Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Euskara: hizkuntza eta hizkera
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Hizkuntza bat ikasteko orduan, euskara kasu, ohikoa izan da gramatikatik abiatzea eta, horrela, nozio gramatikalak bereganatu ahalean, ikasleak nolabaiteko segurtasuna edo konfiantza lor dezake praxira jauzi egiteko; hau da, hizkuntza akademikotik abiatuta, mintzapraktikara edo ahozko hizkuntzara igarotzea lortu. > Horrela egin dugu milaka euskaldun-berrik, nahiz eta beste askok, segur aski, bestela ikasiko zuten. Euskaltegira joan, bertan euskara batuaren nondik norakoak geure egin eta, gerora, kalera mintzapraktika egitera irteten ginen. Orduantxe konturatzen ginen zein ezberdinak ziren ikasgelan ikasitako euskara eta kalean ohiko euskaldun-zaharrek zerabiltena. > > Hala ere, ikas-prozesu hartan ez ginen kikiltzen gure euskara traketsa erabiltzerakoan. Lotsa barik eskatzen genuen edozein tabernatan "<i>bi noski</i>" edo "<i>kafe bakarrik bat</i>" eta, hala, motibazioa eta umore ona lagun, ulertarazi egiten genuen geure burua. Poliki-poliki eta erabiliaren erabiliaz, euskara zuzenaz eta "benetako" euskaraz ere jabetu ginen; hots, hizkuntza akademikoaz haratago, kaleko hizkera ere ikasi eta, ahal genuen neurrian behintzat, erabili egiten genuen. Nolabait esatearren, imitatu egiten genituen hain polito eta dotore (gure ustez, behinik behin) hitz egiten zuten euskaldun-zahar haiek. > > Nire iritziz, nik eta nire moduko askok euskara ikasi genuen garaian, dezente ondo uztartu genituen hizkuntza eta hizkera, eta berehala ohartu ginen, euskara ongi ikasiko bagenuen, biak ere behar-beharrezkoak genituela, elkarren osagarri baitziren, eta ez bata bestearentzako oztopo. > > Izan ere, edozein hizkuntza normalduk bi maila horiek gutxienez, hizkuntza eta hizkera alegia, derrigorrean izan behar ditu luzaro irautekotan. Eta, beraz, elkarren aurka kontrajartzen dituenak, bata zein bestea gailendurik ere, nekez gozatuko du euskaraz, hanka bietatik bat falta duen herrena bezala sentituko baita betiere. > > Kontua da, gaur egun, nik halako aurkaritza sumatzen dudala euskara-hizkuntzaren, batetik, eta euskara-hizkeraren artean, bestetik. Norabide biko aurkaritza, gainera. Hau da, badira hizkerari mespretxua adierazi eta hizkuntza goraipatzen dutenak; baina alderantziz ere, hizkera miretsita, hizkuntza formala (eta euskara batuaz ari naiz) onartzen ez dutenak ere ugari dira. > > Edonola ere, garbi dago mundu globalizatu eta eleanitz honetan, euskara biziko bada, normalkuntza ezinbestekoa dugula. Eta, era berean, euskara normalduko bada, premiazkoak dira hizkuntz batasuna eta hizkuntza akademikoa (euskara batua, alegia). > > > **Hizkuntza versus hizkera** > > > Euskal Herria, bere txikitasunean, hain da anitza eta aberatsa hizkuntzari dagokionez, ezen euskalki edota aldaki linguistiko ezberdinak darabiltzaten bi euskaldunek, maiz, gaur egun oraindik, ezin baitute elkar ulertu. Esaterako, bizkaitar eta zuberotar peto-peto bana hartuta, nork bere hizkera darabilela, nekez adituko diote elkarri zer dioten. Baina bi euskaldun horiek, euskara batua jakinez gero, erraz asko mintzatuko dira euskaraz beren artean, erdarara (gaztelania edo frantsesa, berdin dio) jo beharrik gabe. > > Zoritxarrez, elkar ulertze horren alde