte **beranduago** hartutakoak dira eta. > > > - **BAI** > > - Bonbardaketak guztiz suntsitu zuen Gernika, baina hemen ez da igartzen, irudiok 50 urte **geroago** hartutakoak dira eta. > > > Holakoetan «geroago» zuzena izanik ere, badira bestelako egiturak, sarritan arruntagoak. > > > - handik hamabi minutura > > - hamabi minuturen buruan / hamabi minuturen ondoan > > - hamabi minutu garrenean > > > Bigarren akatsa hiperzuzenketa da: «geroago» sartzen da «beranduago»-ren lekuan. > > - **EZ** > > - Gaur ez dut zabalik topatu denda, eta bihar **geroago** joango naiz. > > - **BAI** > > - Gaur ez dut zabalik topatu denda, eta bihar **beranduago** joango naiz. > > > Gogoratu «lehen» / «gero» eta «goiz» / «berandu» direla aurkaritzak. Esaldi hori ezezkoan ipinita, «Bihar ez naiz hain goiz joango» esango genuke. Baiezkoan, beraz, «berandu(txo)ago» behar du izan. > > > > <br> > <b>(<a href="http://www.erabili.com/zer_berri/aurkibidea/egilea/larrinaga">ASIER LARRINAGA LARRAZABAL</a> Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da)</b> > > > - Orain arte argitaratutako artikulu guztiak ikusteko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1084490076 > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1191398787/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com