egin nahian-edo, baten batek euskalkiak eta berorien aldaki nahiz azpi-aldakiak baztertu egiten ditu, eta batuan ondo egiten ez dakiena ezjakintzat jo izan du sarritan, euskaldun guztiek EGA izan beharko balute bezala. Jarrera hori dutenek herriko hizkerari guztiz baztergarri deritzote, eta uste dute batuak ordezkatu egin behar duela hor noizbait. Batuak ba omen du halako maila jasoa eta landua, mundu akademikoan ere lekua emango diona euskarari, Euskal Herriari, eta apustu garbia egiten dute horren alde. Baina ez dira konturatu euskara batuak (hizkuntzak) ez dituela euskalkiak-eta zertan etsaitzat hartu, beraien beharra baitu (hizkerarena, alegia) Euskal Herria iraunarazteko. Izan ere, batuak ez du balio izan, ez orain arte behintzat, kaleko eguneroko txikikerietan jarduteko, dela futbolaz eztabaidatzeko, dela begiko dugun horrekin ligatzeko, artifizial samarra suertatu baita, oraino bederen. Horretarako guztirako norberaren hizkera jator eta aberatsa erabili izan da, zalantzarik gabe. > > > **Hizkera versus hizkuntza** > > > Hizkerak, berriz, batuaren nolabaiteko artifizialtasunetik at, badu halako freskotasun bat, berariazko jatortasuna, nolabait esatearren. Eta, kontrakoa pentsatzen duen baino askoz ere jende gehiagok uste du batuak arriskua dakarrela euskalkien (hizkeraren) biziraupenerako. Batuari "plastikozko hizkuntza artifiziala" deritzote hauek, eta euskara batu garbia (eta zuzena) egiten duenaren aurrean ez dira batere eroso sentitzen. Batua, gehienez ere, idazteko-eta erabili behar dela uste dute, eskolarako eta kontu ofizialetarako akaso, baina ez egunez eguneko bizimoduan. Horregatik, sarritan, erdarara (gaztelania edo frantsesa) joko dute euskaldun-berriak euskara batua egiten dienean; beharbada, ondo ulertu ez eta jarraitu ezinik egoten direlako, erabat arrotza eta funsgabea zaielako batua, edo, batek daki, lotsatu egiten direlako euren "etxeko" euskararekin. > > Tamalez, horrela pentsatzen dutenak ez dira jabetu euskalkiek ere batua behar dutela (alderantziz bezainbeste) euskalduntasuna ziurtatzeko. Ikasi beharreko kontu bakarra zera da: bakoitzari bere lekua eman, eta, beharrizanen arabera, bata edo bestea erabili, baina erdara derrigorrean erabili barik. > > > **Elkarren beharraz jabetu, eta elkarrekin jardun** > > > Hau guztia diot horrelako jarrerak, gaur egun oraindik ere, oztopo handia direlako euskararen erabilerarako. Euskara batuak adin nagusigoa lortua behar zuen honezkero, baina badirudi arerio askotxo dituela oraindik, eta ez bakarrik erdaldun etsaien aldetik, baita hainbat euskaldunen euren aldetik ere. > > Badakit, euskarari gagozkiolarik, batua ez dela berez hizkuntzaren sinonimo, euskalkiak hizkeraren sinonimo ez diren bezalaxe, baina susmoa dut bi kontzeptu horiek, hizkuntza eta hizkera alegia, nahasi egiten dituela euskaldun askok, ez dituela bereizten eta, ondorioz, kontrajarri eta bietako baten alde egiten duela beti; hizkeraren alde, normalean. > > Izan ere, gure kaleetako kartel gehienetan, esaterako, herriko berbakera edo kartela idatzi duenaren hizkera erabili ohi da unean uneko hitzaldia, elkarretaratzea edo dena delako ekimena zabaltzeko. Idatzita irakurtzen dugu hizkera baino ez dena, edo, askotan, "akats" tipografiko hutsak direnak ("<i>andramaixak</i>", "<i>8´tan</i>", "<i>gaztiok burrukan</i>", "<i>bi pertsonentzako afarixa</i>", "<i>ordutegixa: 8:30tik 12:00arte</i>", "<i>uztailan arratzaldez itxita</i>", "<i>ezkerrik asko</i>"...), eta nahasgarri suertatzen zaio hainbati, bereziki euskara ikasi nahian dabilen horri. Euskaltzaindiak dioen guztiaren aurka idaztea beste helbururik ez dagoela ematen du askotan, edo, akaso, arauak errespetatzeko ezintasun nabarmena, nahiz eta EGAduna izan kartelok idatzi dituena. Ergatiboa "ahaztu", mugagabea eta plurala nahasi, deklinabidea erabat aldrebestu, ahoskerari dagozkion <i>yod</i>ak idatzi... edozer ikus daiteke gure kaleetako kartel, deialdi, jai-egitarau eta abarretan. Eta akats horiek erakunde ofizialenak direnean izaten dira mingarrien euskara "zuzena"ren zalearentzat (norberak pentsa dezala zer ote den euskara zuzena beretzat). > > Bada halako joera nagusi bat, nik uste, herriko hizkera euskara batuari gailendu eta, nolabait, goraipatzekoa. Jakina, hizkerak bere garrantzia du, eta goraipatzekoa da, oso. Baina edonoiz eta edozertarako idaztea, euskara batuari halako kontrakotasuna agertu nahian idatzita gainera, ez dut uste mesedegarri zaionik euskarari, inondik ere. Euskal Herriko edozein bazterretan esaten den berba, esamolde edo esakunea, idatziz gero, idazkerari dagozkion arauak (grafema guztiak idatzita eta deklinabidea errespetatuta, esaterako) idatzi behar dela uste dut nik, bestela are gehiago nahasiko baitugu euskararen afera. > > Pentsa dezagun hizkuntza normalduren batez, gaztelaniaz adibidez, horrela jokatuko balitz, zer-nolakoak entzun beharko genituzkeen. Esate baterako, honelakoak idatziz gero: "<i>juegos pa niños</i>", "<i>si podríamos hacerlo</i>", "<i>ná de ná</i>", "<i>presupuestos del estau</i>"... Are gehiago, maiz, gaztelaniaz oso hizkera markatu eta traketsaz hitz egiten entzuten diogunean norbaiti, seguru nago batek baino gehiagok hori zein analfabetoa den pentsatu eta irribarretxo bat edo beste agertuko duela hain gaztelania "txarra" entzunda. Baina euskaraz, aldiz, zenbat eta euskara bitxiagoa, arautik eta euskara batutik urrunduagoa eta tokian tokiko hizkeratik hurbilagoa entzun nahiz irakurri, hainbat eta euskara hobe eta jatorragotzat jo izan dugu, eta "<i>hori bai euskara polita</i>" pentsatu. > > Tira, esan nahi dudana zera da: ez dakit zertan ari garen euskaldunok, baina, erabilerari dagokionez behintzat, atzeraka ari garela uste dut nik, nabarmen gainera. Eta horretan, ziur, badu zerikusi handia aurreko lerro hauetan azaldu nahi izan dudan guztiak. Euskara salbatuko bada, salbatuko badugu, ados jarri beharko gara denok nola eta noiz idatzi, gerora denok, nor bere kasa, mintzo ere izan dadin euskaraz. Bereiz ditzagun hizkuntza eta hizkera, eta zain dezagun euskara. > > > <br> > **(ROBERTO ALKARTERRI helduen euskara-irakaslea da)** > > > <br> > <b>Roberto Alkarterrik <i>erabili.com</i>-en argitaratutakoak</b> (irakurtzeko gainean sakatu): > > - "Azterketitisa euskaltegietan":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1150970162 > > - "Zaharrak berri?":http://www.erabili.com/zer_berri/galdezka/1136226902 > > - "Euskarak nazioarteko egunik?":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1133997731 > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1189413556/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com